Lourdes Iriondo, bihotzera heltzen zen ahotsa


1937ko martxoaren 27an jaio zen Donostian, baina berehala familia Urnietara joan zen bizitzera eta bertakotzat jo du beti bere burua. Opera ikasten aritu ondoren gitarrari ekin zion eta 1965ean hasi zen Ez Dok Amairun kantatzen, besteak beste bere senar izango zen Xabier Leterekin. Bost disko kaleratu zituen guztira, azkena 1974an. Kantagintza utzi eta haurrekin lanean jardun zuen: Urnietako ikastolako irakasle izan zen, Buruntza antzerki taldea sortu zuen eta haur literaturan ere aritu zen, bost liburu argitaratuz. Azken hilabeteotan Urnietako parrokiko koroa zuzendu zuen. Txikitatik izan zituen bihotz arazoengatik hil zen abenduaren 27an, 68 urte zituela.

Ondoko orrian, euskalgintzaren aldeko aldarria duzu bere hitzetan.

«Eta hor goaz, gitarra besapean hartuta, herriz herri...» (Lourdes Iriondok Zeruko ARGIAn idatzitako iritzi artikulua, 'Euskalerriko eskaleak' izenburupean. 1967-02-29)

Joan zan egun batean -beste askotan bezela- telefonotik dei egin zidaten. «Lurdes al zera...?». «Bai, Lurdes naiz». «Aizu: onako... herri hontan antolatu degun jaialdi batera etorriko al ziñake?». «Bai; joango naiz». «Ba... zera ba... gratis izan bearko du. Ikastola berri batentzat dirua biltzeko da, ta...».

Nere telefonoak dei oien berri emango balu, zenbat gauz ez lituke esango...!

Eta hor goaz, gitarra besapean artuta, herriz herri, batera, eta bestera, eta bestera. Eta hor doaz Julen Lekuona, eta Lazkao-Txiki, eta Arantxa Esnaola; hor doa, dantzatu, abestu edo orrelako beste edozer gauz egiten dakien edozeiñ euskalzale. Hor gabiltz pertsona asko batetik bestera; zeren eta beti gertatzen da olako edo alako herri batean ikastola bat zorretan dagola, eta laguntza eman bear zaiola.

Eta ez pentsa jaialdi hoiek gaizki iruditzen zaizkidanik. Laguntzeak pertsona obetu egiten du. Baiña...

Domund egunataz oroitzen naiz. Ume giñanean, gure eltxetzuarekin «txinitoentzat» eskatzera irtetzen giñan. Herriko txanpon guziak gure eltxetxuetara erortzen ziran. «Duro» eta pezeta batzuk izaten ziran. Baiñan, batez ere, txanponak; beste ezertarako bear etzana, ale, txinitoentzat!

Ez ote zaigu guri ere orrelako zerbait gertatzen...? «Jaialditxo bat, mesedez, gure ikastola gaixoarentzat...».

Jakiña, nik gauz auetaz askorik ez dakit, baiñan au galdetzen det. Ain beartsu ote gera euskaldunak, geren ikastola propioak ezin mantendu izateko? Jakiña dago Estadoa'ren laguntza beti ondo etortzen dala, eta jakiña baita ere ikastolak oraindik gauza berria dirala, baiña...

Nik diotena da euskaldunak gure kulturaren alde guda bizia egin bear degula. Ez dela aski «gure euskera gaxua» eta orrelako lelokeriak esatea. Ez dela aski ezker-eskubi gaizki esaka jardutzea, «laguntzen ez digutelako ta, dirurik ez dagolako ta...».

Irrati asko eduki nai genituke, egunkari asko, eta aldizkari asko, disko-etxe asko, ikastola asko... Baiñan, nola nai degu oiek denak sortzea, dituguneri laguntzik ematen ez badiegu...?

Irrati bat badugu, Loiola'ko herri-irratia. Asteroko bat badugu, Zeruko-Argia. Ia herri bakoitzean ikastola bat badugu. Abeslariak baditugu; bertsolariak ere bai. Poesi liburuak, idazlariak, dantza-taldeak, antzerki taldeak...

Asko edo gutxi daukagu -hori bakoitzaren iritzirako dago-: baiñan daukagun hori, erdi abandonatua daukagu.

Euskaldun izateko, bearrezkoa da iltzen dijoan euskal-kulturari bultzada eta laguntza sendo bat eskeintzea. Iltzen dijoan euskal kultura diot; baiñan euskal-kultura ez da berez ilko. Guri bost ajola etzaigulako ilko da, iltzen bada.

Nola nai dugu gure abesti, antzerki edo irratiak berriak eta kalidadekoak izatea, bear bezela laguntzen ez badiegu? Euskal artistak bere bizi guzian gratis eta ofizioz lana egitera kondenatua egon bear al du? Gure ikastolak aizezkoak egin al litezke? Euskal antzerkia bost edo sei afizionatuk jarri bearko ote dute, bere laneko orduetatik kanpora?

Gure izkuntza, gure artea eta gure artistak, poliki poliki il egiten ditugu. Gauzatxoak organizatuz jostaketan ibiltzea gustatzen zaigu. Antzerki egitera jostatu, bertso egitera jostatu, ikastola goraberekin jostatu, euskaldun izatera jostatu... Baiñan egitazko laguntza serio eta praktiku bat emateko garaiean, orduan txanponak bakarrik botatzen ditugu «txinitoen» boltsara. Jaialdi bat eratu, sos batzuek atera, eta aurrera, beste bat arte.

Badirudi gure eguneroko bizitza gauz bat dala, eta euskal-bizitza beste bat. Gure bizimodua itxuratzeko garaiean, lana sendo egin, diru asko irabazi, etorkizuna ondo moldatu. Euskaldun izateko garaiean berriz, jostatu, limosna eman; ortik aurrera, irripar asko, malko merke asko, eta kitto.

Ikastola baten gastoak ordaintzeko jaialdi bat eratu dala, ta bertara kantatzera joatea oso gauza polita da. Baiñan Euskalherriko abeslari, poeta, idazle, pintore, musiku-eta gañerako artista guziak, bere bizitza «artea» egiñaz jostatzen pasatzera beartuak egongo ote dira, beren herrian jateko aiña ere eskuratzen etzaielako?

Gure herriak bizirik eta sendo mendetan zear iraun dezala nai baldin badegu, garaia da oraintxe milla jostaketa polit eta txoro bazterrera utzi eta egitazko laguntza praktiku eta zabal bat eskeintzekoa.

Orain gure eginkizuna serio artzen ez badugu, eta gure izatearen defentsan gorputz eta arima osoa jartzen ez baditugu, euskera laixter il egingo da. Gezurrezko Kijote ergel batzuk geralako ilko da.


Azkenak
2025-04-10 | Gedar
Ertzaintzaren interbentzio batean hil zen pertsona baten kasua ikertzen ari dira

Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.


2025-04-10 | Euskal Irratiak
Maider Hoki eta Ilora Capot
“Libertatearen beharra denek dugu, eta Bekat'uros bestak hori eskaintzen du”

Bekat’uros LGBTQIA+ euskal besta hirugarren urtekoz iraganen da Atharratzen. Apirilaren 12an egun osoko egitaraua antolatu du Prefosta elkarteak, usaiako karrika inguruarekin, kontzertuekin eta ikusgarriekin.


Microsoftek bi langile kaleratu ditu multinazionalak Israelekin dituen harremanak salatzeagatik

Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.


Palestinaren alde egiteagatik lau herritar kanporatu nahi ditu Alemaniak

Poloniar bat, bi irlandar eta estatubatuar batek jaso dute Alemania apirilaren 21a aitzin uzteko manua. Hori gertatu ezean, kanporatuko dituztela argitu die Berlineko Migrazio Bulegoak. Salaketa jarri dute kanporaketa prozedura geldiarazteko xedez.


Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Sarkozy eta Le Pen eskandalizatuta, zuzenbide estatuak hitz egin duelako

Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Eguneraketa berriak daude