Ihesi: Gurutze eta megalitoek lotutako bidea (Urretxutik Elgoibarra (Gipuzkoa). Zeharkaldi luzeak I)

  • Lehen proposamen honetan zein etorriko diren hurrengoetan, Gipuzkoako hainbat herri garrantzitsu lotuko ditugu mendiz mendi eta lepoz lepo bidea eginaz. Zeharkaldi luze samarrotan, hasiera eta helmuga banatzen duten mendi-multzo edo mendi-sokatez baliatuko gara batetik bestera abiatzeko, ahal den neurrian, errepidea zapaldu gabe, antzinako bide zaharrak erabiliz eta tarteko tontor esanguratsuenak igoz. Bestalde, garai bateko mendigoizaleak gogora ekarri nahian-edo, autoak behingoz etxean utzi eta garraio publikoa erabili dezazuen animatzen zaituztegu. Gaurkoan, bada, Urola eta Deba ibaien artean luzatzen den mendi-sokatea alderik alde zeharkatzen duen ibilbidea proposatzen dizuegu. Urola Garaiko Urretxutik abiatuta Irimo, Elosumendi, Irukurutzeta eta Karakateko tontorrak gaindituz, Deba Barreneko Elgoibarrera iritsi ahal izateko hainbat azalpen luzatuko dizkizuegu, eta bidenabar, bidean topatuko dituzuen beste hainbat paraje eta interesguneen berri eman.

Urretxu erdiguneko Gernikako Arbola enparantzatik (350 m), Nekolalde kaletik gora abiatu beharko duzue. Altamira baserri aurrean, ezkerretik gora doazen eskaileretatik igo eta galtzada erreala izandakora iritsiko zarete. Erdi Aroan Gaztela aldetik Gipuzkoara sartzeko igarobidea San Adriango tunela bazen, XVI. eta XVII. mendeetan, dilijentziak eta antzeko gurpildun ibilgailuak hedatzen hasi zirenean, arazoak sortu ziren igarobide hori zeharkatzeko. Horrela, poliki-poliki, garrantzia hartu zuen Arlabango igarobideak. XVIII. mendearen erdialdean jada, Gipuzkoako diputazioak bere historiako lehen azpiegitura-lanak egin zituenean, Kotxeen erret bidea delakoa, alegia, Arlaban-Bergara-Urretxu-Beasain-Donostia bidea, aukeratu zuten Gipuzkoa alderik alde zeharkatzen zuen bide nagusitzat. Orduan, ordea, Urretxun Santa Barbara baselizatik behera sartu beharrean Deskargako errepidea zabaldu zuten, galtzada honen ospe eta indarra itzaliz.


Santa Barbara baseliza

Gorantz jarraitu, berriro Santa Barbara baselizara doan errepideraino iritsi arte. Errepide bazterretik jarraitu beharko duzue orduan, tarteka hainbat bihurgune ekiditeko bide zaharra, zuzenagoa, hartuz. Ipeñarrieta baserri eta jauregiaren behealdetik igaroko zarete eta handik gutxira Santa Barbara ermita aurrera (550 m) aterako. XVI. mendearen erdialdean eraikitakoa da eta mendetan zehar eraldaketa ugari jaso zituen: aldaketa nagusia XIX. mendearen hondarrean egindakoa, ermita desagertzeko zorian zegoenean. Herritarrek auzolanean burututako lanak ekainaren 24an amaitu ziren eta orduz geroztik, San Joan egunez erromeria ospatzen dute bertan. Derrigorrezko geldiunea zen Kotxeen erret bide hartan baina ez gure bidean, Elgoibar urrun geratzen baitzaigu oraindik.


Irimo tontorretik Antzuolara

Irimo tontorreraino igotzeari ekiteko, ermita atzealdean inguruko baserrietara doazen porlanezko pistak hartu gabe, gorantz doan hartxintxarrezko baso-pista zabala hartu behar duzue. Alertze eta izei artean nabarmen egiten du gora bideak.

