Jesus Mari Gete Olarra: «MFSk legitimatu du LABen eredu sindikala»


2021eko uztailaren 12an
Zer ekarri dio LABi Munduko Federazio Sindikaleko kide bilakatzeak?
Garrantzia handiko aitortza da gure erakundearentzat nazioarteko sindikalgintzan MFSko eskubide osoko kidea izatea. Aitortza horri esker, trukerako eta kolaboraziorako espazio gehiago izango dugu, bost kontinenteetako erakunde afiliatu eta lagunekin aritzeko. Bestalde, aurrerako urrats kualitatiboa ere bada, sindikalismo klasekoa eta nazionala, LAB sindikatuaren proiektua berezko izaera soziopolitikotik garatzen eta bultzatzen duena, balioberritzeari dagokionez. Sarritan, zaila izaten da baloratzen aitortza horren neurriko egitate bat nola konkretatzen den irudikatzea. Kontuan izan beharko litzateke urterik urte CCOO eta UGT sindikatu espainolak eta haien aliatuak -Europako Sindikatuen Konfederazioa (ESK) eta Sindikatu Libreen Nazioarteko Konfederazioa (SLNK)- nazioartean egiten ari diren lan zikina: orientazio politiko estatalista eta errepresiboetan oinarrituta, etengabe difamatzen eta itxuraldatzen dute LABen ekintza sindikaleko jarduna. Beraz, testuinguru hori dela kausa hartzen du balio nabarmena LAB MFSn afiliatzeak, zeren aitortu eta legitimatu egiten baitu gure erakundea, euskal langile-klasearen eskubide indibidualak eta kolektiboak defendatzeko beharrezko tresna gisa.

Zer eman diezaioke LABek MFSri eta zer jaso dezake LABek nazioarteko erakunde horretatik?
Apalkeriak alde batera utzita, iruditzen zait LABek MFSri ez ezik, asko eman diezaiokeela, oro har, nazioarteko sindikalgintza osoari. Dagoeneko denbora pixka bat bada LABen proiektua errealitate sindikal nazional gisa finkatu zela. Sindikatu horrekin eta Euskal Herriak errepresentatzen duenarekin inplikatuta eta konprometituta gauden gizon-emakumeok saihestezineko errefe- rentzia bihurtu gara globalizazio neoliberalaren eta euskal langileok klase eta nazio gisa pairatzen dugun opresio etengabearen kontrako borroketan. MFSri eta sindikalismo klasekoari eta progresistari, nazioarteko eremuan, beharrezko gerta dakizkieke norgehiagoketan metatu dugun esperientzia, bai injustizia sozialaren kontra eta libertateen alde egiten dugun ahalegina. MFSko afiliazioak espazioa zabaltzen digu trukerako eta kolabo- raziorako eta horrez gainera, legitimatu egiten du gure eredu sindikala, sindikalismo klaudikatzaile bereziki espainolaren xantaiaren eta lan zikinaren aurrean. Protagonismoari eta partizipazioari dagokionez, MFSren parte izateak estatus diplomatiko eta politiko polita ematen digu; besteak beste, Nazio Batuen (NBE) eta Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) barruan.

Noiztik ibili da LAB nazioarteko espazio sindikalaren bila?
Egia esan, LABek hasieratik izan du lanerako ildo bat nazioarteko eremuan. Nolanahi ere, esparru horretako dinamikak eta intentsitateak erakundearen eboluzioarekin eta erakundea sortuz joan den aukerekin izan dute ikuskizun beti. Horrez gainera, LAB sindikatua Euskal Herriaren askapen nazionalaren eta sozialaren aldeko borrokan konpro- metitutako erakundea izanda, ezker abertzalearekin baterako gure lanak protagonismo eta erreferentzialtasun handiagoa eskatzen digu, nazioarteko espazioko aliatu berrien aurrean. Dena dela, nazioarteko espazioa eta gure MFSko afiliazioa lotu nahi badira, esan behar dugu ezen, duela hamarkada bat baino gehiagotik aurrera, LABek behatzaile gisa parte hartu duela azken bi kongresuetan; hots, 1995eko Damaskokoan (Siria) eta 2000ko New Delhikoan (India). Era berean, munduko eta kontinenteetako beste foru sozial batzuetan eta nazioarteko seminarioetan ere parte hartzen dugu.

Zergatik MFSk LAB hartu du kidetzat eta ez, adibidez, Sindikatu Libreen Nazioarteko Konfederazioak edo Lanaren Mundu Konfederazioak? Saiatu al zarete nazioarteko bi erakunde horietan? Diferentzia ideologikoak ote dira giltzarri?
MFSk kidetzat hartu gaitu, jakina, federazioko arduradunekin eta sindikatu afiliatuekin harremanak izan eta gero, LABek eskabide formala egin ziolako. Erabakia hartzeko garaian, honako hauxe izan zen faktore garrantzizkoa: MFSk, globalizazio neoliberalaren kontrako borrokan eta eredu sozial alternatibo baten eskaera etengabean, ideologia eta orientazio batzuk proiektatzen ditu munduan langile-klasearentzat eta gu identifikatu egiten gara norabide horiekin. Beste bi erakundeei dagokienez, LABek ez du afiliatzeko inolako ahaleginik egin, nahiz eta inoiz edo behin, beren barruko sindikatuekin harremanen bat egokitu zaion. Egia da MFSrekiko harremana lehentasunezkoa eta bakarra izatearen giltzarri desberdintasun ideologikoak direla. Horrek berresten du nazioartean ospe txarreko mugimendu sindikalak bizi duen banaketa penagarria.

LAB MFSren Munduko XV. Kongresuan, Kuban

Abenduan "bataiatuko" dute LAB nazioarteko sindikatu bateko kide gisa Kubako kongresuan. Zer jarrera izango du kongresu horretan?
Diodan, lehenbizi, LAB "bataiatu" zutela jada eskubide osoko kide gisa IDC International Dockworkers Council erakundean eta orain ere hartzen duela parte mundu osoko portuko langile eta zamaketarien eskubideen defentsarako borroken dinamikan. Halaz guztiz, LAB MFSko XV. Kongresuan izateak esanahi berezia du gure erakundearentzat, zeren bukatu egiten baita "errodajeko fasea", behatzaile izaerako harremana. LABek, oraingo kongresuan, erakunde afiliatu gisa eta eskubide osoko kide moduan hartuko du parte eta ardura osoz eta ikuspegi irekiz erantzungo die langile-klasearen kezka nagusien inguruan planteatzen diren eztabaidei eta gogoetei. Jakina, munduko mugimendu sindikala biziberritzeko internazional horrek bete behar duen funtzioari ere erantzungo dio.

Zein gai landuko ditu Kubako kongresuak eta zer erantsi nahi du LABek?
Klaseko sindikalismoaren printzipioen baieztapena izango da abiapuntua. Kongresuak sakon aztertuko du egokitzapen internazionala, batasunerako eta ekintzarako tresna efektiboa baita hori langile-klasearen eta herrien benetako interesen defentsaren aldeko mugimendu sindikalaren borrokan, ordena internazional bidegabe eta zapaltzaileari aurre egiteko. LABek, sindikatu nazionala den neurrian, hiru alor hauetan metatutako esperientziaren berri emango du: globalizazio neoliberalaren kontrako borrokak, langileen eskubide indibidualen eta kolektiboen defentsa, eta kontraboterearen benetako tresna den sindikalismo konprometituaren balioa.


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude