Urtzi Urrutikoetxea: «Jendea da Bilboko altxorrrik preziatuena»

  • Bilboko bazter eta bizilagunak azaltzen dizkigu Urtzi Urrutikoetxea idazle eta kazetariak Auzoak lehen narrazio liburuan. Preso politikoen senideak; ontziolan edo fundizioan bizitzako urterik onenak eman eta gero, langabezian edo bizimodua ahal duten eran ateratzen duten langileak; Bilbora datozen turistak; Otxarkoagako azokari bisita egiten dion unibertsitarioa; seme bat kartzelan eta beste bat bizkartzainarekin ibili beharrean daukan familia bateko hileta; mota guztietako poliziak; eskolatik etxera estreinakoz bakarrik doan haurra; gaztetxeko kontuak; gau batean milioia irabazi eta ospatzea erabakitzen duten taxistaren bezeroak... eta beste jende askoren bizipoz eta minak.

2021eko uztailaren 12an
Hiru poema liburu argitaratu ostean, hau duzu aurreneko prosazko lana.
Ideia aspaldi neukan, gure orrietan askorik ikusten ez genituen figura edo istorio batzuk pertsonalki hurbil nituenak agertzeko gogoa. Espainia aldetik etorritako emigrazioa -batzuk euskaldundu direnak, beste batzuk ez-, langile jendearen istorio arruntak eta Bilboko txoko batzuk ere bai. Izan ere, norbaitek zioen idazlea libre zela istorioa nahi zuen lekuan kokatzeko, Latinoamerikan edo Afrikan; baina hala eginez gero latinoamerikarrak beti izango zirela oso idazle onak, ez bakarrik berez idazle onak direlako, baizik hango errealitatea ezagutzen dutelako; eta guk nahi genezakeen lekuan koka genezakeela gure istorioa, baina beharbada geuretik abiatu beharko genukeela.

Bilbori omenaldia egin nahi zenion?
Alde batetik bai. Baina pertsonen hiri horri. Gurean metropoli kutsua duen hiri bakarra izan daiteke Bilbo. Erdi mailakoa, e! Ez da beste munduko hiria, azken batean hirurehun mila biztanle ditu eta inguruarekin ez da milioira iristen. Beharbada ez da guk nahiko genukeen bezain euskalduna, baina badauka giro hori ere. Eta horiek guztiak azaltzea polita delakoan nago. Diglosia ere nola barneratu dugun, euskaldunok nola hiria hartu dugun, baina beste alde batetik oraindik ere gure kontraesanak eta arazoak badauzkagun. Beraz, hiria interesgarria iruditzen zitzaidan pertsonaia bezala eta Bilbo zen nik hurbilen nuena.

Euskara mota ezberdinak erabili dituzu liburuan. Batzuetan batuan ageri da kontakizuna, beste batzuetan, aldiz, bizkaieraz mintzo dira pertsonaiak.
Nik garbi neukan liburua euskara batuan idatzi behar nuela. Baina garbi dago euskara zabala izan behar dela. Aditzean-eta bat gatoz, beharbada deklinabidean ere, baina hortik kanpo iturri guztietatik edan behar duen euskara bat osatu behar dugu. Ni behintzat ikuspuntu horretakoa naiz. Eta beraz, liburuan agertzen dena euskara batu bizkaiera kutsukoa da. Pertsonaia batzuek bizkaieraz hitz egiten dute une puntual batzuetan, eta beste batzuek ez. Liburua euskaraz denez, pertsonaia guztiak euskaraz jarri nituen, ez zeukalako zentzurik erdaraz agertzea, baina uste dut suma daitekeela batzuetan pertsonaia horiek elkarren artean ez direla euskaraz ari, edo gaztelaniaz ariko dira, edo afrikarrak, eslaviarrak edo beste nonbaitekoak badira, beraien hizkuntzaren batean. Zailagoa izango da nabarmentzea noiz den hiriko euskara -euskara batua- eta noiz den beste emigrazio txiki horretakoa -Euskal Herri osotik baina bereziki Bizkaiko Arratia, Durangaldea eta Txorierritik Bilbora etorritakoak, apur bat baserriarekiko lotura izan dutenak baina hirian ere integratuak daudenak-. Eta gero bilbotar asko dago ere euskaldun hazi dena, ikastoletatik datorrena, bai familiatik zekartelako edo euskaldundu zirelako euskaldun hutsak direnak, eta beraien euskalkia euskara batua dena. Hori gero eta gehiago dago. Horiek guztiak agertu ditut.

Elkar maite duten bi emakumeek, kasu, bizkaiera petoan hitz egiten dute. Zergatik hori?
Kasu horretan arrazoia fonetikoa da. Momentu goxo horretan ia voyeur hutsak gara: egun euritsu batean kafetegian sartu gara eta gainera inoren elkarrizketa entzuten hasi gara.

Zabor biltzaileekin hasten duzu liburua, eta zabor biltzaileekin ematen diozu bukaera. Hainbeste zabor al da Bilbon?
Zer den zaborra ere! Gaur egun erabil daitezkeen gauza asko eta asko botatzen ditugu zaborretara, duela hogeita hamar edo berrogei urte zabor gisa hartuko ez zirenak, behintzat natural berrerabiltzen zirenak. Zabor biltzaile horiek kaleetan dagoena jaso egiten dute; eta nolabait abiapuntua ematen dute kaleetan jasotako hori guztia kontatzeko. Gero bizitzak jarraitzen du.

Eta zein da zure ustez Bilboren altxorrik preziatuena?
Beharbada topikoa da, baina nik pentsatzen dut jendea dela. Izan ditzake eraikinak, monumentuak, kaleak... ikusteko. Turistikoki aspaldian egiten ari da ahalegin hori, eta arrakasta apur batekin antza, erabiltzen den parametroen arabera, baina nik beti pentsatu dut halako erdi tamainako hiria bizitzeko dela. Badago Bilbon zer ikusia eta zer ikasia, baina batez ere bizi eta gozatzeko da, eta horretarako murgildu egin behar da. Eta altxorra beharbada hor dago, txoko horietan, elkar harremanetan. Dena ez da bikaina, jakina, baina nik uste dut hor dagoela batez ere.

Liburuan pertsonaia asko azaltzen dituzu, baina aberats gutxi. Bilbok ez al du horrelakorik?
Noski, Bilbon badaude. Auzoak da liburua, eta hain zuzen auzoetan ez daude hainbeste, segur aski. Badaude Bilboko bazter batzuk oraindik ere nondik zoazen ate batetik edo bestetik sartuko zarena, hori dagoen errealitate bat da, hainbeste interesatzen ez zaidana. Niri gehiago interesatzen zait atzeko atetik sartu behar duen horren istorioa. Aberatsen etxean dagoen beste pobre hori-edo. Gaur egun ziur aski etorkinek beteko dute lan hori. Hala ere, zer da aberatsa? Euskal Herrian bizi garen gehien-gehienok mundu mailara begiratuta aberats samarrak gara; bai, pobrezia poltsak badaude, baina orokorki ez daukagu kexatzeko arrazoi handirik. Nolanahi ere, ez dut uste miseria handirik ateratzen dudanik. Klase ertainetik beherantz jotzen duena, jende arrunt-arrunta da. Batzuk estuago dabiltzanak, eta beste batzuk lasai asko bizi direnak.

Trafikatzaileen artean aipatzen dituzu ijitoak, arabiarrak, beltzak... Beno, bat bada bertakoa dirudiena, trapitxeoa utzi nahian dabilena...
Aipatu baino gehiago, ahalegin handia egin dut behar ez direnak pertsonaien ahotan ipintzen. Hor badago udaltzain bat bere kontraesan horretan oso lasai bizi dena, eta berak hori ikusten du. Egia da ijitoen artean droga trafikoa egon dela. Baina uste dut oso nabarmena dela inondik ere ez diedala paper hori eman nahi ez ijitoei, ez etorkin afrikarrei. Denok dakigu trafikatzailerik handienak eta mugimendu horiek guztiak egiten dituztenak ez daudela ez Afrikan ez ijitoen artean. Baina era berean egia da kolektibo horiei ere bereziki erasan diela, eta kasu batzuetan -beltzak adibidez- paperik ezean beraiek kontsumitzaile izan gabe aurkitu duten bide bakarra izan dela batzuentzat. Bide erraza da, nolabait gizarte honek besterik ez die eman -eskaria duten lan horiek egiteko paperik ez die eman-, eta gainera gizarte honek badauka droga eskaria. Hala ere uste dut liburuan badagoela zabaltzeko ahalegina, bestelako ijito mota batzuk, beste etorkin jende bat agertzekoa. Hau da, ez nuen gaur egun modan dagoen ukitu exotiko hori eman nahi, desberdinak diren guztiak ukitu erdi erromantikoz azaldu. Atzean oso arazo latzak dauzkaten kolektiboak dira, eta beraz errealitate puntu hori agertu nahi nuen. Besteon artean bezala, jende txarra, ona eta denetik dagoela. Hor barruan dauden pozak eta miseriak denak atera nahi nituen.

