Mendia zulatzeak badu ordainsaria


2021eko uztailaren 16an

A-8 autobidea gaur egun egin behar balitz, haren ibilbideak ez luke zer ikusirik edukiko denok ezagutzen dugunarekin. Iñaki Antiguedad EHUko Geodinamika saileko irakasleak dioenez, "askoz tunel gehiago edukiko lituzke, eta ez hainbeste lubaki". A-8ren proiektua 60ko hamarkadan egin zen, eta 70ekoaren lehen urteetan eraiki zuten. Ingurumenarekiko kontzientzia askoz ahulagoa zen gaur baino, eta horregatik omen dago hain tunel gutxi bihurguneek ospetsu bihurtu duten Bilbo-Behobian.

Tunelak, izan ere, ingurumenarenganako eragina gutxitzearen sinonimoak dira. Gipuzkoako Foru Aldundiko iturriek adierazi digutenez, "tunelak eraikitzea ingurua ahal den heinean babesteko egiten den ahalegin ekonomikoa da". Aldundikoek badakite zertaz ari diren, AP-1 (hau da, Bergara-Gasteiz) autobidearen lanak burutzen dabiltza eta. "Gaur egungo moldeekin bat datorren autobidea den heinean, AP-1ek tunel eta bidezubi mordoa edukiko du, A-8ak ez bezala". Gipuzkoako zatiari dagokionez, autobidearen heren bat, gutxi gorabehera, tunelek osatuko dute.

Tomas Morales Iñaki Antiguedaden kidea da EHUko Geodinamika sailean. Beraren ustez, "onartuta dago tunelak ez duela gainazalekoak bezain inpaktu handia. Zergatik? Bada, ez delako ikusten, besterik gabe. Eta gehienetan egia izaten da, baina ez da komeni beti hala dela pentsatzea". Antiguedad kexu da lur azpikoari dagokionean zabalduta dagoen kulturaz, edo kultura ezaz beharbada, "bai gizartean bai politikariengan ere; ikusten ez duguna existitzen ez dela pentsatu ohi da, eta tunelak eraikitzeak sor ditzakeen arazoak arbuiatu egiten dira".


Zeharkako eta zuzeneko ondorioak

Bi dira, batez ere, tunela eraikitzeak ekar ditzakeen arazoak. Bata zeharkakoa da: zuloa egiteko ateratzen den lurra eta harkaitza non edo non utzi behar dira, eta horrek paisaiari eragin diezaioke. "Euskal Y-aren proiektuak aldez aurretik onartzen dituen inpaktuetako bat hori da, hain zuzen; tunel kilometro asko egingo dira hor, eta nonbait gorde beharreko material asko eratuko da", azaldu digu Antiguedadek.

Bigarren arazoa tunelean bertan dago, baina ondorio nagusiak, igartzekotan, kanpoaldean igartzen dira. Iñaki Antiguedadek eta Tomas Moralesek, biak ere hidrogeologian adituak izanik, ondo dakite zein den: lur azpiko ura. "Tunel batek ur erreserba bat zeharkatzeak -dio Antiguedadek- kalteak eragin ditzake epe luzean. Nork daki etorkizunean ur horren beharrik edukiko ote dugun? Baina sarritan ahazten da hori, eta harkaitzak eutsi egingo dion ala ez besterik ez da aztertzen".


Kanpoko ura kutsa liteke

Morales bat dator: "Tunel bati ekiteko irizpideak, askotan, teknikoegiak dira. Haitz mota jakina bilatzen da, bestelakoei erreparatu gabe". Adibide modura, Antiguedadek zorioneko Y-aren kasua dakarkigu gogora: "Udalaitz mendi azpian badago ur erreserba estrategikoa, oso ezaguna ez izan arren. Gaur egun gutxi erabiltzen da, baina baliteke urte batzuk barru haren beharra izatea. Hala ere, hortik sartu nahi dute tunel kilometro piloa eta hortxe kokatu nahi da, gainera, proiektu osoaren gune eztabaidatsuena: Y-aren adar biak elkartzen diren tokia". Balizko ur biltegiak izorratzeaz gain, baliteke tunela eraikitzeko erabiltzen diren zenbait substantzia kimikok gainazalerako bidea topatzea uraren bitartez, kutsadura sortuz inguruko ibai edo erreketan.

