Guraso erdaldunen kezkak


2021eko uztailaren 23an

Guraso Erdaldunei zuzenduriko motibazio saio bat prestatzeko eskatu zidaten aurtengo urtarrilean Zaldibarko Eskolatik eta esku artean hainbat aukera erabili eta gero, Mi hij aprende en euskara y yo no sé Cómo le puedo ayudar? izenburua aukeratu genuen. Ez dakit, izenburuak atentzioa eman zuelako edo kezka hori oso zabalduta dagoelako, baina, saio bakar baterako prestatutako hitzaldia, hainbat herri eta ikastetxetan eskaintzea egokitu zait. Eta deigarria egin zait gurasoen erantzuna, hala kopuruan, nola adierazitako kezka eta galderetan.

Ondoren aipatuko ditudan galderak hitzaldi horietan jasotakoak dira (euskarara itzulita eta egin diren herria zehaztuta). Hasi aurretik, post-itak banatzen zaizkie gurasoei, buruan darabiltzaten zalantzak edo galderak anonimoki idatz ditzaten. Era horretan, leku bakoitzeko gurasoen kezkak zeintzuk diren eta zenbatenak diren jakin ahal izateko.


Etxeko lanak

Hauxe da guraso erdaldunen kezka nagusietako bat: «Nola lagundu seme-alabak etxeko lanetan, euskaraz ez badakigu?» Galdera hau ikastetxe eta herri guztietan azaldu da, nahiz eta askotan informazioa banatu duten eta gaia guraso bileretan aztertu. Nabarmena da, ezintasun honek askori sortzen dion kezka: «Ezin diegu lagundu eta lekuz kanpo sentitzen gara» (Otsagi). Maiz ez baitakite ongi ari diren ala ez, edo egoera zehatzetan zer egin. Elorrion kasu hau aipatu zuen batek: «Nik ez dut ulertzen haurrak egin behar duen ariketa. Haurrak ez daki itzultzen. Zer egin dezaket? Hiztegiaz baliatu?».

Laguntzen saiatzen diren gurasoek ere, batzuetan nabari dute seme-alabei ahalegin hori ez zaiela erosoa egiten. Beren euskara maila mugatua da eta haur batzuek errefusatu egiten dituzte: «Niri ez dit laguntzen uzten, gaizki irakurtzen dudala esaten dit» (Elorrio). «Testu bat irakurtzen dugunean biok arazo berbera dugu: hiztegi eta ulermen maila eskasa, eta estu eta urduri jartzen gara» (Ermua). «Niri esaten dit: ‘Ixo! zuk ez dakizu eta!’» (Berriz). «Euskara ez dut ondo ulertzen eta horregatik semeari etxeko lanekin ezin diot lagundu». «Nire arazoa da aditzak» (Astigarraga). Eta norberak bere bideak asmatzen ditu: «Euskaraz dituen testuliburuak nik erdaraz erosten ditut; hori egokia al da?» (Ermua).
Gutxi izan arren badira etxeko lanetan lagundu ahal izateko seme-alabak B ereduan matrikulatu dituztenak: «B ereduan balego gehiago laguntzerik izango al nuke?» galdetu zuten Durangon.


Dakiten apurra erabili ala ez?

Hau da leku gehienetan errepikatzen den beste kezka nagusietako bat. Asko baitira euskaltegian edo eskolan zerbait ikasi, baina maila eskasa dutela ohartzen diren guraso gazteak. Kasuotan hau da galdera: dakiten euskara apur, eskas edo txar hori erabiltzea, ona ala kaltegarria ote den seme-alaben ikasketa prozesuan; alegia, beraiek egiten dituzten akatsak kutsatuko ote dizkieten seme-alabei: «Ona al da haurrekin euskara eta gaztelania nahastea?» (Muskiz). «Ona edo txarra da, euskaraz komunikatzeagatik, gaizki egituratutako hitzak eta esaldiak erabiltzea?» (Sestao). «Zer egin behar dut, euskaraz gaizki hitz egin edo hobe da erdaraz ondo hitz egitea?» (Elorrio)

Adinean aurrera egin ahala gainera, kezkak handitu edo aldatu egiten dira: «2 eta 5 urteko bi seme dauzkat -esan zigun Elorrioko aita batek- Orain arte euskaraz egiten nien ahal nuen moduan, baina ohartu naiz agintera besterik ez dudala erabiltzen. Orain zaharrenari batzuetan erdaraz egiten diot baina 'aita, euskaraz!' esaten dit. Zer egin behar dut?». Gauza bertsua Astigarragan: «Laster berak nik baino gehiago jakingo du. Nola jarraituko dut euskaraz hitz egiten berak esaten badu nik ez dakidala?» Bestalde, gurasoak ohartzen dira seme-alabek zuzendu egiten dituztela, eta egoera horren aurrean ere askok ez daki nola erreakzionatu: «Zer jarrera hartu behar dugu zuzentzen gaituztenean?» (Zumaia).

Euskaraz ez jakiteagatik haurrek gurasoez izan dezaketen irudiari buruzko kezka ere azaldu izan da noiz edo noiz. «Zer egin dezaket seme-alabek inutiltzat (analfabetotzat) har ez nazaten? Zerbait galdetu eta ‘ez dakit, euskaraz dago’ erantzun behar izaten diet eta beraiek: ‘Jo ama, zipitzik ere ez dakizu’» (Elorrio). «Zer eragin izan dezake haurrengan ez dakidala esateak?» (Durango). «Alaba euskaraz ari denean, ulertzen ez badut, zer esan behar diot?» (Iruñea).

Egoera bakoitzak erantzun desberdina izan badezakete ere, oro har, ezaugarri hauek nabarmendu nahi izaten ditugu: batetik, etxeko hizkuntza erdara bada, ongi transmititu behar dutela. Testuinguru horretan, dakiten euskara erabiltzeak motibazioan duen eragin ona. Bestetik, haurrek euskarari dagokionez ez dituztela eredu gisa hartzen eta beraz, akatsen erabilera gehiegizkoa ez bada, normalean ez duela ondorio kaltegarririk izango eta azkenik, hizkuntzaren alde egin duten eta egiten ari diren ahaleginaren dimentsioa eta arrazoiak jakinarazi egin behar dizkietela seme-alabei: «Beraiek normaltzat jotzen dute euskaraz hitz egitea. Nola azaldu nik ez jakitea?» (Iruñea)


Maila, erabilera eta etorkizuna

Seme-alaben euskara maila ere bada kezka guraso askoren artean: «Eta daukan arazoa kontatzeko gai ez bada ulertu ez duelako?» (Elorrio). «Daukaten arazoa itzultzen ongi baldin badakite, baina ez baldin badakite edo ez badira gai adierazteko?» (Iruñea).

Bestalde, guraso hauen artean badira euskararen erabilerarekin eta normalizazioarekin kezkatuta daudenak. Batzuek harrituta ikusten dute, egindako ahalegin guztiak egin eta gero, haurrek ez dutela euskararik egiten eskolatik kanpo: «Nola lortu anai-arreben artean euskaraz egin dezaten? Eta kalean? Nola motibatu?» (Ermua eta Iruñea). «Euskararik gabeko opor garaiek kezkatzen naute» (Iruñea). Euskararekiko jarrera ezkorra gutxitan azaldu da: «Batzuetan euskaraz hitz egitea ez duela gogoko aipatzen du» (Muskiz).

Egoera honek epe luzera izan ditzakeen ondorioez ere galdetu ohi dute. Bitxia da, baina era honetako galderak ez dira arraroak 2-3 urteko haurren gurasoen artean: «Batxilerrera edo unibertsitatera heldutakoan, zailtasun handiak al daude B eredutik Dra pasatzeko?» (Muskiz). «Etxean erdaraz hitz eginda, bermatu al daiteke ikasketak amaitzean, haurra behar bezala prestatuta irtengo denik?» (Tutera). «Arazorik izango al dute, aurrerantzean erdaraz ikasi behar badute?» (Iruñea eta Ermua).


Desadostasun gutxi

Gaur egun indarrean dagoen hizkuntza politikarekiko desadostasuna gutxitan azaldu da -seguruenik jarrera horretakoak hitzaldi hauetara azaltzen ez direlako-. Irakasleen egoera, jasotako hezkuntzaren kalitatea, eta gaztelaniaz hitz egiteko zailtasunak dira agertutako gaietako batzuk: «Nire seme-alaben hezitzaileek euskara azkar eta behartuta ikasi dute. Zer kalitate du ikasten ari diren euskarak?» (Sestao) «Nik ez daukat euskararen kontzientziarik. Oso gustura nago alabak ikasiko duelako baina ohartzen naiz haur asko ez dela egiazki elebidun eta erabateko okerra iruditzen zait» (Zumaia). «Nola lortu elebitasun orekatua? Iloba bat zuzenbidea euskaraz ari da ikasten eta ez da gaztelaniaz irakurtzeko gai» (Elorrio).

Galdera hauek guztiak, euskararekiko kezkaren seinale ere badira. Gurasook beren seme-alabek euskaraz jakin dezaten nahi dute. Horregatik, oso garrantzitsua da kezkak argitzea eta, haurrekin batera (eta euskaltegietan, noski), beren euskara maila modu atseginean hobetzeko duten aukera ikustaraztea. Guraso erdaldunei zabaldu beharreko mezuaren laburpen ezin hobea egin zuen Elorrioko guraso gazte batek: «Lehen egoera hau arazo gisa ikusten nuen, eta entzundakoak entzunda, hemendik aurrera aukera paregabe bezala ikusiko dut».

Haurren euskararekiko motibazioa eta etxeko lanak

Nola motibatu?


- Arreta erakutsiz eta seme-alaben ikasketa prozesuan lagunduz.
- Beren ahalegina baloratuz eta zorionduz.
- Beraiekin batera ikasiz eta beren "ikasle" bihurtuz.
- Etxeko erabilera pasiboa bermatuz: zaintzaileak, musika, telebista, liburuak...
- Irakurketarako ohitura sistematizatuz.
- Euskarazko ekintza eta jardueretan esku har dezaten bermatuz.


Etxeko lanak


- Etxeko lanen helburu nagusia ikasteko ohiturak sortzea eta eskolan ikasi dutena barneratzea da.
- Etxeko lanak haurrek egin behar dituzte. Gurasoek lagundu besterik ez, eta norberak ahal dezakeen neurrian, noski.
- Guraso euskaldun askok ere ulermen arazoak ditu, euskarak bizi izan duen egoerarengatik. Askotan soluzioak berdintsuak dira: hiztegiak, itzulpenak...
- Edukiak landu behar direnean gurasoek dakiten hizkuntzan azalduko dituzte eta ondoren haurrak euskarara egokituko ditu.
- Ikasitakoaren errepasoa egin behar denean, paragrafoak, marrazkiak, letra belztuak, eta abar lagungarri gerta daitezke euskara ez dakienarentzat.
- Zalantzak edo kezkak tutoreekin kontsultatu.


Azkenak
EAEko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren analisia aurkeztu du Gorbeialdeko Herri Unibertsitateak

EAEn, energia berriztagarriko instalazioak non jarri daitezkeen biltzen du Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS). Plana osatuta dago, eta laster onartuko dute. Alabaina, zenbait adituk hutsuneak dituela ohartarazi dute, tartean, Gorbeialdeko Herri... [+]


2025-04-09 | Sustatu
UEUk aurtengo uda ikastaroen zerrenda finkatu du

UEUren 53. Udako Ikastaroak izango dira aurtengo udakoak. Zein jardunaldi eta ikastaro izango diren jakinarazi berri dute. Matrikulazioa aurrerago, maiatzean.


ANE LABAKA MAYOZ:
“Ama izatean bizitako zurrunbiloari hitzak jartzen saiatu naiz”

Ane Labaka Mayoz bertsolari eta idazleak ‘Hezur berriak’ (SUSA, 2025) poesia liburua plazaratu berri du. Bertan, amatu aurreko eta ondorengo hilabeteetan bizitako beldurrak, ilusioak, biolentziak, presio sozialak, erruak, pozak eta nekeak bildu ditu.


“Badaude diskriminazio egoera baten zantzu nahikoak, gutxienez eskatzen dutenak Debako liburutegian ikerketa bat aurrera eramatea”

Irati Aizpurua Alquezar abokatuak zuhurtziaz erantzun ditu ARGIAren galderak, eta testuinguru juridikoa eman digu, Debako udal liburutegian gertatzen denaren inguruan. Elkarrizketa zabal batean berriki kontatu dugunez, 2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur... [+]


Lekeitioko Udalak etxebizitza turistikoen lizentziak geldiarazi ditu

HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.


Israelek eginiko beste sarraski bat atera da argitara: Rafahn hamabost osasun langile hil eta ondoren hobi komun batera bota zituen

Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]


50.000 plakako zentral fotovoltaiko bat jartzeko proiektua aurkeztu dute Agurainen

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]


Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


2025-04-08 | ARGIA
Grebara joko dute Donostiako gizarte zerbitzuetako langileek

Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".


2025-04-08 | Bertsozale.eus
Gasteizko Pinto pintto taldea garaitu da Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 18an hasitako 2025ko Arabako bertso Kuadrilla artekoa amaitu da, 14 bertso egun eta 4 finalerdiren ostean helmugara heldu da larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatua egon da.

2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


Hiru eguneko greba zikloari ekin diote Bridgestoneko Basauriko langileek, eta arratsaldean mobilizazioa egingo dute

Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.


Eguneraketa berriak daude