Elite ekonomiko-politikoak Davosen du hitzordua


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Enpresaburuen, politikoen eta akademikoen arteko 2.000 liderretik gora -erabakia mundu guztian duten liderrak- Davosen bilduko dira urtarrilaren amaieran. Alpeetako leku horretatik datorkio izena Davoseko Munduko Foro Ekonomikoari eta duela urte batzuk, foro kapitalista horixe izan zen Brasilgo Porto Alegren jaio zen Munduko Foro Sozialaren iturburu. Porto Alegrekoa Davosekoaren alternatiba sozial gisa eratu zen eta halaber, urtero antolatzen ditu ekintza alternatiboak ikuspegi antikapitalista eta solidariotik, munduko boterearen elite horren eraginari aurre egiteko.


Davos 2006ko gaiak

Davoseko Foroan ere, teorian bederen, munduko pobrezia eta hiesa bide dira gai kezkagarrienak. Horregatik-edo, arlo horretan izan dituen porrotak eta bete ez dituen promesak aitortzera ere iritsi da. Iazko foroak «Erabaki zailetan erantzukizuna bete» zuen leloa eta foroa kezkatuta zegoen politikoak eta enpresaburuak «pobreziaren, bakearen eta ingurumena babestearen gai globalei erantzuteko hitza» hausten ari daitezkeelako. Foroak Davosen landu zuen beste dokumentu batean, berriz, honako hau aitortzen du: «Munduari asko falta zaio oraindik helburu garrantzizkoenak lortzeko».

2005ean, 96 herrialdetako 2.250 lagunek parte hartu zuten; besteak beste, munduko 500 pertsona aberatsenak bertaratu ziren. Foroak, berez erantzukizunik ez balu bezala, ohartarazi zuen gobernuena dela erantzun beharra, nahiz eta «funtsezkoa izan enpresaburuek ekintza filantropikoak (!) hedatzea, munduko pobreziaren eta eritasunen kontra borrokatzeko».

90eko hamarkadaren bukaeran, Internet eta globalizazioa izan ziren gai nagusi. Hamarkada honetan -betiere Davoseko Foroa fundatu zuen Klaus Schwab-en arabera-, medikuntzako aurrerapenak eta haien gorabehera etikoekiko konexioak gailenduko dira, eta terrorismoaren kontua ere ez da desagertuko. Urtarrileko Davoseko Foroko aztergai posibleei dagokienez, Klaus Schwab fundatzaileak ideia batzuk azaldu zituen joan den irailean, baina oraindik ikusteko dago aurreratu zituen gaiak aztertuko direnentz. Klaus jaunak 2006ko urtarrileko bileraz galdetu ziotenean, honela erantzun zuen: «Nondik norako batzuk baditugu; esate baterako, Txinaren eta Indiaren hazkundea, munduaren gobernazioan gertatzen ari diren hutsuneak, oraintsuko NBEko Batzar Nagusian frogatu direnak; terrorismoa ere bai, jakina, eta abar».

Davoseko Foroaren fundatzailearen aburuz, humanitatearen arazo handiak ezin dira konpondu botere publikoen eta pribatuen arteko aliantzarik gabe, eta honela dio: «Estatu indartsua eta zerbitzu publikoak behar ditugu. Bide horretatik baino ez da erdiesten ekonomia irmoa. Zenbait arlotan, merkatuak ez du behar bezala funtzionatzen, eta hobe da era horretako eremuetan estatuek jardutea, betiere efikazia maximoa garantizatzen badute. Gaur egun, dena dela, botere publikoen eta pribatuen arteko aliantza da noraezekoa. Adibidez, ez gobernuek soilik, ez enpresek soilik, ez GKEek soilik konpon ditzakete osasuna bezalako arazo larriak».


Pobrezia eta hiesa hazten ari dira

Han-hemen egin diren munduko gailurrak gailur -Munduko Bankuarena, Munduko Merkataritzako Erakundearena, Nazio Batuen Erakundearena, G-7 taldearena...- bai pobrezia, bai hiesa, hazten doaz etengabe. Horixe erakusten dute datuek. 2005. urtean, 6.464,7 milioi biztanle izatera iritsi da mundua: herrialde aberatsek -Ipar Amerika, Japonia, Europa, Australia eta Zeelanda Berria- 1.211,3 milioi inguru hartzen dituzte. Garabideko herrialdeek -Afrika, Hego Amerika, Karibe eta Asia; Japonia, Melanesia, Mikronesia eta Polinesia kanpo- 5.235,5 milioi inguru eta herrialde pobreenek -garapen gutxiagoko herrialdeak, NBEaren arabera-, beste 759,4 milioi.

6.464 milioi biztanleen artetik 3.000 milioi lagun eguneko 2 dolar baino gutxiagorekin (1,66 euro) bizi dira, eta herrialde industrializatuek ez dute bideratzen agindutako laguntza -nazioko aberastasunaren %0,7-. Humanitatearen ia erdiak pairatzen duen pobrezia 2015erako erdira murriztea lortu ahal izateko, nahitaezkoa da gizonen eta emakumeen arteko berdintasunera eta osasun erreproduktibora (familiaren planifikazioa barne) heltzea. NBEaren arabera, minutu oro hiltzen da emakume bat munduan, eragotz daitezkeen amatasunaren ondoriozko kausengatik (525.000 bat urteko). Hiesaren birusa duten 40 milioi infektatuen erdia inguru dira emakumeak, zeren, egokitu zaien pobrezia, diskriminazioa eta biolentzia tarteko, berak dira ahulenak. NBE erakundearen datuekin jarraituz, aski da segidako konstatazio hau: 2003an, 5.000 milioi kondoi banatu zituzten herrialde pobreetan, baina, berez, 13.000 milioi dira beharrezko.

Zer da Davoseko Foroa?

Davoseko Foro Ekonomikoa -Munduko Foro Ekonomikoa- fundazio pribatua da. Kideek diru-zenbateko handiak ordaintzen dituzte urteko goi-bilera horretan parte hartzeko, han entzunak izateko eta politikako eta finantzetako handienekin egoteko. Azken buruan, botere ekonomikoaren eta politikoaren elitearen bilgunea da. Botere hori, gaur gaurkoz, filosofia neoliberalaren mende dago, zein, orain arte, eufemismoak alde batera utzita, kapitalismo huts eta gordin gisa ezagutzen baitzen. Zer elitez ari garen ohartzeko, aski da datu honetan erreparatzea: Davosera bertaratzen direnen artean, munduko konpainia eta multinazional pisutsuenetako enpresaburuak dira %50.

Goi-bileran enpresaburuak, politikoak, akademikoak, zientifikoak eta antzekoak biltzen dira. Goi-bileraren jomuga, teorian, ez da erabakiak hartzea, ezta akordioetara iristea ere, baizik eta eztabaida sustatzea, eta, batik bat, politikaren eta enpresaren arloetako harremanak bultzatzea. Zenbaitetan, "ideien merkatua" izendatu izan da eta, bestetzuetan, enpresen fusiorako, tendentzia sozialak proiektatzeko edo elkarrizketa politikoa sustatzeko parada izan da.

Azken urte hauetan, gai hauek tratatu dira besteak beste, Davoseko Foroan: lidergorako norabide berria, kooperazioa eta megakonpetizioa, errekuperazio globala, globalizazioaren puntu oinarrizkoen birdefinizioa, hazkundeaz haratagoko desafioak, munduko ekonomiaren globalizazioa, RDaren (Interneten) gizartea eraikitzen, XXI. menderako lehentasunak, Asiako krisia eta euroaren jaiotza, globalizazioaren inpaktua.

Klaus Schwab ekonomiako irakasleak sortu zuen Munduko Foro Ekonomikoa. 1970az geroztik, Europako lider ekonomiko nagusiak Suitzako Davos mendian urtero biltzea pentsatu zuen eta, orobat, nazioarteko desafioei aurre egiteko kontinenteko industriaren iniziatiba suspertzea ere bai. Denbora igaro ahala, Europaz harantzago hedatu da fundazioa, eta beste hainbat herrialde ere hartu ditu: besteak beste, Txina, Estatu Batuak, Kolonbia, Argentina eta Brasil.

2001. urtean, Davoseko Foroari erantzute aldera, MFS Munduko Foro Soziala sortu zen Brasilgo Porto Alegren. Eztabaidarako eta proposamenetarako lekua da, bereziki gutxien garatutako herrialdeei begira eratua. Inperialismoa baztertzeko aldarria egiten du, eta bilgune alternatiboak proposatzen ditu, «globalizazio solidarioa eraikitzeko». Orain artekoan, behin izan ezik, Brasilen egin ditu bilerak Davoseko Foroaren egun beretan, eta Euskal Herriko mugimendu herrikoiek ere beti hartu dute parte. Salbuespeneko urtea 2003a izan zen: urte horretan, Indian bildu zen foroa.


Azkenak
2025-03-03 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Karbonoa ez da neutroa

Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]


PKK-k su-etena deklaratu du, buruzagiaren agindua onartuta

Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.


Istiluak handiak Grezian, 57 lagun hil ziren tren istripuaren bigarren urteurrenean

Poliziaren eta manifestarien arteko talkek atxilotu eta zauritu ugari utzi dituzte ostiralean herrialdeko hiri nagusietan. Herritarrek gertatukoaren erantzuleak zigortzea eskatu diote gobernuari, ez baita oraindik istripuaren inguruko epaiketarik ireki. Greba orokorra deitu... [+]


Frantziak eta Erresuma Batuak Ukrainarako su-eten plan bat aurkeztuko diete AEBei, Trump Zelenskiri oldartu ostean Etxe Zurian

Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.


Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


Nafarroako armarri historikoaren erabilera debekatu du Castejoneko alkateak

Karbankulu pomelatua "garai batean gure bizilagun Francisco Casanova hil zutenen ideiak babesten dituztenek erabilitako ikurra" dela, adierazi du  Noelia Guerra UPNko Castejoneko alkateak, eta sinbolo "ez ofizialak" udalaren espazioetan erabiltzea... [+]


Larhunen dabilen otsoaren presentziaren “ondorio larriak” salatu ditu ELB sindikatuak

Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.


Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara

Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan. 


Erabat doan izango da Hondarribian euskara ikastea

EH Bilduk sustatuta, Hondarribiako udalak euskara sustatzeko diru-laguntzetan aldaketak egin eta laguntza-lerro berri bat sortu du. Horri esker, erabat doakoak izango dira euskalduntze ikastaroak, besteak beste.


Martxoak 3tik 49 urte
“1976ko Gasteizko greben mugimendua eskola politikoa izan zen”

Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


2025-03-03 | Jakoba Errekondo
Zakilixuten potroximela

Nori ez zaio gustatzen ahuakatea? Ia denok atsegin dugu fruitu berri hori, di-da amaren batean etxekotu zitzaigun. Zenbat urte da ba dendaero ikusten hasi garela? Gure mahaietara iritsi aurretik, historia luzea du.


Txikori-belarra udaberrian

Udaberri aurreratua ate joka dabilkigu batean eta bestean, tximeletak eta loreak indarrean dabiltza. Ez dakit onerako edo txarrerako, gure etxean otsailean tximeleta artaldean ikustea baino otsoa ikustea hobea zela esaten baitzen.


Eguneraketa berriak daude