Nirea niretzako zurea erdibana


2021eko uztailaren 27an
Munduko Merkataritza Erakundeak, 48 herrialde biltzen dituen organismoak, berebiziko desafioa dauka: goi-bileran ardatz izango duen funtsezko arazoak -nekazaritzaren munduko merkataritza liberalizatzeari buruzko negoziazioa, alegia-, behin eta berriro egin du porrot, herrialde aberatsak eta pobreak ez datozelako bat. Herrialde aberatsek, Amerikako Estatu Batuak buru direla, baldintza "liberalizatzaileak" ezarri nahi dizkiete herrialde pobreei, baina, bien bitartean, berek, hain liberalak direnek, tinko eutsi nahi diote protekzionismo propioari, milaka milioi dolarren kontura, beren merkataritzako interesak kaltetu ez daitezen. Doha-ko Garapenerako Agendaz geroztik, 2001etik, herrialde aberatsek behin eta berriro agindu dute neurri praktikoak jarriko dituztela abian, globalizazioaren etekinak zintzoago banatzeko. Baina data horretatik aurrera ere lehengoan iraun du arazo nagusiak: traba berek galarazten dute barruko merkataritza lehen eta orain, nekazaritzako subsidioak (protekzionismoa) gorantz doaz eta herrialde aberatsak beren arauak ("liberalizatzaileak") ezartzen ahalegintzen dira inbertsioetan, zerbitzuetan eta jabetza intelektualean, munduko ezberdintasuna areagotzeko zorian jarriz.


MMEren porrotak

MMEko kideek uste dute 2006. urterako amaituko dituztela negoziazioak. Horregatik, abenduko Hong Kongeko Gobernu goi-bilera gune erabakigarria dela uste dute lau urteko negoziazio alferrik galduetan onerako bira egiteko. MMEren Cancungo Gobernu goi-bikeraren kolapsoaz geroztik, AEBak eta Europako Batasuna merkataritzari buruzko elkarrizketa etenak berpizten saiatu dira, Doha-ko Garapenerako Agenda entzutetsua inbokatuz. Garabideko herrialdeek, Cancúnen, kezka zehatzak azaldu zituzten nekazaritzako merkataritzari buruz. Besteak beste, Estatu Batuen eta Europako Batasunaren tarifak murrizteko formula izan zuten aipagai, eta herrialde horien esportazioei subsidioak kentzeko nahi eskasa ere azpimarratu zuten. Bada, oraingoz, ez da agertu orduko kezkei erantzungo dien proposamen benetakorik, eta erakunde horien "egingo dugu" promesa errepikatuak dirau indarrean.

Joan den uztailean, MME erakundeak beste goi-bilera bat egin zuen Txinako Dalianen. Brasil, India eta Txina herrialdeek, besteak beste, baztertu egin zituzten Estatu Batuek eta Europako Batasunak tarifak murrizteko eta merkaturatzeko planteatzen zituzten eskakizunak. Nekazaritzan produkzio handia duten herrialde horiek galarazi zuten Estatu Batuak, Europako Batasuna eta nekazaritza liberalizatzetik etekina ateratzen duten korporazio multinazionalak planetako milioika lagunen kontura onura zitezen. Europako Batasuneko arduradunak oso kezkati daude. Meter Mandelson Europako Merkataritzako Komisarioak honela idatzi zuen Madrilgo El País egunkarian (urriak 2): «...funtsezkoak dira MMEren abenduko Hong Kongeko Gobernu goi-bilerarako falta diren asteak. Hong Kongen hitzartu beharra daukagu behin betiko akordiorako jardun-esparrua». Ez da samurra izango akordioa!


Plan alternatiboa

Herrialde pobreetako eta garabideko herrialdeetako erakunde sozial, politiko eta sindikal ugari ari dira mobilizatzen. Negoziazioa eta eztabaida MMEtik kanpo ateratzeko eskatzen dute, ezen, beren iritziz, multinazionalen interes komertzial korporatiboen esanera dago erakunde hori. Egokiago ikusten dute beste foro multilateral batzuk aprobetxatzea, hala nola Merkataritzari eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Konferentzia (UNCTAD), Elikadurarako eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea (FAO) eta Nazio Batuen Ingurumenerako Programa (NBIP/UNEP).

MMEren goi-bilera dela eta segidako testua dator munduko 35 erakundek izenpetu duten nazioarteko manifestuan: «Nekazaritzari buruzko eztabaidak Herrien Subiranotasun Alimentarioa izan behar du ardatz, merkataritza alde batera utzita. Laborantza da munduko herri gehienen enplegu-iturri handiena; batik bat, garabideko herrialdeetan. Ezin da izan gutxiengo baten irabaz-asmoen gatibu. Funtsezkoa da gobernuek esku hartzea, elikatzeko segurtasuna, enplegu duina, osasuna eta ingurumenari buruzko begirunea bermatzeko». Gobernuen esku hartzeaz ari direla, gaineratzen dute ezen beste alderdi hauek ere bermatu behar dituela: baserritarrek eta laborari eta arrantzale txikiek lurra, haziak, ura, kreditua eta teknologia bezalako produkzioko baliabideak erdiesteko modua izatea; inportazioen kontrola, barruko prezioak produkzioko kostuak estaltzeko moduan egonkor daitezen; produkzioaren kontrola, soberako produkzioa eta dumpinga galarazteko; oinarrizko produktuei buruzko akordio nazioartekoak eta neurri nazional osagarriak, eskaintza kontrolatzeko eta kafea, kotoia... bezalako esportazioko laborantzan aritzen diren laborari-produktoreei prezio juxtuak bermatzeko; laguntza publikoa, baserritarren eta laborari txikien produzitzeko eta merkaturatzeko sistemak indartzeko eta hobetzeko...

Manifestuan jasotzen denez, MMEko oraingo negoziazioek dilema faltsuen bidetik daramate mundua. Nahiz eta kontu argia izan garabideko herrialdeek, herrialde aberatsekin eta garatuekin konparatuta, ezberdintasunezko eta desabantailazko posizioan negoziatzen dutela, gorabehera hori bezain argia da garabideko herrialdeek gaur egun boterezko desorekak konpontzeko egiten dituzten proposamenek ez dietela babesik ematen beren herrialdeetako laborari txikiei, arrantzaleei, langileei eta ekonomikoki ahulenak diren komunitateei. Estatu Batuei eta Europako Batasunari eskatzen diete utz ditzatela presiozko eta oldarrezko taktikak, horien bitartez bermatu nahi baitizkiete enpresa multinazionalei nekazaritzaren kontrola eta munduko produkzioa.

MMEk hamar urte beteko ditu
Urtarrilaren 1ean hamar urte beteko ditu MMEk. Munduko Merkataritza Erakundea 1995ean sortu zen, GATT Merkataritzari eta Aduanako Tarifei buruzko Akordio Nagusia erakundearen ondorengo gisa. GATTen jardun-esparruan gauzatu zen merkataritzako negoziazio-sail baten bitartez sortu zen sistema. Lehenbiziko negoziazioetan, arantzelak murriztea tratatu zuten batik bat, baina, gerora, bestelako gaiak ere hartu zituzten: dumpuingaren kontrako neurriak eta ez arantzelarioak, esate baterako. Uruguaiko Rondan izan ziren azkeneko negoziazioak 1986 eta 1994 bitartean, eta orduan erne zen MME.
Estatutuen arabera, MMEren helburu behinena da korronte komertzialek arin, libreki, ekitatez eta aurreikusteko moduan zirkula dezaten laguntzea. Helburu hori erdiesteko, MMEk bere gain hartzen ditu akordio komertzialak administratzea, negoziazio komertzialetarako foro izatea, garabideko herrialdeei politika komertzialeko gorabeheretan laguntzea, asistentzia teknikoa emanez eta formaziorako programak antolatuz, eta nazioarteko beste erakunde batzuekin kolaboratzea.
MMEk Genevan dauka egoitza soziala, 600 bat lagun enplegatzen ditu eta 150 kidetik gora dauzka, zeinek munduko merkataritzaren %97 egiten baitute. Hogeita hamar herrialde inguru ari dira MMEko kidetza negoziatzen. Txina da azken urte hauetan nazioarteko erakunde horretan sartu den munduko potentzietako bat. Herrialde kide guztien artean hartzen dira erabakiak; oro har, kontsentsuz. Dena dela, posible da emandako boto gehiengoaren bidez bozketa errekurritzea, baina sistema hori inoiz ez da baliatu MMEn. Orain arte, herrialde kide guztietako parlamentuek berretsi dituzte MMEren akordioak. Gobernuen Konferentzia da MMEren erabaki-organo nagusia, eta bi urtez behin biltzen da gutxienez.


Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


“Beti gainerakoei jartzen diegu oxigeno maskara, eta denbora badago, norberari”

Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.


Eguneraketa berriak daude