Naziogintzari buruzko adostasun handia

  • ARGIAren 2.000. zenbakia ospatzeko antolatutako Topaketen lehena izan zen Bilbon hilaren 4an egindako mahai-ingurua. Astebete lehenago LARRUNeko 92 zenbakian argitaratu ziren nazio eraikuntzaz egin zituzten hausnarketak. Harrituta eta pozik dira halako gai bati buruz aritzeko emakumezkoak deitu ditugulako, ez ei da ohikoena. Berrogeita bat entzule izan zituzten, gehienak emakumezkoak.

2021eko uztailaren 27an

Bost mahaikideek Larrun-en egindako lanaren azalpena amaitu zutenerako ordu eta bost minutu pasatu ziren mahai-ingurua hasi zenetik. Beraien arteko eztabaidari eman behar zion paso moderatzaileak »kronika hau sinatzen duenak» baina Josune Ariztondok publikoaren galderen txanda zabaltzea proposatu zuen, egoki gainera.

Hala ekin behar genion, baina Jone Goirizelaiak ez zuen geratu nahi nazio eraikuntzaz mahaikideen artean zegoen adostasun maila azpimarratu barik: «Txanda honetan beti gure arteko ika-miketan hasten gara, eta nik nahiago izan dut adostasun maila aipatzea, handia dela iruditu baitzait». Eta berak apuntatutakoak botatzeari ekin zion: «Autodeterminazioa, euskararen eskubideak, justizia eta demokrazia... Erabakitzeko eskubidea indarrean jartzeko unean denok independentziaren alde egingo genukeela iruditu zait, nahiz eta batzuek bakarrik aipatu dugun garbi. Printzipio horiek zein egiturekin eraman behar diren aurrera, horri buruz gehiago aritzea da faltan ikusi dudana».

Onintza Lasak ere ariketa berdina egin zuen, Goirizelaiak zerrendatutakoei lurraldetasunaren inguruan izandako adostasuna gehitu zien eta hitzaldian zehar egindako gogoeta partekatu zuen publikoarekin: «Adostasun maila ikusita, ez lirateke beste 20 urte pasatuko arazo nagusienak konpondu gabe».

Mertxe Colina bat egin zuen adostasunen kontuarekin, baina errealitatearen kontrapuntua gehitu zion: «Horrela hitz egiten aritzen garenean, askotan badirudi ados gaudela, baina gero herrietan izaten dira liskarrak. Horiek konpontzen ez badira jai dago».

Aintzane Ezenarrok adostasun horiek aurretik ere ezagutzen zirela gehitu zuen, «hemen denok gara abertzaleak». Nazio ikuspegia aurrera ateratzeko erronka abertzale eta ez abertzaleen arteko elkar ulermenean dagoela eta orain Katalunian gertatzen ari dena jarri zuen eredu gisa: «Besteak beste, nazio kontzeptu irekiago bat landu dute eta horrek ekarri du PSCk ere bat egin ahal izan duela horretan».

Denbora oso aurrera zihoan eta publikoari txanda ematea proposatu zuen Ariztondok hartu zuen hitza azkenik, festa giroa mantendu nahi zuela adieraziz baina errealismoa jarriz: «Nik adostasunak eta desadostasunak apuntatu ditut, baina ez naiz ni izango giroaren xarma apurtuko duena». Bazen ironiarik berbetan, eta desadostasunetan murgiltzea interesgarria zatekeen arren, ez zegoen denborarik. Hori bai, Kataluniakoa atera zela-eta, bizpahiru aipamen utzi zituen airean. Bere ustez, nazioaren aldarrikapena da Estatutu berrian onartu den garrantzitsuena, horrek subjektu politikoa agerian uzten duelako eta Europan oso ondo ulertzen delako horrek esan nahi duena. Hutsune gisa ikusten du Estatutu berriak ez duela inolako aipamenik egiten Ipar Kataluniaz eta Paisos Catalans direnen gainean: «Ez dute aberri handiari buruzko aipamenik egiten». Hizkuntza dela eta, «katalana ofiziala da Katalunian, baina ez Ipar Katalunian», zehaztu zuen.


EAJ eta PSOE Madrilen

Publikoaren txanda heldu zen, azkenean, baina galdera bakarrerako denbora zegoen. Karmelo Landa EHUko irakasle eta HBko europarlamentari ohia zegoen publikoan eta hark hartu zuen hitza; EAJren jarduna Jordi Pujolen CiUrenarekin erkatuz, Ariztondori zuzendu zitzaion: «Pujolek egiten zuen antzera, Madrilen PSOErekin ari dira EAJko Imaz eta Urkullu. Noiz arte jarraitu behar du pentsatzen EAJko sektore horrek, euskaldunak EAJk bakarrik ordezkatu behar dituela Madrilen?».

Zorrotz erantzun zion EBBko idazkariak, halakoetan ohikoa duen tinkotasunarekin: «EAJ Madrilen ari denean ez du Euskal Herria ordezkatzen, bere burua baizik. Imaz, Urkullu eta ni aritu gara PSOEko ordezkariekin, baina hori publikoa da. Une honetan saiatuko gara Madrilgo Gobernuaren aurrekontuak ahalik eta txukunenak izan daitezen gure erkidegoetarako. Horrez gain, bakegintzaren alorrean, denok ari gara denokin hitz egiten».

Mahai-ingurua bukatutakoan tabernara jo genuen zerbait hartu eta ekitaldiaren nondik norakoak aipatzeko. Ariztondo eta Goirizelaia ari ziren berriketan eta bigarrenak, irribarrez, zera zioen atzeko mahaian zirenei buruz: «Esaten ari dira gu garela, Ariztondo eta Goirizelaia». «Behin baino gehiagotan egoten gara, ezta?», gaineratu zuen Ariztondok.

Batzuek etxera eta besteak afaltzera jo genuen, tartean mahaikideetako batzuk. Biharamon goizeko ordu txikiak denon buruan ziren, baina gustura ginen. Mahaiaren bueltan elkarrekin izateko aukera gehiegi ere ez dutela izaten zioten emakume politikariek. Azkenean, kazetariak egindako aktualitateko galdera airean geratu da: «Aterako al da zerbait orain dabilen saltsa guzti honetatik? Aterako beharko du, baina zerbait izatekotan 2006an ikusiko da, 2007ko hauteskundeen aurretik».


Azkenak
Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
Helena Tabernak irabazi du Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria

Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.


Eguneraketa berriak daude