Ihesi: Herrien atzeko baratzeak (Hernani-Lasarte-Zubieta-Usurbil)

  • Lau herri lotuko ditu hiru orduko ibilbide honek. Industriak hazitako herrien atzeko atean, baratzeek oraindik mosaiko aberatsa eskaintzen digute. Adin eta mota guztietako pertsonentzat atsegina da bide hau: oinez, gurpil aulkian, txirrindan, patinetan... egin liteke. Garraio publikoa da aldameneko herri hauek lotzen asmatzen ez duen bakarra.

2021eko uztailaren 19an
Hernanin, Donostiatik errepidez joanda (GI-2132) herriaren bigarren sarreraren parean hasiko dugu ibilbidea. Bidegurutze honetan, Buruntzaldeko mankomunitateak jarritako txartelak markatzen digu Lasarte-Oriarako norabidea. Alberro sagardotegira doan bide bera da. Asfaltozko bidean sartu, eta Buruntzaldeko mankomunitateak oso ongi markatuko digu bidegurutze bakoitza: egurrezko txarteletako txantxangorria izango dugu txanogorritxu despistatuon gidari.


Aldapa gora bakarra

Santa Barbara mendiari itzulia emango diogu Lasartera iristeko, gailurra beti eskuinera uzten dugula. Laku ertzetik pasatzerakoan, eskuinean, goian, dugu Santa Barbarako tontorra: 36ko gerran Hernani babestu zuen harresiak deitu digu arreta. Egun inspirazioaren ate omen da ideia bila dabiltzan herriko artistentzat.

Berehala iritsiko gara Elutxeta sagardotegira eramango gaituen aldapara. Aldapa gogorra da, baina laburra, eta behin hori igota ibilbide osoan altura eutsi edo jaitsi egingo dugula oroitzeak arinduko digu pausoa. Aldapa igota, kartelak markatzen duenez, zuzen jarraituko dugu aurrera, eskalatzaileen orma-petik Lasarte aldera joateko. Pareta hauek izan omen dira eskalatzaile handien eskola, eta institutoko ikasleen piperlekua.

Aurrera joanda Saretxo taberna eta golf txikia pasatuko ditugu. Olazabal berrientzat denborapasa polita. Hauek eskuinera utziz, Jauregi bailarara sartuko gara.


Lasarte bidea-Hernani bidea

Hurrengo bidegurutzean, eskuinean Jauregi jatetxea izango dugu. Bertako zelaietan jokatzen dira sega apustu handienetakoak. Kotxe burrunba besterik ez dugu entzungo, Galarretako errotonda ezagunaren oiartzuna medio. Guk, ordea, ezkerrera hartuko dugu, Lasartera.

Hainbeste kartelekin, galduko den bakarra postaria izango da. Izan ere, hemendik Lasarterainoko bideari «Lasarte bidea» deitzen diote hernaniarrek, eta «Hernani bidea» lasartearrek, dena baita nondik begiratzen den. Irudika dezakegu postari gajoa, Hernanitik Lasartera eta Lasartetik Hernanira, bidearen benetako izenaren bila.


Komantxeen lurraldetik koktelera

Villa mordoa, zelaiak eta baratzeak pasaz, Lasartera behera egingo du bideak. Baina lehenik, Zabaleta auzora iritsiko gara, Lasarteko lurralde komantxera. Berezko Lasarteren maketatxoa da auzoa: erabat euskalduna, abertzalea, berdea...

Ordea, Buenos Aires maldan behera jaitsi gara eliza eta udaletxe aurrera, gaurko Lasartera: XVIII. mendetik industriak Lasarteren hazkundea azeleratu zuen, hamaika lekutatik etorritako langileak 6.000 metro koadrotan pilatuz. Herria atzo arte Donosti, Hernani, Urnieta eta Usurbilen jurisdikziopean egon da, 1986an lortu baitzuen udalerri izatea. Sarasua anaiek bertso batean bildu zuten historia:

Lasartearrak definitzean
entzun izan dut esaten
Hernani eta Espainiako
usaia nola daukaten
usurbildarren kasta
donostiarren pasta
dena udalerri baten
tamalez, noski, nahasketa danak
ez dira koktel izaten.

Udaletxe atzeko Geltoki kalean aurrera, izkinako Jalgi tabernan sartu gara, Ttakun euskara taldearen kafe antzokian, eta tortila pintxoak eman digu aurrera jarraitzeko indarra.


Zubieta

Hanka biak Oria ibaia zeharkatzen duen zubian jartzean, Zubietan sartuko gara. Bidegurutze honetan aukera dugu ezkerrera jo, eta Hipodromoko zaldi karrerak ikusteko, edo Realaren entrenamendua komentatzeko. Zubieta erdira iristeko, berriz, eskuineko bidea hartuko dugu. Hemendik Usurbileraino, Oria ibaia beti eskuinera izango dugu. Bidean aurrera, eskuinean, inguruko lantegi jendetsuenak, Michelin eta Urbil ditugu parez pare. Berehala iritsiko gara Araeta sagardotegira, eta Zubieta erdira. Kartelak ohartarazi gaitu: «Kontuz! Hemen euskaldunak gaituk!».

Errebotean jokatzeko Gipuzkoako frontoi bakarrenetakoa dago bertan, elizari itsatsia. Eta parean, frontoi estali dotorea, estrainatu berri. Plazan bertan, Alamandegi tabernan etxeko jakiez gozatzerik izango dugu.

Donostiaren auzo den Zubietak, aparteko kasta du. Ikusteko dago, ordea, noiz arte gordeko duen. «Loteria» denak tokatzen zaizkiola dirudi: Txalet itxurako etxe-txanpinoi pila egiten ari dira, bertako biztanleria aurki bikoiztu edo hirukoiztuko dutenak. Erraustegia ere bertan jarriko zutela zabaldu zen azkena, horregatik daude leihoak aurkako trapuz josita. Eta kartzela ere Zubietan jartzekotan omen dira...


Usurbilera

Zubietako frontoi berriaren atzeko bidea hartuko dugu. Etxetxo lorategia 500 metrora dagoela dioen kartelari egingo diogu jaramon, nahiz eta marra gorri-txuriek gurutzea markatzen diguten. Hemendik Usurbilera bide zatirik ederrenetakoa gozatuko dugu: Ibai erribera emankorrak, baserri eder originalak...

Begi-belarriak aztoratuta iritsiko gara Santuenera. Zubi erdian Oria ibaiari so geratu, adurra darigula, eta beste aldera, Ingemar enpresa aurrera aterako gara.

Trenbidea oso kontuz zeharkatuko dugu barandila berde ondotik, eta burdinazko zubiak Usurbilgo kalera eramango gaitu.

Arratsaldea pasatzeko bada zer ikusi bertan.


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude