Makina bat kontu


Asteroideen eragina kliman

Asteroideetatik eratorritako hautsak atmosferara sartzean uste baino eragin handiagoa izan dezake Lurraren kliman.
Lau erakundetako zientzialariek batera lan eginez, orain arte ezezagunak ziren datuak topatu dituzte Hego Poloko atmosferan. Bertan, asteroide bat sutan ari zen Lurrera jaisten eta bere inguruan partikula-laino bat sortu zen, Hego Poloko eguraldian eragina izateko modukoa. Sortutako hauts partikulei mikroi deritze eta eguzki-izpiak islatzeko adinako neurria dute. Horrela, ingurua hozteaz gain, lainoak ere sor ditzakete.
Orain arte zientzialariek ez diete garrantzi handiegirik eman asteroideek askatutako partikulei, zeren eta beraien ustez nanopartikulak izango lirateke, inongo eraginik gabekoak. Are gehiago, asteroideen eragina beti neurtu da Lurrean egin dezaketen talkaren inguruan eta ez orain aipatzen ari garen bidean.
2004ko irailaren 3an espazioan zeuden hainbat sentsore infragorrik 10 metro diametroko asteroide bat topatu zuten 75 kilometroko altueran Hego Polorantz jaisten ari zela. Beste sentsore batzuek asteroidea sutan hasi zenean, 56 kilometroko altueran, detektatu zuten. Lurrean zeuden bost estazio infrasoinuzkoek asteroidetik eratorritako uhin akustikoak erregistratu zituzten eta NASAko satelite batek asteroideak askatutako lainoaren irudiak ere erregistratu zituen.
Lehen behaketarekiko 7 ordu eta erdira, goi estratosferan material ezohiko laino bat aurkitu zen, Hego Poloko Davis estazioaren gainean hain zuzen ere.
Lainoa altuegi zegoen ur-lainoa izateko -32 kilometrora zegoen eta urarenak 20 kilometrora egoten dira- eta beroegia zen gizakiak sortutako poluitzaileena izateko.
Segundo gutxi batzuetan asteroideak ia 1.000 tona hauts utzi zituen Lurraren atmosferan eta urtero 50etik gora asteroide Lurrera erortzen direnez, kliman uste baino eragin handiagoa izan dezakete.


Satelitea itsasora

Cryosat satelitean itxaropen eta inbertsio handiak zeuden, beraren bidez Ipar Poloetako urtze azkarrak aztertu eta ulertu nahi baitziren. Jada jakingo duzuenez, ilusio guztiak Ozeano Arktiarrean hondoratu dira, satelitea aireratu eta handik 6 minutura itsasora erori baitzen.
Arrazoiak aztertzen ari dira une honetan, baina misio honek zuen presak larriagotu egiten du gertatu dena. Zenbat denbora itxaron beharko dugu beste satelite bat aireratzeko? Zenbat denbora beharko da horretarako behar diren baliabideak eskuratzeko?
Tartean ba omen zegoen satelitearen arrakasta interesatzen ez zitzaionik...


Azkenak
2024-09-06 | ARGIA
Udaltzain guztiek euskaraz jakitea eskatu du Kontseiluak, EAEko Auzitegi Nagusiaren sententziari erantzunez

2021ean EAEko udaltzain laguntzaileentzako lan-poltsa bateratua osatu zuten. EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du orduan ezarritako hizkuntza eskakizuna, B2 maila, alegia. Hizkuntza eskakizuna “neurrigabea” dela argudiatu du. Kontseiluak adierazi du EAEko udaltzain... [+]


2024-09-06 | ARGIA
Nafarroako IX. Azoka Ekologikoa egingo da Noainen irailaren 13tik 15era

Hitzordua Noaingo Zentzumenen Parkean izango da. Herritarrak eta ekoizleak elikagai ekologikoen inguruan biltzeko Nafarroako topagune handiena da azoka. Bederatzigarren edizioa da aurtengoa eta laugarren urtez jarraian Noaingo Zentzumenen Parkean egingo da.


2024-09-06 | ARGIA
84 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Gasteizen, bere emaztea hiltzen saiatzeagatik

76 urteko emazteak zauri larriak ditu. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, ostiral goizaldean egin dio eraso eta Ertzaintzak senarra atxilotu du emaztea hiltzen saiatzeagatik.


PiztuPower Nafarroako afrikar jatorriko emakume gazteak aktibismoan trebatzeko proiektua

Munduko Medikuak PiztuPower proiektu "eraldatzailea" abiarazi du, Nafarroako emakume afro-ondorengo gazteei laguntzeko eta aktibismoan trebatzeko etengabeko formakuntzaren bitartez.


Partaideek balorazio ona egin dute Osakidetzako mahaiaren lehen bilkuraz

Imanol Pradales lehendakariak eta Alberto Martínez sailburuak gidatuta ostegun honetan bildu zen Bilbon osasun publikoari buruzko mahaia. Bertan izan ziren, halaber, osasunaren sektoreko eta euskal gizarteko eragile ugari.


2024-09-06 | dantzan.eus
Irailaren 8an dantzan: Otsagabian, Eltziegon eta non gehiago?

Ausartuko gara esaten Otsagabiko (Nafarroa) eta Eltziegoko (Araba) dantzak direla irailak 8 bueltako dantzarik ezagunenak. Ibilbide eta historia luzea dute eta azken hamarkadetan Euskal Herriko dantza talde askoren errepertorioetan jasoak izan dira.


2024-09-06 | Ahotsa.info
Jose Mari Esparza, herrigintzari eskainitako bizi oso bat

Hamaika TBk estreinatutako Esker Onez saioa dedikatu diote Tafallako editore eta Ezker Abertzaleko militante historikoari.


Joana Jutsikoa, sorginkeriagatik erre zuten lehenengoa?

Sorgin ehizari buruzko historia ezagunenak XVI. eta XVII. mendekoak dira Euskal Herrian: Erronkarin, Zugarramurdin eta Lapurdin, inkisidore eta torturatzaileen amorrua jasan zuten herritar ugarik. Hain justu 1525ean, duela ia 500 urte Pirinioetan lehen prozesu orokorra hasi... [+]


2024-09-05 | ARGIA
Macronek Michel Barnier kontserbadorea izendatu du lehen ministro

Michel Barnier kontserbadorea ministro ohia da, Europako Batasuneko komisario ohia ere bai eta Brexiteko negoziatzailea izan zen.


2024-09-05 | Estitxu Eizagirre
Trekutz eguna egingo dute irailaren 7an Antzuolan

Meaka-Irimo herri plataformak antolatu du egun hau, Capital Energy multinazionalaren Trekutz proiektuaren aurka mobilizatzeko. Ekitaldiaren ondoren toka txapelketa, herri bazkaria, bertso saioa eta erromeria gozatuko dute Irimo eta Trekutzera igotzen direnek.


2024-09-05 | ARGIA
Igandeko errausketaren aurkako giza katean Donostiako Udalaren hondakinen kudeaketa salatuko dute

Errausketaren Aurkako Mugimenduak Errausketaren aurkako giza katea egingo du datorren hilaren 8an Donostian. 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik.


Eguneraketa berriak daude