Nondik atera duzu egaxo hitza?
Bere egunean ijitoen gaineko erreportaje batzuk egin nituen eta liburuan erromintxelezko hitz batzuk sartu ditut, gehiegi ere ez.

Makineto ere horrelakoa al da?
Ez. Hori lizentzia bat da, gaztelaniatik zuzen-zuzenean hartutako hitza, baina erabiltzen dena. Nik ezagutzen ditudan euskaldun arruntek era normalean erabiltzen dute. Makineto diskoteka zale-edo izango litzateke. Beharbada hor dugu kontraesan zailenetako bat: idazle erdaldun batek nahi izango balu mundu zehatz batera hurbildu, kulturalki oso jasoa ez den mundu batera -dela lumpena, dela gazte mundua- egin behar duena da etxetik irten eta horra belarria jartzea da, ea zer hizkera darabilten. Eta gurean kontrakoa pasatzen da. Mundu hori gehienetan edo erdalduna da, edo euskaraz egiten badu erregistro horiek guztiak zuzenean gaztelaniatik hartzen ditu, apenas sortzen duen. Eta beraz ez zaigu oso egokia iruditzen paperean jartzeko. Nahi dugu ahozkotasunik zuzenena eta mundu hori ahalik eta ondoen islatu, baina hiztegia falta zaigu.


ASTEKARIA
2005eko azaroaren 13a
Azoka
Azkenak
Lekeitioko Udalak etxebizitza turistikoen lizentziak geldiarazi ditu

HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.


Israelek eginiko beste sarraski bat atera da argitara: Rafahn hamabost osasun langile hil eta ondoren hobi komun batera bota zituen

Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]


50.000 plakako zentral fotovoltaiko bat jartzeko proiektua aurkeztu dute Agurainen

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]


Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


2025-04-08 | ARGIA
Grebara joko dute Donostiako gizarte zerbitzuetako langileek

Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".


2025-04-08 | Bertsozale.eus
Gasteizko Pinto pintto taldea garaitu da Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 18an hasitako 2025ko Arabako bertso Kuadrilla artekoa amaitu da, 14 bertso egun eta 4 finalerdiren ostean helmugara heldu da larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatua egon da.

2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


Hiru eguneko greba zikloari ekin diote Bridgestoneko Basauriko langileek, eta arratsaldean mobilizazioa egingo dute

Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.


2025-04-08 | Euskal Irratiak
Manex Fuchs
“Aberri Egunak euskaldun guztiak biltzeko ospakizuna izan beharko luke”

Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.


2025-04-08 | Enbata
Batera, Birsortze Biltzar Nagusirantz

Apirilaren 4an, ostiralarekin, Ipar Euskal Herriak Lurralde Kolektibitate baterantz bilakaera instituzional bat behar duela egiaztatuz, Batera plataformak herritarren mobilizazio dinamika baten abiatzea aurkeztu du. Hitzordua emana da maiatzaren 10ean, larunbatez, Ezpeletan,... [+]


2025-04-08 | Gedar
Greba mugagabera joko dute asteazkenean Trapagarango MFSko langileek

Fabrika itxi eta 106 beharginak kaleratzeko asmoa dauka enpresako zuzendaritzak, eta zabalik dago lan-erregulazioari buruzko kontsulta-aldia.


Eneko Goia, auzo elkarteez: “Haiengatik balitz ez legoke ez Behobiarik, ez Klasikoarik, ez Donosti Cupik, ez Zinemaldiarik”

Abenduan ezagutarazi ziren Espainia, Maroko eta Portugalen jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako egoitzak. Donostia eta Bilbo zerrendan ageri ziren. Donostiako sei auzo elkartek, gutun bidez, FIFAri eskatu diote atzera botatzeko hiriaren egoitza izendapena; FIFA bera ere... [+]


Eguneraketa berriak daude