Ihesi: Urdaibai, Itsasoa eta lurra bat

  • Animalien eta landareen sehaskari so egin ditugu urratsak.

2021eko uztailaren 16an
Urdaibai Kantauri isurian dago, itsasora egiten duten hainbat haran txikik osatua eta estuario baten bi aldeetara antolatua. 220 kilometro koadroko landa eremu zabalean, Bizkaia osoaren %10 hartzen du gutxi gorabehera. 22 udalerrik osatzen dute Urdaibai baina horietarik 12 daude naturgune babestuan: Mendebaldean Zornotza, Morga, Errigoiti, Arrieta eta Bakio aurkituko ditugu. Erdialdean, estuarioaren ezkerretara, berriz, Muxika, Gernika-Lumo, Forua, Murueta, Busturia, Sukarrieta, Mundaka eta azkenik Bermeo. Erdialdean, baina estuarioaren eskuinetara, Mendata, Ajangiz, Kortezubi eta Arteaga hurrenez hurren. Eta Ekialdean, Munitibar, Arratzu, Nabarniz, Ereño, Ibarrangelu eta Elantxobe.

Guztietan gailen dira Gernika eta Bermeo: Gernika, merkataritza eta komunikazio gune izan delako; Bermeo, berriz, itsas bizimoduari loturik hazi da eta Kantauri itsasertzeko baxurako arrantza portu garrantzitsuena da. Kostalde malkartsua du, irtenunez eta sartunez betea. Karezko haitz handiek diosala egin eta urak barneraturiko herriak dira. Naturarekin abegitsu izaten ikasi du Urdaibaik.

Urdaibaiko Naturgunea bi eremu nagusik osatzen dute. Batetik daude mendiak, gailurrak eta maldak. Bestetik estuarioa, itsasoari estu atxikia. Itsasoak eta mendiak bat egiten duten eremu liluragarri horretan, hezetasuna lagun dela, ekosistema aberatsa osatu da. Artadia berezi da bere handitasunean. Gainera egoki zaindu da, eta kutsaduraren erasoari hesi eta murruak eraikitzen asmatu dela antzematen zaio. Hala ere, padurak barreiatu du lau haizetara Urdaibairen izen handia: Euskal Herriko hezegune nagusia da, 1.300 hektareatik gorakoa. Hegazti espezie andana, itsasadarraren hezetasuna eta harearen lehortasuna muturreko kontrastean.


Txoko liluragarriak adina ibilbide

Urdaibaiko herriak eta mendiak lotuz ibilbide politak egin daitezke biosferaren mugetatik ihes egin gabe, autoz, bizikletaz eta oinez.

Itsasadarraren ezkerraldea hautatu dugu guk. Gernikan hasi eta Forua, Murueta, Sukarrieta, Mundaka eta Bermeo bisitatu ditugu. Gernika udal mugarte aberatsa da, zabala hedaduraz, eta zabala baliabideetan. Urdaibaiko eskualdean zerbitzugune nagusia da eta inguruko jende andana biltzen da Gernikara orotariko beharrak asetzera.

Ezker eta eskuin belardiek inguraturik, errepidean aurrera egin eta Foruara iritsi gara. Oka ibaiaren ertzean, basoko etxalde txiki honetan nekazaritza eta abeltzaintza, basogintza eta industria txikia dira sektore indartsuenak.

Murueta ere ez dago urrun, zinez da udal xehea, baina parrokiaren ederrak eraman du gure arreta.

Txatxarramendi uharteak eta Abina hondartzak 400 bat biztanleko udala dute jabe, Sukarrieta. Turismo eta zerbitzugune ospetsua da Bizkaian.

Eta kostaldearen usaina gero eta handiagoa delarik, parez pare egin dugu Mundakarekin topo. Arrantzak eta turismoak janzten dute Mundaka. Itsasoaren gardentasuna eta inguruko mendien berdea, kontraste paregabea da kale estuko herrixka honetan gora eta behera ibiltzeko. Itsasbehera denean padura ikaragarriak sortzen dira udalaren inguruan. Barnealdean, berriz, artelanak dira ikusle ororen arretagune. Santa Maria eliza esaterako, X. mendean eraiki zuten, itsasora begira dagoen atari paregabea oinetan duela.

