Gaitzespen eta gomendioak


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Baten bat oraindik diplomaziaren gurikeriaz emanak diren gaitzespen edo gomendioen eraginkortasunarekin sinesbera bada, gaur goitik itxaropena txikitu dakiokeela pentsatzeko arrazoi gehiago du.

Egunotan bateratsu heldu zaizkigu Nafarroako euskararen gaineko bi berri: batetik, Iruñeko Udalak Nafarroako hiriburuko euskaldunak estutzen eta harrera, informazio nola zerbitzu publikoak euskaraz hartzeko duten eskubidea mehartzen segitzen du. Eta bertzetik, berriz ere Europako foro batetik heldu da: Nafarroan euskararekiko hizkuntza politika instituzionalak dituen okerrak zuzendu eta eskasiak betetzeko gomendioa.

Ez bata eta ez bertzea ez dira berriak: alde batetik, 2003tik Iruñeko Udalak hirutan murriztu du 1997an indarrean jarritako Euskararen Ordenantza, bertzeak bertze, Udalaren jakinarazpen eta komunikazio publiko oro ele bietan argitaratzera behartu eta kontratazioetan euskara baloratzea eskatzen zuena. Izan ere, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren epai ezberdinek Iruñeko Udalaren jardunbidea ez legezkotzat jo izan dute Ordenantzaren kontra jotzeagatik. Udalak auzia konpondu nahi zuen eta nola egin eta Ordenantza aldatuz gainditu du arazoa. Hau da, eskubideak murriztu, orduko jatorrizko araudia eduki eta eraginkortasunez gabetuta utzi artio, eta herritarrak Iruñeko Udaleko zerbitzuetan euskaraz artatua izateko eskubideaz ere gabetu ditu.

Bertzaldetik, Nafarroako euskaldunen hizkuntza eskubideen murrizketa instituzionalak 2000. urtetik Nafarroako bertako eta Euskal Herri osoko erakunde ezberdinen gaitzespenak eta zuzentzeko gomendioak bildu ditu (Nafarroako Arartekoa, Euskaltzaindia, Oinarriak, Kontseilua, Behatokia, EHE, Euskara Kultur Elkargoa...), bai eta nazioartekoenak ere (Gutxiengo Hizkuntzen Europako Bulegoa). Azkenekoa Espainiak Eskualde Mailako edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Karta nola betetzen ari den aztertzen duen balorazio txostena da eta kritiken ildo beretik segitzen du. Kontuan hartu beharra dagoena da balorazio txostena nork egin duen: Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeak.

Bertzalde, oroitu beharra dago joan den ekainean Europako Batasuneko (EBko) Kanpo Arazoetarako Ministro Batzordeak hartutako erabakiari esker, Estatuko hizkuntza koofizialak Europako Kontseiluan eta EBko erakunde eta organo ezberdinetan ofizialki erabili ahal izanen direla. Berriak oihartzun zabala izan zuen gure hedabideetan eta ordezkari publikoen artean. Izan ere, erabaki hori 2004ko abenduan Espainiako Gobernuak aurkeztu zuen Memorándum Lingüístico dokumentuan biltzen den eskakizunari EBko Ministro Batzordeak emandako erantzuna da. Erabaki horri esker, Estatuko euskaldunek, galiziarrek eta katalanek euren hizkuntza erabili ahal izanen dute Europako erakundeetara idatziz jotzeko eta erantzuna erabilitako hizkuntzan berean jaso ahal izanen dute. Halaber, Europako Kontseiluaren eta Europako Parlamentuaren legezko erabakiak hizkuntza horietara itzuli eta erakunde horien webguneetan agertuko dira eta Estatuko nola erkidegoetako ordezkariek Kontseiluan eta bertzelako foroetan hizkuntza koofizialetan ahoz egin ahal izanen dute arrazoizko epean hala eskatzen badute eta horretarako bitartekorik badaude.

Horrek guziak Nafarroan nola ukituko gaituen, berriz, ez dago batere argi. Izan ere, Moratinos ministroak Espainiako Gobernuaren izenean aurkeztu zuen Memorandum Lingüístico delakoan Nafarroa ez zuen aipatu ere egin, bai ordea, Gobernuaren erabakiak ukitzen dituen gainerako erkidego guztiak. Nafarroako Administrazioak berak ere Ministro Batzordearen erabakia hari ez balegokio bezala jokatu du eta hori, Nafarroako herritar euskaldunen eskubideekin duen jarrera ezagututa, kezkatzeko modukoa da. Euskara idatziz erabili eta hizkuntza horretan erantzuna izateko eskubidea Estatuko herritar orori aitortzen bazaio, nafar gehien-gehienak egoera paradoxikoan egonen dira EBko Administrazioan onartuko baitzaie Nafarroako Administrazioak berak ukatzen dien berezko hizkuntza batean artatua izateko eskubidea.

