Datorren urtekoa


2021eko uztailaren 27an
Agenda den euskarriari ihes egiterik ez daukagunok urte garai honetan arazo bat izaten dugu urtea joan eta urtea etorri. Datorren urterako saioak eta konpromisoak aspalditxo hartzen hasiak egon, eta agenda berririk eza. Zaharraren ertzetan, hutsarteetan, zirriborratzen ditugu abisuak, eta berria erostean, urtea iristean, garai bateko inskripzioek hieroglifoa dirudite beste ezer baino gehiago. Ez da alferkeria -baita ere, akaso- garaiz agendarik ez eskuratzera garamatzana. Badakigu, urte-kondarrean baten eta bestearen opari iritsiko zaizkigula dozena erdiren bat, eta ez gara urrian erostera ausartzen... Bestalde, denborari aurrea hartu behar honek, itomen sentsazio izugarria sortzen du. Batik bat gazteei eta zaharrei. Ez daki gazteak -ezin du jakin, ez zaio komeni jakiterik- eta nahiago luke ziur egon zaharrak, datorren urteko abuztuko Ama Birjinetan "libre" egongo den...

Elkarrizketa


Denek ezpainetatik zintzilik darabilten hitza da. Totem bat, azken finean. Hain da kontzeptu samurra! Nor egon daiteke elkarrekin hitz egitearen aurka? Ni gogaitu egin nau ba, "elkarrizketa" hitz ditxosozkoak! Txapelketa Nagusiaren kariaz etengabeko eskaera-sortari egin diot aurre. Hedabideetako jendeak tartea bete egin nahi izaten du, eta zerbait albiste gai sumatzen dutelarik, hara joko dute galdezka. Eta konturatu naiz emakumezkoa dabilela ia erabat lantegi horretan. Telefonoz emakumeek deitzen dute. Emakumea izaten da honako eta harako gonbitea luzatzen dizuna. Suharrak dira gainera, etsi-zailak, segi eta segikoak, ezezkoari atakak ixten dakitenak. Beraiei bizia, eta zuri bizimodua ere ez balihoakizue bezala jokatzen dakite askok. Segur aski errealitatea halakoxea delako. Lan hori agindua diona, bere nagusia, gizonezkoa delako seguru; bere lan-kontratua behin-behinekoa delako edo ez bada, oraindik ere zerbait "erakutsi" beharra sentitzen duelako edo sentiarazten diotelako. Akaso oker egongo naiz ondorioetan, baina estatistika txukuna ateratzeko adinako lagina pilatu dut azken hilabetean.

Ataun eta Zeberio


Munduan ez da inon, proportzioan jakina, Orion adina arraunlari izango. Argentinan adina psikologo eta psikoanalista ere ez. Eta ezta Azkoitian adina pilotari ere. Hala dio usteak. Herriz herriko bertso-ibilian, azken urteetako bertso-afari bat medio, beste datu bat deskubritu dugu: inon ez da Zeberion adina soziologo. Mila lagun izango dira herrian eta lau edo bost soziologoak dira. Entzutetsuak gainera. Hainbeste soziologorekin, herri gotortua espero daiteke, muin, gune eta gero, tipulak adina azal dituena, grafikoki azalduta. Baina ez. Gipuzkoako Ataun da Zeberio. Herri luzea, joan eta joanekoa, sekula bukatzen ez dena... Bertan geratzeko gogoa ematen duten horietakoa.

Xakela


"Igela" nahiago baduzue. Ez naiz oraindik bertsotan izan, baina bertsotatik bueltan beti pasatzen naiz etxera bidean erreka-ertz hartan. Lehen eraikin arre eta alferrikakoa zena, orain koloretsu eta erabilgarri bihurtu dute herriko gazteek. "Gaztetxe" atsegina, zabala eta erakargarria egin nahi izan dute, auto-antolakuntza oinarri, beren beharrei nola erantzun gazteek baino ez dakite eta. "Xapoa"rena egiten ari da Udala, begiak handi-handi eginda begira, sinetsi ezinik. Gertakizunaren harira, burura datorkit, bertsotara joanda, zenbat mahai-jiratan defendatu behar izaten dudan herritarren izaera. Edozein aberaskume lehorrekok, Jesusen autoa eta bi etxe eta lur-sailak dituenak, zarauztarrak pijoak eta surflariak direla esango dizu aurpegira, beraien hirugarren etxe-bizitza igoal Zarautzen daukatenean. Eta herriko gazteak bitartean, auzo-herrietara aldegin beharrean beraienean ezin direlako bizi. Gazteek "okupatu" duten eraikinaren jabea, juxtu-juxtu "xakelen" eta "xapoen" tartekoa da... baina argi dago zeinen alde egin duen.

