Aldeko haizea euskal negozio eolikoarentzat

  • Espainiako Gobernuak 2010 artean 680 bat milioi euro jartzea erabaki du, energia berriztagarriak bultzatzeko. Abuztuan, Ministroen Kontseiluak onartu zuen Energia Berriztagarrien Plana, eta helburuen artean dago energia eolikoaren oraingo potentzia instalatua 1,68an biderkatzea. Azkeneko urrats hori, bultzada handia izan daiteke energia eolikoaren arloko euskal enpresentzat. Garrantzitsuenak dira Gasteizko Gamesa eta Iruñeko Empresa Hidroeléctrica de Navarra (EHN).

2021eko uztailaren 20an

Egia esan, lehen ere ondo zebilen energia eolikoaren sektorean munduko liderrak diren euskal enpresen negozioa, hala nola Gasteizko Gamesarena, Iruñeko Empresa Hidroeléctrica de Navarrarena (EHNrena), Bilboko Iberdrolarena eta haien enpresa osagarriena, baina orain, Espainiako Gobernuak onartutako Energia Berriztagarrien Planaren bitartez aldeko haize berria altxatzea erabaki duenez gero, are hobeto ibil daiteke. Ez da ahaztu behar, bestalde, bai EAEko Gobernua, bai Nafarroakoa, horrelako energia berriztagarriak sustatzen aritu direla orain arte. Espainiako Gobernuaren plan berriaren bitartez, negozioa are handiagoa izango da. Espainiako Gobernuak altxatutako haize horretaz ohartuta, Gamesa euskal enpresak erabakia du etekin gutxien ematen dion dibisio aeronautikoa saltzea eta dibisio eolikoan zentratzea.

Energia eolikoaren alde egiten duen plana


Espainiako Gobernuak 2010 bitartean 680 bat milioi euro jarriko ditu energia berriztagarriak bultzatzeko. Egitamu horretan 23.598 milioi euro inbertitzea aurreikusten da. Gehienbat inbertsio pribatua izango da eta helburuen artean energia eolikoaren oraingo potentzia instalatua 1,68an biderkatzea dago. Planean, energia eolikoaren aldeko apustu garbia ageri da: 2010. urterako, gaur egunean instalatuak dauden 12.000 megawatetik 20.155era heltzea markatzen da eta ildo berean, bioerregaien erabilera bikoiztea eta eguzki-energia gehitzea. Industriako Ministerioaren planaren arabera, 2010. urtean eskari energetikoaren %12,1 energia berriztagarrien bidez estaltzea da xedea.

Negozio eoliko horretan buru diren Gamesa, EHN eta Iberdrola euskal enpresei ez ezik, sektoreko eta industria osagarriko beste hainbat euskal enpresei ere ekarriko die onura plan berriak, zeren industria osagarriko beste anitz sektoretan aritzen baitira enpresa handi horientzat lanean, hala nola forja librean, mekanizatuan, finkatzeko elementuetan eta makina erremintan, moldeak, abatzak, bastidoreak, biderkatzaileak, dorreak eta abarrak eraikitzen eta bukatzen.


Gamesak negozio eolikoa bakarrik nahi du

Gamesaren kapitalaren gehiengoa Iberdrolaren eta BBVAren eskuetan dago. Enpresa horrek azken aste hauetan plazaratu du utzi egin nahi duela oraingo egoeran garai batean bezain errentagarria ez den dibisio aeronautikoa, buru-belarri negozio eolikoan aritzeko, gaur egun errentagarria baita eta hala izango baita etorkizunean. Gamesak 2004. urtean egin zuen inbertsio-plana, 2008. urterako generadore eolikoak fabrikatzeko gaitasuna hiru aldiz biderkatzera bideratua. 2003ko ekitaldiaren itxieran, Gamesa Eolikoak hainbat potentziako 1.323 errota fabrikatu zituen. 2008. urterako, 3.400 generadore eoliko fabrikatzeko gaitasun potentziala zuen helburu, eta aurreikuspen hori negozioaren munduko urteko hazkundearen -%15etik %20ra bitartekoa edo- arabera egin zuen. Gamesak 2004. urtean 1.745 milioi euro fakturatu zituen dibisio aeronautikoa eta eolikoa kontuan hartuta, eta 222 milioi euroko irabazi garbia atera zuen.