Batek pentsa lezake Legearen hitz zurrunak, etiketaz jantzitako gaitzespen onberak eta diplomaziaren olioaz igurtzitako gomendioak, nahiz eta Europako Kontseiluko Ministroen Batzordetik bertatik etorri, deus gutxirako direla. Inork uste al zuen bertako Administrazioak euskararekin duen suntsipen politika zekena aldarazteko gakoa kanpoan zegoela, areago ere, Europatik etorriko zitzaigula?

Halako gaitzespen eta gomendioek Nafarroako Gobernua bere erdalzalekerian eta euskalfobian kikiltzeko bederen balio izanen balute... Ez dut erranen bertakoen kontzientziak astindu eta barrenak inarrosteko, horretarako jakin badakit kanpotik etorritako deusek ez digula balio izanen. Gobernuan dauden alderdien eta euskaldun jendearen menderatzean lagun dituen indar politikoen euskararekiko jokaera, euskararenak faktura politikoa dakarkiekeela usaintzen hasten direlarik aldatuko da. Hau da, Nafarroan euskararen aldeko masa kritiko zabala osatzea lortzen dugun egunean etorriko zaigu aldaketa. Bitartean, ez dut uste hizkuntza politika instituzionala bere bidetik mugituko denik, hamaika gaitzespen eta gomendio izanda ere.


Azkenak
2025-03-03 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Karbonoa ez da neutroa

Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]


PKK-k buruzagiaren agindua onartu eta su-etena deklaratu du

Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.


Frantziak eta Erresuma Batuak Ukrainarako su-eten plan bat aurkeztuko diote AEBei, Trump Zelenskiri oldartu ostean Etxe Zurian

Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.


Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


Nafarroako armarri historikoaren erabilera debekatu du Castejoneko alkateak

Karbankulu pomelatua "garai batean gure bizilagun Francisco Casanova hil zutenen ideiak babesten dituztenek erabilitako ikurra" dela, adierazi du  Noelia Guerra UPNko Castejoneko alkateak, eta sinbolo "ez ofizialak" udalaren espazioetan erabiltzea... [+]


Larhunen dabilen otsoaren presentziaren “ondorio larriak” salatu ditu ELB sindikatuak

Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.


Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara

Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan. 


Erabat doan izango da Hondarribian euskara ikastea

EH Bilduk sustatuta, Hondarribiako udalak euskara sustatzeko diru-laguntzetan aldaketak egin eta laguntza-lerro berri bat sortu du. Horri esker, erabat doakoak izango dira euskalduntze ikastaroak, besteak beste.


Martxoak 3tik 49 urte
“1976ko Gasteizko greben mugimendua eskola politikoa izan zen”

Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


2025-03-03 | Garazi Zabaleta
Amillubi
Lanerako, proiektua zabaltzeko eta komunitatea egiteko auzo(p)lanak

Gipuzkoako hamaika txokotatik gerturatutako hamarka lagun elkartu ziren otsailaren 23an Amillubiko lehen auzo(p)lanera. Biolur elkarteak bultzatutako proiektu kolektiboa da Amillubi, agroekologian sakontzeko eta Gipuzkoako etorkizuneko elikadura erronkei heltzeko asmoz Zestoako... [+]


Engainuaren eredu

Leihatila honetan behin baino gehiagotan azaldu ditugu Ama Naturaren engainuak bere izakiak babestearren. Batzuetan, erle edo liztor itxura zuten euliak ekarri ditugu, beste batzuetan inongo arriskurik ez duten arrisku-kolorazioko intsektuak ere bai (kolorazio aposematikoa... [+]


2025-03-03 | Jakoba Errekondo
Zakilixuten potroximela

Nori ez zaio gustatzen ahuakatea? Ia denok atsegin dugu fruitu berri hori, di-da amaren batean etxekotu zitzaigun. Zenbat urte da ba dendaero ikusten hasi garela? Gure mahaietara iritsi aurretik, historia luzea du.


Eguneraketa berriak daude