ArdiBidez: Jakue Bidean beeeeera

  • Euskal Herritik pasatzen den Jakue Bideak badu bere errepresentazio grafikoa: ArdiBidez mahai-jolasa. Beronek markatzen digu Nafarroa, Biarno eta Zuberoaren arteko mugarri den Pausasac-etik Vianaraino ardi bihurtuta egin beharko dugun ibilbidea. Horretarako 63 lauki zeharkatu beharko ditugu, tableroaren erdigunerantz, baina bidaia ez da bukatuko abiapuntura itzuli arte. Lauki bakoitzak du bere azalpen txartela, non gabiltzan ohartu eta Jakue Bideko historia eta bitxikeriez jabetu gaitezen. Asisko Urmenetak landu ditu edukiak eta ARGIAk Kukuxumuxurekin eginiko lehen elkarlanaren emaitza da ArdiBidez. Erromesek bide ertzeko ostatuetan bere ondasun urriak dadotara jokatzen zituzten. Bota ezazu zerorrek ere dadoa, zoriak erabaki dezan zure bidea.

2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Tenplarioen planoa da berez ArdiBidez tableroa, antzar-jokoko espirituari eutsiz. Soldadu monje hauek erregeek baino indar handiagoa hartu zuten eta pertsegituak izan ziren. Horregatik, tableroko laukietan markatu zituzten bideko euren puntu seguruak -antzar-jolasean antzarrek babestutako etxeak, gure jolasean ardiak-, ostatuak, zubiak eta heriotza arriskua. ArdiBidez-ek laukien klabe eta kondairak gorde ditu, eta txarteletan dituzu irakurgai. Ekin diezaiogun Jakue Bideari: Aruetik (Via Podiensis), Garruzetik (Via Turonensis) eta Donapaleutik (Via Lemovicensis) datozen bide nagusiak Izuran batu, eta barnealdeko bidea zeharkatuko dugu, besteak beste Donibane Garazi, Orreaga, Iruñea, Gares eta Lizarran barrena, Ebro muga urdinera iritsi arte.

Erromatar galtzada hartuta eta ardi-pausoan, lasaiago ibiliko gara erromesak baino. Izan ere, Nafarroako Foru Zaharraren arabera, beilariak 30 eguneko baimena zuen Compostelarako joan-etorria egiteko. Horrek 60 kilometro/eguneko batez besteko erritmoa eskatzen zuen!

Argi bide-lapur, ordaindu beharreko zerga eta heriotzarekin eta baliatu zubiak, ardien laukiak eta bidezidorrak.


Kartzela

Izura, Donapaleu eta Donibane Garazira sartzeko ordaindu egin behar izaten zuten beilariek. Baina Vega de Valcarce herritik pasatzea kostatzen zitzaien gehien. Santiagora iristeko nahitaezko pasabidea izanik, Compostelako gotzainaren menpeko jauntxoak zeuden bertako bi gaztelutan. Jauntxo hauek zerga ordainarazten zieten erromesei aurrera jarraitzearen truke. Zailtasun hauen isla da kartzela eta bertan erortzen denak 3 txanda itxaron beharko ditu.


Ostatuan jostatu

Jakue Bide bazterreko ostatuetan berritzen zituzten indarrak ahulduta zetozen beilari akitu eta gosetuek. Beraz, ostatu eta ospitalez bete ziren bideko herriak. Izurak esaterako, hiru Jakue Bideren lotune izanik, bere une loriosenean 16 ostatu zeuzkan. Bizitzan dena ez denez ahalik eta azkarren ahalik eta urrunen iristea, ostatuan eroriz gero har itzazu hiru txanda gozatzeko.


Elkartasunaren putzua

Ur putzuan erorita, ezingo zara zeure kasa atera, beraz, itxaron beste jokalari bat erori arte. Horrela, bigarren erori denak hartuko du zure lekua, hirugarrena erortzeko zain. Putzu honek hondoan bere kondaira du: Erromes bati kalabaza urez betetzea ahaztu zitzaion Iruñera iritsi baino lehen (egungo Erreniega inguruan) eta zorabiatu egin zen. Deabrua agertu zitzaion erromes itxuran eta gertueneko ur putzura eramango zuela agindu zion, jainkoari zein Santiagori uko egiten bazien. Erromesak hori egin baino hiltzea nahiago zuela erantzun zion eta deabruak ihes egin zuen. Orduan, beste erromes bat agertu zitzaion eta honek putzura eraman eta bere maskorretik eman zion edaten.


58, Herioren zenbakia

Tenplarioak deabrua gurtzeaz salatu zituzten, eta euren ordena desagerrarazi zuten. Tenplarioek gurtzen omen zutena Baphomet izeneko burezurra zen, eta «LVIIIm» zeukan idatzia. Beraz, herioren aurpegi den burezurrari 58. laukia dagokio, noski. Heriotzak gertutik jarraitzen zituen pelegrinak, eta Orreagako «Sancti Spiritus» hezurtegian eta Eunaten hartzen zuten betiko atseden.


Lehen Michelin Gida

Aimerik Picaudek 1100. urtean osatu zuen Liber Sancti Jacobi erromesentzako gidaliburuak ez dirudi gure herrirako turismoa asko bultzatu zuenik: «Ikusten badituzu euskaldunak jaten ari, zakurrak edo zerriak etorriko zaizkizu gogora. Eta solasean entzunez gero, zakurren zaunkak irudituko zaizkizu, hain baita basa euren hizkuntza»... Deskribapenak gero eta hobe jartzen gaitu: «Herri basatia, beste guztiak ez bezalakoa ohitura eta jitean, gaizto amorratuak, beltz kolorekoak, kara ezduinekoak, gaiztofikatuak, perbertsoak, zirtzilak, desleialak, lizunak, mozkortiak, zakarrak, peroztuak, ustelak, arimagabeak, bizio guztietara emanak»... Euskal Herriko benetako Jakue Bidea ezagutzeko, sartu ardi-bidean.


Azkenak
Martxoak 3tik 49 urte
“1976ko Gasteizko greben mugimendua eskola politikoa izan zen”

Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


2025-02-28 | ARGIA
1936-1976an Nafarroan errepresaliatutako 407 irakasleak, nortzuk ziren?

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.


2027an ixten hasi behar diren zentral nuklearrak mantentzeko eskatu diote Iberdrolak eta Endesak Espainiako Gobernuari

Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta orain berdin egin dute Endesak eta Iberdrolak.


2025-02-28 | ARGIA
“Erdalduntzeko makina” salatzeko kanpaina abian jarri du Bilboko Guka mugimenduak

Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.


'Errealitatearen harribitxiak'
Arreta galdu barik

ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]


2025-02-28 | Gedar
Adin txikiko neska bati eraso dio Sarako kirol entrenatzaile batek

 15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.


Nafarroako Gobernuak Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima aitortu ditu

Nafarroako Gobernuak ofizialki aitortu ditu gure lurraldean giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima. Horien artean, hitzez hitz “motibazio politikoko biktima gisa” aitortzen ditu Patxi Erdozain, Eneko Compains,... [+]


Odon Elorzak Donostiako San Bartolomeko merkataritza zentroaren kontrako plataforma aurkeztu du

Donostiako alkate ohiak webgune bat sortu du, eta plataformarekin bat egiteko eskatu die herritarrei.


2025-02-28 | Sustatu
Webtest.eus: webguneen segurtasuna autoebaluatzeko tresna

PuntuEus-ek doako tresna erabilgarri bat jarri du edonoren eskura, webguneen segurtasuna erraz ebaluatzeko. Webtest.eus izeneko autoebaluazio-tresna honi esker, erabiltzaileek beren webgunearen segurtasun-maila modu sinple eta argian azter dezakete.

 


Okzitaniako A69 autobidea
Justiziak ezeztatu du obren gauzapena zekarren prefetaren ordenantza

"Historikotzat" jo du otsailaren 27an plazaraturiko epaia Lurraren Altxamenduak sare ekologista antikapitalistak. Bere aldetik, epaiaren "krudelkeria" salatu eta helegitea jarriko duela jakitera eman du Frantziako Estatuak. Duela hogei urte baino gehiago jarri... [+]


Arabako ospitaletako komunen irisgarritasun falta salatu du Eginaren Eginez elkarteak

Elkarteko Elena Avalosek salatu du aulki gurpildunarekin komunera sartzea oztopatzea, pertsona desgaituen eskubideen, autonomiaren eta duintasunaren kontra doala.


Txema Monterok EAJ birsortzea proposatu du, ‘Deia’-k zentsuratutako artikulu batean

Joan den asteartean La Vanguardia-n argitaratutako artikuluan egin zuen proposamena Txema Montero abokatu bizkaitarrak. 30 urtez Deia egunkariko kolaboratzailea izan da eta lehenik hara bidali zuen bere artikulua, baina egunkariak ez zion argitaratu.


Eguneraketa berriak daude