Azken aldi honetan, Gamesa Eolikoak integratu egin du generadore eolikoak fabrikatzeko gaitasuna, prozesuko fase guztiei, diseinutik elaboraziora bitartekoei, erantzun ahal izateko. Estrategia horren haritik, hamabi enpresez osatutako taldea sortu du palak, palentzako moldeak, biderkatzaileak eta dorreak eraikitzeko. Bestalde, Gamesa Eolikoaren behar industrialei aurre egiteko, planta berriak eraikitzen ari dira han-hemen; besteak beste, Valentzian, Andaluzian, Amerikako Estatu Batuetan eta Asian eta horrela, prestatua dago merkatu berri hauek guztiak bere produktuez hornitzeko: Txina, Japonia, Australia, Brasil, Amerikako Estatu Batuak, Grezia, Egipto, Alemania, Italia, Frantzia eta Portugal.

Nafarroatik Txinara Empresa Hidroeléctrica de Navarra pribatizatuarekin

Urtea amaitu aurretik Empresa Hidroeléctrica de Navarrak -Espainiako Acciona eraikuntzako enpresaren eskuetan dago- funtzionamendurako prest entregatuko du Txinako Nantongen, Shanghaitik gertu, generadore eolikoen planta handiena. Bertan, datorren urtearen hasieran, 400 turbina eoliko fabrikatu ahalko dira urteko. Operazio hori hain da pisuzkoa, non joan den uztailean Jose Luis Rodríguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea bera joan baitzen Pekinera izenpearen lekuko izatera. Bi alde hauek sinatu zuten kontratua: Acciona Energíak (EHNk) eta Txinako Aerospace Science and Technology Corporation (CASC) enpresak, 130 enpresa eta 100.000 langiletik gora biltzen dituenak. Operazioa 24,6 milioi eurokoa izan da.
Horrez gainera, badira EHNren eta Txinaren arteko kolaboraziorako beste akordio batzuk: biomasarako eta bioerregairako planta pilotu bat egitea eta, iturri berriztagarrietan oinarrituta, itsasoko ura gezatzeko eta hidrogenoa produzitzeko (erregaien pilak) bideragarritasuna aztertzea. Nafarroako enpresak, bestalde, Nafarroako Barasoainen egindako 20 generadore eoliko, 1,5 mwh-ko potentzia unitariokoak, igorriko ditu Txinara, Barneko Mongolian parke eolikoa jartzeko; ordainetan, 21,8 milioi euro jasoko ditu.
Datu horiek Nafarroako negozio eolikoaren garrantzia erakusten dute, eta orobat beste energia berriztagarri batzuena. Aurrerantzean, Espainiako Gobernuaren energia berriztagarriak sustatzeko oraingo planak direla bide, indartu egingo da estatuan eta munduan daukan lidergoa. Gaur gaurkoz, Acciona Energía edo EHN talde-burua, munduko liderretako bat da energia berriztagarrietan, ezen 2.652 mwh-ko potentzia instalatua dauka, 89 parke eoliko sei herrialdetan, biomasaz generatzeko hiru planta, 11 megawat fotovoltaiko eta 8.700 metro koadro kolektore termikoetan, eta biodieselaren bidezko planta, azkeneko ekitaldian 603 milioi euroko salmenta lortu zuena. Negozio handi-handia, beraz, Nafarroako Gobernuak Acciona enpresa pribatu espainolari, Entrecanales familiaren kontrolpekoari, 773 milioi euroan saldu ziona. 156 milioi eurotik gora fakturatzen du, eta 43 milioi euro garbi baino gehiago ateratzen ditu urteko.


