Lehen euskara teknikaria lortzear Nafarroa Beherean?

Garapen Amankomunerako Proiektuak, izenak berak dioen bezala, Nafarroa Beherean garapena bultzatzen du hainbat alorretan: ekonomia, kultura, laborantza, etxebizitza... «Kultura, nortasuna eta ondarea» izena du alor horietako batek eta orain dela urtebete baino gehiago lanean hasi zen lan taldeak hizkuntzaren azpiatala sortzea erabaki zuen. Urtebete luzeko hausnarketaren ondoren, euskararen aldeko bidean eskaera egin du: Nafarroa Behererako, hau da, 26.000 biztanlerentzako euskara teknikaria. Baxenabartarrak dira, proportzioan, Iparraldean euskara gehien ulertzen eta erabiltzen dutenak, baina Jojo Bidartek gogorarazi du euskara, Nafarroa Beherean fite ari dela galtzen.

Nafarroa Behereak euskara teknikaria izango badu herrietako hautetsiak konbentzitu behar dira eta ez dirudi hain erraza denik. Argitxu Canteroren iritziz: «Batzuek onartzen dute gure proposamena, baina buru direnek ez dute nahi. Nahiz gero eta gehiago hizkuntzari buruz kostaldeko hautetsi inportante batzuek erraten duten hizkuntza behar dugula salbatu, ez Baxenabarren oraino. Hautetsi zenbaitek hasteko, ez dute pentsatzen hizkuntza desagertzen ari dela eta hizkuntzari buruz zerbait egin behar dela».

Hautetsien gehiengoa proiektu horren aldekoa izatea lortu behar da, orain gutxiengoa baita. Kontua da Garapen Amankomunerako Proiektuaren barnean, hizkuntzaren azpitaldean lanean jardun dutenek, proiektua hautetsiei aurkeztu badiete ere, orain, proiektuaren eramale izan daitezkeenak herri elkargoak direla (udalen mankomunitateak Hegoaldean) eta orain arte bederen ez dute baiezkorik eman. Euskara teknikaria sostengatzeko dirua herri elkargoek eta Euskararen Erakunde Publikoak jarriko lukete. Proposamena luzatu duen lan taldeak Euskararen Erakunde Publikoari aurkeztu zion proiektua eta Bidarten ustez hasieran hotz agertu baziren ere gero onartu zuten. Gainera, alderantzizko bidea egin zuen eta Euskararen Erakunde Publikoa bera aritu zen proiektua herriko etxeetako hautetsiei aurkezten ontzat eman zezaten. Euskararen Erakunde Publikoak esan du baietz, orain beste diru iturria falta da. Badira hiru herri elkargo Nafarroa Beherean, Garazi-Baigorrikoa, Iholdikoa eta Amikuzekoa. Azaroaren 17an bilduko da Lekuko Garapen Kontseilua eta Argitxu Canterok dioenez, lan taldeak adieraziko du proiektuaren eramaleak hiru herri elkargoak direla. Ea elkargoek baietz, hala dela, erantzuten duten. Presa badu proiektuak Euskararen Erakunde Publikoak 2006rako aurrekontua abenduan prestatuko baitu eta ordurako aurkeztu behar zaio proiektua. Hilabetetako aurrera-atzera burokratikoen atzean sakoneko korapiloa dago eta hala azaldu digu Argitxu Canterok: «Afera sensiblea da, zeren eta hizkuntza da. Hizkuntza zurea da. Gure hautetsi gehienek euskara badakite. Euskara ama hizkuntza dute, baina hainbeste errana izan zaie jende horiei 'euskara deusetako da, hizkuntza hori mintzatzen baduzu deus ez zara', inkontziente kolektiboan sartua dela. Zinez euskaldunak direnak eta kasik euskara frantsesa baino hobekiago mintzatzen dutenak, horiek dira euskararen kontra, beren buruaren kontra ari dira, beren nortasunaren kontra. Beren burua ezeztatzen dute. Biziki intimoa da hizkuntzarena. Guk dugu argumentu batzuekin abilki jokatu behar. Hautetsiek 'ez' erraten dute intelektualki eta 'ez' erraten dute beren agintariek horrela manatzen baitituzte».

Langa goian jarri du Canterok baina Bidartek azaldu duenez azken hamabost urteotan izan da hautetsien diskurtso aldaketa. Duela hogei bat urteko ikastolen mugimendua ez zuten abiatu hautetsiek eta «bazen konfrontazioa euskararen aldeko mugimenduaren eta hautetsien artean. Garapen Kontseilua sortu denetik, hamar urte hauetan, egia da integratua izan dela diskurtsoan ‘gure nortasuna zaindu behar dugu eta gure hizkuntza zaindu behar dugu’ eta erraten dute ofizialki. Diskurtsoa hori da, baina errealitatera pasatzeko urrats hori... ez dakit hainbeste konbentzituak diren. Horiek ere koherenteak izan nahi badute beren diskurtsoarekin, behar dute onartu proiektua».

Herri elkargoek erabaki beharko dute ea euskara teknikariaren premiarik badagoen ala ez Nafarroa Beherean.

Euskara teknikariaren betebeharrak

Garapen Amankomunerako Proiektuan hizkuntzari dagokion azpitaldeak balizko euskara teknikariaren funtzioak aurreikusi ditu:

- Bi urte eta erdi arteko haurrek euskararekin harreman zuzena izan dezatela. Horretarako, etxeko zaintzaile, haurtzaindegietako eta gurasoekin lan eginen du euskara ama hizkuntza bezala erabilia izan dadin.

- Haur eta gazteen animazio denbora: kirol eta kultur elkarteetan euskararen erabilpena bultzatu.

- Saltokietan euskara sartzeko laguntza ekarriko du.

- Kaleko afixak, bide seinaleak... euskalduntzeko ere bai.

- Euskara teknikariak jendeari ulertarazi beharko dio frantsesa badela, baina euskara ere bai. Elebidun izan behar dela euskara salbatu nahi bada. Toki publikoetan euskararen erabilpena bultzatuko du herriko etxeen izenean.

- 35 bat herriko etxek Euskal Konfederazioarekin hitzartua dute herriko etxeko idatziak euskaraz izango dituztela. Herriko etxeetan ezinean ibiltzen dira ordea, itzulpenak egiteko gaitasunik ez dutelako. Balizko euskara teknikariak lan hori egin dezan nahi dute hautetsiek. Jojo Bidarten ustez, egin beharrekoa herriko etxeetako langileak lanean euskaraz aritzeko kontzientziatu eta formatzea da, euskara teknikariak 75 herriko etxeetako itzulpenak ezin baititu egin. Aldiz, herriko etxeetako langileek euskararen alorrean ukan dezaketen lan amankomuna eta elkarren arteko laguntza antola dezake euskara teknikariak.


Azkenak
2025-01-22 | Aiaraldea
Guardian enpresak Laudioko lantegia itxi eta 171 langile kaleratuko dituela iragarri du

Guardian multinazionalak adierazi die langileen ordezkariei Laudioko lantegian duen labea itxiko duela eta, ondorioz, behargin guztiak kaleratuko dituela. Dirudienez, uztailean etengo du behin betiko jarduera.


Greba zikloari ekin diote hezkuntza publikoan, Jaurlaritzaren gutun polemikoak giroa berotuta

Hezkuntza publikoko lehen bi greba egunei ekin diete EAEn. Asteazken eta ostegun honetan irakasleen txanda izango da, eta lehenengo egunerako Bilbon deitu dute manifestazioa. Mobilizazioen atarian Eusko Jaurlaritzak gurasoei email masiboa bidali izanak haserre ditu sindikatuak:... [+]


Euskara sustatzeko planaren oinarriak aurkeztu ditu Iruñeko Udalak

Urtea amaitu baino lehen gehiengo politikoaren oniritzia lortu nahi du udalak


Baztango aroztegiko zazpi auzipetuek dei egin dute otsailaren 1eko manifestaziora joateko

“Talde kriminal antolatu bat izatea eta derrigortze eta bortxa delitu larriak egin izana” egozten diete Espainiako fiskaltzak eta obraren enpresa arduradunak. Zehazki, 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatu dituzte zazpi herritar horientzat.


2025-01-21 | Julene Flamarique
2024. urtean biolentziak “areagotu” direla ondorioztatu du Talaia Feministak

Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]


50 urte Potasaseko grebatik

Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]


Industria militarraren konbertsioa, behar etikoa

Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]


Oibarko ikastetxe publikoak D eredua izango du

Hezkuntza Departamentuak Oibarko ikastetxe publikoan D eredua ezarriko dutela iragarri du. Hilabeteetako protesten ondoren, euskarazko lerroa ezartzea lortu dute.


2025-01-21 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Joe Biden eta Marcus Garvey: barkamenak barkatzailea itsusten duenean

Bere agintaldiaren azken egunetan Joe Biden AEBetako presidenteak egikaritu duen barkamen-zaparrada historikoak zeresanik eman behar luke, halakoen onuradun ezagunenetako batzuen kasuan behintzat ezinbestez egin beharko litzatekeen irakurketagatik. Edo ez al da justiziaren... [+]


2025-01-21 | Hala Bedi
Ekaitz Samaniego (All In Da Haus): “Hemen irabazle bakarrak preso politikoak dira”

Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, "Euskal Herriko txoko hauetan,... [+]


Moriartitarrek ere badute Urrezko Danborra

Aitor Arregik, Jon Garañok, Jose Mari Goenagak, Asier Achak eta Xabier Berzosak osatzen dute ekoiztetxe donostiarra, eta euren lana aitortu nahi izan du Donostiako Udalak.


Umeek debekatuta dute Debako liburutegian egotea, denboraren zati handienean

6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]


Eguneraketa berriak daude