Txotxongiloen lilura: Panpinak ez dira haurrentzat bakarrik

  • "Inoiz gertatu zaigu, antzezlana bukatuta, oihalaren atzealdetik atera eta agurtzera irtetean, umeak zur eta lur geratzea, txotxongiloak benetan bizirik zeudela uste baitzuten", kontatu digu harro Antoine Bastero Antzezkizuna taldeko arduradunak. Umeak ez ezik, aurreiritziak bazter utzi eta halako ikuskizun batez gozatzeko hautua egin duten helduek ere hori azpimarratu digute: xarma berezia dute txotxongiloek. Izan ere, bihotz eta bizi gabeko objektuak bihozdun, bizidun bihurtzeko abilezia dute txerpolariek eta txotxongilogintzan dabiltzanek. Ez da marka makala, gero. Hori horrela, hari, hagatxo eta eskularruen atzean dagoen mundua deskubritzea deliberatu dugu. Hona atzemandakoaren emaitza.

2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Euskal Herriko edozein txokotako herriko plaza: egurrez egindako eta oihalez atondutako eszenatoki txikia, dozena bat ume horren baitara bilduak. Hasi da ikuskizuna, bi panpinatxo atera dira eszenara, sesio ederrean; tarte bat oihuka eman ondoren, garrote batekin jo du batek bestea. Seko geratu da panpina eta umeak barre algaraka, noski.

Hara, topikoak eta aurreiritziak zer diren! Askok halako irudikapena egingo lukete txotxongiloen mundua aipatuta. Izan ere, antzerkia egiteko molde honek zama ugari izan ditu: batetik, batez ere umeentzako ikuskizunak egitea -askorentzat horrek ez du helduei zuzendutakoa bezainbat "ondra"- eta bigarrenik, panpinak, objektuak edo jostailuak erabiltzea -horrek ez omen du, batzuentzat, hezur haragizko aktoreekin lan egiteak beste duintasun-.

Bitxia bada ere, zama "modernoak" dira honakoak. Izan ere, sorreran sona, garrantzi eta misterio handikoa zen txotxongiloen artea. Adituen arabera, gizakiak haitzuloen garaitik zerabiltzan gaur egun txotxongilotzat hartzen ditugun horiek. Suaren inguruan bildu eta baten batek itzalak deskubritu zituen harrizko paretan -hamaikatxo ibili ei ziren "mamu beltz" horien kontra borrokan, airera kolpeak emanda-. Sua eta gaua bera misterio eta sakratu izanda, itzalekin egindako joko eta trikimailuek ere erritual kutsua hartu zuten. Urteetan barrena, kondairak, istorioak eta tankerakoak jakinarazteko erabili zituzten. Gerora etorri ziren bufoien, zirkuko lagunen eta txerpolarien lanbideak.

Egun, baina, bestelako fama dute txotxongiloek; hala azaldu digu Josu Camara Kukubiltxo talde beteranoaren (28 urte) zuzendariak: "Konturatu gara daramatzagun urteetan errekonozimendua areagotu dela. Hasi ginenean, jendeak esaten zuen: Umeentzat egiten duzue! Horregatik bakarrik bigarren mailako espresiotzat hartzen zuten eta gero: Panpinak besterik ez dira! Txotxongiloak hartzen dituzue ez dakizuelako antzerkia egiten!, esaten ziguten" .

Taun Taun taldeko Itsaso Azkaratek adibidea jarri du egoera zertan den azaltzeko: "Nik txotxongiloen mundua komikiekin edo Tim Burtonen filmekin alderatu dut beti. Badirudi haurrentzako lanak direla, baina publiko helduari zuzenduta daude, oso arte garatuak dira, oso zainduak".


Txotxongiloen arorik emankorrena

Azaroa eta abendua bitartea da, zalantzarik gabe, txotxongilogintzaren urrezko garaia, antzerki mota honen jaialdirik garrantzitsuenak hil hotz hauetan baitira: Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia (aurten azaroaren 14tik 20ra) eta handik astebete eskasera Tolosako Titirijaia (azaroaren 26tik abenduaren 4ra). Panpinez, magiaz eta istorio harrigarriez janzten dira bi herriak eta haurrek zein helduek jarduera honez blaitzeko aukera dute. Dena da festa, kolorea eta antzerkia.

Galdera ibiliko zaio baten bati buruan jiraka: bi hilabeteko loraldiaren ondoren emanaldirik gabeko basamortua al dira gainerako hileak? Bada zorionez, ez. Dena dela, baieztapen horri hainbat zehaztapen egin dizkiete elkarrizketatu ditugun taldeek. Hala, Antoine Bastero Antzezkizuna taldeko arduradunak nabarmendu duenez, "pixkanaka-pixkanaka agertzen hasi gara programazioetan. Herri txikietan zabaldu dituzten areto txikietan izaten dugu lekua eta herriko jaietan, gainerakoan zaila da muturra sartzea".

Ezkorragoa da Itsaso Azkarate Taun Tauneko kidea, akaso batez ere helduentzako ikuskizunak egiten dituztelako. Haren esanetan, "txotxongiloen zirkuiturik ez dago Euskal Herrian. Haurrentzat ere egiten ditugu lanak eta horri esker bizi gara. Guk ez ditugu oso lan komertzialak egiten eta orduan zaila izaten da programazioan sartzea".


Hobetzearen atakan

Gaudenetan eta etorkizunari modu osasuntsuan begiratzeko bi beharrizan ikusten ditu Josu Camarak: "Alde batetik formazioa, profesionalak edo mundu honetan aspalditik daudenak birziklatzeko eta jende berria trebatzeko, bai txotxongiloak egiteko tekniketan zein manipulazio aldetik. Bestetik, txotxongiloen etengabeko programazioa eskainiko duen leku bat behar da; urte osoan egiten den ekimenaren une handia, gorena beharko luke jaialdiak.

Horren adibide izan daiteke, hain zuzen ere, Barrainkua kalean dagoen Bilboko Txotxongiloen Dokumentazio Zentroa (Pantzerki). Espainiako Estatuan bakarra da eta Europan ere garrantzitsuenetakoa. Urte osoan zehar txotxongiloen, txerpolarien eta tankerakoen bilgune eta erreferente izatea lortu du. Zentro honek antolatzen du Bilboko Txotxongilo Jaialdia.

Irakaskuntzan, ordea, zulo handia dugu gurean, Euskal Herrian ez baitago txotxongiloen artean trebatzeko zentrorik. Antzerki eskoletan ere apenas lantzen da gaia. Talderik gehienak autodidaktak dira, ekinaren ekinez ikasitakoak. Panpinak manipulatzen ez ezik, txotxongiloak egiten ere ikasi behar dute txerpolariek eta konpainia gehienek, salbuespenak salbu, eurek egiten dituzte eszenaratuko diren "aktoretxoak".

Horretan trebatzeko ikastaroak izan dituzte lagun galdekatu ditugun taldeek eta mundu honetan denboratxoa daramatenen irakaspenak ere informazio iturri dira. Bada besterik: "Nire ustez besteek egiten dutena ikusita asko ikasten da, antzezlan piloa ikusitakoa nauzue: Tolosan, Bilbon..." azaldu digu Antoine Bastero Antzezkizuna taldeko arduradunak.


Etorkizuneko irribarrearen bila

Ez da erraza txotxongiloen artea barneratzea. "Arima eta barne guztiak eman behar dizkiozu pertsonaiari: organoak, bihotza... Panpina mahai gainean uzten baduzu ez du hitz egiten, ez da mugitzen, ez du sentimendurik; orduan, zuk hori dena batzuetan eskuetatik eta beste batzuetan oinetatik eman behar diozu; esan behar ditu gauzak, egin behar ditu...", agertu digu Josu Camarak.

Txotxongilo munduan hasi berri gehienak antzerkigintzaren alorretik etorritakoak dira eta arlo oso diferenteak dira biak ere, gure elkarrizketatuek azaldu digutenez. Camararen iritzian, "txotxongilo bat ondo manipulatzeko erreprimitu egin behar da barnean daukagun aktore hori eta bizia eman behar diogu pertsonaiari; pertsonaia ez da gizakia bera baizik eta aurrean duen elementua, objektua edo panpina".

Alabaina, hezur-haragizko aktoreekin hartu ezin ditugun lizentziak har ditzake txerpolariak panpina erabiltzean. "Gizakiak egin dezakeena distortsiona dezake, askatasun handia du horretan eta, bestalde, gizakiak egin ezin dezakeena, ezin duena, egin dezake (hegan ibil daiteke, burua erori ahal zaio eta horrekin jolastu, futbolean esaterako...)".


Hamaika ta lde, hamaika molde

Euskal Herrian txotxongiloen munduan dauden taldeen artean aniztasuna da nagusi: estilo guztietakoak daude, kopuruz dezente, gainera -30 bat zenbatu ditugu-. Taldeetan beteranoenek 30 urteren bueltan dituzte, gero bada dozena bat 15 urte inguruan dituenak eta azkenik, sortu berriak.

Euren artean lehiarik ez dagoela nabarmendu digute taldeek, bakoitzak bere esparrua baitu. Erakundeekiko harremanak ere gainerako antzerki taldeek dituztenen pareko direla uste dute txotxongilo elkarteek. Horren harira, baina, aldarria zabaldu nahi izan du Kukubiltxo taldeko Josu Camarak. Haren ustez, txotxongiloen munduak eta antzerkiarenak, orokorrean, erroak egonkor botatzeko "erakunde para-administratiboak" sortzea ezinbestekoa da. Hau da, "kultura bideratzeko administrazio arruntetik kanpo dauden egitura batzuk eratu beharko lituzkete. Politikaren eta politikarien menpe kultura kudeatzen egoten diren lagunak lau urterik behin aldatzen dituzte askotan eta datorren berriak urtebeteko 'koltxoia' behar du denaz jabetzeko. Legegintzaldia amaituta, berriz aldatzen dute lekuz eta orduan, dena zerotik hasi behar da. Beraz, jarraipen bat behar da, proiektuei berme eta tarte bat emango dien erakunde bat".

Argi geratu denez, txotxongiloen munduak burukomin ugari ditu oraindik: gabeziak, erronkak, arazoak... baina txerpolariak panpinak maneiatzen ikustea besterik ez dago, horretan behintzat, perfekzioa akaso ez, baina asebetetzea lortzen baitu ikusleak.

Harribitxiak ekoizten
Panpinez, material zatiez edo txotxongiloen apaingarriz josita topatu ditugu bisitatu ditugun taldeen lokalak. Are, gehienentzat ezinezkoa da urteotan egin dituzten panpina kopurua zehaztea. Panpina baino, ideia edo gidoia izaten da, ordea, ikuskizunen abiapuntua. Hala azaldu digu Josu Camara Kukubiltxo taldeko zuzendariak: "Zergatik eta zertarako galderei erantzun behar zaie aurrena. Behin istorioa aukeratuta, pertsonaiak aztertu eta horren arabera, itxura, ezaugarriak eta manipulatzeko teknika aukeratzen ditugu".
Estetika zehazteko orduan, antzezlanaren beharrei erantzuten saiatzen dira taldeak. Inoiz diseinugileen eta artisauen laguntza izaten dute, baina normalean eurek erabakitzen dute zer eta nola egin. "Garrantzitsuena eroso sentitzea da eta beste batek eginda, kontrakoa gerta daiteke. Hasieratik eduki behar duzu panpina, frogatzeko, zeren batzutan uste duzu egokia dela baina gero jabetzen zara ez duela funtzionatzen" nabarmendu digu Taun Taun taldeko Itsaso Azkaratek.
Materialei dagokienez, latexa, beirazko zuntza, apar-goma eta poliesterra erabiltzen dute txotxongilo taldeek; badira material "sinpleagoak" ere: papera eta oihala, esaterako. Horren harira, iraultza handia izan dela azpimarratu digute taldeek; orain panpina garatuagoak, politagoak egin daitezke eta beharra izanez gero, robotizatu daitezke (aktore batek aldi berean hainbat panpina mugitu ahal izateko).
Manipulatzeko teknikak ere aparteko garrantzia dauka: harizko, hagazko, eskularruko txotxongiloak daude, baita bestelako teknikak ere (manipulazio zuzena, bunrrakua). Beharren arabera, bata edo bestea erabiltzen da. Hori bai, gehienen aburuz, harizko txotxongiloek erabilera mugatua dute: "zozo samarrak dira", esan digu Itsaso Azkaratek; "nahiago eskularruzkoak, bizitasun gehiago dute. Harizkoak oso geldoak dira, eta kalean zaila da erabiltzea, haizea egonez gero, akabo!", erantsi du Antoine Basterok.


ASTEKARIA
2005eko abenduaren 04a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Arkaitz Zarraga Azumendi
#2
#3
Ane Ablanedo Larrion
#4
Karmelo Landa
Azoka
Azkenak
Legebiltzarrak 1936ko biktimen legea aldatu du, Erorien Monumentu birmoldatzeko

33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]


Bi eskumen berri bere gain hartu ditu Jaurlaritzak: atzerritarren lan-baimena eta meteorologia-zerbitzua

2025 amaitu baino lehen Gernikako Estatutuan jasotzen diren eskumen guztiak izatea espero du Jaurlaritzak. Oraindik 25 eskumen falta dira. Transferentzia Batzordea aurreko astean biltzekoa zen baina "agenda arazoak" zirela eta atzeratu zuten. 


Duplak egin du aurtengo Herri Urratseko abestia

Azken dantza hau izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen. 


2025-03-06 | Haizea Isasa
Kasu, ez gitxu lo!

“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.

Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]


Eskuin muturrarekin lotura duen alemaniar batek egin zuen Manheim hiriko auto harrapaketa, ez etorkin batek

Alemaniako Poliziak asteleheneko gertakariaren arrazoiak "politikoak" zirela baztertu duen arren, 35 urteko Alexander Scheuermann Ring Bund talde neonaziko kide zen. Bi hildako eta hamar zauritu utzi dituen atentatuaren egileak sare sozialetan "gorroto mezuak"... [+]


2025-03-06 | Mara Altuna Díaz
Mary Kim Laragan-Uranga, AEB-etako euskalduna eta AEK-ko ikaslea
“Euskara ikasten dut AEBetara emigratu zuten nire aitona-amonen ahalegina eta sustraiak ohoratzeko”

“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]


Feminismo antimilitarista: ezinbesteko borroka Martxoaren 8an eta beti

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, munduan zehar milioika emakumeontzat berdintasuna, eskubideak eta justizia eskatzeko borroka eguna da. Hala ere, gerrek, gatazkek eta politika militaristen hazkundeak markatutako testuinguru global batean, inoiz baino premiazkoagoa da... [+]


Manu Ayerdiren kontrako auzia behin betiko artxibatu dute, instrukzioa epez kanpo luzatu zelako

Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


Bilgune Feministak Iratxe Sorzabal babestu du
“Indarkeria matxistaren beste adierazpen bat da tortura, urtez luzez estatuek babestua”

Euskal Herriko Bilgune Feministak deituta elkarretaratzea egin dute Hernanin Iratxe Sorzabali elkartasuna adierazi eta "babes osoa" emateko. Inkomunikatuta egon zen uneak berriz ere epailearen aurrean kontatu behar izatea, "bizi izandakoak utzitako ondorioen... [+]


Emakume bat lehen aldiz Lantzeko inauterietako Ziripot pertsonaia izan da

Lantzeko inauteri txikien kalejira ikusle guztien begietara urtero modukoa izan zen. Txatxoak, Zaldiko, Ziripot eta Miel Otxin herriko ostatuko ganbaratik jaitsi eta herritik barna bira egin zuten txistularien laguntzarekin. Askok, ordea, ez zekiten une historiko bat bizitzen... [+]


2025-03-06 | Gedar
Apirilaren 4an desalojatu nahi dute Bilboko Etxarri II Gaztetxea

Errekaldeko Gaztetxearen aurkako huste-agindua heldu da jadanik. Espazioa defendatzera deitu dute bertako kideek.


Vesubioren erupzioak garun bat kristalizatu zuela frogatu dute

79. urtean, Vesubio sumendiaren erupzioak errautsez eta arrokaz estali zituen Ponpeia eta Herkulano hiriak eta hango biztanleak. Aurkikuntza arkeologiko ugari egin dira hondakinetan; tartean, 2018an, gorpuzki batzuk aztertu zituzten berriro, eta ikusi zuten gizon baten garuna... [+]


Eskolak ematen hasi da berriz mezu arrazista eta transfoboengatik ikertutako EHUko irakaslea

Leporaturikoa ez onarturik, eta sare sozialetako kontuak "lapurtu" zizkiotela erranik, salaketa jarri zuen Arabako campuseko Farmazia Fakultateko irakasleak. Gernikako auzitegiak ondorioztatu du ez dagoela modurik frogatzeko mezu horiek berak idatzitakoak diren ala ez.


“Hitzarmen duin bat lortzeko” mobilizazioak iragarri dituzte ‘Diario de Noticias de Álava’ko langileek

Lan baldintzen "prekarietatea" salatzeko kontzentrazioa egin zuten asteartean egunkariaren egoitzaren aurrean. Abenduaren 2tik sindaura greban daude langileak eta mobizlizazioak "areagotzea" erabaki dute orain.
 

 


Eguneraketa berriak daude