Laborantza Ganbara: konfrontazio eredu

LARRUNen jaso ditugun hausnarketak laburbildu zituzten hiru sindikalistek eta ia entzuleei betarik eman gabe hasi ziren elkarri galdezka. Jose Elorrietak gaur egungo sindikalismoak nondik nora jo behar duen azaldu zuen. Sindikatuek hankak lurrean izan behar dituztela, egunerokotasunetik gertu egon behar dutela azpimarratu zuen. «Lurra zenbat eta gehiago ukitu orduan eta indartsuago da sindikatua» esan zuen.

Rafa Diezek galdetu zion Berhokoirigoini ea zer egin dezaketen langile sindikatuek nekazaritzaren alorretik gertuago egoteko. Bi bide azpimarratu zituen. Batetik, norbanakoaren jarrera lantzea aipatu zuen eta esan zuen badirela gaiak nekazari ez den jendea ere hurbil dezaketenak, adibidez, transgenikoen gaia. Bestetik, koadro juridikoa aldatzea beharrezkotzat jo zuen.

Rafa Diezek behin eta berriz aipatu zuen euskal esparru sozioekonomikoa eta Euskal Herrian esparru bateratua egiteko zailtasuna aitortu zuen. Sindikalistak astindu eta hitz politetatik praxisera igarotzeko garaia dela azpimarratu zuen. Euskal esparru sozioekonomikoaren osaketan Laborantza Ganbara jarri zuen adibide. Jose Elorrietak ere Laborantza Ganbara aipatu zuen, eredu «progresista» eta «nazionala» biltzen dituen erakundea. Laborantza Ganbara Frantziako Estatuari konfrontazio demokratikoa egiten ari dela esan zuen eta Hegoaldean berriz, indar gehiago izanda, Espainiako Estatuaren aurrean konfrontaziorik ez dagoela gaineratu zuen. Laborantza Ganbarak planteamendu estrategikoak eta egunerokotasuna bildu dituela azpimarratu zuen eta zera gaineratu: «Perspektiba positiboa da zuentzat eta Hegoaldeko hutsunea mahai gainean jartzen du». Euskal esparru sozioekonomiko bateratua nola egin galderari honela erantzun zion Berhokoirigoinek: «Iparraldean behar dugu existitu ofizialki, bestela ez dugu efikaziarik. Espero dut 20 urte gabe izango garela. Beharbada Departamenduaren bidez? Gero egingo ditugu gauzak Hegoaldearekin, baina ez bagara ez gara nibel bereko partaide».

Frantziaren atzaparrak

Jose Elorrietak egindako hausnarketaren arabera Laborantza Ganbara abian jarri dute, baina Frantziako Estatuak ez du burua makurtuko zentimetro bat bera ere. Nola egin aurre? Hona Berhokoirigoinen erantzuna: «Guk baditugu galderak erantzun gabe, baina uste dugu beraiek ere badituztela galderak erantzunik gabe».

Euskal esparru sozioekonomikoa osatzeko, ELAk eta LABek jarduera sindikal bateratua egiteko elkarri zer eskatzen dioten galderari erantzun zioten Elorrietak eta Diezek. Elorrietak azpimarratu zuen helburua dela onartzea bi erakunde direla, eta bi izanda, estrategia bera finkatzea. Nola egin lan bateratua? Ez dela erraza aitortu zuen, bestela honezkero egin zutela. Diezen ustez, «ziklo bat egin genuen eta beste jauzi batzuk eman behar izan direnean lokatzetan sartu gara. Ez dugu gaitasunik izan egoera politikoan kokatzeko. Elementu potoloez, estrategikoez hitz egiteko ordua etorri da. Prozesu politikoak eskatzen du eta herriak ere bai. Azkenaldian gutxi hitz egin dugu eta konfiantza galdu dugu».


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


Eguneraketa berriak daude