Azkenak
Goya sariak eta esaten (ez) diren hainbat kontu

Euskal herritar ugari saritu ditu Espainiako zine akademiak pasa den asteburuan banatu diren Goya sarietan. Artikuluaren bigarren partean, zeresana eman duten hainbat kontu aletuko ditugu.


Altzairuari eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

AEB inportatzen dituen altzairu eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkio, hala iragarri du Donald Trumpek. Egindako adierazpenak ez du informazio gehigarririk izan eta beraz neurriaren betearazpenak ez du data finkorik.


Bosgarren preso trukea egin dute Hamasek eta Israelek

Bien arteko su-etena indarrean sartu zenetik hiru aste bete direnean, Hamasek guztira 21 bahitu askatu ditu eta Israelek, berriz, 730. Bahitu israeldarren irudiak "gizateriaren aurkako krimen baten adibidea" direla salatu du Israelgo presidente Isaac Herzogek.


Carrefourren kontrako boikot egun nazionala antolatu du DBZk

Gizarte Palestinarrarekin elkartasunean luzatutako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak kanpainak "baterajotze nazionalera" deitu du otsailaren 15erako Carrefourrek Hego Euskal Herrian dituen bost merkataritza zentrotan. 


Mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakasleak salatu du sareetan identitatea ordezkatu diotela

"Gaia argitu arte, irakaslea ez da campusera itzuliko", adierazi du Joxerramon Bengoetxea errektoreak, eta gehitu du "bitartekaritza" bat abiatu dutela zer gertatu den ikertzeko eta horren aurrean zer egin ikusteko. EHUko Ikasle Kontseiluko lehendakari... [+]


EH Bilduk zerrenda bateratuak osatzeko eskua luzatu die EAJri eta ezker konfederalari, Espainiara eta Europara begira

"Adostasun zabaleko gutxieneko programa amankomun bat" oinarrian izatea posible da, EH Bilduren esanetan. Zerrenda bateratuak osatzea lehenetsiko du Espainiako eta Europako hauteskundeetan, Frantziako Estatuko Fronte Herritar Berriaren tankera hartuta.


Ibaipeko autobidearen proiektua gelditzea exijitu dute ehunka lagunek Bilbon

Bizkaiko Foru Aldundiak abiatutako proiektuak "herritarren benetako beharrei" erantzuten ez diela salatu dute, Subflubiala EZ! plataformak deituta. Autobideak eraiki ordez, instituzioek garraio publikoa sustatu behar dutela adierazi dute.


Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze oroitu dituzte Zaldibargo zabortegiaren hondamenditik bost urtera

Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako.


“Udala legez kanpo ari da errolda ukatzen gasteiztar behartsuenei”

Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]


2025-02-10 | Behe Banda
Barra warroak |
Gaia atera

Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]


2025-02-10 | Hala Bedi
[Hala bideo] Palestinaren aldeko eta Israelen aurkako oihua ozen entzun zen ostiralean Gasteizen

Ehunka pertsona mobilizatu ziren Maccabi Tel Aviv talde israeldarrak Gasteizen jokatu duela gaitzesteko. «Israelgo Estatuaren normalizazioari» ekarpena egiten diola kritikatu diote Baskoniaren zuzendaritzari.


Save the children, saldu bonbak

Pilar Kaltzada Zedarriak taldeko kidea da. Urtarrilaren 15ean taldeak armagintza industria bultzatzeko hurrengo urteotan egongo den “aukera bikaina” aprobetxatzera deitu zuen, oihartzun handia izan zuen ekitaldi arranditsuan. Gasteizkoak talde antimilitaristaren... [+]


2025-02-10 | Amanda Verrone
Euskal Herriko lurra deskolonizatu:
Euskara agroekologikoa da

Horrela eman diogu amaiera deskolonizazioari buruzko lantaldeari, joan den azaroan Arraia-Maeztun (Araba) egin ziren “Euskal Herrian ekofeminismoak gorpuzten” topaketen baitan. Lurraldearen defentsaren hainbat espresioren babesleku izan zen, ideia emankorren hazitegi... [+]


Eguneraketa berriak daude