Obaba


2021eko uztailaren 20an
Ahots batek esaten dit -denok atxagatar- film honek ez duela horrela ibiltzerik merezi: erraz ikusten da eta erraz ahazten, eta kito. Hala ere, filma euskaraz ikusi, Obabakoak berrirakurri, hor nabil muskerra muinak jaten ari zaidala: zinema-aretoan sartuko zitzaidan, noski; ostera, erdaraz ikustera itzuli bainaiz, eta erotu baino lehen edo tinpanoa zeharo hondatu aurretik, mutikotan bezala futbolarien kromoak biltzen edo hasi aitzin, has nadin orri zuria belzten.

Leku handia hartzen du filman, esan dezagun zuzendariaren alter-egoarena egiten duen Lourdesek. Esan nahi dut eta esan nahi dutka Obabara iritsi aurretik zer egiten zuen kontatzen digu eta Obabako istorioak aurkeztu eta lotzearekin batera, bera nola doan obabako egiten, eta behin eta berriz egiten ari denaren balioarekiko zalantzak eta zalantzak jaulkitzen: quiero decir que eta quiero decir queka. Esaten ariko balitz bezala: nik ez daukat istorio bereziki hunkigarri edo miragarririk kontatzeko, oso erara datorrena Obabakoak liburuko narratzailearekin. Pello Errotaren harako susmo hura, belarrian txistua sentitzen eta hura sagarpean siestan zegoela sartutako sugandilaren batek egiten ote zionekoa, kanpotik zure baitara sartu eta barrua erabat aldatzen duenaren metafora bihurtu da Lourdesen bidez: dokumental egilea maistra famatuaren semearekin hasiko da harremanetan eta bertan bizitzea erabakiko du. Muskerra beldur irrazionalaren ikur ere bada. Gauez musker txabolan izu-laborriak jota.

Atxagarenean maistrak alde egiten du bertara errepiderik ez dagoen Albaniatik, bakardade ikaragarria pausoka kontatzen jardun ondotik. Mugatseko morroi ttikiaren alderako -12 urte- errukia eta onginahia edo ditu nagusi, baina ez maitasuna. Obaba filman bakardadetik 17 urteko mutil gaztearekin bizitzen jartzera eta haurrak izatera igaroko du. Beste ezer bainoago istorioak lotzeko eta Obabaren alderako atxikimendua biderkatzeko eta areagotzeko. Liburuko maistra bakarra filman bikoiztu egiten da, maistra gaztea (Pilar López de Ayala) eta berrogei urtetsura bertako eginda bizi den maistra heldua (Mercedes Sampietro); bertako egina, eta eskolan ateratako argazkian daudenak bertakotzen ari.

Oroimenaren eta eromenaren arteko sartu-irtenak ditu ardatz Lucas eta Marga anai-arreben istorioak; gehiegi oroitzeak eromenarekin duen harremana.

Amodio zapuztuaren eta gorrotoaren artekoak, berriz, Ismael eta Begoñarekiko harremanak (Iñake Irastortza), muskerren gaineko sineskeriaren bidez harilkatua, emakume zapuztuaren mendekuarekin finitzen dena.

Baina maistrarenarekin batera gehien nabarmentzen den istorioa aleman ingeniariarena da. Liburuan obabatar bat gehiago izan nahi duen Esteban semearen eta aleman nortasuna atxiki eta semeari helarazi nahi dion aitaren arteko gatazka. Filman areagotu egiten da bertakotzearen alderako jarrera: non zauden harako egiteak gehiago balio du norbere nortasuna atxikitzen tematzeak baino. Azken buruan, Obabatik alde egin duen Estebani damutzen zaio ez bertakotzea, eta aditzera ematen da Esteban itzultzekotan dela Obabara.

Nortasunaren auzi honi gagozkiola, Obabakoak euskal herrixka batean kokatua dago. Bertan Okerrak itsaso ondoan duen musker deritzan puba agertzen da -muskerra musu-okerretik bide dator Mogelen Peru Abarkaren arabera, eta okerra eta gaiztoa bat dira-; filman, aldiz, Hostal El Lagarto. Filman 1950eko hamarkadako haurrek gaztelaniaz jolasten dute. Artzain-bizimoduko Manuelek maistrarekin kantatzen duen gabon-kanta da herri euskaldun batean gaudekeela pentsarazten digun zer bakarra. Euskarara bikoiztutakoan ere El Lagarto ageri da. Alemana, berriz, aleman-doinu nabarmenez mintzo da gaztelaniaz. Tokikerien beldur ihesi hasita, erabateko ihesa ere egin zitekeen!

Obabakoak bere izaeragatik oso itzulgarria gertatzen da Europako zeinahi hizkuntzatara: fikzionatzea bera, bakardadea, maitasun-gorrotoak, oroimen-eromenak, beldurrak-eta direlako leitmotiv. Horretaz edo horretan ari garela: zer da obabaratzea? Nekazari herrixketako bizimodua erreibindikatzea? -Ez dago inon, espiritu bat da... Ez dut erremediorik!-.

Jose Mari Iturralderekin bat nator, aktoreak egon -Aupa Etxebeste!-, euskal liburu aski izan, eta zergatik ez euskaraz gehiago filmatu: esan nahi dut, quiero decir!


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude