Lanean hiltzea ez da ustekabean gertatzen


2007ko otsailaren 21ean
Atzean utzi dugun urteak, 2005ak, oraindik konpontzeke dagoen gaitz bat utzi digu mahai gainean: lan-istripuena, hain zuzen. Urtea amaitu berritan, gaitz horrek 120 langile hil gehiago utzi ditu Euskal Herrian. Zaurituak ere milaka zenbatu daitezke. Horietako batzuk egoera oso larrian daude oraindik eta ezin jakin liteke zenbatek puztuko duten hilen kopurua. Beste asko ezinduen zerrenda osatzera pasako dira betiko. Gainera, zerrenda estatistiko makabro hori azken hamar urteetakoei batu behar zaie, izan ere, azken hamarkadan mila langilek bizitza galdu baitute Euskal Herrian. Mila izen eta abizen, mila historia eta istorio, mila familia, milaka lagun. Milako horien artean, egunez egun gero eta oparoagoak dira izen eta abizen atzerritarrak. Izen-abizendun horiek gero eta gehiago dira gure lantokietan, batez ere eraikuntzaren alorrean.

Zergatik hainbeste lan-istripu? Ezin onar dezakegu hainbeste ezbeharren zergatiak ustekabekoak direla esatea, langileak zorigaiztoak edo kasualitateak joko balitu bezala. Kasuren bat edo beste halako egoeraren batean gerta liteke. Lan-istripuen gehiengoa, ordea, arrazoi estrukturalen ondorioz gertatzen da: prebentzio-neurririk eza, indarrean dauden neurriak ez aplikatzea, produkziorako makineria berritzeko inbertsiorik eza, lan-kontratuen prekarietatea, lan zehatz batzuk betetzeko langileen trebakuntzarik eza... Nork du halako egoeren erantzukizuna? Egia esan, ezin egotz diezaiokegu erabateko errua soilik patronalari. Erantzukizunak, batetik zein bestetik, bere gain hartzen dituzte produkzioan inplikatutako eragile guztiek eta prozesu osoa arautu eta betearazten duten erakundeek. Modu batean zein bestean, enpresek, langileek, sindikatuek, batzordeek, gobernuek, ikuskatzaileek, epaileek, fiskalek... guztiek dute horren erantzukizuna. Horren ondorioz, guztien ardura da beharrezkoak diren baliabideak eskaintzea laneko ezbehar-kopurua murrizteko, istripu berrien kausa kasualitatea edo zorigaitza baino ez daitezen izan. Kausa ez dadila izan prebentziorik eza edo neurrien aplikaziorik eza, inbertsioen hutsunea, ikuskapenen gabezia edo aldi baterako kontratuak eta enpleguen prekarietatea bultzatzen dituen legedi bat.

Jendartea jakitun egin eta kontzientziatzeko, komeniko litzateke urte berri honetatik aurrera -orain arte ez baita horrelakorik izan- erantzule politiko nagusiek alor honetan dituzten zereginak betetzea, hildako langileen familiei babesa ematea eta sindikatuen elkarretaratzeetara azaltzea elkartasuna adieraztera langile bat hiltzen den bakoitzean... Ez bada eurek egiten dutela elkartzeko deialdia, biktimak bestelakoak izan direnean beti egin izan duten moduan. Azken batean, hildako langileak ez al dira indarkeriaren biktimak ere, kasu honetan indarkeria estrukturala izanagatik? Biktimen bazterkeriarik ez! Aski da!

Propaganda eta iruzurrezko publizitate aski izan dugu dagoeneko. Zenbait gobernuk azken boladan egiten duten laneko prebentzioei buruzko publizitatea beharrezkoa izan liteke, bai... baina beste ezeren gainetik, funtsezkoa da gobernuek lan-osasunaren aldeko legeak egiteaz arduratzea, eta hori ez da aldi baterako enpleguen eta kontratu prekarioen bidea. Noski, egindako legeak betearaztea ere ezinbestekoa da jendartearen lakra lazgarri hau behin betiko erauzi nahi baldin badugu. Zeregin horiek betez gero, publizitatea beharrezkoa izan daiteke, baina osagarria beti ere.

Kapitalaren eta patriken zerbitzura diharduten politikariak. Arlo fiskalean, ez dugu batere ondo hasi 2006. urtea. Tira, gaizki hasi dira betikoak, langileria eta sektore herritarrak, izan ere, kapitalaren errentek, aberatsek eta batez ere politikariek oso ondo ekin baitiote urte berriari. Etekinak dituzten enpresei dagokien sozietate-zergak behera egin du eta horren ondorioz, banatzeko diru-sarrera gutxiago izango da eta kaltetuenak beharrizan handiena dutenak izango dira: pobreak eta langabetuak. Politikariek, erabaki horien arduradunek, euren interesen alde egiten dute. Legebiltzarreko alderdi politikoek euren soldatak eta diru-sarrerak inflazioaren gainetik ezartzen dituzten bitartean, udal-tasek eta energia-zergek joera gorakor horrekin bat egiten dute, baina soldata arruntak, gutxieneko soldata, pentsioak, langabezia-sorospena eta sorospen soziala, errenta basikoa eta beste batzuk inflazioaren muga gainditu ezinik dabiltza. Horra jendartearen zerbitzura lanean diharduten politikari eta gobernuen adibidea. Euren soldatak eta diru-sarrerak igotzeko baldin bada, politikarien artean sekula ez da izaten ezadostasunik, ez krispaziorik. Horretarako erabakia aho batez hartzen dute, salbuespen bat edo beste izan arren alderdi ezkertiar batzuetan. Ez litzateke gaizki etorriko berak hautatutakoen jokabideaz jabetzea jendartea.


Azkenak
2025-04-10 | Gedar
Ertzaintzaren interbentzio batean hil zen pertsona baten kasua ikertzen ari dira

Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.


2025-04-10 | Euskal Irratiak
Maider Hoki eta Ilora Capot
“Libertatearen beharra denek dugu, eta Bekat'uros bestak hori eskaintzen du”

Bekat’uros LGBTQIA+ euskal besta hirugarren urtekoz iraganen da Atharratzen. Apirilaren 12an egun osoko egitaraua antolatu du Prefosta elkarteak, usaiako karrika inguruarekin, kontzertuekin eta ikusgarriekin.


Microsoftek bi langile kaleratu ditu multinazionalak Israelekin dituen harremanak salatzeagatik

Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.


Palestinaren alde egiteagatik lau herritar kanporatu nahi ditu Alemaniak

Poloniar bat, bi irlandar eta estatubatuar batek jaso dute Alemania apirilaren 21a aitzin uzteko manua. Hori gertatu ezean, kanporatuko dituztela argitu die Berlineko Migrazio Bulegoak. Salaketa jarri dute kanporaketa prozedura geldiarazteko xedez.


Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Sarkozy eta Le Pen eskandalizatuta, zuzenbide estatuak hitz egin duelako

Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Eguneraketa berriak daude