Elgoibar blues


2021eko uztailaren 19an

Kartoiz papereztutako lokalean hartu gaituzte Arima Beltzako kideek. Asebeteta daude euren hirugarren diskoarekin, Mundurako Ateak (Gaztelupeko Hotsak), aspalditik bila ari ziren soinua lortu dutelako. Mungiako Lamiña estudioan grabatu zuten pasa den abuztuan diskoan, Natxo Liberty ekoizlearekin. Eta ez dira damu bertan eta Libertyrekin grabatzeko egindako hautuaz. «Ordurarte ez zuen grabatu bertan rock klasikoa edo blues-rocka egiten zuen talderik. Ordurarte grabatu zituen taldeak entzun genituen, soinuak konbentzitu gintuen baina bagenuen zalantza hori, ea lortuko zuen gure berezitasun hori agertzea. Bera asko saiatu zen, estiloan asko sartu zen eta emaitzarekin oso-oso gustura geratu gara», diosku Jon Gurrutxaga abeslariak.

Jon Gurrutxaga ARGIAko kolaboratzaileak (ahotsa), Iñigo Araujok (baxua), Patxi Zabaletak (gitarra), Joseba Alonso Hippyk (harmonika) eta Elur Arrietak (bateria) osatzen dute taldea. Diskoa grabatzerakoan, Jon Gurrutxagak jo zuen bateria, baina zuzenekoetan Elur Arrieta arituko da bateria jole. Izan ere, bigarren diskoa plazaratu zutenetik, Gurrutxagak abeslari lanak egiten ditu bakarrik, zuzenekoak indartze aldera. Patxi Zabaleta gitarra jolea berria da taldean, Lander Trinidadek taldea utzi baitu eta beraz, bera izango da bigarren gitarra.


Bluesetik rockerantz, baina arima beltz

Bluesarekiko maitasunak eraman zituen Aitor Badiola eta Jon Gurrutxaga Arima Beltza sortzera. 1997an hasi zuen ibilbidea taldeak eta hiru disko plazaratu ditu: Arima Beltza (2000), Blues sustraia (2002) eta Mundurako Ateak (2005). Beste taldekideak rocketik eta heavytik zetozen eta blues eta rocka uztartu zituzten. Hirugarren diskoan hamaika kantu bildu dituzte, eta aurrekoetan baino gehiago hurbildu dira rockera eta hard rockera, bluesari muzin egin gabe.

Taldekide guztiak, ordea, ez datoz bat bilakaera horretaz hitz egitean. «Ni ez nago ados. Arima Beltza izatez berdinak gara. Estudio desberdin batera sartu gara, produkzio gogorragoa egin dugu, eta jendeak pentsatzen du rockerako bilakaera eduki dugula, baina izatez gogortasun horregatik da», adierazi du Aitor Badiolak. Iñigo Araujo eta Jon Gurrutxagaren ustetan, ordea, izan da bilakaerarik. Bilakaera nahiko argia da Araujoren iritziz eta nabarmendu du, nahiz eta rock joera hori aurreko diskoetan hainbeste ez islatu, euren zuzenekoak oso rockeroak izan direla hasieratik. Gurrutxagak gehitu du azken diskoko produkzioa gogorragoa izateaz gain, abestiak egiteko eta borobiltzeko orduan rockeroagoak atera zaizkiela, riff indartsuekin eta lelo gogoraerrazekin. Alabaina ados agertu dira taldekide guztiak Bluesak Arima Beltzaren sustraietan jarraitzen duela esaterakoan.


Maitasunetik hasi eta Irakeraino

Ate baten aurrean ageri dira taldekideak CDaren azal zuri-beltzean, diskoaren Mundurako Ateak izenburua irudikatzen. Munduko, Elgoibarreko nahiz eguneroko kontuak darabiltza Arima Beltzak diskoko hamaika abestien letretan: Irakeko gerra, gurasoen etxea uzten duen eta bakarrik bizitzen jartzen den gaztea, makina erremintako langileak, euskararen biziraupena, maitasuna... Abesti batzuk batuan eta beste batzuk elgoibartarrez kantatzen dituzte. «Guk elgoibartarrez egiten dugu berba gure artean eta nahiz eta musika munduan ohitura egon batuaz kantatzeko, guri bietan irteten zaigu. Gaueko Txanda abestian makina erremintaz hitz egiten dugu, oso gai gertukoa da, oso elgoibartarra eta nik uste entzuleak gertutasun hori lortzeko hala behar zuela», aipatu du Gurrutxagak. Azken aldian geroz eta talde gehiagok kantatzen dutela euren euskalkian nabarmendu du Araujo baxu joleak eta honako arrazoiak argudiatu: «Batuan abesten duzunean ezberdin geratzen da, pixka bat artifizial. Zurea den gauza bat abesten zaude, baina zuk hitz egiten ez duzun era batean. Abestia entzutean ez duzu zure sentitzen».


