Net Hurbil: Irakeko Maysan-en gerrilla zaharra eta ingelesak borrokan


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Iraken egunero gertatzen dena mendebaldarron begi-belarrietan honetara mugatzen da: eguneko atentatu odoltsua, ezarri nahi den konstituzioaren inguruko gorabeherak, gerra hura erabakitzeko prozesuan AEBetan antolatu ziren gezur eta ustelkeriak... eta gutxi gehiago. Iraken bertan lanean ari diren kazetariek nahikoa lan egiten dutela esan dezakete, halako baldintza arriskutsuetan ari direlako. Baina errealitatea den mundu anitz eta aberatsari kosta egiten zaio aktualitate izatea. Tortura eta espetxe ilegalen kasuan errazago ulertzen da, ezkutuko kontuak izateagatik. Baina arma kimikoen erabilera bezalako gai nabarmenarekin ere berdintsu gertatu da, gezurra dirudien arren: hilabete luzeak behar izan dira Faluian amerikarrek fosforo zuriarekin herritarrak kiskali zituztela jakiteko.

Honela idatzi du Michael Schwartz soziologia irakasleak Tomdispatch.com gune aurrerazalean: «Zorionez badira salbuespenak kazetaritzan ere. Zenbait erreportari ausartzen da bere babes-oskoletik atera eta arrisku handien artean istorioak eskuratzera, egiazko ikerketa kazetaritza egitera, edo ahalik eta ondoen aztertzera Irakeko jendeen eguneroko bizimodua eta Irakeko erresistentziaren izaera. Kazetaritzako estandarren arabera horien erreportajeek egunkarien lehen orrietan azaldu beharko lukete edo telebista programa nagusietan; baina, horra, kazetetako barruko orrialdeetan baztertzen dituzte, edo Interneteko zoko ilunetara. Hala ere, argazki handi horietako batzuk hor daude, hori bai, leku bilakaitzetan eta bilaketarako denbora eta pazientzia daukatenek bakarrik eskuratzeko moduan».

Schwartzek adibidetzat ipini du Maysan probintzian gertatzen ari dena. Maysan gehiengo xiita daukan eskualdea da eta Iranekin egiten du muga. Tigris ibaiak bere inguruetan sortutako padura edo zingirek nabarmentzen dute Maysanen itxura. Bertako herritarrei «Zingiretako arabiarrak» deitu izan zaie aspalditik.

Maysan aipatu zuten 2003an komunikabideek: Saddam Husseinek deportatu zituen zingiretako biztanle asko berriro etxeratu ahal izan ziren amerikar eta britainiarren inbasioarekin batera. Saddamen kontra ere oldartu baitzen hemengo jendea. Gaur egun ez dago amerikarren kontrolpean, Armada britainiarreko Staffordshire Regiment da eskualde honetan agintzen duena.

«Maysani erreparatzeko -dio Schwartzek- beste arrazoi bat badugu: azken bi urteotan intentsitate apaleko gerra dago bertan, eta honek gehiago adierazten digu okupazioak izango duen patuaz Faluia edo Tal Afar-eko bataila handiek baino». Ikusten nekeza den gatazka honen albisteak bi kazetarik eman dituztela aipatzen du Schwartzek: United Press Internationaleko (UPI) Pamela Hess-ek eta Washington Post egunkariko Dug Struck-ek.

Maysan probintziaren historia matxinadaz beteta dago. Saddamek ezin izan zuen sekula ondo menderatu. Horregatik erabaki omen zuen zingirak lehortzea eta bertako biztanleak Iraken barna sakabanatzea. Baina hala eta guztiz ere ezin zuen bere helburua erabat alkantzatu, eta 20.000 soldadu edukitzen zituen bertan, Iran gertu dagoelako, baina baita ere bertako gerrillari aurre egiteko. AEBek inbasioa hasi arte iraun zuten Maysango gerrillariek.

Bushek Iraki erasotzea agindu zuenean, Saddamek Maysanen zeuzkan tropak Bagdadera eraman zituen. Horiek alde egin eta britainiarrak sartu arte igaro ziren bost egunetan egoera bitxia ezagutu zuen Maysan eskualdeak: gerrillariek Al-Amarah kapitala berenganatu eta beren gobernua ezarri zuten. Okupatzaile britainiarrei egin zieten harrera honela esplikatu du Andy MacLannahan komandanteak: «Zertara etorri zarete hona?, zioten. Haien buruetan, beraiek bota zituzten eskualdetik Husseinen soldaduak, ez amerikarrek». Gero britainiarrak hasi ziren beren agintea ezarri nahian, eta harremanak okertzen joan ziren. Herritarren begietan, okupazio baten ordez beste bat ezarri zitzaien gainean.


Irakeko beste matxinoak

Michael Schwartzek dioenez, ingelesek ez dute eskualde horietan lortu yankiek Irak osoan lorturikoa baino arrakasta handiagorik. Britainiarren kontrako erresistentziak fase ezberdinak ezagutu ditu. Hasieran, erresistentziako kideek tarteka erasotzen zieten. 1.000 soldadu britainiarrak burutu ezinik ibili ziren aste luzez, eta azkenean herririk gatazkatsuena zen Majar al Kabir-etik alde egin behar izan zuten. Hilabete haietan, Maysanen entrenatzen ziren Muqtada al-Sadr buruzagi xiitaren Mahdiren Armadako gizonak, gero Naiaf eta Sadr hirian amerikarren kontra gudua egingo zutenak.

2004ko udaberrian denok jakin genuen Naiafeko bataila odoltsuaren berri, baina Maysaneko hiriburuan, Al Amarah-en, 100 egun iraun zuen beste gudu gogor bat gertatu zen, komunikabideetan gutxi ikusi zena. Britainiarrek bukaeran iragarri zuten erabateko garaipena lortu zutela -800 matxino hil eta ingeles ale bat ere ez- baina hiriburuan patruilak bakandu behar izan zituzten eta haren kontrola erresistentziaren aldeko agintarien esku utzi. 2005eko urtarrileko hauteskundeetan Sadr-en aldekoek irabazi zituzten Maysanen hauteskundeak.

2005eko apirilean britainiarrek taktika aldatu zuten eta Staffordshire erregimentuari agindu zioten Amarah «baketzeko» amerikarrek suniten eskualdean erabiltzen duten mekanika berdinarekin: patruila armatuak bidali auzo matxinatuetara, etxeetako ateak hautsi eta sartu, ahalik eta militante edo laguntzaile gehien atxilotu, aurre egiten duen edonor bertan hil. Aldi berean, 13 polizia-etxe berri eraikitzen hasi ziren, kuartel teorian «hartuezinak», bertan polizia irakiarrak ipintzeko, eta erresistentziaren kontra horiek erabiltzeko. Baina orduan gerrillak alde batera utzi zuen britainiarrei aurez aurre erasotzeko ahalegina, eta eraso taktiko klasikoetan murgildu ziren: bideetako segadak, atakatu eta azkar alde egitea, patruila bakanak kolpatzea... Horrela, gaur Maysanen matxinada oso bero dago berriro.

Zingiretako gerrillariek Tony Blairrek bidalitako soldaduei erasotzen diete, eta kazetariek diotenez herritarrei eta bertako poliziari kalterik ez egiten saiatzen dira. Taktika honek britainiarrei buruhauste handiak eragiten dizkie lan militarra egiterakoan. Ingelesak kexu dira bertako agintariek terrorista horien kontrako borrokan asko laguntzen ez dietelako. McLannahan komandanteak deklaratu du: «Poliziak kontrolatzen ditu hiri barruak, eta horiek ez dute hain lan ona egiten, tribu harremanak eta herritarren arteko adiskidetasun kontuak direla medio. Polizia horiei galdetzen diezu ea jenderik arrestatu duten eta beti ‘alde egin digute’ erantzuten dute».

Gerrilla eta kontraintsurjentzia eskema klasikoagoa da hau, normalean Iraketik iristen zaigun irudikoaren aldean. Jendea aspalditik dago krisi ekonomiko larrian murgilduta Maysanen, eta horri azken hamarkadotan krisi ekologikoa gehitu zaio, Bagdad aldetik datorren urak erabat kutsatu dituelako beren zingirak. Haurrak gaixorik daude, arrainik ez dago uretan... Ingelesek okupatzaile klasikoaren taktika bortitzak darabiltzate gero eta gehiago, eta Maysan aldeko gerrillariek herritarren gehiengoaren nolabaiteko baimenarekin egiten diete su.

www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
2025-03-04 | ARGIA
Langile bat hil da Elorrion, makina batek harrapatuta

Betsaide enpresan gertatu da, 08:00ak aldera. Urtea hasi denetik gutxienez bederatzi behargin hil dira.


2025-03-04 | ARGIA
Euskaraz egiteko eskatzeagatik Tolosan EHEko kide bati eraso egin diotela salatu dute

Euskal Herrian Euskarazen arabera, Tolosako tren geltokiko segurtasun agente batek eraso egin zion militante bati, agenteari euskaraz hitz egiteko eskatu ziolako. Tolosako alkateak "kezka" adierazi du eta azalpenak eskatuko dituela jakinarazi.


2025-03-04 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Bagram, guraria eta arrandia nahikoa ez direnean

Trump/Vance eta Zelenskyren arteko sesio gogoangarriak, Europan behintzat, erabat isilarazi badu ere, bada beste mundu-parte batean bederen dezenteko harrabotsa harrotu duen burutazioa. Afganistango Bagrameko aire-basea berreskuratu nahiko luke Trumpek, bere lehen... [+]


Ukrainarentzako laguntza militarra geldiarazi du Trumpek, Zelenskik bakea “xede” duela erakutsi arte

Etxe Zurian edukitako liskarraren ostean, eskainitako laguntza "konponbide batera bideratuta" dagoela ziurtatu nahi du Trumpek. Zelenskiren arabera, Kievek bizirauteko aukera gutxi izango lituzke AEBen laguntza militarrik gabe.


Danimarkak ez dizkie gurasotasun froga psikologiko gehiago egingo groenlandiar jatorriko gurasoei

Groenlandiar jatorriko 411 haur daude tutoretzapean Danimarkan, Gizarte Gaietako, Etxebizitzako eta Adineko Pertsonen Ministerioaren txosten baten arabera. Aitatasun eta amatasun froga psikologikoetan puntuazio baxuak lortzeko arriskua dute guraso groenlandiarrek, frogak ez... [+]


2025-03-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako metroaren lanetako gainkostua argitzeko eskatuko du EH Bilduk

Satorralaia plataformak Donostiako Metroaren Mirakontxa-Easo zatiko lanek “%164ko gainkostua” izan dutela salatu zuen joan den astean, eta, horren harira, EH Bilduk gainkostu hori argitzeko eskatu du, Eusko Legebiltzarrean erregistratutako galdera sorta baten bidez.


Down sindromea eragiten duen kromosoma gehigarria ezabatzea lortu dute laborategiko zeluletan

Down sindromea eragiten duen 21. kromosomaren kopia gehigarria ezabatzea lortu dute ikertzaile japoniar batzuek laborategiko giza zeluletan. Erabilera klinikotik urrun dagoen arren, sindrome hori tratatzeko aukera berri bat ireki du esperimentu honek. PNAS Nexus aldizkarian eman... [+]


2025-03-04 | Gedar
Bilbon eta Iruñean, hiru ikastetxetara sartu da Polizia

Ikasleen lan politikoa jazartzeko asmoz, Iruñeko Iturraman eta Biurdanan nahiz Bilboko Unamunon izan dira polizia-indarrak, IAk salatu duenez.


5.000 ‘erlezain’ lortzeko kanpaina nazionala abiatu du Herri Urratsek

Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.


8 urteko ume bati biluzik argazkiak egiteagatik ikertzen ari dira gizon bat Ortuellan

Gizonak ustez Ortuellako Jendea futbol taldean zuen posizioa baliatu zuen umeari argazkiak egiteko. Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta aurretik antzerako salaketak zituela jaso dute.


2025-03-03 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Karbonoa ez da neutroa

Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]


PKK-k su-etena deklaratu du, buruzagiaren agindua onartuta

Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.


Istilu handiak Grezian, 57 lagun hil ziren tren istripuaren bigarren urteurrenean

Poliziaren eta manifestarien arteko talkek atxilotu eta zauritu ugari utzi dituzte ostiralean herrialdeko hiri nagusietan. Herritarrek gertatukoaren erantzuleak zigortzea eskatu diote gobernuari, ez baita oraindik istripuaren inguruko epaiketarik ireki. Greba orokorra deitu... [+]


Eguneraketa berriak daude