Prestakuntza


Liburu bat irakurtzen ari nintzen herriko parke batean. Gaztetxo batzuk parean pasa ziren. Barre egin zuten, burlaizez, niri begira.

Gozamen moduak asko eta asko dira. Ez nuen ulertzen ordea, nola egin ziezaioketen uko, eta iseka, plazer-iturririk handientsuenari. Irakurtze plantak egiten nituen, baina adiago nengoen gaztetxoen jarrerari jada, liburuko letrei baino. Patinetearekin zihoanak aurrera jo zuen; beste bi nire inguruan geratu ziren. Belarrietan irratia jarria zeukana gehiago hurbildu zitzaidan eta oso jarrera oldarkorra iritzita, zeri begiratzen zion galdetu nion. "A tí tío, a tí" erantzun zidan. Mindurik, oilarra hain tente sumaturik, nik ere prepotente erantzun nion: "Kokoloa jaio zinen ez dakit; baina orain kokolotxoa zara eta kokoloa izango zara gero ere!". Bakarti samar zegoen herriko parkea. Ilunabartzen hasirik zegoen. Bi lagunei hots egin, bat oso indartsua eta handia, eta hiruen artean paliza bat eman zidaten. Kendu zidaten eraztuna, sakelan neraman kartera, eta harrapatu zuten guztia... Ez zitzaien bururatu liburua eramaterik.

Orain, gutxi-gehiago horrela egiten da bertsotan. Lehen, segur aski, bi lehenengo lerroetan esana aski izango genukeen. Izugarri garatzen ari da bertsolarien istorioak kontatzeko joera eta gaitasuna. Eta hala ere, norbait beti etorriko da esanaz, ilunabarra ez zitekeela izan, ea bestela zertan nenbilen parkean liburua irakurtzen argirik gabe. Edota ez dela oso errealista hiru gaztek heldu bati paliza bat ematea non eta Euskal Herrian...

Adio ene maitia


Adio sekulako. Horrelako zerbait esan beharko dugu erretzaileok. Amorrazioa ematen didan bakarra da, neurez adorerik izan ez, eta Gobernuaren aginduz utzi beharra. Geure buruei ez diogu atxikimendu handiegirik erretzaileek, zurrupaldiz-zurrupaldi frogatzen dugun eran, eta uste dut ohituko garela egoera berrira ere. Elastikoak eta elastikoetako idazkiak purian dauden honetan, Maialen Lujanbiok eman zidan paparrean harro eramateko moduko leloa: Tabakoa ala hil!


Azkenak
2025-04-22 | Aiaraldea
Jai euskaldunak erdiesteko urrats berriak emango ditu Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak

Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak dinamika jarri du martxan aurten ere Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak, Udal eta elkarteekin elkarlanean. Jaien testuinguruan euskararen presentzia eta erabilera sustatzea dute helburu. Iaz abiatutako bidetik jarraitu nahi dute aurten ere,... [+]


2025-04-22 | Euskal Irratiak
Brebetaren zientzietako froga euskaraz egiten ahalko da, sare pribatu zein publikoan

Antton Kurutxarri, Euskararen Erakunde Publikoko presidente ordearen hitzetan, Jean Marc Huart Bordeleko Akademiako errektore berriak euskararen gaia "ondo menderatzen du"


Asteburuan egingo da Frantzisko aita santuaren hileta, eta maiatzean berria hautatzeko konklabea

88 urterekin hil da Frantzisko aita santua astelehen goizean, iktus baten ondorioz. Azken boladan osasun arazoak izan zituen. Miñan liburua gomendatu zuen publikoki, migratzaileen egoera kontatzen delako.


2025-04-22 | ARGIA
Israelek hildako 15 langile humanitarioen ikerketa-txostena gezurrez josita dagoela salatu dute

Hamabost langile humanitario hil zituen Israelgo armadak martxoaren 23an, terroristak zirela eta ez zutela euren burua identifikatu argudiatuta. Bideo batek bertsio hori gezurtatu ostean, gertatutakoaren barne-txostena egin dute Israelgo Defentsa Indarrek, baina bertan esaten... [+]


Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Eguneraketa berriak daude