Bidegurutzera helduko zarete. Hor, eskuin aldeko bidea hartu eta Lizar iturri deitutako parajera iritsiko zarete (750 m). Iturria, mahai eta eserlekuak, borda eta aterpe bana daude bertan.

Bi eraikinen artetik doan bidetik jarraitu behar duzue gorantz eta gero eta estuago den bidea azkenean zidor bilakatuko da. Arestian utzitako baso-pista zeharkatuko duzue eta azken bihurgunea eman ondoren, Irimoko gurutzera irtengo zarete (850 m).

Atzealdeko eskaileretatik eraikuntzaren gainera igota ikusmira paregabea duzue begi aurrean, Zumarraga eta Urretxuren gainekoa, batez ere. Baina oraindik ez zarete tontorrean izango. Horretarako, gandorrean gora jarraitu beharko duzue Irimoren zazpi tontorretatik garaienean zutoin geodesikoarekin topo egin arte (898 m).

Arrizuri, Arbela... dira Irimoko mendi luzatua osatzen duten beste tontorren izenak. Seigarren tontorrean Urretxuk Antzuolarekin muga egiten duela adierazten duen mugarria dago. Hortik aurrera beraz, Antzuolako lurretan ibiliko zarete.

Aldapa polita jaitsi ondoren, antzuolarrek Trekutz eta urretxuarrek Meaka izenez ezagutzen duten lepora iritsiko zarete (670 m). Iturria, aterpea eskuinean eta ezkerreko muinoan Antzuolako elkarte baten Gaztelugain aterpetxea topatuko dituzue bertan.

Azken muinoa eskuinetik inguratu ondoren bidegurutzera helduko zarete. Antzuolara jaisten den porlanezko bidea ezkerrera utzi eta eskuinetik jo behar duzue, baso-pista hartzeko. Bide nagusiari jarraituz bi muino eskuinaldetik inguratuko dituzue. Bidebanatzean eskuinekoa hartu eta basotik irtengo zarete, Gorlako aterpeak menperatzen duen kasko biribila eskuinetik inguratuko duzue eta ondoren antenadun Itxumendiko tontorra, hori ere eskuinetik. Askaburu iturri parean Antzuola utzi eta Bergarara igaroko zarete, eta gutxira, herri hori Elosutik barrena Azkoitiarekin lotzen duen errepidera irtengo (670 m).


Irukurutzetaraino ibilbide megalitikoa

Errepidera iritsi baino metro batzuk lehenago, egurrezko panel handia topatuko duzue, non monumentu megalitiko ugari bisitatuz Irukurutzetaraino luzatzen den ibilbidearen berri azaltzen den. Gure bidearekin bat datorrenez, arrasto zuri-horiak izango dituzue bidelagun hurrengo ordu parean. Errepidea zeharkatu eta harekiko paralelo doan ezkerreko bide zaharra hartu beharra duzue, laster Santutxo ermita ondoko plazatxora iristeko, harlauzaz inguratua, Benta baserri ondoan (610 m). Zeharkaldiko ibilbide erdia egina izango duzuenez, toki aparta da ermita ondoko pagadia atsedena hartzeko.

Handik gertu Urola aldeko hegietan gailentzen den muinoan kokatzen da Elosua, San Roke eliza eta pilotalekuaren inguruan bildutako hiruzpalau etxez osatutako Bergarako auzoa, nahiz eta azken honetatik hamar bat kilometrora dagoen. Inguruan zelai berde malkartsuetan barreiaturik beste hainbat baserri dago.

Santutxo ermitatik aurrera egin inguruko baserrietara iristen den porlanezko bidetik. Labeaga baserria atzean utzi eta hurrengo bidegurutzean, asfaltatutako eskuineko bideari heldu. Bihurgunea eman eta hondatu samar dagoen errepide estua, mendi magalean zehar-zehar, pinuz jositako tontor gaineko errepikagailura igoko da.

