Hungariar dantzak Bilboko plazan


2021eko uztailaren 27an

Bilbo. Aste barruko edozein egun, arratsaldeko zazpi eta erdietan. Bizkai euskal folklore elkartearen egoitzan, ohi denez, hamarren bat lagun dantza-urrats batzuk ikasten ari dira. Baina gaurko eskolak badu zerbait berezia: irakasleek ingelesez egiten diete. Zoltán Szalay eta Rozália Antal senar-emazteak dira, eta Errumaniatik etorri dira hungariar folklore ikastaroa emateko. Bai, ondo irakurri duzue. Izan ere, Szalay eta Antal Errumaniako hungariar gutxiengo batekoak dira. Baina hobe dugu dantza irakasleok Euskal Herriraino ekarri dituen bidearen hasierara itzultzea.

Bizkai 1964an sortu zen Bilbon, "tradiziozko kultura ikertu, gorde, sustatu eta zabaltzeko asmoz", elkarteko arduradunen berbetan. Zer esanik ez, euskal kulturan dihardute gehienbat, eta horren barruan dantza eta musikan. 1976an jende aurreko emanaldiak egiteari utzi eta Euskal Dantza Folklorikoen Eskola sortu zuten. 1979an eman zuten lehenengo ikastaroa, eta harrezkero ez dira gelditu.

Atzerriko dantza ikastaroak, hirugarren urtez

2003an atzerriko dantza ikastaroak eskaintzen hasi ziren. Ana Gallo elkarteko presidenteordeak dioenez, "Bilboko jendeari erakutsi nahi diogu badaudela beste kultura batzuk". `Erakutsi' hitza ez du alferrik erabili Gallok, ikastarootan ikasitakoa ez baita Bizkairen egoitzako lau horma artean geratzen. Hilean behin, Bilbo Dantzan izeneko erromeria antolatzen dute Areatza plazan, eta hor, noizbehinka, ikasitako dantza atzerritarrak ere antzezten dituzte.

Orain arte bina ikastaro antolatu dute urtero, eta beraz, hungariar dantzei buruz egin berri dutena seigarrena da. Aurretik, Norvegia, Okzitania, Ingalaterra, Bretainia eta Esloveniaren txanda izan da. Batez beste hamar ikasle izaten da ikastaro bakoitzean. Irakasleei dagokienez, Bizkai elkartekoek herrialde horietako ospetsuenetakoak ekartzea lortu dute orain arte, kosta ahala kosta.

Errumania erdi-erdiko dantza hungariarrak

Hungariar folklore ikastaroak 36 orduko iraupena dauka. Hori nahikoa omen da Szalayk eta Antalek irakatsi nahi duten guztia ikasteko. Lehenbizikoak dioskunez, "gurean hogeita bost orduko ikastaroak antolatu ohi ditugu, eta ikasi egiten dute". Arbela txiki batean idatzi dituzte irakatsi beharreko dantzen izenak. Zerrenda oparoa da, euskal mingainentzat eginda ez dauden hitzez betea: Csárdás, Öreg zsidós, Kezes, Gölyás, Kerekes... Irakasleen herritik gertu dauden eskualde bitan daukate jatorria: Felcsík eta Gyimes, biak Errumania erdi-erdian, Transilvania eskualdearen hego-ekialdean eta Hungariako mugatik urrun samar. Gutxiengoa izateak arazoak sortzen omen zizkien 1989a arte, baina urte hartako aldaketa politikoez geroztik gauzak bareago daude. Gaur egun, euren ohiturak gordetzeko ahaleginean dabiltza. "Kanpotar bat, beharbada, ez litzateke konturatuko Errumaniako dantzen eta gureen arteko aldeaz, baina guk hori azpimarratu nahi dugu, hain zuzen".

