Ezpalak


2021eko uztailaren 27an

Gospel egunak

Gabonak gertu dira eta urtero bezala, egunotan, gospel musika entzuteko abagunea izango da herri ugaritan. Donostiako Kursaal jauregian, abenduaren 16tik 18ra egingo dira Gabonetako VII. Gospel Kontzertuak eta Brown Sisters, The Black Heritage Choir: The Sound of Gospel eta The New York Concert Choir abesbatzek eskainiko dituzte emanaldiak. Azken bi talde horiek Iruñeko Baluarten ere entzun ahal izango dira abenduaren 20tik 22ra bitartean, Northern Kentucky Brotherhood Singers taldearekin batera. Bilbon, Barakaldon eta Irunen gospel kontzertu gehiago izango da.


Animalien eskulturak Bilbon

Zapelatzak, zaldiak, katuak, kanguroak, errinozeronteak... Askotariko animalien eskulturak ikus daitezke Bilboko BBK erakusketa areto nagusian, urtarrilaren 17a arte. XX. mendeko berrogeita hamar artisten lanak jarri dituzte XX. mendeko arka erakusketan. Picasso, César, Dalí, Giacometti, Arp, Owczarek, Fiori eta Miró artistenak, esaterako. Materialei dagokienez, buztinez, egurrez, harriz, burdinaz eta brontzez eginiko piezak daude. Erakusketan dauden eskulturek gutxi dute errealistatik, forma eta bolumenekin egiten dute jolas.


Arabako komikilariak Interneten

www.crashcomic.com webgunea aurkeztu dute Atiza marrazkilari elkarteak eta Gasteizko Crash Comic jaialdiak, azken hogeita bost urteetan Araban komikigintzaren inguruan egindako lana biltzeko asmoz. Bertan Arabako hogei komikilariren informazioa (Alvarez Rabo, Mauro Entrialgo, Mikel Valverde, Santi Orue, Pirata...), eta, batzuk desagertu diren arren, urteotan lan eskerga egindako argitaletxe (Ikusager, Saure...), aldizkari (Araba Saudita, Octopus, TMEO, eta komiki denden (Totem, Zuloa...) erreferentziak bildu dituzte. Dokumentatuta gera daitezen.


Juan Mari Lekuonari, agur

Juan Mari Lekuona poeta, ikertzaile, apaiz eta euskaltzalea pasa den abenduaren 5ean zendu zen Donostian, 78 urte zituela. Manuel Lekuona ahozko tradizioaren ikerlari ospetsuaren iloba zenak letretarako zaletasuna agertu zuen gazte zela eta hari eutsi zion bizi osoan. XX. mendeko euskal poeta nabarmenetakoa dugu. 1966an Mindura gaur lehen poema liburua argitaratu zuen, poesia existentzial-sozialean sakonduz eta gerora beste hiru poemategi plazaratu zituen. Hala, 1979an eta 1990ean Euskadi saria jaso zuen. Saiakerak eta biografiak ere idatzi zituen Deustuko Unibertsitatean irakasle aritutako eta Euskaltzaindiako Literatura Batzordeko arduradun izandako euskaltzain osoak.


www.nabarra.com

Nabarra kultura eta gizarte hilabetekariak webgunea paratu du sarean. Aldizkariaren eduki batzuk irakur daitezke bertan. Hilabetekariko albiste, erreportaje eta elkarrizketa guztiak irakurtzeko, ordea, aldizkariaren harpidedun izan behar da. Aurrera begira, atal berriak gehitu nahi dizkiote webguneari Nabarrako arduradunek, besteak beste, paperean argitaratu ez dituzten iritzi eta erreportajeak, foroa, kultur ekitaldien agenda...


Ortzai antzerki eskola.

Antzerki Eskola zabaldu du Iker Ortiz de Zarate aktoreak Gasteizen. Urtetan Ingalaterra eta Espainian arte dramatikoa ikasten eta aktore lanetan aritu da eta Euskal Herrian antzerkia ikasteko aukera gutxi dagoela-eta, Ortzai sortu du. Interpretazioa, ahotsa, mugimendua eta antzerkiaren historia ikasten dituzte Ortzaiko ikasleek.


Azkenak
Analisia
Mikrofonoak antzokietan

"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]


Jardin bat zuretzat, Hipatia

Hainbat lorpen kolektiboan soilik egin daitezkeela esaten denean, lerro artean joan ohi da behin kolektiboan pentsatu, gogoetatu eta eztabaidatu ondotik heldu ohi direla, heltzekotan. Baina zerbait lortzeko, ezinbestekoa da pentsatzen jartzea. Ez baitira gauzak besterik gabe... [+]


Gu ere lugorri

Sendabelarrak non bildu galdetuz idazten didate eta bide bazterrei erreparatzeko esan ohi diet. Erromantizismoak kalte egin digu bizitzako esparru askotan eta hemen ere bai, sendabelarrak ez baitaude mendi tontorretik gertu dauden bide zidorretan (bakarrik), ezta kostatik bertan... [+]


2025-04-14 | Jakoba Errekondo
Bizi Baratzearen lurreko ekosistema oparoa

Apirilak asaba zaharrengana garamatza. Apirila urte osoaren gakoa izango da. Lurrak antolatzea, ongarriketa osatzea, haziak plantatzea, pardak, makilak, sareak, lokarriak atontzea… Hamaikatxo lan bada, sasoi berrirako urratsik handiena, gero uda eta udazkena azkurriz eta... [+]


2025-04-14 | Garazi Zabaleta
Dai Konbutxa
Konbutxa eta hartzituak bizibide

2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean etxean geratzeko aukera izan nuen, eta ordu arteko guztia, nolabait, apurtu egin... [+]


Semaforoa gorri, etsaien engainagarri

Gaur aurkezten dugun intsektuaren izen zientifikoak, besteak beste, bi gauza azaltzen dizkigu: alde batetik, gorria dela (ez erabat) eta ez duela hegorik. Okerrak ez dira biak ala biak, baina gorria ez da bere kolorazio bakarra, eta hegoak ere izan baditu, baina beraien tamaina... [+]


Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Eguneraketa berriak daude