Bestaldeko galeria


2021eko uztailaren 27an
Iparraldera lehenengoz joan nintzenetik irudi bat geratu zitzaidan ezabaezina: bikiniak. Miarritzeko hondartzan, neska batzuk bularraldeko eta kuleroz soilik jantzi-erantzita zeuden. Gu, morboaren morboz, hondartza gaineko terraza batetik begia kendu ezinik. Bikiniak, guretzat, estazioko jefeak leihatilaren atzeko partean ezkutatzen zituen argazki porno usteko kontua ziren.

Ikurriña ere, makilan zintzilik eta haizetara, egun hartan ikusi nuen lehenengoz, Getaria edo Bidarteko lantegi hartan. Hegoaldekoontzat galdu ezinezko ikuskizuna. Bestalderako lehen bidaia izan zen hura, gurasoen eskutik, 1960 inguruan. Artean ez genuen Iparraldea esaten, Bestaldea baizik. Eta handik ezagutzen genuen apurra Mixel Labegerieren diskoak ziren Astoa Balaam, Katua Pitxitxi eta Maketo kantuekin.

Hurrengo hamarkadan geure kabuz joaten hasi ginen Iparraldera, han zeuden lagunen aitzakian. Kostaldean prêt a porterreko dendek erakartzen gintuzten. Geroxeago atentatuz hil zuten Agurtzane Arregirena, Hegoaldean ezagutzen ez genituen markak... Eta barnealdean sartzen hasi ginen Maskarada eta Pastoralen aitzakian.

Poliki-poliki lagunak egiten ere hasi ginen, kazetari lana tarteko. 1989an Altzai-Lakarrikoen Zumalakarregi pastorala Ormaiztegira -Jeneralaren herrira- ekartzea lortu genuen, Allande Boutinen laguntzarekin.

Ahaztu ezinez geratu zaizkit Telebistan Iparraldekoekin egindako saioak. Ados? izenekoa daukat gogoan, ez dakit zein hauteskunderen aitzakian. Non luzitu zen, adibidez, Eñaut Etxamendi hizlari gisa. Koldo Amestoyren ipuin majikoak. Mixel Etxekopar eta konpainia zuzenean kantuan...

Gaur da eguna agendan 0033-559 prefijoa idatzi ere egin beharrik ez dudana, nahiz eta Pantzo Irigarairen parodian bezalatsu ibili batzuetan izen-abizenekin. Hurrengo egunetan han ditut hitzorduak. Lehena Donapaleun. Frantziskotarrek beren egoitza utzi zuten irailaren bukaeran eta etxe horrek betetzen zuen eginkizun sozialari jarraipena eman nahi dio Zabalik elkarteak. Boluntarioen bidez eutsiko diote zabalik etxeari, erromesei eta etxe gabeei ostatu eman, hainbat elkartek bilerak egiteko lekua ziurtatu...

Hurrena Aiherrara joango naiz, aeronautikako lanak egiten dituen Lauak enpresa multzora. 200 lanpostu Nafarroa Beherean, Hazparnetik hurbil. Tartean badut hitzordua Xabier Soubeletekin, Donibane Lohizune eta Arizkun artean mugitzen den pintorearekin.

Irailean arrantzako patroi diren bi emakume donibandar ezagutu nituen: Anne Marie Verges eta Bea Elizalde, hau Itsas-Geroa arrantzale ekologisten elkarteko presidentea. Urrian Ibardinen ibili nintzen, Bera eta Urruñako udalak eta Ibardingo benteroen elkartea bultzatzen ari diren eraberritzearen aitzakian.

Uda aurretik Pette Olhagarai itsasuarra elkarrizketatu nuen, apaiz langile-ohi ezkertiar eta konprometitua. Ordurako, eta Terexa Lekunberrik prestatutako Euskaldunen Argentina erakusketaren karietarat, Carolina Minaberri euskal-argentinarraren etxean izan nintzen Angelun. Beloken, Aita Martxel Etxandik, nazien kontzentrazio esparruetan egondako Gregoire Johannategi beneditarraren paperak eskura jarri zizkidan.

Polo Garat argazkilari barkoxtarrak, berriro ere Afrikara irteteko bezperetan, maskarada nola erretratatzen duen erakutsi zigun otsailean. Gonzalo Etxebarria pintore bilbotar-zuberotartuak Mendikotan daukan tailerrean hartu ninduen eta Donibane Garaziko Itzal Aktiboa elkartekoekin harremanetan jarri. Josette Dacostaren galerian egon nintzen haiekin, haren Etxea saileko koadroak eta lore sortenak ikusiz bide batez. Izurako Haize Berri elkartearen senideak, Larraldetarrak, Eñaut eta bere alaba Elena tarteko. Arte garaikidea bultzatzen dute, bi aldeetako artistekin.

Iazko urrian Urdiñarbeko Garaibin usoak sarez harrapatzen dituzten ehiztariekin egon nintzen, Mixel Xilope gidari. Oztibarren, Mattin Irigoienen ironia ikonoklastak sortutako West Ibarre Side Story ikuskizunaren entseguan, dozenaka herritar musikari, antzezle, dantzari... Gero Katty Irigoin ezagutu nuen, Montanan epailea den euskal-amerikarra. Abenduan, Fermin Arkotxaren eskutik, Xahoren hilobia grabatu genuen Baionan; gurutzerik gabeko hilobia, nahikoa eta sobera ehorzketa zibila izan zuen lehen euskaldunaren jitea antzemateko.

Atzerago geratzen zaizkit beste pertsonaia eta leku batzuk: Jean Louis Irazoki, puntako diseinatzailea, eta Sokoa lantegia Hendaian. Jesus Etxebarria eskultore arabarra, musikariak izan ziren Uruñuelatarren iloba, gerra ondoren Kanbora errefuxiatu eta Marie Hélène Gastigardekin ezkondua, pintorea berau, emakume zoragarria. Ximun Haran, Zuberoan, artean tramankulu asmatu berria zen magnetofoiarekin herri kantak grabatzen zituen pilotaria.

Pier Paul Berzaitzi arnasa hartzea bezain natural jaulkitzen zaizkio kantuak Lili baten kantorea diskoan. Ziur nago harrapatuko gaituela muskildiarrak Baratze batekin bezala. Kantuz erabat konkistatzen gaituzte Iparraldekoek. Baina ez da kantua Iparraldean lantzen den alor bakarra. Itxaro Bordari hitzak lapurtuz, "kürutxatüko gira" halako batean, egunerokoak sortzen duen ondare aberatsa trukatzeko.


ASTEKARIA
2005eko azaroaren 13a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi du Errusiaren... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


2025-04-25 | Aiaraldea
Baso Erresilentea proiektua martxan, mendietako jasangarritasunaren mesedetan

Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Analisia
Denok gaude katean

Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]


Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


MADDI OIHENART
“Kantuen ikastez hasi nintzen euskara ikasten”

1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]


Eguneraketa berriak daude