Sabino Arana Goirirenamodio gutunak (1898-1900)


Duela urte bi, ARGIAn, Sabino Arana Goiriren heriotzaren mendeurrena zela eta, haren biografiaren zenbait pasarte ez ezagun argitaratu nituen. Bidebarrieta (15) Bilbo aldeko historiari buruzko aldizkarian azterketa sakonagoa argitaratu nuen. Grezia klasikoan, biografia eta historiaren arteko bereizketa nabarmena zen: historia gertakizunen ildoan sortzen dugun diskurtsoa genuke. Biografiak, aldiz, aktoreen barne muinari ekin behar dio. Horregatik, biografia historia idaztea baino zailagoa da. Aurreko artikuluetan Sabino Arana euskal gizarteko gizon arrunta ere izan zela ageri zaigu. Fundatzaile sen sutsua zuen gizona, haren jarraitzaile jeltzaleek, Euskal Herri berriko fundatzailetzat hartu zuten. Beraz, euskal abertzaletasunaren denbora historikoa fundatzailearen bizitzak abiatzen zuen. Kristautasunak edo Islamak horrela egin dute, denboraren kronologiak asmatuz, alegia. Nahi eta nahi ez fundatzailearen bizitzak apartekoa behar zuen izan. Abere arruntaren ildokoa ezik, bestelakoa. Baina fundatzaileek ere, garaian garaiko bizitza pertsonala eta pribatua bizi izan zuten. Jesus eta Maria Magdalenaren arteko maitasuna berriz gertatzen ari da aztergai.

Euskal abertzaletasunaren historian Sabino Aranaren nortasun politikoa nabarmena dela uka ezina dugu. XIX. mendean barrena, bere ekarpena foruzaletasun politikoaren ildokoa zen. Ipar Euskal Herrian euskal kultur moldea finkatu zen bitartean, Hegoaldean "Euskalerriako" eta euskaroen ekimenak, foruzaletasunari loturik, politikagintzan izan zuen isla. Euskal abertzaletasunaren sarea sortu zuten eta testuinguru horretan Aranak paradigma berria asmatu zuen, gizarteko ekonomiaren oinarriak eta aginte publikoak erabat aldatzen ari ziren garaian.

S. Aranaren biografia nagusian, istriputzat hartzen da bere ezkontza. Emaztea erdi ezkutatuta ageri zaigu. Ceferino Jemein-ek, 1936an, biografia interesgarria argitaratu zuen, Sabinoren arreba Paulinaren egunerokoa erabiliz. Besteak beste, Abando-Bilboko historia sozialaren baitan pertsonaiaren apartekotasuna nabarmentzen zuen, Jesusen biografiaren oihartzunak entzuten zirelarik kontakizunean, hainbat argazkiz beteta. Fundatzaile bati zegokion biografia idatzi zuen.

S. Arana, Abandoko merkataritza eta industria giroko familian jaiota, gaztelaniaz mintzatzen zen. Bilbo aldean, euskaldun asko izan arren, Zazpi Kaleetako bilbotar burgesia peto-petoarentzat euskara neskame eta morroiekin hitz egiteko hizkuntza zen. Euskaldunak, bazterreko jebo edo kokoloak ziren, alegia. S. Aranak ez zuen bere klase sozialeko aurreiritzi hau inola ere onartu. Horrela, euskara ikasi eta beronen bultzatzaile bihurtu zen.

Emaztegaia ezagutzeak (1898) eta haren ingurune euskaldunak, eragin nabarmena izan zuten S. Aranaren pentsamenduan. Izan ere, euskaldun osoen euskara baztertzeko ahaleginen zergatiak, Sukarrieta-Busturiko esperientziaren ondoren, sakonago ulertu zituen. Euskarak gizarte berrian ez zuen baliorik, ezta bizi maila hobetzeko aukerarik sortzen ere. Horregatik herriko eskolan gaztelania ikastea zen helburu nagusia, etorkizuna gaztelaniazkoa zela ikusita. 1830ean jadanik, A. Pascual Iturriaga euskaltzale liberal sutsuak, Gipuzkoako Batzar Nagusietan argi eta garbi salatu zuen euskal hizkuntzaren kinka larria. Eta horra zer pentsatzen zuen euskal aginteaz: "Fueroak esan nahi du / Gure herrietan / Ez zaigula sartuko / Inor ezertan".

Arana, hiritarrek baserriez zuten ikusmolde garbi idealetik abiaturik, errealismo sozial euskaldunean murgildu zen. Horrela bada, eta bereziki ezkondu ostean, 1901ean, hara zer idatzi zion Engrazio Aranzadi adiskideari: "El aldeano sabe de sobra que el euzkera de nada le sirve al hijo. El remedio está pues en fundar industrias, adquirir caserios, sostener compañias navieras, nacionalizando todas esas esferas de la vida, de suerte que el euzkera sirva de algo, porque sea obligatorio para tener parte en ellas" . Eta Hendaian, euskaltzaleen biltzarrean urte berean : "Hagamos los vascos que el uso del euzkera sea necesario en nuestra tierra si queremos que el euzkera viva". Gazteago zenean, euskara programa ideologiko politikora makurtu eta ikurtzat erabili zuenean, honelako perlak ere idatzi zituen: "Si nuestros invasores aprendieran el Euskera, tendríamos que abandonar este, archivando, cuidadosamente su gramática y su diccionario y dedicarnos a hablar el ruso, el noruego o cualquier otro idioma desconocido para ellos" (1894) edo "Para nosotros sería la ruina el que los maketos residentes en nuestro territorio hablasen Euskera".


Amodio gutunen bilduma

Sabino Arana idazle porrokatua izan zen. Etenik gabe artikuluak eta gutunak idatzi zituen. Nikole Atxikallendek 81 gutun gorde zituen. 1937an atxilotua izan zen, 64 urte zituela. Gutunok Nestor Goikoetxeari eman zizkion. Honek Iparraldera eraman eta bertan C. Jemeinek sailkatu zituen. Hauek mikrofilmaturik gorde dira. Gaur gaurkoz, jatorrizko 81 gutunen bilduma galdurik dago. Hala ere Arteako Abertzaletasunaren Agiritegian kopia mikrofilmatua ikusteko aukera dugu ikertzaileok.

Gutunok, garaiko historia etnografikoa eta soziala ezagutzeko erabat interesgarriak dira. Bilboaldeko burgesia giroko pertsonaia publikoaren eta baserritarraren arteko maitasunezko minen berri dugu eskuartean. My fair Ladyren ildokoa dirudi. Ehun urte igaro dira honezkero eta XIX. mende amaieran, bilbotar burgesia kontserbadore eta katolikoaren tradizioan, ezkontzaren inguruko ohitura, molde eta usadioen erakusle etnografiko ezin aberatsagoa dugu aipaturiko bilduma.

Hasierako 15 gutunak euskaraz idatzita daude (1899.5.15-1899.9.30). Hizkera herritarra erabiltzen du, emaztegaiak ulertzeko modukoa. Baina ondoren, Nikole Kolegioan sartu zenean, gaztelaniaz idatziko zion honako gogoeta eginez: "Ilten dagon erderea egin dagigun, auxe biar dogulako, negargarrija ixanarren». 79 gutunetik 17 euskaraz idatzi zizkion. Bildumako beste bi ere euskaraz daude, 1898an Nikoleren aitari idatziak. Hala ere, hasiera-hasieratik, emaztegaiari gutunak euskaraz idazteko eskatu zion.


Emaztegaia ezagutu zuenekoa

S. Arana Urdaibai inguruan ehiztari zebilela apopilo egoten zen, lehenengo Kanalan eta gero Abiñako baserrian. Bertan Monika, baserriko alaba zuen zerbitzari. Nikolasa, baserriko alaba gazteena zen eta 1898ko urtarrilean, S. Aranak Iturburuganeko lur saila erosi zuenean, elkarren ezagutza hartu zuten. 1898ko abenduaren 8an Nikolasarekin ezkondu nahi zuela azaldu zien haren gurasoei. Nikole izena asmatu zion. Ondorioz, Sabino etxez aldatu zen. Sukarrietako errepide ondoan hartu zuen apopilo egoteko etxebizitza, Uhagon, sendiarena zen etxea, alegia. 1899ko irailaren 8an, Nikole eta biek ezkontzarako hitza hartu zuten eta harrez geroztik, orduraino argitaratu ziren esamesak eta zurrumurruak isildu ziren. Harremana ez zen denbora pasarako. Baina orain, Nikolek heziketa berezia hartu behar zuen ezkondu aurretik.


Emaztegaiaren heziketa

Sabino Aranaren inguruak ez zuen begi onez hartu baserritarrarekin hasitako harremana. E. Aranzadiri idatzi zion Luis anaia eta Paulina arreba aurka zituela esanez, Nikole haren maila eta klase sozialekoa ez zelako. Uste zuten ez zegokiola baserritar bat, ez gaztelaniarik, ez idatzi ezta irakurtzeko edo burgesiaren kultura moldeak ezagutzeko gai ez zena. Alderdikideek ere ez zuten buruzagiaren eta gidariaren ezkontza onartzen.

Sabinok bere bizitzako une batean maitasunaren grina sentitu zuela ez dago zalantzarik, eta honelaxe ageri da sei hilabetetan zehar emaztegaiari idatzi zizkion gutunetan.

Pertsona heldua zen honezkero, eta ezaguna bizitza publikoan: alderdi politiko berriaren sortzailea eta 1898an jadanik Bilboko barrutian Bizkaiko Diputazio Probintzialeko diputatu aukeratua.

E. Aranzandi adiskideari idatzi zion: "Debe ir al Colegio para aprender algunas materias y adquirir la educación exterior necesaria para alternar con mi familia (...) Y mi futura compañera es una sencilla y humilde aldeana de la Anteiglesia de Sukarrieta (Pedernales) (...) su físico no pasa de regular ni en el rostro ni en el talle (…) Me ama como nunca creí que pudiera amar mujer".

Baina arazoak izan zituen emaztegaiarentzat kolegioa aurkitzeko. Hara, adibidez, 1899ko irailaren 9ko gutunean idatzi ziona: "Laztan-laztana: Arañegun egon zan emen albizuri, Bermeoko abade gastia, ta esan eustan zelakuak diran bertako monjak: españarrak dirala ta Gernikan dagon Colegiko Agustiñuak lakoxiak. Au entzun ezkero, ulertu neban eztala ixango ona zeu auenera juatia ta diñotzut nire lenengo karta onetan eztagijezun juateko berbia emon. Deun Agustinen pralle ta monjak emoten daben azkera edo edukaziñuak ezin dauz kristiñau zindo baten gogua bete ta gitxijago, españarrak badira, benetako bizkaitar batena...".

Azkenik, Nikole Bilboko moja karmeldarren kolegioan sartu zen 1899ko irailaren 24an, Durangokoak ezezkoa eman ondoren. Nikolek 24 urte zituen. Heziketa programa hasi zuenean zera idatzi zion:

"Nire bijotzekua: Gaur goxian bota dautzudaz erosarijua, josteko gauzak eta artazi bi, bat jostekua ta bestia atzazalentzakua. Orain bidaltzen dautzudaz eskribidu egiteko gauzak.
Bijar bidalduko dautzudaz koltxoia ta maikuak, eta eskribidu egingo dautsot Madre Nagosijari. Esan egidazu euzkeraz zelakua eritxi yatzu bixi-modu barri ori.
Laster egingo zara Madre on orren aizkide andija.
Bakixu zeuria dala Sabin".

Bi egunen buruan idatzi zion: "Asi bazara leidu ta eskribiduten, zergaitik eztaustazu letratxu bat bez bidaltzen? Lenengo kartia egidazu euzkeraz. Zapatuban erosi dautzut erastun polit bat, eta eruango dautzut egubenian. Eskribidu egingo daustazunian bota eikedazu kartia Pedernalesera. Agur etzi artian Sabin".