Hiru dantza mota


Hungariar dantzak hiru multzotan banatuta daude, Szalayk dioenez. Batetik borobilean dantzatzen direnak daude, "oso antzinakoak". Hungariarrak X. mendean Europa erdialdera iritsitako Asiako leinuen oinordekoak dira, eta oso litekeena da dantza horiek migrazio harekin batera ailegatu izana. Beste talde bat bikoteka dantzatzen direnek osatzen dute. "Horietako gehienak Hungarian bertan sortuak dira, eta oso ospe handia daukate han". Azkenik, atzerritik heldutakoak daude: Alemaniakoak, Poloniakoak, Errumaniakoak...

Seguruenik bigarren multzoari dagokio ikasleak orain egiten ari direna. Csárdásen aldaera geldoa da -badago azkar bat ere-, eta oso ekialdera garamatzan doinuaz dantzatzen da. Horretan ere igartzen da hungariarren jatorria zein den. Csárdásek ez dauka antzik Euskal Herriko inongo dantzarekin. Ez da batere bortitza, eta ez du zailegia ematen, irakasleei begiratuta batez ere. Ikasleak baldarrago ari dira, noski, baina hala eta guzti nabari da dagoeneko ordu batzuk eman dituztela. Inoiz zerbait bitxi dantzatzen ari den jende talde bat topatzen baduzu Bilboko Areatzan, galde egiezu ea dantza hori Felcsíkekoa edo Gyimesekoa den.

Bilbo Dantzan, guztientzako erromeria
1976an, Euskal dantza ikastaroak ematen hasteaz batera, Bizkai elkarteko arduradunek pentsatu zuten "gune bat sortu behar zela, kalean bertan, gure ikasleek eta herritar guztiek benetako euskal dantza tradizionalak dantzatzeko aukera eduki zezaten, garai batean gure arbasoek egiten zuten bezala".

Egitasmo hori, baina, ez zen 2000ra arte gauzatu. Bilboko Udalak urte hartan onartu zuen Bizkairen proiektua, eta hala sortu zen Bilbo Dantzan. Bizkai elkartearen euskal erromeria. Urtero egin da harrezkero, 2001ean izan ezik. Bilboko Areatzan egiten den hiruzpalau orduko erromeria da -"1700 eta 1800 artean egiten zen bezala"-, eta aurten maiatzetik abendura arte egiten ari dira, hileroko lehengo larunbatean. Zer esanik ez, erromeria aukera ederra da elkartearen euskal dantza ikastaroetan parte hartzen dutenek ikasitakoa praktikatzeko. Ikastarook azarotik maiatza arte irauten dute, eta 35 lagun inguru ibili ohi dira horietan.

"Ez daukagu asmorik Bilbo Dantzan ikuskizuna izan dadin -diote Bizkaiko kideek-, herriak parte hartzeko erromeria baizik. Guztiontzat dago zabalik. Inork ez du pentsatu behar txarto dantzatzen duenik, Euskal Herriko jendeak beti dantzatu duen eran baizik". Ildo horri jarraituz, Bizkaik Bilbo Dantzanen izaera aldarrikatu nahi du: "Dantza tradizionalean ematen ari diren hainbeste aldaketaren aurrean, Bilbo Dantzan aire freskoa arnasteko leiho irekia da". Izan ere, "benetako euskal dantza eta musika tradizionalen alde" lan egingo duen mugimendua sortu nahian dabiltza. Euren iritziz, talde askok ikuskizun berriak egitea beste kezkarik ez daukate -"nahiko kalitate eskasekoak, bide batez esateko"-, eta horren ondorioz ohiko euskal dantza krisialdi larrian murgilduta dago.


ASTEKARIA
2005eko urriaren 30
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
#4
Yolanda Porres García  |  Haizea Arbide Aza  |  Javi Kerexazu Gamazo  |  Steilas sindikatua
#5
Udane Barinagarrementeria Laka
Azoka
Azkenak
Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
Helena Tabernak irabazi du Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria

Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.


Eguneraketa berriak daude