British Pop: Pop artearen jatorrizko labela

  • Estatubatuarrek dena inork baino handiago eta deigarriago egin behar dute. Pop artean pentsatzean, Andy Warhol, Marilyn Monroeren irudi koloreztatuak, Campbell zopak edo Lichtensteinek komikietatik hartutako pertsonaiak datozkigu gogora. AEBak, beraz. Bilboko Arte Ederren Museora hurbiltzen denak, ordea, Erresuma Batuan ere pop artea egiten zela ikusiko du, AEBetan baino lehenago gainera. Pop korronte artistikoaren jatorri europarra errebindikatzen duen erakusketa honek British Pop du izena, otsailaren 12a arte egongo da ikusgai eta 19 artistaren ehundik gora lan jasotzen ditu. Marilyn Monroe ageri da lanen batean, baina Brigitte Bardot gailentzen zaio.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

«Pop artea da: Herrikoia (masa publikoari eskainia). Iragankorra (epe laburreko irtenbidea). Ez nahitaezkoa (erraz ahanztekoa). Kostu baxukoa. Seriean ekoiztua. Gaztea (gazteriari zuzendua). Gatzduna. Sexya. Efektista. Glamourrez betea. Negozio handia». Richard Hamilton britainiarrak idatzi zuen formulazio hau Peter eta Alison Smithson arkitektoei idatzitako eskutitzean, 1957ko urtarrilaren 16an, pop mugimendua bera sortu baino lehen, mugimenduko artista gehienek pop etiketa mereziko lukeen obrarik egin ez zutenean. Hamiltonek bai, ordea: hilabete batzuk lehenago lerro hauen gainean ipini dugun Just what it that made... collagea egin zuen eta bertan, pop artistek hain maitea izango zuten teknikaz gain, mugimenduak gerora erabiliko zituen elementu ikonografiko asko sartu zituen. Peter Blake-ren Children Reading Comics (1954) lanean edo Eduardo Paolozzi eskoziarraren Bunk! collage sortan (40ko hamarkadaren amaiera eta 50ekoaren hasiera) dagoeneko poparen zantzu batzuk ere antzeman daitezke.

Adibide hauek eta Bilboko Arte Ederren Museoan bildutako ehundik gora collage, margo, grabatu eta eskulturak erabili ditu Marco Livingstone erakusketaren komisario eta pop artean adituak errebindikazio hau egiteko: pop artea nagusiki fenomeno estatubatuartzat jotzen bada ere, jatorria Erresuma Batuan du eta bertan, Londresen bereziki, mugimenduak merezitako errekonozimendua jaso ez duen garapena izan zuen 60ko hamarkadatik aurrera, akademizismotik urrundutako Royal College of Art-eko ikasleen eskutik.

Eskola honetako ikasleak izan ziren, besteak beste, David Hockney, Allen Jones, Derek Boshier, Peter Phillips, Patrick Caulfield eta Pauline Boty. Baita R.B. Kitaj estatubatuarra ere; gerora AEBetara itzuli bazen ere, Europan ekin zion pop bideari.

II. Mundu Gerra amaituta, arte eskolen eskakizun akademiko zorrotzak ere amaitu ziren. Langile klaseko ikasleei formazio artistikoa jasotzeko aukera zabaldu zitzaien eta pop belaunaldia sortu zen horrela. Kultura herrikoia kontuan hartzen hasi ziren, eta lehenago hutsalak eta duintasun gutxikoak ziren gaiak jorratzen. Aktualitatea eta politika jasotzen zuten artistek, prentsan eta geroago telebistan jasotzen ziren bezala. Komunikabideek inprimatzen zutena erabiltzen hasi ziren, eta horregatik zen haientzat hain baliagarria collagea. Boshierrek, esaterako, karrera espaziala edo Kubako misilen krisia hartu zituen gaitzat, Colin Selfek aterpe antinuklearren paranoia irudikatu zuen eta Nicholas Monrok extralurtarren eskulturak egin zituen. Gehienetan gizartearen kritika garratza egin zuen popak ezkerreko ikuspegitik.

Gerra Hotzaren urteak ziren, baina baita Hollywoodeko izar handienak ere. Artista britainiarrek ez zieten uko egin Marilyn Monroe, Liz Taylor edo Jean Harlow bezalako ikonoei, baina Brigitte Bardot, Jean-Paul Belmondo edo Monica Vitti ere irudikatu zituzten. Eta berdin musikan: Elvis erregea ahaztu gabe, The Beatles Liverpooleko laukotea ere izan zen pop lanen protagonista, hemen jaso dugun Peter Blakeren koadroan kasu.

Oro har, AEBetako eta Erresuma Batuko pop mugimenduen artean ezin da alde handirik topatu. Bilboko erakusketa koloretsuak ez du korronte honek Londres inguruan izan zuen garrantziaz zalantzarik uzten. Orduan zer dela eta egon da pop britainiarra estatubatuarren itzalean? Bien arteko alde handiena promozioa delako. Estatubatuarrek askoz gaitasun handiagoa erakutsi dute euren lanak mundu osoan promozionatu eta bildumazaleak erakartzeko. Pop britainiarraren erakusketa handirik, ordea, ez da inoiz egin Erresuma Batuan eta lehena Bilbon egin da mugimenduaren loralditik 40 urte pasa direnean.



ASTEKARIA
2005eko azaroaren 06a
Azoka
Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude