Bertold Brecht taula gainean


2021eko uztailaren 20an
Agertoki laukizuzenaren alde luzeenetan kokatzen da ikusleria, eszenografiaren parte diren mailetan dauden egurrezko eserlekuetan eserita. Erdian agertokia eta ezker eskuinean, eraikin aldakorrak eta airean Bertold Brechtek utzitako galdera: "Norena da lurra, ondare moduan daukanarena edo lantzen duenarena?". Galdera hori plazaratzen saiatuko dira 16 aktore, Pascal Gaignek lan honetarako sortu duen musika joko duten 4 musikagileen laguntzaz.

Erantzun bat bilatu nahirik, aktore taldea elkartuko zaigu agertokian, horretarako antzezlan bat proposatuz. Estatu kolpe baten ondorioz, gobernadorearen etxea erasoko dute eta haren emazteak ihesean, altxorrak hartzearekin kezkatuta, Mikel bere semea bertan utziko du. Umea ikusi eta berarekin eramango du Groucha neskameak. Umea arazo bihurtzen zaio Grouchari; izan ere, erasoa jo dutenek, semea hiltzeko agindua dute eta bere arrastoaren atzetik ibiliko dira bi urtez. Azkenean gobernadoreak boterea lortuko du berriz eta emazteak umea berreskuratu nahi izango du, baina neskameak umea berak hazi duela eta berea dela errepikatzen dio. Auzia lurrean egindako klerazko borobil batean konponduko da.

1944.urtean Bertold Brechtek idatzitako lana da Kaukasiar kreazko borobila eta izenburuak erakusten duen moduan Kaukason kokatu zuen idazleak kontakizuna. Jean Marie Broucaret antzezlanaren zuzendariaren arabera, "Lurraren jabetzaren problematika da obra honek aurkezten duen gaia eta gaur egun hainbat tokitan dagoen arazoa da hau. Urrutira joan gabe, Frantzian azkenaldian gertatzen ari diren istiluak bide horretatik doaz, arazoa unibertsala da beraz. Nahiz eta 60 urte pasa diren, egunerokotasuna duen gaia da".


Lan talde handia

Antzerkia burutzeko Miarritzeko Théâtre Des Chimères eta Donostiako Ppk taldeak elkartu dira eta hiru urte behar izan dituzte proiektua gauzatzeko. Txomin Hegi aktorearen hitzetan, "lan oso gogorra izan da, borroka asko egin behar izan da administrazioei dagokienez. Europara jo dugu, eta hau ez da ohikoa, askotan denbora luzez borrokan ibilita ere sarri ez baita aterabiderik ikusten eta horrek etsipena ekartzen du. Baina gu oso temati ibili gara eta azkenean laguntza lortu dugu".

Aktore, musikagile, tekniko, eszenografia egile eta zuzendaria kontuan hartuz, 30 pertsona aritu dira lanean. Hamasei jokalarik parte hartu dute, horien artean hiru urteko ume bat. Aktore gehienak Miarritzeko Chimères antzerki taldean aritzen dira; Txomin Heguy, Hervé Estebetegi edo Charlotte Maingé besteak beste. Hegoaldetik ere aurpegi ezagunak ikus daitezke, Olatz Beobide, Lierni Fresnedo edo Ramon Agirre kasu. Gainontzeko aktoreak, Frantzia, Espainia edo Kubatik etorri dira.

Astebeteko hiru egonalditan egin dituzte entseguak; izan ere, jatorri eta estilo ezberdinetako aktoreak bildu dira lan honetan eta hizkera artistiko komuna bilatu behar zuten. Gainera, antzezteaz gain dantzan ere egiten dute uneren batean, Zuberoako dantza gogora ekartzen digun pausoren batekin. Baina hasiera batean oztopo zena, azkenean abantaila bilakatu da, bakoitzak bere ekarpena egin duelako, eta emaitza ikusgarria da.

Musikagileak ere antzerkiaren partaide bihurtzen dira zenbaitetan, eta ezinbesteko bihurtu dira Kaukasiar kreazko borobila antzezlanean. Pascal Gaigne arduratu da antzerkirako musika sortzeaz, eta Aitor Furundarena edo Ritxi Salaberria ikus ditzakegu taula gainean berau interpretatzen. Txomin Hegiren ustez, "musikariek erritmoa ematen diote lanari eta aktorearentzat hori lagungarria da oso, partitura bat jarraitzea bezala delako. Gainera Brechetek, bere antzerkia epikoa izan arren, molde liriko batez erakutsi nahi zuen eta musikak horretan laguntzen du, antzerkiari kutsu herrikoia ematen dio, bizitasuna".


Iparralde eta Hegoaldearen arteko elkarlana

Chimères antzerki taldea eta Pok produkzioa elkarlanean aritu dira lan honetan; batak Miarritzen, Iparraldean, du egoitza, besteak aldiz Donostian, Hegoaldean. Chimères eta Poken arteko harremana ez da lan honekin sortu, 1998.urtean Haurra Xutik antzezlana egin zutenean izan zuten lehen harremana eta Hegiren arabera, "agian urrats hura lagungarri izan zen obra hau egiteko". Kaukasiar kreazko borobila ez da antzezlan hutsa izan Hegik dioenez, "proiektu erraldoia da, proiektu komuna. Bi aldeetan egon da interes artistikoa eta hori ezinbestekoa da proiektua aurrera atera ahal izateko".

Interes partekatuak eta elkarlanak Iparraldea eta Hegoaldea batu ditu beraz. Hegik adierazi duenez, "ez dugu ikasgairik eman nahi, proiektu honek balio badezake antzerki munduan edo kultur arloko edozein esparrutan Iparralde eta Hegoaldearen arteko topagune bat sortzeko hobe, baina ez dugu ezer erakutsi nahi".


Euskaraz atzerrian ere

Euskaraz antzezten dute lana, eta hor ere Iparraldeko euskara eta Hegoaldekoa maisuki tartekatzen dute, bata bestearen osagarri da. Itxaro Borda arduratua da Brechten lana itzultzeaz. Jean Marie Broucaret zuzendariaren ustez, "mundua boteretsuen menpe dagoen garai hauetan, hizkuntzarekin ere antzeko zerbait gertatzen ari da, hizkuntza txikiek handien menpe irauten dute eta lan honek aurkezten duen arazoaren aurrean oso egokia zen euskara erabiltzea. Arazo unibertsal bat euskaraz kontatzeak esanahi berezi bat ematen dio antzezlanari eta horregatik aukeratu genuen euskara".

Antzezlana euskaraz izatean aktore askok lan ikaragarria egin behar izan dute, aktore batzuek ez baitakite euskaraz. Lanaren emaitza taula gainean ikus dezakegu. Ahots kubatar batek dotore eta ahoskera garbiz darabil euskara eta berdin gertatzen da aktore frantziar edo espainiarrekin.Txomin Hegiren hitzetan "euskal kultura, beste kultura guztiak bezala, ondare unibertsala da eta beste kultura baten ahotik irtetean isolamenduan geratzeko arriskutik urruntzen da". Hizkuntza ez ezik, euskal kulturako pertsonaiak eta sinboloak ageri dira antzezlanean: maskaradetako Xorrotx pertsonaien txapelak, baserritarrak agertzen direnean euskal jantzi tradizionalak daramatzate soinean...

Orain arte Izpura, Baiona, Gasteiz, Azpeitia, Hendaia eta Donostian erakutsi dute lana, guztietan euskaraz. Hala ere, euskara ulertzen ez dutenek gaztelerazko edo frantsesezko itzulpenak irakurri ahal izan dituzte, horretarako prestatu duten pantaila batean. Ondoren Frantziara joango dira, Bordelera, eta Espainia eta Alemaniara ere joan nahi dute. Herrialdeotan ere euskaraz emango dute lana toki bakoitzari dagokion itzulpenarekin.

Aurrekontu handia
Laguntza asko behar izan dituzte proiektua aurrera atera ahal izateko, guztietan aipagarriena Europako Batasunak emandakoa da, 178.000 euroko laguntza eskaini baitie. Guztira 550.000 euroko aurrekontua izan du proiektuak.
"30 pertsona biziarazteko erabili da diru gehiena", esan digu zuzendariak. Aurrekontuaren barruan sartu dira, halaber, ekoizpena eta emandako emanaldi guztiak. Guztira 16 emanaldi eskaintzeko, obra ekoizteko eta 30 pertsona biziarazteko erabili da aurrekontu handi hori. Hegik adierarzi duenez "guk muntaia egiterakoan, emanaldi guztiak sartu nahi genituen, bira barne egotea nahi genuen, bestela ez genuen eginen".


Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


“Beti gainerakoei jartzen diegu oxigeno maskara, eta denbora badago, norberari”

Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.


Eguneraketa berriak daude