Laguna


2007ko otsailaren 21ean

Zabaldu gaur goizean etxeko atea eta belar-ziri lodi eta txit berde bat aurkitu dut sarrailaren ondoan trabeska. Eskuak buruak baino azkarrago ibiltzen dakienez, behatzekin heldu diot zertan ari nintzen ere pentsatu gabe, eta hor non, ukitu orduko, belar-ziri lodi eta txit berdeak kako baten forma hartu duen. Atzera egin du orduan Eskuak, eta Buruari egin dio toki. "Zer belar arraroa!", adierazi du Buruak. Eskua mesfidati aurreratu da berriro, eta zain geratu da belar-ziri berde okertuaren parean. "Kontuz ibili", adierazi dio Buruak.

Tarte batez gelditu egin da dena etxeko atean, eta estanpa moduko bat osatu dugu nik, Eskuak, Buruak eta ateko belar-ziri txit berde eta kako formakoak. Baina kliskatu ditut begiak hiru aldiz, begiratu dut hirugarren aldiaren ondoren aterantz, eta belar-ziri lodi eta txit berdeak ez zeukan okerrunerik. Lehengoa zen berriro. "Zomorro bat izango da agian", esan du Buruak, bere ospeari ohore egin eta denoi aurrea hartuz. "Holako handia?", galdetu dio apalki Eskuak haren neurria bi behatzekin hartuz.

Gure kezka eta gogoeta guztien objektuak eraldaketa berri bat izan du une hartan. Burutxo zorrotz, distiratsu bat erne zaio erpinetik, poliki-poliki guregana jiratu dena. Burutxoak miniaturazko suge batena zirudien, eta bi koxkor zeuzkan, zein bere zirrikituarekin. Hantxe zeuden bere begiak guri begira.

Eskuari segituan kendu zaizkio neurketa gogoak, eta gerrirantz erretiratu da. "Mantis bat da. Diktioteroen ordenako intsektua -adierazi digu orduan Buruak-. Lehen hanka-parea oso garatua dauka eta ehizarako erabiltzen du. Kopulazioa gertatu eta gero emeak arra jan ohi du". "Euskaraz 'marisorgin' edo 'txirrina-pantika' deitzen zaio", azaldu du nire Arima filologiazaleak, eta aldi berean, komentarioarekin haserretuta bezala, belar-ziri lodi txit berdeak bere ehizarako hankak erakutsi dizkigu; zerrote batzuen tankerakoak, ez "garatuak" bakarrik. "Holako zomorro bati 'marisorgin' edo 'txirrina-pantika' deitzea ere..." egin du Buruak hasperen.

Etxeko sukaldera joan naiz lasterka, eta azeitunak gordetzeko erabiltzen dudan plastikozko ontzi handi bat hartu dut. Hamar segundo geroago, ate ondoan berriro, Eskuak aski trebezia handiz mugitu du ontzia, eta belar-ziri lodi txit berdea bertan sartzea lortu du.

Sukaldeko mahai gainean utzi dut gatibua, eta begira gelditu natzaio, kikara bete kafe Eskuan. "Bere buruak miniaturazko suge batena dirudi egiatan", baieztatu du Buruak. "Eta egia da bere ehizarako hankak otoi egiten ari den norbaiten jarrera gogoratzen dutela -jarraitu du-. Ez da harritzekoa askok Santateresa deitzea". Oroimenaren txanda heldu da orduan. "Zure kide bat ikusi nuen behin Remelluriko ermitan -esan dio gatibuari-. Hura ere plastikozko kaxa batean sartuta zeukan Amestoy pintoreak. Ikustekoa zen nola jaten zituen armiarmak artean bizirik zeudela. Zuen aho hori oso indartsua iruditu zitzaidan!".

Eskua urduri zegoen ordurako, eta bost aldiz edo jarri dik kafe kikara ezpainetan. "Eta zuen beste ohitura hori, kopulatu ondoren arra jatekoa?", jarraitu du Oroimenak Eskuari jaramonik egin gabe. Belar-ziri lodi txit berdea zutik jarri da plastikoaren bestaldean, adi. "Egia al da Milleten Angelus ospetsuko andrea, zure arabera egina dagoela?".

Hots handi bat entzun da hartan. Eta beste bat jarraian. Nire Eskua ukabil bihurtuta zegoen eta kolpeka ari zen mahaian. "Urduri dago", esan du Buruak. "Egonezinez, artega", gehitu dio Arima filologiazaleak. Itolarria sartu zait niri ere, eta sukaldeko leihoa zabaldu dut haize pixka bat sar zedin. Ez da ideia ona izan. Eskuak ez du aukera alferrik galdu, eta zakurrak etzanda zeuden belardiraino bota du ontzia. Hogei segundo, eta plastikozko ontzia zirtzikatua zegoen, eta bertako gatibua, hilda. Pena bat, aspaldi honetan eduki dudan interlokutore bakarra galdu baitut betiko. Lagun bat, esan daiteke.


ASTEKARIA
2005eko azaroaren 13a
Azoka
Azkenak
2025-04-07 | ARGIA | ARGIA
Euskararentzat justizia eskatu dute ehunka euskaltzalek Baionan

EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.


Milaka lagun, etxebizitzaren negozioaren aurka Donostian

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.


2025-04-07 | Ahotsa.info
Hego Euskal Herriko langile eta pentsiodunak kalera atera dira bizi baldintza duinak bermatuko dituzten gutxieneko soldata eta pentsioak eskatzeko

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]


Gasteizko Korda espazio okupatua desalojo arriskuan dagoela salatu dute

Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.


Astelehenean deklaratuko du Amaia Zabartek, eta buruan ostikoa eman zion ertzainak dio “estropezu” egin zuela

2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean ingresatu zuten. Lurrean zela ostikoa jo zion ertzainak adierazi du "estropezu" egin zuela harekin.


Haurrak gara behelaino artean

Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]


Langileek epaiketari uko eginda, Guardian enpresak xake mate egin du Laudion, urte luzez jokaldia prestatu eta gero

Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]


2025-04-07 | Behe Banda
barra warroak
Zutitu berri denari

Testu hau balorazio bilera baten ondorio dela esan genezakeen agian. Ordea, balorazio bilerek sarritan uzten dute aho zapore lehor eta gazi-gozoa. Astearte arratsalde eguzkitsu bat da. 16:53. Balorazio bilerara konektatu, eta erabaki dugu limoizko karamelu bana sartzea... [+]


Lokizaldeako Euskararen Eguna
“Euskara gero eta gehiago entzuten da eskualdean, bereziki gazteen artean”

Aurtengo Lokizaldeako Euskararen Eguna Murieta herrian ospatu dute, larunbatean, goizean hasi eta ordu txikiak handitu arte. Zita garrantzitsua eta gozagarria da Nafarroako Lizarra ondoko eskualdeko euskaltzaleentzako.


2025-04-07 | Garazi Zabaleta
Soilik
Lursail txikian eta inbertsio erraldoirik gabe garatu daitezkeen proiektu agroekologikoak

Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]


Komunitateaz (eta III)

Komunitateari buruzko artikulu segida honekin hasi nintzenean, Antoine eta Antoine zeuden etxean, gazta-ganbara hutsik zegoen, hiltegirako bueltak asterokoak ziren eta hiru egunetik behin egiten genuen gazta. Hau idazten hasi naizenerako, Picardieko lagunak jaioterrira joan... [+]


2025-04-07 | Jakoba Errekondo
Ustezko nekazaritza eta lur lantzea

Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.


2025-04-07 | Iñaki Sanz-Azkue
Suge arrantzalea, errekan barrena

Sugea entzun eta leku lehor bat etorriko zaio burura askori, narrastiek beroa behar dutela ondo barneratua baitu gizakiak. Suge guztiak ez dira berdinak, ordea; denek ez dituzte baldintza berak gustuko, eta horri esker dago, besteak beste, dagoen dibertsitatea. Bakoitzak bere... [+]


Eguneraketa berriak daude