EHUko irakasleak dioskunez, Udalaitzeko tunelok beste bide batetik joan litezke -"eta hala zen lehenengo zirriborroan"-, baina proiektuaren eragileek kareharria dagoen ingurua aukeratu dute, horixe delako hoberen eusten diona. Hau da, errazagoa eta seguruagoa da haiek zulatzea beste haitz mota batzuk baino, beren kabuz eusten dietelako erori gabe. "Y-aren diseinua ikusiz gero", dio Moralesek, "ahalik eta kareharri gehien zeharkatzen ahalegindu direla sumatzen da, gainerako kontuak albora utzita". Aditu biek gaineratu dutenez, teknikaren ikuspegitik ez da zaila aldez aurretik jakitea lur azpian ura dagoen ala ez. Ez behintzat zein harkaitz mota dagoen jakitea baino zailagoa, eta horrelako azterketak beti egiten dira tunel baten proiektua garatzerakoan

Urak, bestalde, arazoak sor ditzake tunelaren egikeran. Ur gehiegi badago askoz sarriago sendotu behar da tunelaren egitura, mendian barrena egin ahala. Lanak motelago joaten dira, beraz. Dena dela, hasierakoa da arriskutsuena, Moralesen esanetan. "Lehen bost metroetan langile eta tresnak besterik gabe sartu behar dira, harkaitz hutsaren pean. Gero, hormak eta sabaia hormigoiz eta abarrez sendotzen direnean, arriskua ez da horrenbestekoa". Horregatik tunel-egileek bereziki maite dituzte kareharriak: Santimamiñe edo Ekain bezalako leizeetan galeriek inongo euskarririk gabe zelan irauten duten ikustea besterik ez dago.


Artisautza-lanetatik metodo modernoetara

Tunel gehiago eraikitzearen arrazoi bakarra ez da, noski, ingurumenarenganako arreta bat-batean piztu izana. Moralesek nabarmendu duenez, tunelen eraikuntza geoteknikoa, gaur egun egiten den modukoa, ez zen 60ko hamarkada arte hasi, Espainian behinik behin. Lehenago, ia-ia trenbideetarako baizik ez ziren egiten, horietan ezin da-eta aldapa gogorregirik egon. Artisautza lanak ziren: behargin ugari pikotx eta palari eragiten.

Gaur egun, berriz, bi eratara egiten dira tunelak: leherketaz edo urratzeko makinaz. Euskal Herrian, Moralesen esanetan, askoz gehiago erabiltzen da lehenbizikoa. Zenbait ikerketaren arabera, metodo horrek arazoak ekar ditzake, tunel barneko hormak ez baitira nahi bezain lauak suertatzen. Hala, harkaitzari erantsitako hormigoiak ez bide dio hain ondo eutsiko. Horixe dateke, hain zuzen ere, Belateko tunelean (Nafarroan) 90eko hamarkada amaieran gertatutakoaren zergatia: orduko hartan, eta hainbat alditan, hainbat hormigoi zati jausi ziren hormetatik, itsatsitako haitza eta guzti. Ondorioz, tunelak zenbait egunez itxi behar izan zituzten, klaustrofobia daukatenen mesederako.

Arlabanekoa, luzeena
Oraintxe AP-1 autobidean egiten ari diren Arlabaneko tunela izango da Euskal Autonomia Erkidegoko luzeena, eta baita, seguruenik, Euskal Herrikoa ere -Iparraldeko datuak falta zaizkigu-. 3,3 kilometro luze izango da, eta berau izango da, Bergara-Gasteiz autobidean, Araba eta Gipuzkoa arteko lotura.
Arlabanekoak Belateko tuneletako bati kenduko dio Euskal Herriko luzeena izateko ohorea. 2,9 kilometro ditu hark eta luze bezain polemikoa izan da 90eko hamarkadan eraiki zenetik. Historikoki, eta tunelak hain ohikoak ez ziren garaian, Bilbo eta Basauri arteko Malmasin tunelak eduki du luzeena izateko ospea, kilometro bi baino gutxiago baditu ere. Edozein kasutan, neurri apalak dira gureak Alpeetakoekin konparatuta, han badauzkate-eta dozenaka kilometro neurtzen dutenak.


Azkenak
2024-12-12 | Irutxuloko Hitza
Nola egin aurre arrazakeriari kazetaritzatik?

Irutxuloko Hitzak asteartean parte hartu zuen Hordago - El Saltok antolatutako mahai inguruan, Hibai Arbide, Lucia Mbomio, Xalba Ramirez eta Miriam Najibi kazetariekin.


2024-12-12 | Julene Flamarique
Greba abiatu dute Uberreko langileek Bizkaian, gutxieneko soldata baino gehiago kobratzeko

Grebak 27 egun iraungo ditu, urtarrilaren 6 arte. Gutxieneko soldata kobratzeko “365 egunez eta 24 orduz” lan-baldintza “jasanezinetan” lan egiten dutela salatu dute, eta lanaldiaren benetako zenbaketa egin dezan exijitu.


Berotegi-efektuko gas emisioen %8,8 eragiten du turismoak, eta isurketek gorantza segitzen dute

Azken hamar urteetan turismoak eragindako CO2 isurketen emendioa ekonomia orokorrarena baino bi aldiz handiagoa izan da. Nature Communications aldizkari zientifikoak abenduaren 10ean plazaratu ikerketaren emaitzak dira.


2024-12-12 | Gedar
Europako hainbat herrialdek eten dituzte siriarren asilo-eskaerak, al-Assaden gobernua erori ondoren

HTSk boterea hartu duenetik, babes-eskaerak gelditu dituzte Mendebaldeko hainbat gobernuk. Alemaniak 47.270 eskaera utzi ditu bertan behera bat-batean, "Siriako etorkizun politikoa zalantzazkoa" dela argudiatuta.


2024-12-11 | Julene Flamarique
Lezoko eraso matxista salatu eta ekintza zuzena aldarrikatu du mugimendu feministak

Erasoen aurrean “kikilduko ez direla” eta "nazkaturik" daudela adierazi dute Lezo eta Errenteriako feministek eta autodefentsa feminista eta ekintza zuzena aldarrikatu dituzte.


Ardi moztaileak

Uharteko artzain egunean azaldu zuten Euskal Herriak nazioarteko ardi mozketa txapelketatan aritzeko onarpena lortu duela. Ofizialtasuna Eskoziako 2023ko munduko txapelketan etorri zen, euskal moztaileek aurkeztutako dosierra eta bertan egindako defentsa bikainaren ondorioz... [+]


2024-12-11 | Itxaro Borda
Opari

Segur aski, gutariko gehienek jada erosiak dituzte, han eta hemen, Eguberrikari banatzeko opariak. Olentzeroren bisita gautar hori hitzordu handia baita, bereziki haurrentzat. Denak prestatzen dira urteko garai emankor horretarako: Bilbo sutan agertzen da, Gasteiz, Iruña... [+]


Ateratzeak, elkartasunaren zirkua eta alzheimer politikoa

Zerk harritu zintuen gehien kartzelatik atera zinenean? Galdetu didate maiz azken urte eta erdian.

Bilboko kaleak turista eta bi hankadun txakurrez lepo daudela ikusteak, adibidez? Edo egoera politikoaren aldaketak? Lehenengoak akitu eta amorratu nau, badago zer borrokatzen... [+]


Behar direlako tituluak

Benetan nahasia da euskara ikasteko dirulaguntzen kontu hori. Euskara ikasi nahi duen herritarrak leihatila bat baino gehiagotara jo beharko du egin nahi duen ikastaroa zenbat kostatuko zaion eta dirulaguntzak nondik, nola eta noiz lortuko dituen jakiteko. Oraindik ere dirua... [+]


Ez kontzeptuak

Hizkuntza matematikoa ondo ulertu eta interpretatzeak badu garrantzia ikasketa prozesuan; horixe esan ohi diegu guk geure ikasleei, bederen. Matematiken lengoaia unibertsala da, eta oro har, interpretaziorako errore marjina txikia izan ohi da. Nekez marraztuko genuke hiruki bat... [+]


2024-12-11
Guhaur

Frantziako eta Espainiako konstituzioek eta legediak euskaldunon eskubideak baztertzen dituzte. Kulturak folklorizatu eta turismo eta kontsumorako apaingarri bilakatzen ditu neoliberalismoak. Indarrean ditugun askotariko hezkuntza sistemek ez dute ikasleak osotasunez... [+]


Teknologia
Esaten dena...

Beharbada gizakion ahultasunetariko bat gehiengoari entzuteko eta kasu egiteko dugun joera da. Ziur gure espeziearen garapenaren ezaugarri garrantzitsua izan dela, eta beharrezkoa biziraupenerako. Baina digitalizazioarekin, dugun ezaugarri horrek zaurgarriagoak bilakatu... [+]


Eguneraketa berriak daude