Lepora iritsitakoan (825 m), zuek errepidea utzi eta orain arteko norabidean abiatzen den bidetik segi, Irukurutzeta tontorrerantz. Pagadia agertuko da berriro, orbelak estaliko du beraz bidea. Mendion gainaldetik doa, baina ez tontorretatik. Horregatik Elosumendi edo Pol-Pol izenez ezagutzen den tontorreraino igo ahal izateko, eskuinera desbideratu zaitezkete.

Intxaustako txabola atzean utzi ondoren (810 m), poliki-poliki behera egingo du bideak, Kereizeta lepora jaitsi arte (750 m). Bidegurutzean aurrera egin eta berehala hasiko zarete Irukurutzetako tontorrera eramango zaituzten zidorrean gora. Malda pikoa duzue, baina azkenean iritsiko zarete begiraleku aparta den tontor honetara (998 m); buzoia, zutoin geodesikoa eta hainbat oroitarri dituzue inguruko larre berde ederretan. Jaso burua, bista ederrak izango baitituzue begi aurrean.


Gurutzebakar eta Karakate

Azkarateko mendatera jaitsi nahi ezean, mendebaldeko norabidean eman beharko dituzue hurrengo urratsak, gainez gain gertu dagoen Gurutzebakarreko tontorreraino (999 m). Gailur honetan bi mendi-adar jaiotzen dira, hegoaldera bata eta ipar-mendebaldera bestea. Azken honetatik jo behar duzue ibilbideko azken tontorra den Karakatera iristeko.

Tumulu nahiz trikuharriz jositako bizkar luze honetako gainaldetik ikusmira ezin hobeaz gozatuko duzue. Soilguneak eta pagadi txiki zein pago bakan batzuk tartekatuz, emeki-emeki altuera galduko duzue. Atxolin punta atzean utzi eta Kortazarreko Haitzera ailegatuko zarete (750 m), Karakate izenaz ezaguna eta inguruotako beste gain askoren moduan antenatzar eta bertaraino iristen den errepidez hornitua. Hemen ere, mendi-adarrean barrena doan ibilbidearen berri ematen duen panela topatuko duzue.


Elgoibarra

Malda polita duzue Elgoibarra bidean. Zuzenean Munetako gurutzeraino jaisten den zidorra hartu. Behin gurutze aurreko lepotxoan (700 m), eskuinerantz jaisten den lasterbidea hartu behar duzue, gutxira bide nagusiagora irteteko. Pikoa baina garbia da, elgoibartar ugari igotzen baita talaia hartara.

Hainbat bihurguneren ondoren, pista zabalagotik behera, Karakateko ipar isurialdea inguratzeari ekingo diozue, Berasate baserrira ailegatu arte. Azken horretara iritsi baino lehenago, ordea, zidor piko bat irteten da bidearen ezkerrera. Handik behera joz gero, dezente laburtuko duzue bidea, nahiz eta jaitsiera latzagoa izan (260 m). Erraza duzue gainontzekoa. Behin errepidera iritsita, San Roke auzoko landa eremutik behera, minutu gutxi barru, autopista gurutzatu eta Elgoibarko kaleetan izango zarete (50 m).

Monumentu megalitikoak

Mendebaldetik Deba ibaiak eta ekialdetik Urolak mugatua, Irimotik hasi eta Karakatera luzatzen den mendi-sokate luze honetan monumentu megalitiko mordoa topatu ahalko duzue, batez ere zeharkaldiaren bigarren zatian. Trikuharri eta tumuluak erruz kokatzen dira goi alde horietan, antzinako gure arbasoak gain horiek ezagutzen zituztenaren seinale. Topatu daitezkeenetako batzuk hurrengoak dira: Trekutz, Agerreburu, Maurketa, Kereizeta, Gurutzebakar, Naasiko Goena, Atxolin, Gizaburuaga... Oraindik hondatuak izan ez diren paraje eder horiek, ordea, gure lurraldeko beste hainbat mendi bezala, arrisku bizian daude, izan ere, gure agintari buruargiei ez zaie beste ezer hoberik bururatu, bertan parke eolikoa eraikitzea baino.


Azkenak
2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


Eguneraketa berriak daude