Egunero idazten zion gauez gutunen bat eta ostegunetan bisitaldia egiten zion kolegioan. Honako heziketa programa zuen: urrian, irakurri, idatzi, kristau doktrina, josten eta plantxatzen ikasi. Hurrengo hilean, matematikako kontuak, geografia eta solfeoa ikasi. Zertarako azaltzen dio Sabinok: "Mas pronto estarás en disposición de ser una chica capaz de alternar con las mejor instruidas. Según eres ahora, yo no te cambiaría por ninguna otra mujer del mundo... mi espiritu no buscaba ni honores ni riquezas, ni hermosura material, solo rendia culto al candor, a la modestia, a la bondad, a la hermosura del alma. Mi corazón estaba sediento de amor puro y sencillo y lo halló en el tuyo."

Nikolek agineko mina daukala eta "atara egixu agin txar ori" agintzen dio eta Sabinok "elixir dentrifico de los Padres Benedictinos" bidaltzen dio, 10-12 errealekoa, alegia. Iturburuganeko lurrean etxetxo berria egiteko proiektuaz azalpenak egiten dizkio, "kapilla, escritorio-biblioteka" edukiko zuela, baina "dentro de los límites que le permita nuestro poco dinero».

"Erretratu zalea zen Sabino eta gutunetan behin baino sarriago gogoratzen dio elkarri egindako argazkien berri. Beste gutun batean Jose Mari Atxikallende, Nikoleren aitak, Arrotegiren maizterrarekin harri batzuen pilaketaz izan zituen tirabirak azaldu zizkion. Nikolas eta Manuel Arrotegi herriko handikiak ziren, masoiak ei ziren, V. Txabarriren ildoko monarkiko liberalak, industrigintzan ere elkarrekin aritzen zirenak. Neskatilentzat eskola eraiki zuen Nikolasek eta bere etxea, ondasunez betea, herriko nagusien bizitetxea bihurtu zuen. Bere anaiak, Manuelek, mutilen eskola eraiki zuen. Hala ere, ahozko tradizioan jaso dugunez, Santareneko baserriko neskatilek, H. Goitiarenak, debekaturik izan zuten eraiki zuen neskatilen eskolan sartzea, H. Goitia Sabino Aranaren adiskidea eta joerakoa zelako. S. Aranak tokian tokiko haundikien aurkako joera erakutsi zuen. Bilbon diputatu probintziala hautatua izan zenean, "La Piña"koen aurka irabazi zuen.

S. Arana moral estu eta errigoristaren aldekoa zen: adibidez, neskak gerritik oratzerik ez zen bidezkoa. Jainkoaren legea eta Munduaren legea aurrez aurre kontrajartzen zituen. Azalpen politikorik ere ez da falta gutunetan eta gaur egunean oraindik tamalez emazteaz irauten duten ikusmolde atzerakoiak ere nabarmenak dira. Horra adibidezko pasarteak: "Hoy he dejado de verte por servir a la Patria. Antes es la Patria que la mujer y los hijos. Toda tu felicidad en este mundo, Nikole de mi corazón, consistirá en esas dos cosas: cumplir tus deberes y en ser mia (...) El ser mia depende de tu voluntad y de la mia. Yo te prometo no darme jamás a otra mujer sino a ti.(...) obedecerme en todo lo que no vaya contra Dios (...)Uno de mis deberes principales es el amor patrio, el amor a mi raza, que es nuestra gran familia. Si yo, por servir a mi Patria te hago padecer, tu debes sufrirlo bien convencida de que así cumples tu deber". Beste une batean, aurreratzen dio: "Conmigo llevarás una vida llena de calamidades y sustos. Esto tiene la ventaja de que aprovechándolo bien, da mas grados de gloria en el Cielo".

Baina modako jantziez ere arduratu zen. Pariseko katalogo bi, Louvre eta Printemps, Nikoleren izenean eskatu eta bidali zizkion esanez "no mires el precio mira solo la que sea decente, sin ser lujoso". Azkenik, ezkondu gura ere ageri dio behin eta berriz, baina Nikoleren isiltasunak kezka sortzen dio.


Ezkontza eta ondokoa

1899ko Gabonetan Azpiazu izeneko mojaren gidaritzapeko heziketa egitaraua amaituta, honela idatzi zion: "El 2 de Febrero, fiesta de la Purificación de la Virgen, nos casaremos modestamente y sin ruido ninguno en la ermita de San Antonio sin otro acompañamiento que algunos parientes." Ezkondu aurretik, abenduaren 25ean, Nikole Abandoko etxera gonbidatu zuen bazkaltzera, baina dirudienez ez zen joan, lotsaz edo beldurrez. Ingurune zaila, agian. Aranak 1899ko urteko azken eguna Lapurdin igaro zuen eta Nikoleri Busturiko ostrak eskatu zizkion.

1900eko urtarrilaren 29an, elkarren arteko ondasunen ekarpena eta kudeaketa ituna sinatu zuten eskribauaren aurrean. Ondoren 1900eko otsailaren 2an, Abiñako San Antonio ermitan ezkondu ziren, zalaparta barik, 35 urteko Sabino eta 26 urteko Nikole, Sabinok Bilbo aldeko elizetako funtzioak maite arren. Ezkontzarako ibilbidean urratsez urrats mugarriak burutzeko, erlijio katolikoaren egutegian oinarrituta, Ama birjinaren ospakizun egunak aukeratu zituen. Bestalde amodio gutun guztietan erlijio eta errito katolikoaren hari sendoa ageri da. Ezkondu aurreko astean Loiolan elkarrekin egon ziren gogo jardunak egiten eta bertan egin zuen azalean eta artikulu honen hasieran ipini dugun argazkia, bere emaztegaiari begira.

Ondoren Lourdesera joan ziren, Ama Birjinaren kobazuloan otoitz egitera. Azkenik elkarren arteko haragizko lotura eta beraz birjintasuna galtzeko eguna iritsi zen. Eguna gogoratzeko Sabinok Nikoleri urrezko domina oparitu zion. Seme-alabak izateko gogo bizia zuten, baina emazteak bi ume galduko zituen.

Ezkondu osteko gutunak gutxi dira. Sabino Arana Espainian barrena meategiak ikuskatzera joan zenekoak daude. Azkenetarikoa, 1902ko abuztuaren 15ean idatzi zion Larrinagako espetxetik. Hartan, emaztea kezkaturik zegoenez gero senarra preso izanik, Sabinok honelaxe idatzi zion: "Además despues de esto, ya nunca mas en toda mi vida me veré en estas cosas, porque el partido nacionalista morirá este mismo año y los nacionalistas se harán españolistas. No habrá más cárceles y juicios para ello. Yo me retiraré a casa a descansar y ya no habrá peligro ninguno para mí. Viviré con mi mujercita tranquilo tranquilo y feliz. Estate pues tranquila". Alderdi berriaren egitasmoa prestaturik zuen jadanik, espainiar legearen baitan aritzeko. Baina alderdikide kutunenak bestelako erakundean erdi isilpean irauteko asmo ezkutua ere gordetzen zuen. Dena dela, hau guztia bestelako historia dugu.

1903an hil orduko, testamentuan emaztea izendatu zuen ondasun guztien jabe. Horra bada, bizitza pribatuko zenbait esperientziaren ezagutzak ulergarriago bihurtzen dizkigun portaera eta uste politiko kulturalen nondik norakoak.

Bilbao. 99-7-9. Domeka

«Laztan-laztana: Arañegun egon zan emen Albizuri, Bermeo'ko abade gastea, ta esan eustan zelakuak diran bertako monjak: españarak dirala, ta Gernikan dagon Colegio'ko Agustiñuak lakoxiak. Au entzun ezkero, ulertu neban eztala ixango ona zeu eurenera juatia ta diñotzut nire lenengo karta onetan eztagijezun juateko berbia emon. Deun Agustinen prale ta monja emoten daben azkera edo edukaziñuak....ezin dauz kristiñau zendo baten gogua bete, ta gitxijago, españarak badira, benetako bizkaitar batena... be neuk legez, ulertuko dozu. Lenengua azalduko dautzut or berton berbetan, karta bategaz ezindot eta. Uste dot ganetik esan dautzudala noz edo noz zerbait.
Baña ate gustijak etxakuz itxiko, Deun-Andoni'k, bere aldetik zer-edo-zer egiten ba-dau, itxaron biar dogun lez Jaun zintzo bateri agindu dautsot beste ate batzutan dei-egiteko.
Jaten bai dot apurtxu bat eta urrian dago zeu ikusiko zaitudan eguna.
Gaur egon dira etxe onetan Antoniaren alaba bat, Leonor, aren aiztia ta onen alabia. Ni enabe ikusi, inor eztodala artzen berbetan ondiño.
Ta zeu zelan bixi zara? Eldu yatzuz eskura nire lengo iru kartak?
Gorantziak gurasoei: Ondo dagoz?
Etzara azartzen, atometan edo atrebietan beste kartia egin eutzunari beste bat egitia aginduten, ala?
¡Gaxua!
Agur, Nikotxu
Amen zeuria, Sabin"

Bilbao. 99-7-10

"Urre bijotza: Auxe da boskaren kartia. Bost karta artu dozuz nigandik gexo nagoenetik. Nik zugandik... bapez!!!
Ontxe esango dozu: eskribiduten banenki! íGaxua! Baña gauzaren bat, edozein gauza egiten jakiteko, lenengo egiten ikasi biar da. Ezta olan?
Zelan zabiltz Busturi'ko maistriagaz? Ondo bai irakasten daiotzu? Ezta onena ari ikastia ondo baño: olantxe leidu ta eskribiduten ikasteko egin biar dozu alegiña.
Nire karta onek ulertzen badozuz? íZenbat estutasun zenbat atsekabe artzen ete dozuz ondo ulertzeko! íZenbat bidar leidu edo irakurtzen ete dozuz oker!
Bei-burdija basoko bide txarretik ibili oi dan lez, olantxe ibilten ikusten zaitut emetik: bein gelditu beste bein aurrera egin edo atzetik ostera be asi.
Eztaustazu ezebez eskribiduten eta, eztakit zelan zabiltzazan bertokuok. Osasunaz zariela uste dot. Emetik Josefaren Pedro semia gexotu da, esteren bat arrotu jakola edo. Esne utsian egoteko agindu dautso medikubak.
Zelan dira patatak, piperrak, tomatia...
Aurki urtengo naz orantz goixeko zortziretan, bertora amarretan eltzeko. Ondiño makal nago gitxi jaten dot eta: geyago ezin. íZenbat gauza dodazan zuri esateko!
Agur bijotz maitia. Gorantziak gurasuai. Sabin"


Azkenak
Patri Urkizu euskaltzale, ikertzaile eta idazle lezoarra zendu da

78 urterekin hil da ibilbide oparoa izan duen euskaltzalea. Euskal Filologian doktore izateaz gain, hamarnaka lan argitaratu zituen, poesian, nobelan zein saiakeran, baita biografiak eta bertso bildumak ere. Lan handia egin zuen antzerkigintza ikertzen.


2024-12-18 | ARGIA
Euskal Y-a ez da Ipar Euskal Herriarekin lotuko gutxienez 2042 urtera arte

Frantziako Gobernuak Espainiakoari baieztatu dionez, Abiadura Handiko Trena ez da Hego Euskal Herrira iritsiko (Irungo loturara) gutxienez 2042 urtera arte. Ez dago Parisen lehentasunen artean.


2024-12-18 | Mara Altuna Díaz
Migratzaileen Nazioarteko Eguna | Alberto Flores-Uranga, artzaina
“Amerikak asko eman dit, baina nik ere asko eman diot Amerikari”

20 urte zituela, Alberto Flores-Uranga Mutrikutik Idahora (AEB) joan zen artzain. Bakardadean, mendietan galduta, maiz koiote eta hartzak begira zituela."Berriro egingo nuke, zalantzarik gabe", dio, garai haiek gogoratuta.


Siemens Gamesak 423 langilerentzako erregulazio espedientea proposatu die sindikatuei

Aldi baterako erregulazio espedienteak aerosorgailu konpainiak Asteasun eta Zamudion dituen lantegietako langileei eragingo lieke eta batzarrean bozkatuko da aurreakordioa.


Mezu kristaurik gabeko Gabon kantak, ikastetxe ugariren aukera

Gabonen erroa kristaua dela jakinda ere, erreferentzia katolikorik ez duten kantuak abestea erabakia du (edo eztabaida horretan dihardu) gero eta ikastetxe gehiagok, eskolaren printzipioetako bat laikotasuna dela oinarri hartuta.


2024-12-18 | Leire Ibar
Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Kontseilua sortu dute Nafarroan

Sortu berri duten organoaren eginkizun nagusien artean daude, besteak beste, diskriminazioaren aurkako politikak sortzea, migratzaileen eta gutxiengo etnikoen elkarteen parte hartzea sustatzea, Nafarroako arrazakeriaren egoera globala aztertzea, eta Arrazakeriaren eta... [+]


2024-12-18 | Julene Flamarique
BSHko langileek lantegiaren “deslokalizazioa” salatu eta manifestazioa deitu dute larunbaterako Iruñean

Alemaniatik etorritako goi kargu batek eman die 655 langileei enpresaren itxieraren berria, ohar bat "hoztasunez" irakurrita, eta langileei “lehiakortasun falta” egotzi die. Langileek presazko bilera eskatu diote BSHko operazio arduradun Pepe Justeri, eta... [+]


2024-12-17 | ARGIA
ETAren armagabetzeaz “esateko zeukan dena” esana duela adierazi du Jaurlaritzak Bakegileen salaketaren aurrean

“Jaurlaritzak esateko zeukan dena esanda dago txosten horretan” adierazi du asteartean Maria Ubarretxena bozeramaileak, Jaurlaritzak 2019an egindako txostenari erreferentzia eginez. Txosten horretan egiten den kontakizuna “faltsua eta interesatua”... [+]


2024-12-17 | Julene Flamarique
Igor Kirillov hil du Ukrainiak, Errusiako armadako babes nuklearrerako, biologikorako eta kimikorako tropen burua

Atentatua astearte goizean izan da, Kieveko auzitegi batek Kirillovi Ukrainako tropen aurka arma kimiko debekatuak erabiltzea leporatu eta hurrengo egunean. 300 gramo TNTko karga zuen lehergailuak, eta Errusiak jazotakoa argitzeko ikerketa bat jarri du abian.


2024-12-17 | Leire Ibar
Gasteizen bizi diren Gazako bost familien egonaldia era mugagabean luzatzeko eskatu dute

Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]


2024-12-17 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Autoktonoa ala inportatua da Hego Koreako krisia?

Hego Koreako presidente Yoon Suk Yeol-ek abenduaren 3ko arratsean gerra-legea ezarriz sutu zuen krisi politikoa itzaltzetik oso urruti dago oraindik. Nahiko argi badago ere kolpea sustatu zutenak ez direla irabazten ari. Oraingoz.


2024-12-17 | Leire Ibar
Urretxindorra Ikastola sexu abusuen “konplize” dela salatu dute

Bilboko ikastolako ikasle eta ikasle ohien talde batek zentroko irakasle baten partetik jasandako sexu abusuak zerrendatu ditu, eta komunikatu baten bidez salatu du ikastetxeak gizona babestu duela. Gertakariak azalera atera direnean ikastolak “beren burua zuritu besterik... [+]


2024-12-17 | Jon Torner Zabala
Otso edo hartz, abeltzaintzarekin duten elkarbizitza eztabaida-iturri da

Urriaren 19an, Xiberoko Batzorde Sindikalak bozketa egin eta adostu zuen lurraldea "babesteko zaila den eremu gisa" (ZBD) izendatzeko eskaera abiatzea, otsoaren "arriskuari" aurre egitea helburu. Artaldeei eraso egin ez badie ere, artzainek otsoari tiro... [+]


Eguneraketa berriak daude