Euskaldunak eta euskaltzaleak


2021eko uztailaren 16an
Euskalduna, definizioz, euskaraz dakiena da. Ez dakit egungo egunean zenbat garen euskaldunok. Gero eta gehiago. Ikastetxeetan gazte anitzek ikasten dute euskaraz. Euskaldun bihurtzen dira, kanpotik etorri badira ere. Gero euskaraz egiten ote duten, hori beste kontu bat da.

Euskaltzalea euskalduna baino askoz gehiago da. Euskaraz jakiteaz gainera, euskaltzaleak euskara maite du eta ahal duen neurrian euskararen alde lan egiten du. Euskarak oraindik ere bizirik irauten badu, euskaltzaleei eskerrak irauten du.

Euskaltzaleak euskal kontzientzia dauka. Euskaldun hutsa, euskaraz jakin arren, maiz ez da euskaragatik arduratzen. Euskal giroan euskaraz egingo du. "Norat haize, harat aise". Eta haizea Euskal Herrian gehienetan erdararen alde dagoenez gero, bera gustura bizi da erdaraz egiten.

Egungo egunean euskarak duen problemarik latzena hauxe da. Askok euskaraz jakin arren, erdaraz egiten dutela. Hots, euskaldunak dira; euskaltzaleak ez. Ez dute euskal kontzientziarik.

Euskal Herriko euskaldun guztiak euskaltzaleak balira, euskara egoera askoz hobean legoke. Baztertua dagoen tokietan agertuko litzateke.

Nola eman euskal kontzientzia? Hementxe dago koska.

Lanik handiena ikastetxeetan egin behar da. Euskaraz irakatsi ez ezik, ikastetxeetan euskara erabiltzeko motiboak ere eman behar zaizkie gazteei. Ni neu lan horretan ibilia naiz zenbait ikastetxetan hitzaldiak eginez. Baina lan nagusia bertoko irakasleek eta andereñoek egin behar dute egunero-egunero. Eta aurreneko urratsa beraiek beti euskaraz egitea da. Beraiek izan behar dute euskal kontzientzia. Ez daukanak ezin eman.

Gertatu izan da ikastolan bertan maisuak eta andereñoak elkarrekin erdaraz egitea. Nola egingo dute ikasleek euskaraz beren irakasleak erdaraz mintzatzen ikusten badituzte? Etxeetan ere gertatu izan da, euskaraz dakiten gurasoek haurrei euskaraz egiteko esan eta beraiek elkarrekin erdaraz jardutea.

Bestela Deustu Unibertsitatean, 35 urtean, Soziologian, Komertzialean eta Historian, neure ikasleen artean kontzientzia hori itsasten saiatu naiz. Eta gero Euskal Filologia sortu genuenean, euskal filologoekin gauza bera. Egiazko euskaldunak toki guztietan erabili behar duela euskara.

Euskaraz egiten duenak bi gauza erakusten dituela. Nortasuna duela eta kultura duela. Nortasuna du giroaren kontra ari delako eta kultura du erdaraz gainera euskaraz ere badakielako. Ezin liteke, ordea, lan guztia ikastetxeetara mugatu. Euskal Herri osora hedatu behar da euskal kontzientzia. Nork bere arloan guztiok egin dezakegu ahalegintxo bat.

Badago talde bat, baina, kontu honetan lan bikaina egiten ari dena. Maiz nekeak eta erasoak jasanez: Euskal Herrian Euskaraz. Talde hori zinez saiatzen da lelo hori zabaltzen: Euskal Herrian euskaraz egin behar dugula. Zazpi probintzietan ari da lanean. Astero-astero irakur liteke non edo han talde horretakoak agertu direla, euskara defendatzeko.

Euskal Herrian Euskaraz taldeari esker, gero eta gehiagok dakite euskara Euskal Herriko lehendabiziko hizkuntza dela eta baztertuta eta zapuztuta baldin badago, alde handiz gure axolagabekeriagatik eta inguruan dugun politika zanpatzailearengatik dela.

Ibarretxeren egitasmoak politikan egin duena, hizkuntza arloan egiten du EHEek. Ibarretxeren planak porrot egin duela diote batzuek. Hauxe uka ezina, ordea: gaurko egunean toki guztietara hedatu dela plan horrek aldarrikatzen duena. Euskaldunok, geuk erabaki behar dugula etorkizuna.

Eta EHEeri esker gero eta garbiago dago horren antzeko egia. Ezin daitekeela onartu Espainiako hirugarren artikulua, euskaldunok behartu egiten gaituena gazteleraz ikastera eta euskaraz ez. Geure etxean geuk erabaki behar dugu zein hizkuntza ikasi eta zein erabili.


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


Eguneraketa berriak daude