Orbeletan


2021eko uztailaren 23an


Sable hotsak

Espainol askok, hedabideek-eta bultzatuta, amildegi gainean eraikitako balkoi baten gisa ikusten du Kataluniako estatutua. "Eta balkoiak ez du barandarik!", egiten dute izututa. Bertigoak harrapa ez ditzan, Sanz jenerala agertu zen mikrofonoen aurrera militarrak zertarako dauden gogoratzera. Haren mingainak, sable batek bezala airea ebakirik, abisu eman zien kofradiakoei adi egon daitezen beren sable ondo koipeztatuekin.

Militarkote baten fanfarroikeria? Sanzen botoak eta nireak berdin balioko balute, barre egingo nuke Oxobik bere fabula hartan bezala: "Zinkulin eta Xanfarin, sable herdoildu zahar batzuekin". Hurrengo hauteskundeetan Sanzek ez luke Zapatero bozkatuko. Kito. Horretan geldituko litzateke auzia.

Hori da, behintzat, saltzen digutena.

Baina hautestontziak huts egiten badio, zertarako eta zer egiteko dagoen abisatu du Sanzek. Espainiako Gobernuak ez du erreakzionatu. Sanzek esandakoak entzun nahi zituelako seguru asko.


Konstituzioa korapilo


Esaten denaren eta errealitatearen arteko adostasuna omen da egia. Ezinezkoa da adostasun erabatekoa, ezinezkoa da egia. Erabatekoa, behintzat. Gezurrari, berriz, ez zaio errealitatea interesatzen, ez baldin bada aldatzeko, manipulatzeko, baztertzeko. Egiak deskribatu egiten du. Gezurrak, asmatu. Sortu. Ez zena, izatera ekarri, errealitate bihurtu. Politikak horren adibide ugari eta onak ematen ditu, egunotan ikusten ari gara Kataluniako Estatutuarekin: haren kontra ari direnek ez dute Estatutuak dioena kritikatzen, ez dute Estatutua ezagutzeko premiarik ere.

Iritzi publikoa deitzen diogun plazako builan gezurrak sortzen du egia, ez da paradoxa bat. Gaur egiatzat hartzen dugun kontu askok gezur handi bat -edo gezur txiki piloen meta handi bat- izan zuen bere garaian oinarri. Konstituzioa aipatzen dute, horra ba Konstituzioa. Beste hainbat tokitan aplikatzeko moduko formula bat omen, ez ditut haren alde esandako guztiak -asko arrazoizkoak- hona ekarriko. Baina ez dute sekula esaten zein baldintzatan atera zen aurrera. Ez dute esaten diktaduraren ondorioen beldurrak eragin zuela batzuen posibilismo gehiegizkoa, ez dute esaten diktaduraren itzal faktikoak atera zituela aurrera gaur sakratutzat dauzkaten hainbat kontu.

Beldurrak zaintzen du mahastia, beldurrak eragindako Konstituzioa errealitate bat da. Egia bat da, bai, baina gezur txiki eta handi asko ditu oinarri. Ez omen zen zaurian ozpina botatzea komeni, eta Estatuaren egitura, monarkia, ejertzitoa, diktaduraren kondena...: dena geratu zen ondo lotuta -Francok nahi izan zuen bezala alafede- Konstituzioaren korapiloarekin. Diktadurak irabazi zuen neurri handi batean, eta diktadurak irabazten segitzen du gaur ere: Espainiak ez ditu oraindik Franco eta haren diktadura kondenatu. Ez da, ordea, konturik itsusiena: hainbeste gezurren gainean eraikitako Konstituzio hura darabilte gaur Espainiaren egiturari kilima txikiren bat egingo liokeen ezer aurrera ateratzeko iniziatiben kontra.


Zentzuzkoa den


Enperadorea hil zenean, lehen ministroa izan zen haren heriotzaz jabetu zen bakarra, jendea lanpetuegi baitzebilen enperadoreren aginduak betetzen. Lehen ministroak, ez baitzion inori eman heriotzaren berri, enperadorearen gorpua baltsamatu eta ezkutatu egin zuen.

Hurrengo urtean sekulako uzta aberatsa izan zuten Inperioan. Eta bigarrenean. Eta hirugarrenean.

Jendea hain zoriontsu ikusiz, lehen ministroak enperadorearen gorpu baltsamatua erakutsi zion herriari:

- Ikusten? Azken urte hauetan hildako bat egon da tronuan, eta neu izan naiz benetan gobernatu dudana. Ikusi duzue zer nolako uztak izan ditugun. Neuk behar nuke zuen enperadore.

Herriak zentzuzkotzat jo zituen haren hitzak eta enperadore koroatu zuten. Ondoren, hil egin zuten, aurreko enperadorea bezain ona izan zedin eta uzta onak ekar zitzan beste hiru urtez.


Nik kontatu nahi dudana


"Zein da hitzok idatzi beharko nituzkeen hizkuntza? Hemengoa, nirea, ala zuk egiten didazuna, zuena? Argi dagoen bezala, neurea hautatu dut egiten ari naizen ekintza burugabe honen burugabekeria bera betetzeko. Agian historia orok bere eskriba behar du eta nik ez dut zuk eskatzen didazuna kontatu nahi, nik kontatu nahi dudana baizik".

Egunen batean polemikaren bat banu demagun Fernando Savaterrekin edo haren antzekoren batekin, Silvia Iparragirreren La tierra del fuego nobelako indigenak Londoneko epaile bati esandako hitzok edo antzeko samarrak baliatuko nituzke, neure hizkuntzan, badakit-eta arkakuso herren asmatiko bat naizela berek hain berenak eta indartsuak dituzten baliabide erraldoien azal gainean.


Europan hotz


Melillako hesia gainditu nahi duten etorkinek Sebastian Jungerren Ekaitz perfektua nobelako eszena bat ekarri didate gogora -pelikula bat ere egin zuten nobelan oinarritua-»: taberna bateko zerbitzariak opari bat egin dio den-denek baztertu egiten duten jenio petraleko marinel alkoholizatu bati. Marinelak ez du paketea zabalduko egun osoan.

Gauez, taberna ixteko orduan, tabernako neska, paketea zabaldu gabe dagoela ikusirik, haserretu egingo zaio marinelari. "Ez al duk zabaltzeko asmorik?".

Gera gaitezen une batez marinela paketea askatzen hasi den uneko eszenan. Sekulako hotza egiten du eta, sorgortuta baitauzka hatzak, baldar-baldar ari da paketea zabaltzen. Deseroso dago, tabernako neska begira baitauka, ez baitu ahuldaderik agertu nahi, ez baitu bere ohiko irudi petrala pitzatu nahi, ez baitu sentimendu positiboetan sinesten, gogorrarena egin beharra baitauka bizitza aurrera aterako badu...

Paketea zabaldurik, marinelak artilezko bufanda bat atera du bertatik. Bat-batean, negar zotinka hasi da eta hitz batzuk aterako zaizkio zotinen artetik: "Inork ez dit inoiz oparirik egin".

Melillako hesia gainditu nahi zuten etorkinek. Inork ez die inoiz ez bufandarik ez ezer oparitu.

Sekulako hotza egiten du Europan.


Idazleak garelako


Idaztetik ateratzen nauen konpromisoren bat gainera erortzen zaidanetan, Julio Cortazarrek Mario Benedettiri esandakoaz gogoratzen naiz:
- Ikusi duk orain ere? Idazleak garelako deitzen zigutek, eta eskaintzen dizkiguten lanek ez zigutek idazten uzten.


18/98+ kaiera


Ez duzue desenkusazko ezer esango, ez duzue atzera egingo, ez duzue barkamenik eskatuko. Legea zuekin dagoela diozue, eta beharbada hala izango da, trebeak zarete-eta legea zeuen neurrira josten. Baina, badakizue? Zuek burutu nahi duzuena zuen legearen araberakoa izango da baina ez lege guztiak baino unibertsalagoa den gizalegearen araberakoa.


Euskal kultura


Seko xaloa naiz, eta beti pentsatu izan dut euskal kultura sendotzeko esparru artistiko guztiek harreman estua behar luketela euskararekin, baina gainerako esparru artistikoek (arte plastikoek, musikak...) harreman eskasa dute euskararekin eta euskal literaturarekin. Nik ezagutzen dut Urliaren pintura, Berendiaren musika, Sandiaren zinea, baina Urliak, Berendiak eta Sandiak, beren buruak euskal kulturaren barruan ikusten badituzte ere, ezjakintasun ia erabatekoa dute egiten ari garenaz.

Eta horren kontrapuntuan, Koldo Izagirrek zioena: Euskaraz egindako oro sektorializatzeko joera dago, euskaraz egindako guztia euskara da, ez da kultura, ez da zinema, ez da teknologia.

Lerrootan eta aldizkari honetan agertu den guztia ere euskara da nonbait. Ez kazetaritza edo zutabegintza.


Azkenak
2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


Julen Goldarazena, 'Flako Fonki'. Xakea eta jotak
“Ez dakit euskara hobetu dudan edo lotsa galdu, baina horrek oso pozik jartzen nau”

Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]


Derrigorrezko hezkuntzaren etapa guztietan mugikorra debekatu nahi du Generalitateak

Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


2025-02-05
Esker mila

Palacio de Arozteguia promotorearen enkarguz, legez kanpo ekin zioten 2021ean Baztango Lekarozko lurretan ehunka haritz ebakitzeari. Herritarrek gelditzea lortu zuten, gorputza makinen aurrean jarrita eta lur horietan egunak eta gauak emanda. Ilegalki jardun zuen enpresak ez du... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


Judimendi: A ereduko ikastetxe estigmatizatua D ereduko auzo-eskola bilakatzen

Eskola segregatua izan da Gasteizko Judimendi ikastetxe publikoa, hiri guztiko ikasleak hartu ditu, jatorri atzerritarreko familien seme-alabak. Baina A hizkuntza eredutik D eredura igarotzeaz gain, auzoak eskola bere sentitzeko eta auzoko familiak erakartzeko egindako... [+]


Mayotteko papergabeak: Chido zikloiaren biktima ikusezinak

Gurera ekarri dugu Achille Mbenbe politologo kamerundarraren "nekropolitika" terminoa. Heriotzaren prismatik begiratzen die herritartasunari eta botereari, eta argi uzten digu pertsona multzo batzuen biziak gutxietsiak, balio gabekoak eta beraz, lasai asko desagertu... [+]


Eguneraketa berriak daude