Mundaka atzean utzita, Bermeora iritsiko gara azkenik. Herriaren alde zaharrak eta arrantza portuak egin dute ospetsu Bermeo. Antxoa, atun, txitxarro eta berdel usaina dario Aketx eta Izaro uharteei begira eraikitako etxadi honi. Matxitxako lurmuturra du alboan eta Aritzatzuko hondartzaren uretan, hari begira egoten dira bermeotarrak.


Fauna

Urdaibaiko natur aberastasuna ekosistemetan datza. Lurra ez da idor, errekei gardentasuna darie eta animali saldak daude nonahi. Ahoa bete hortz argazkia egiten ari natzaio hegaztitzar bati, barazki anitz dituen soroko hesolan zut, harro, geldi pausatuta dagoela.

Urdaibai bizigune paregabea da hegaztientzat padura, itsaso, erreka eta haranetako kaliza eta buztinen hezetasunetan. Europatik Afrikara bidaiatzen duten hainbat hegaztiren atsedengune ere bada.

Ugaztun handiak daude Urdaibain: azeria, erbinudea, katajineta, basakatua, azkonar eta basurdea, europar bisoia, ontzia, orkatza...

Ugaztun txikien artean intsektujaleak dira batzuk, satorra eta satitsuak esaterako. Beste batzuk karraskariak dira, sator txiki gorria, Pirinioetakoa, lusitanoa eta mediterranearra; larre-lursagua, sagu beltza, etxe-sagua, basoko sagua, uzta-sagua, muxar grisa...

Saurioak ere ikusi ditugu: musker eta sugandilak. Baina lasai, sauro pozoitsurik ez dago hemen. Ornogabeez elikatzen dira gehienak baina fruituak ere jaten dituzte batzuek.

Hezetasunak lagunduta anfibio erreserba handia eratu da Urdaibain. Igelak, apoak, tritoi eta arrabio larbak.

Oka ibaiaren sorreratik ibai ahora arte milaka arrain klase dago. Goialdean errekako amuarraina, mazkarra, aingira eta ezkailua. Erdialdean barboa eta loina, kabutxino txikia, korrokoia eta platija, eta aingira.


Landaredia

Kostaldeko hareatzak ez dira handiak azaleraz, baina bertako landaredia bakarra da inguruan. Tamalez, inguruko aldaketek, klimak eta gizakiak gogor jo dituzte hareatzak. Txilardiak, otadiak eta iratzeak dira hareatzetan nagusi, kostaldeko labarretan. Oso fauna urria dago hareatzetan, ornogabeena batez ere. Hegaztien artean, belatz gorria, hontza zuria eta ubarroi mottoduna.

Oinarrizko datuak


Hedadura:

220 kilometro koadro (Bizkaia osoaren %10).


Osaera:

22 udal. Herri-gune nagusiak Gernika eta Bermeo dira.


Ibaiak:

Oka, Golako, Mape, Artike eta Laga.


Interesguneak:

Mundakako padurak.
Izaro uhartea (Bermeo).
Santimamiko kobak (Kortezubi).
Laida eta Laga hondartzak (Ibarrangelu).
Gaztelugatxe uharteko San Joan eliza (Bakio).

Urdaibaiko herri batzuk ikusgai

Zornotza
Mendiz inguratuta eta Ibaizabalek zeharkatuta Durangaldean dago. 15.000 biztanle inguru ditu eta gehienentzat industria da ekonomia jarduera nagusia. Merkataritza ere garrantzitsua da eta maila apalagoan baita nekazaritza eta abeltzaintza ere. Erromatarren garaian hainbat lan egin zuten Zornotzan, eta garai hartako arte erakusgarriak ugariak dira. Etxanoko elizatea garrantzitsua izan zen, Bizkaiko jaurerriaren eta Nafarroako erresumaren arteko mugarria han zelako.


Morga

Bizkaiko udalerri txiki honetan 400 bat biztanle bizi dira, abeltzaintzari eta nekazaritza lanei lotuta. Artoa, zuhainak eta barazkiak lantzen dituzte baso zabaletan.


Bakio

Bakioko erroldan 2.000 bat lagunen izenak jaso dira, baina turismogune garrantzitsua izanik, udan gora egiten du nabarmen populazioak. Gaztelugatxe uharteko San Joan ermita atzerriko turista askoren arretagune bihurtu da.


Kortezubi

Kortezubiko udalerria historiaurreko aztarnek egin dute ezagun Euskal Herrian. Santimamiko kobak, Atxondo eta Elesuko haitzuloak eta beste hainbat aztarna bisitarien topaleku dira egunero.


Ibarrangelu

Laga eta Laida hondartzek egin dute berezi Ibarrangelu. Lehen sektoreak ez ezik, zerbitzuen alorrak ere indar handia hartu du Bizkaiko kostaldeko udalerri txiki honetan.

Elantxobe

Bizkaiko kostaldeko udalerri hau oso menditsua da eta kale aldapatsuak ditu erdigunean. Ogoño lurmuturrak babesturik, arrantzari eta arrain industriari begira hazi da..


Azkenak
Goya sariak eta esaten (ez) diren hainbat kontu

Euskal herritar ugari saritu ditu Espainiako zine akademiak pasa den asteburuan banatu diren Goya sarietan. Artikuluaren bigarren partean, zeresana eman duten hainbat kontu aletuko ditugu.


Altzairuari eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

AEB inportatzen dituen altzairu eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiola iragarri du Donald Trumpek. Ez du zehaztu noiz sartuko den neurria indarrean.


Bosgarren preso trukea egin dute Hamasek eta Israelek

Bien arteko su-etena indarrean sartu zenetik hiru aste bete direnean, Hamasek guztira 21 bahitu askatu ditu eta Israelek, berriz, 730. Bahitu israeldarren irudiak "gizateriaren aurkako krimen baten adibidea" direla salatu du Israelgo presidente Isaac Herzogek.


Carrefourren kontrako boikot egun nazionala antolatu du DBZk

Gizarte Palestinarrarekin elkartasunean luzatutako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak kanpainak "baterajotze nazionalera" deitu du otsailaren 15erako Carrefourrek Hego Euskal Herrian dituen bost merkataritza zentrotan. 


Mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakasleak salatu du sareetan identitatea ordezkatu diotela

"Gaia argitu arte, irakaslea ez da campusera itzuliko", adierazi du Joxerramon Bengoetxea errektoreak, eta gehitu du "bitartekaritza" bat abiatu dutela zer gertatu den ikertzeko eta horren aurrean zer egin ikusteko. EHUko Ikasle Kontseiluko lehendakari... [+]


EH Bilduk zerrenda bateratuak osatzeko eskua luzatu die EAJri eta ezker konfederalari, Espainiara eta Europara begira

"Adostasun zabaleko gutxieneko programa amankomun bat" oinarrian izatea posible da, EH Bilduren esanetan. Zerrenda bateratuak osatzea lehenetsiko du Espainiako eta Europako hauteskundeetan, Frantziako Estatuko Fronte Herritar Berriaren tankera hartuta.


Ibaipeko autobidearen proiektua gelditzea exijitu dute ehunka lagunek Bilbon

Bizkaiko Foru Aldundiak abiatutako proiektuak "herritarren benetako beharrei" erantzuten ez diela salatu dute, Subflubiala EZ! plataformak deituta. Autobideak eraiki ordez, instituzioek garraio publikoa sustatu behar dutela adierazi dute.


Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze oroitu dituzte Zaldibargo zabortegiaren hondamenditik bost urtera

Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako.


“Udala legez kanpo ari da errolda ukatzen gasteiztar behartsuenei”

Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]


2025-02-10 | Behe Banda
Barra warroak |
Gaia atera

Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]


2025-02-10 | Hala Bedi
[Hala bideo] Palestinaren aldeko eta Israelen aurkako oihua ozen entzun zen ostiralean Gasteizen

Ehunka pertsona mobilizatu ziren Maccabi Tel Aviv talde israeldarrak Gasteizen jokatu duela gaitzesteko. «Israelgo Estatuaren normalizazioari» ekarpena egiten diola kritikatu diote Baskoniaren zuzendaritzari.


Save the children, saldu bonbak

Pilar Kaltzada Zedarriak taldeko kidea da. Urtarrilaren 15ean taldeak armagintza industria bultzatzeko hurrengo urteotan egongo den “aukera bikaina” aprobetxatzera deitu zuen, oihartzun handia izan zuen ekitaldi arranditsuan. Gasteizkoak talde antimilitaristaren... [+]


2025-02-10 | Amanda Verrone
Euskal Herriko lurra deskolonizatu:
Euskara agroekologikoa da

Horrela eman diogu amaiera deskolonizazioari buruzko lantaldeari, joan den azaroan Arraia-Maeztun (Araba) egin ziren “Euskal Herrian ekofeminismoak gorpuzten” topaketen baitan. Lurraldearen defentsaren hainbat espresioren babesleku izan zen, ideia emankorren hazitegi... [+]


Eguneraketa berriak daude