Biktimak

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Mendearen bukaeran, marxismo sobietarren eta gerrila ezkertiarren porrotaren ildotik, biolentzia politikoa deslegitimatu da. Biktimen lekua ere aldatu da.

Lehenago, gatazken protagonista bakarrak errebeldeak eta estatua ziren; biktimak ezabatzen ziren eduki orokorren gibelean: batzuentzat, garrantzirik gabeko saihets ondorioak ziren; izpiritu hoberentzat, erruki berezia merezi zuten objektu pasiboak. Inoiz biolentziaren bukaera gertatzen bazen, protagonistek (estatuak eta erreboltatuek) amaia jakinarazten zuten, eta kito. Gauzak ez dira gehiago horrela: Mendebaldeko jendarteetan biktimak gatazken subjektu bilakatu dira, baita batzuentzat ere gatazken gune esanahitsuena. Sentsibilitate berria, 1970etan Estatu Batuetan hasita, 1980tik aitzina Europan nabaria, gurera ere heldu da, ohiko gibelapenarekin. Eta, unibertsala delako, badu askok uste baino garrantzi handiagoa.

Partido Popularraren lagunek ahaleginak egin badituzte ere biktimen elkarteak sortzeko eta erabiltzeko, mugimendua orokorra da, jendartean txertatua, eta manipulazio guztien gainetik jarraituko dena. ETAk ez luke pentsatu behar ekintza armatuen bukatzea erabakitzen badu erabaki horren erantzukizuna bere baitan hasi eta bururatuko dela; egiten badu "atzo zuzena iruditzen zitzaidan, gaur, berriz, nahikoa dela uste dut: utziko dut eta akabo", arrunt tronpatzen da "akabo" horrekin. Aurreneko ekintzen esanahi morala, baita erantzukizun zibil eta penala ere, ez dagozkie soilik ekintzaileei eta negoziatuko lukeen estatuari: gaurko ingurugiroan, biktimen ikusmoldea eta eskariak saihestezinak dira.

Biktimen lekualdaketak baditu bere alde onak. Hasteko, makurren jabaltzeko ahaleginen aldetik, osasun pertsonal eta soziala berreskuratzeko. Baditu ere ondorio politiko baikorrak: biktimen eskakizunek indar berezia badute eragile politikoen hautsi-mautsietan galtzen diren borroken alde ezkutuak argitzeko: gogora ditzagun Hego Ameriketako torturak, Vichy-ko erregimenaren erantzukizuna antisemitismoan, Hego Afrikako iraultzaileen lerratzeak...; suminduraz sumindura, Balkanetan eta Rwandan gertatu direnen ondotik, nazioartean ageri dira gerla krimenen aurkako auzitegi bereziak eta interbentzio militar humanitarioen justifikatzeko filosofia politikoak; aldakuntza horiek zuzenduak dira jende xeheen aurkako desmasiak prebenitzeko, estatuko eta errebeldeen nagusien gainetik. Gatazken legitimitatea indartsuen eskuetatik ateratzen ari da jende xehearen eskubideak begiratzeko, eta eboluzio baikorra da.

Gero, eta alde ezkor bezala, bada "biktimismoa" deitzen dena. Biktimen bortxaezintasuna printzipio bakar gisa jarrita, gatazken oinarriei garrantzia kentzen zaie, non ez diren ukatzen. Biolentziaz defendatu diren edo defenda litezken errebindikazioak oro arbuiatzen dira, berdin injustiziaren aurkakoak ere. Finean, justiziaren funtsa okertzen da: biktimismoarekin, helburu bakarra biktimen erreparakuntza da; politikan, borrokaz gauzatu behar diren helburu politiko guztiak deslegitimatzen dira; auzitegietan, kolektibitatearen interes zuzenen gainetik pasatuz eta egiaren kaltetan, biktimen mendeku pertsonala bilakatzen da xede nagusia. Hots, politika eta justiziaren gradu apalenean amiltzen gaituzte.

Gurean, ETAk egin biktimak estakuru dira gatazkaren oinarriak ukatzeko eta irtenbide negoziatua ezintzeko. Paraleloan, estatuaren biktimak ugariak direlako ere, ezker abertzaleek pairatu dutena negoziaketarako oztopo bezala agertzen da, hainbeste sufrituz geroz ekintza armatua ezin omen delako epe laburrean kitatu. Karikaturan, "autodeterminazioari bai ala ez" ez da gehiago arazo politikoa: gehien sufritu duenak izanen du arrazoia! Bai txapelketa mentsa!

Gatazkaren oinarri politikoak eta jendarte osoaren onurako helburuak atxiki behar dira irtenbidearen ardatz bezala, biktimen ezagutza eta erreparazioa baztertu gabe. ETAren aldetik, beharrezkoak dira deklarazio autokritiko garbi bat eta lerratze terroristen biktima zibilei barkamena eskatzea. Gero, badira moduak auzitegiak irtenbidetik kanpo uzteko eta amnistiaren eduki politikoa begiratzeko, hala nola batzorde berezien aurrean ematen ahal diren kasuen azalpen zehatzak, biktimei eta familiei azalpen zuzen eta zintzoekin, horiek baitute kondena judizialen leku terapeutikoa hartzeko gaitasuna. Hots, irtenbide politikoa, biktimen kontsiderazioa, eta ez biktimismoaren logika ahula.

Entzuna dugu hortikan: "Barkamena eskatzea, guk, errepresioaren biktimak! Hori bakarrik falta zitzaigun!". Eta bai, hori ere eskas da, eta irtenbide bat nahi bada hori ere asumitu beharko da, urrats politiko eta moral ausartak egokienak baitira estatua makurtzeko.


ASTEKARIA
2005eko abenduaren 11
Azoka
Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude