Kulturen artea. Ipuinak kulturen arteko zubi


2021eko uztailaren 20an

Irazki elkarteak antolatuta eta Tolosa 750. urteurrena fundazioak bultzatuta, Ipuinartean I erakusketa ikusgai da Tolosako Aranburu jauregian egunotan; azaroaren 4a arte egongo da zabalik. Ipuinak eta artea uztartzen dira bertan, kulturartekotasuna aldarri.

Bost kontinenteetako 36 artistek parte hartu dute. Fabrizio Cajas ekuadortarrak, Antonio Di Bellonio italiarrak, Felix Edu Alo ginearrak, Hiromi Inomata japoniarrak, Sukrü Karakus turkiarrak, Darcy Kiefel estatubatuarrak Tanya Tagaq kanadiarrak edo Jose Luis Zumeta eta Juan Gorriti euskaldunek, besteak beste. Kultura ezberdinetako elezahar, kondaira eta mitologiak -Paraguay, Egipto, India, Txina, Eskandinavia edo Euskal Herrikoak- margolan eta eskultura ederretan islatu dituzte. Artelanak egin dituzten artistei bospasei ipuin eman zitzaizkien aukeran, horren arabera lanak osa zitzaten, baldintza bakarrarekin: norberak aukeraturiko ipuina ezin zen izan bere kultura edo kontinentekoa. Artista bakoitzak ipuina aukeratu ondoren, ipuin horrek sentiarazten ziona margotu edo zizelkatu zuen eta, horrela, gauza bitxiak ikusteko parada daukagu erakusketa honetan. Esaterako, Greziako Poseidon ipuin ezagunari kubatar batek egindako lana edo Euskal Herriko Ligiko zubiko kondairak Japoniako artista batengan izandako sentipenak islatzen dira. Modu horretan, artisten artean ere kultura aniztasunaren eztabaida piztu nahi izan dute, beste kultura bateko lanak gertutik ezagutzeko aukera ematen duelako eta egilea ere, ezagutu dezaketelako hainbatetan.

Ipuinak hiru hizkuntzatan irakur daitezke erakusketan, euskaraz, gaztelaniaz eta jatorrizko hizkuntzan.Gainera, guztiak liburu batean bildu dituzte, Alberdania argitaletxearen eskutik, eta bertan ipuinez gain, margo lanen argazkiak ere ikus ditzakegu.

Hector Luna Ipuinartean Ieko koordinatzaileak adierazi duenez, erakusketa ibiltari hau bi urtean behin egiteko asmoa dute eta ekitaldi bakoitzean herrialde jakin bat gonbidatuko dute. Oraingoan Ekuatore Ginea gonbidatu dute eta herrialde hartako Kultura Ministerioak, Felix Edu Alo eta Ricardo Madana artista entzutetsuen partaidetza finantzatu du. Urriaren 29an, Ekuatore Gineako kultura ezagutzeko ekitaldi erraldoia egingo da Tolosan; egunean zehar hitzaldiak eta herrialde hartako janari dastaketa izango da. Iluntzean, berriz, dantzak izango dira. Horretarako Gineako dantzari eta abeslariak etorriko dira.

Kultur trukea

Ipuinartean I egitasmoa gauzatzeko ideia Alberto Letamendi ordiziarrak eta Hector Luna margolari ekuadortarrak izan zuten iazko irailean, literatura eta artea uztartuz erakusketa egiteko aukera ikusi zutenean. Sukrü Karakus, Jeannine Obono eta Ana Sanz elkarteko kideek begi onez ikusi zuten egitasmoa eta bosten artean koordinatu dute. Helburua zera da: beste herrialde batetik etorritako jendeak kultura bat baduela ikustaraztea eta bertako kulturari kalte egin gabe, kanpotik etor daitekeen kultura hori erakustea. Kultura ezberdinak uztartuz ekimen interesgarriak egin daitezkeela eta kultur aniztasuna guztiontzat aberasgarria dela erakutsi nahi izan dute hala. Urtebeteko erronka izan da, baina azkenean gauzatu egin da, guztien lan gogorrari esker eta Arteleku, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Kutxaren babesarekin.

Erakusketa baino gehiago

Irazki elkarteko lehendakari Rita Calderónek adierazi digunez, Ipuinartean I ez da erakusketa bat bakarrik, egitasmo horrek dituen zutabeetako bat besterik ez da. Erakusketaz gain, kulturartekotasunari buruzko jardunaldiak egiten ari dira ostiralero eta horretarako era guztietako ekitaldiak antolatu dituzte: mahai inguruak, filmak, hitzaldiak eta ipuin kontaketak, besteak beste. Irailaren 23an eman zitzaien jardunaldi hauei hasiera Go filma japoniarraren proiekzioarekin eta Gineako tradizioei buruzko dokumental baten proiekzioarekin itxiko dituzte urriaren 29an. Tolosa eta Ibarrako ikastetxeekin ere lan egin dute. "Garrantzitsua da gazteek ere kultur aniztasunaren ikuspegia garatzea, eta horretarako ezberdina dena ezagutu egin behar da, ezezagunari izaten zaion beldurra alde batera utzi eta topikoekin amaitu egin behar da, behin betiko", esan digu Calderónek.

Ipuinartean I egitasmoa bilduko duen bideoa ere abian da jadanik. Aurelio Vicente ari da lan horretan. Bertan, erakusketa, parte hartu duten artisten balorazioak eta Ipuinartean I egitasmoaren garapena ikusi ahal izango da, erakusketak ateak ireki zituenetik datorren urteko abenduan Leioan itxiko dituen arte.

Erakusketa ibiltaria izango da; izan ere, une honetan eta azaroaren 4a arte Tolosan badago ere, bi hilero mugituz joango da eta Andoain, Eibar, Basauri, Iruñea, Zarautz, Donostia eta Leioan izango da, hurrenez hurren. 2006ko abenduan emango zaio amaiera.

Beraz, badago zer ikusi eta ikasia. Mundua behatzeko beste ikuspegi bat eskaintzen du Ipuinartean I erakusketa ibiltariak. Bide batez, goi mailako arteaz gozatzeko eta ipuin ederrak irakurtzeko aukera baliatu dezakegu, bidaiatu edota poltsikotik dirua atera gabe.

Irazki elkartea
Ehundegian elkarren paraleloan ezartzen diren harien multzoa da irazkia. Kolore guztietako hariak bildu eta elkarrekin nahasten dira kultur aniztasunaren aldeko elkarte honetan. Irazkik Tolosa du kokagune eta etorkinei lagundu eta integrazioa errazteko dagoen beharrari erantzuteko sortu zen. Hasieran etorkinak etxeetan elkartzen ziren eta antolakuntza gabezia nabaria zen. 2001. urtean hasi ziren biltzen; horretarako, kalean hazpegi ezberdina zuen jendearengana jotzen zuten eta apurka zerbait sortzeko asmo eta gogoa zuen jende multzoa elkartu zen. Gogoak eraginda eta hainbat diru laguntza eskuratu ondoren, aurrera egitea lortu dute; gaur arte.

Tolosako Udalak utzitako lokal batean edo Santa Maria elizan biltzen dira, ez baitute gune fisikorik oraindik. Hala ere, jadanik hainbat ekintza burutu dute. Euskal Herrian Murgilduz egitasmoaren barnean, euskara ikastaroak eta Euskal Herria ezagutzeko hainbat txango eta irteera antolatu dituzte, etorkinei integratzen laguntzeko. Magrebtarren jardunaldiak egin izan dituzte, etorkinaren arreta batzordea osatu dute... Azkena egunotan Tolosan bisitatu daitekeen Ipuinartean I egitasmoa dugu.

Etorkinak eta Euskara

Euskal Herrian Murgilduz egitasmoaren barruan, euskara eskolak eskaintzen dituzte larunbatetan, Tolosako kultur etxean. Harrera oso ona izan du ikastaroak, Rita Calderón Irazkiko lehendakariaren esanetan. Heldu eta umeen artean 38 ikasle inguru daude une honetan, etorkinak guztiak ere. Ikastaro hauen helburua euskara ezagutzea da, euskararen mundura hurbiltzea, Ritaren hitzetan, "oso garrantzitsua delako, bizi diren herrian dauden hizkuntzak ezagutzea".


Azkenak
Haurrak gara behelaino artean

Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]


Langileek epaiketari uko eginda, Guardian enpresak xake mate egin du Laudion, urte luzez jokaldia prestatu eta gero

Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]


2025-04-07 | Behe Banda
barra warroak
Zutitu berri denari

Testu hau balorazio bilera baten ondorio dela esan genezakeen agian. Ordea, balorazio bilerek sarritan uzten dute aho zapore lehor eta gazi-gozoa. Astearte arratsalde eguzkitsu bat da. 16:53. Balorazio bilerara konektatu, eta erabaki dugu limoizko karamelu bana sartzea... [+]


Lokizaldeako Euskararen Eguna
“Euskara gero eta gehiago entzuten da eskualdean, bereziki gazteen artean”

Aurtengo Lokizaldeako Euskararen Eguna Murieta herrian ospatu dute, larunbatean, goizean hasi eta ordu txikiak handitu arte. Zita garrantzitsua eta gozagarria da Nafarroako Lizarra ondoko eskualdeko euskaltzaleentzako.


Komunitateaz (eta III)

Komunitateari buruzko artikulu segida honekin hasi nintzenean, Antoine eta Antoine zeuden etxean, gazta-ganbara hutsik zegoen, hiltegirako bueltak asterokoak ziren eta hiru egunetik behin egiten genuen gazta. Hau idazten hasi naizenerako, Picardieko lagunak jaioterrira joan... [+]


2025-04-07 | Iñaki Sanz-Azkue
Suge arrantzalea, errekan barrena

Sugea entzun eta leku lehor bat etorriko zaio burura askori, narrastiek beroa behar dutela ondo barneratua baitu gizakiak. Suge guztiak ez dira berdinak, ordea; denek ez dituzte baldintza berak gustuko, eta horri esker dago, besteak beste, dagoen dibertsitatea. Bakoitzak bere... [+]


2025-04-07 | Jakoba Errekondo
Ustezko nekazaritza eta lur lantzea

Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.


2025-04-07 | Garazi Zabaleta
Soilik
Lursail txikian eta inbertsio erraldoirik gabe garatu daitezkeen proiektu agroekologikoak

Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]


“Errebeldia hazi egin da Argentinan, herri oso bat bultzaka ari da”

Argentinako Abokatuen Gremioa erakundean egiten du lan Laura Taffetanik (Buenos Aires, Argentina, 1963). Gobernuaren errepresioa pairatu duten maputxe ugarirekin lan egin du azken urteetan, eta Askapena antolakundeak antolatutako topaketa antiinperialisten barnean izan da Euskal... [+]


Ertzaintzak Etxarri II gaztetxea hustu du Bilboko Errekalde auzoan

Iragarrita zegoen moduan, Bilboko Errekalde auzoko Etxarri II gaztetxea hustu du Ertzaintzak 9.00etan abiarazi duen operazioarekin. Arratsaldean protesta manifestazioa egingo dute auzoan, 19:00etan Amezolako tren geltokitik abiatuta.


2025-04-04 | ARGIA
Langile bat hil da Agoitzen obra batetik jausita

Ezbeharra ostegunean gertatu da eta SOS Nafarroak 16:00 orduak jotzear zirela jaso du haren berri. Medikua, anbulantzia et Foruzaingoa bertarako dira, baina ezin izan dute gizona suspertu eta bertan hil da.


2025-04-04 | ARGIA
Euskaraldia Hika-rako 83 herrik eman dute izena

Aurtengo berritasuna da. Ahobizi eta belarriprest rolen artean aukeratzeaz gain, herritarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute. Hitanoa erabiltzen ez den herrietan, toka eta noka, bien erabilera bultzatuko da, eta hitanoa bizirik dagoen herrietan nokaren... [+]


Eguneraketa berriak daude