Ezpalak


2021eko uztailaren 27an

Argazkigintzaren museoa Zarautzen

Zarauzko Photomuseum Argazki Euskal Museoa zabaldu berri dute. Eraikinak bost solairu ditu eta argazkigintzaren iragana eta oraina eskaini nahi dio bisitariari. Liburutegia, argazkilaritzaren historian erabili izan diren kamera eta tresna ezberdinak, argazki genero ezberdinen laginak, Euskal Herriko argazki antropologikoak, Euskal Herriko prentsa argazkilarien lanak, aldi baterako erakusketak -Dusseldorfeko eskolako artisten lanak daude orain-... edukiz ondo bete dute eraikina. Ez da makala hamahiru urtean egin duten lana. 1992an Argazki-museo baten bozetoa erakusketa paratu zuten Zarautzen, urtebete geroago Zarauzko Villa Manuelaren goiko solairuan zabaldu zuten Photomuseuma eta orain, urtebeteko lanen ostean, Villa Manuelako bost solairuak hartzen ditu.


Ezohiko soinu eta doinuen topaketak

Soinu sorkuntza esperimental garaikidearen gainean hausnartzen duen proiketua da (Un)common Sounds proiektua. Berako Ertz kolektiboak eta Atenaseko (Grezia) Electrograph taldeak osatzen dute. Proiektuaren nondik norakoak eta soinu sorkuntza bertatik bertara ezagutzeko parada izango da Donostiako Artelekun, azaroaren 18tik 25era bitarte. Kontzertuak (Julien Ottavi, Lucas Abela), hitzaldiak (Carmen Pardo), bideo proiekzioak eta tailerrak antolatu dituzte. Tartean, munduko bederatzi hiritan (New York, Atenas, Lima, Frankfurt...) aldi berean eta on-line eskainiko duten kontzertua.



Jazz eta bluesa Elorrion

Udako jazz jaialdiek ospe handia dute eta baita arrakasta ere. Hain ezagun ez badira ere, eskertzekoa da udazkenean hainbat herrik egiten duten ahalegina jazz eta blues egitarau oparoak eskaintzeko. Horren adibide dira Debajazz eta Arriolako Jazz Blues Jaialdia. Azken honek bederatzi kontzertu eskainiko ditu, azaroaren 16tik 27ra. XVI. edizioa da aurtengoa eta jazz eta blues musikari handiak bilduko ditu. Esaterako, Alemaniako Felix From Sextet, Erresuma Batuko Nine Below Zero, Espainiako Malcolm Scarpa & Pablo Almaraz eta Euskal Herriko Pirineos Jazz Orchestra eta Teresa Zabalzaren jazz taldea.


Txotxongiloen hilabetea

Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiari beste bi hitzordu esanguratsu gehituko zaizkio datozen asteetan. Hamaseigarrenez, Txotxongilo Egunak jaialdia egingo dute Hendaian. Euskal taldeen lanak ikusi ahal izango dira; esate baterako, Kixkaren Bolaluma, Bihar taldearen Ibaitxu: Burdinaren lamia eta Txotxongilo konpainiaren Itsasminez. Halaber, txotxongiloak sortzeko tailerra eskainiko du Traboules taldeak. Azaroaren 26an Tolosako Titirijai jaialdiak hartuko du lekukoa. Bederatzi herrialdetako 20 konpainiak hartuko du parte XXIII. edizioan, abenduaren 4a bitartean. Aurten tarte berezia eskainiko diote Txinari. Bertako txotxongiloen erakusketa zabala atondu dute eta talde txinatar esanguratsuek eskainiko dituzte ikuskizunak.


Zinebik Elías Kerejeta omenduko du

2.573 film eskainiko ditu Zinebik, Zinema Dokumental eta Laburraren Bilboko Jaialdiak, aurtengoan. Denetarik izango da: laburrak, luzeak, anmaziozkoak, dokumentalak nahiz fikziokoak. Horietatik 90 lehiatuko dira sail ofizialean. Hainbat ziklo ere antolatu dituzte. Besteren artean, gay eta lesbianen inguruko lanen gainekoa, Suediako telebistari buruzkoa eta Mexiko zinemarena. Elías Kerejeta ekoizleari Mikeldi ohorezko saria emango diote eta haren dokumentalak proiektatuko dituzte.

* * * * * * * * * * * * * * *


Kultura Interneten partekatzeko aldarrikapena egin zuen Leioako Metabolik BioHacklab taldeak joan den astean Bilbon, SGAEren egoitzaren aurrean. Ordenagailuaren bitartez, Teddy Bautista SGAEko zuzendariaren Get on your knees kanta jaitsi zuten Internetetik. Ekintza horrekin Internetetik musika eta filmak hartzea bidezkoa dela eta kultura hartu eta partekatzea legezkoa dela aldarrikatu zuten. Halaber, Copyleftaren alde agertu ziren.

Arte eszenikoen topagunea. Hilaren 22tik 24ra, Escenium egingo dute Bilboko Euskalduna jauregian, Arte Eszenikoen Nazioarteko Foroa. Lehen edizioa 2003an egin zen Bilbon bertan, Espainiako Antzoki Publikoen Sarearen eskutik ere. Orduan azoka ere antolatu zen, baina oraingoan Foroa bakarrik egingo dute, hausnarketarako gune gutxi dagoela iritzita. Bertan, 400 adituk arte eszenikoen alorrean Europan dauden kultur politikak aztertuko dituzte. Mezenasgoa, globalizazioaren eraginak, sektore publiko eta pribatua... izango dituzte hizpide.


Azkenak
Iruñeko haur-eskola publikoetako ikasle berrien %37 familia sozioekonomiko ahulekoak dira

Plaza eskatu duten guztiak onartuak izan dira onarpen-sistema berria eta zikloaren doakotasunari esker. 12.000 euro baino gutxiagoko errenta duten familien 297 umek izango dute plaza.


Tanpoiek metalak dituztela frogatu dute; tartean, beruna eta artsenikoa

Lehen aldiz, ikerketa bat egin dute tanpoiek metalak ote dituzten ikusteko. Izan ere, metal batzuk toxikoak dira, baina AEBetako, Europako eta Erresuma Batuko legediek ez dute horri buruzko araudirik.


2024-08-22 | June Fernández
MIGRAZIO-DOLUA
Herrimina trauma bihurtzen da

Herrialde berri batera moldatzeak dakarren astindu identitarioaz gain, migrazio-bidaietan eta berton aurre egin behar dieten indarkeriek oztopatzen dituzte etorkinen bizipenak. Psikoterapia da ondoeza sendatzeko bide bat, baina ez bakarra.


Euskal preso politikoei espetxe politika arrunta aplikatzeko eskatu dio Sarek Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailari

"Jarrera proaktiboagoa" eskatu dio Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sail berriari Sarek, abuztuaren 20an egindako prentsaurrekoan. Espetxeetako normalizazioa "oraindik urruti" dagoela salatu dute, ikusita 148 presoetatik "ehun preso baino gehiago" egon... [+]


Energia-enpresa nagusiek biodibertsitateari eragindako kalteen %47 ezkutatzen dute, EHUren ikerketa baten arabera

"Irudia zuritzeko" estrategiak erabiltzen dituzte energia arloko enpresa nagusiek. Ekintza positiboak azpimarratu eta inpaktu negatiboa "estaltzen" dutela ondorioztatu du ikerketan parte hartu duen EHUko doktoregai Goizeder Blancok.


2024-08-21 | ARGIA
Udaltzaingoak kaleko saltzaileekin duen “jarrera oldarkor eta bortitza” salatu dute Bilboko konpartsakideek

Udaltzaingoaren azken egunotako "gehiegikerien" aurrean, Bilboko Konpartsen Federazioak elkartasuna adierazi die manteroen kolektiboko lagunei, Areatzan egindako elkarretaratzean.


Eneko Etxeberria: “Hitz bakarrean, inpunitatea bilatzen du Gobernuak”

Maiatzaren 30ean Nafarroako Gobernuak zenbait biktimaren aitortza egin zuen eta senitartekoek Sekretu Ofizialen Legea bertan behera uzteko eskatu zuten. Horien artean, Mikel Zabalza eta Mikel Arregiren familiak. ‘Naparraren’ anaiak ere egina du eskaera hori. Eneko... [+]


AEBek diote Israelek onartu duela “trantsizio proposamena”, baina Hamasek kritikatu du baldintzak aldatu dituztela

Hamasek salatu du talde islamistak aurretik onartutako akordio proposamenetan Israelgo lehen ministro Netanyahuk baldintza berriak jarri dituela. Iran su-etenaren alde agertu da, baina Israel “zigortzeko eskubidea” aipatu dute, uztailaren 31n Hamaseko buruzagi Ismail... [+]


Emazteari eraso zion ertzainak tratu txarrak ea lehenagotik ematen zizkion ikertzen ari da Fiskaltza

Ertzaina emakume bezala erregistratu zen Trans Legearen bitartez, baina inori ez zion aldaketaren berri eman. Fiskaltzak uste du indarkeria matxista leporatzetik libratzeko asmoarekin aldatu zuela sexuz.


Eguneraketa berriak daude