Zuzeneko akustikoak ere bai

Dagoeneko hasiak dira diskoa zuzenekoetan aurkezten eta harrera beroa izan dutela esan digute. «Lehen lerroan zeuden entzuleek letrak zekizkiten Lasarten emandako kontzertuan. Nahiko bitxia da, orain dela gutxi atera dugu-eta diskoa. Eta ez zekiten irratian jartzen duten abestia, beste batzuk baizik», esan digu Araujok.

Kontzertu akustikoak ere emateko asmoa badute. Lehen froga Elgoibarko kultur etxean egin zuten eta pozik geratu ziren. Eszenatokia aproposa denean, esperientzia errepikatuko dute.

Azken boladan kexuak entzun dira kontzertuetan jende gutxi biltzen delako. Araujoren hitzetan, «kontzertu asko jo ditugu, asko eta asko taberna zuloetan, lau katu zeudela eta ez dugu ezetzik esan sekula. Ez zaigu inporta izan gainera. Beti egon gara prest jotzeko. Gainera kontzertuak ematen leku piloa ezagutzen duzu». «Askotan jendea ez da agian gu ikustera etorri baina gelditu egin da, eta hori da garrantzitsua», gaineratu du Gurrutxagak. Badiolak jendea oso erosoa dela nabarmendu du, kontzertua parean tokatzen ez bazaio, ez dela mugitzen.


Bluesak ba al du lekurik?

Bluesa zabalpen txikiko musika estiloa da Euskal Herrian. Blues kontzertu gutxi izaten da eta dauden gehienak blues eta jazz jaialdietan. Zizurkilen,Getxon, Bilboko Palladium aretoan eta Elorrion egiten diren jaialdiak nabarmendu dizkigute Arima Beltzakoek eta horietan dutela aukera bluesaz gozatzeko, bai entzule gisa, bai musikari gisa, horietan kontzertua emateko parada izan baitute. Blues kontzertuak ematea ez da erraza, hori izan liteke blues talde gutxi egotearen beste arrazoi bat: «Jaialdietatik kanpo, urtean zehar kontzertu gutxi egoten da. Herriko jaietan, esaterako, zaila da blues kontzertu bat egotea». Arima beltza dutenek Elgoibarko taldearen kontzertuetako ateak, behintzat, zabalik dauzkate.


Azkenak
Analisia
Mikrofonoak antzokietan

"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]


Jardin bat zuretzat, Hipatia

Hainbat lorpen kolektiboan soilik egin daitezkeela esaten denean, lerro artean joan ohi da behin kolektiboan pentsatu, gogoetatu eta eztabaidatu ondotik heldu ohi direla, heltzekotan. Baina zerbait lortzeko, ezinbestekoa da pentsatzen jartzea. Ez baitira gauzak besterik gabe... [+]


Gu ere lugorri

Sendabelarrak non bildu galdetuz idazten didate eta bide bazterrei erreparatzeko esan ohi diet. Erromantizismoak kalte egin digu bizitzako esparru askotan eta hemen ere bai, sendabelarrak ez baitaude mendi tontorretik gertu dauden bide zidorretan (bakarrik), ezta kostatik bertan... [+]


2025-04-14 | Jakoba Errekondo
Bizi Baratzearen lurreko ekosistema oparoa

Apirilak asaba zaharrengana garamatza. Apirila urte osoaren gakoa izango da. Lurrak antolatzea, ongarriketa osatzea, haziak plantatzea, pardak, makilak, sareak, lokarriak atontzea… Hamaikatxo lan bada, sasoi berrirako urratsik handiena, gero uda eta udazkena azkurriz eta... [+]


2025-04-14 | Garazi Zabaleta
Dai Konbutxa
Konbutxa eta hartzituak bizibide

2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean etxean geratzeko aukera izan nuen, eta ordu arteko guztia, nolabait, apurtu egin... [+]


Semaforoa gorri, etsaien engainagarri

Gaur aurkezten dugun intsektuaren izen zientifikoak, besteak beste, bi gauza azaltzen dizkigu: alde batetik, gorria dela (ez erabat) eta ez duela hegorik. Okerrak ez dira biak ala biak, baina gorria ez da bere kolorazio bakarra, eta hegoak ere izan baditu, baina beraien tamaina... [+]


Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Eguneraketa berriak daude