Ezpalak


2021eko uztailaren 27an

Udazkenean, antzerkira

Dagoeneko hasita dauden Santurtziko eta Gasteizko antzerki jaialdiei beste hiru batuko zaizkie aurki. Urriaren 14tik 23ra, antzezlan mordoa ikusteko parada izango da Pasaiako eta Getxoko jaialdietan. Pasaiako XXIV. Umorezko Antzerki Jardunaldietan Nasdrovia Txekhov (Vaiven), En Grilletes (Sexpeare & Las Grotesques), Ildebrando Biribo o un soplo en el alma (El Gato Negro) ikusi ahal izango dira besteren artean. Getxoko XXIII. Antzerki Jardunaldietan hamahiru lan aurkeztuko dituzte: Carton Club (Markeliñe), Como agua para chocolate (Ados), Joxepi dendaria (Gorringo), Josetxu eta Ortzadarra (Antzezkizuna)... Urriaren 18tik 22ra Translatinoak Iberoamerikar Antzerkiaren Jaialdia egingo da Biarritzen eta Baionan. Hogeitabosgarrena. Kaukasiar kreazko borobilaren estreinaldia (Théâtre des Chimères eta Pok), Goya+Borges (Carnicería) eta Frágil (Teatro de los Andes) izango dira aukeran, besteak beste.


Denetariko musika jaialdiak

Folketik hasi eta loop eta brasildar batukadaraino, kontzertu ugari izango da egunotan. Urriaren 14an eta 15ean Galdames Folk IV. jaialdian Kukuma, eta Igelaren Trikimailua euskal taldeak, Eskoziako Mike McGoldrick, Valentziako L’Ham de Foc eta Irlandako Lunasa taldeen emanaldiekin gozatzeko aukera izango da. Egun horiexetan Bilbon ere izango da kontzertu interesgarririk Bilboloop jaialdiaren baitan. Besteak beste, bertako Split 77, Toulouseko Babamars eta Berlingo Electronicat ariko dira zuzenean. Urriaren 17tik 29ra, Goierriko Sustraiez Blai jaialdiak hartuko du lekukoa. Hitzaldiak, film emanaldiak, txotxongiloak, musika... denetarik izango da munduko kulturen bosgarren topaketa hauetan. Urriaren 22an talde ugarik parte hartuko dute Ormaiztegiko frontoian egingo den kontzertuan: Amparanoia, Kukuma, Javi P3z Orkestra, Ehunzango, Samar...


Txillida-Lekuk bost urte

Eduardo txillida eta bere obra munduratzeko asmoz sortu zen Txillida-Leku Hernanin. Bost urte bete dituenean, arduradunek orain arteko ibilbidearen azterketa egin dute. Esan dutenez, museoak galerak ditu irabaziak baino gehiago, baina sendotasuna eman diote hara bertaratu diren 470.000 bisitariek. Bisitari gehienak kanpotarrak dira eta, horrexegatik, inguruko herrietako jendea erakartzeko ahalegina egingo dute. Halaber, bestelako arteekin elkarlanean jarraitzeko asmoa agertu dute, Jazzaldiarekin edota Musika Hamabostaldiarekin, esaterako. Datorren urtean Txillidaren omenezko erakusketa antolatuko dute kanpoko artisten lanekin (Richard Serra, Anthony Caro) eta aurrerantzean ere bizirik dauden artista onenen lanak jarri nahi dituzte, erakundeen laguntza jasoko balute.


Euskadi sarietarako hautagaiak

Jakinarazi dituzte , jada, aurtengo Euskadi Literatura sarietako hautagaiak zein diren. Euskarazko literatura sariko hautagai guztiak eleberriak dira: Harkaitz Canoren Belarraren ahoa, Julen Gabiriaren Han goitik itsasoa ikusten da, Xabier Montoiaren Blackout eta Juanjo Olasagarreren Ezinezko maletak. José Fernández de la Sota, Raul Guerra Garrido, Ramiro Pinilla, José Ramón Recalde, Miguel Sánchez-Ostiz eta Pedro Ugarteren aurtengo lanak izan dira hautatuak Gaztelaniazko literatura sarirako. Haur eta gazte literatura saria Javi Cillerok, Arantxa Iturbek, Xabier Olasok, Kirmen Uribek edo Patxi Zubizarretak eskuratuko dute, eta itzulpengintzakoa Oscar Aranak, Josean Elosegik, Julen Gabiriak, Juan Kruz Igerabidek edo Karlos Zabalak. Sariok urrian erabakiko dira eta sari banaketa azaroaren 22an izango da.


Kultur arloko legeak Nafarroan

Nafarroako gobernuak ikasturte honetan, udaberrirako zehazki, onartu nahi ditu ondarearen, museoen eta artxiboen legeak. Kultur Ondarearen Legea parlamentarien ganberara heldu da. UPN eta CDNk aurkeztutako testuak Nafarroako kultur ondarearen garrantziaz dihardu: «Kontserbatzea ez ezik, handitzea ere merezi duena, horrela Nafarroa bere kulturan finkatuta egonen baita Espainiako Estatuaren eta Europaren esparruan, haien zati baita naturaltasunez». Gainerako alderdiek zuzenketak egin dizkiote testuari eta hurrengo pausoa Parlamentuan eztabaidatzea izango da. Udazkenean Museoen Legea aurkeztu nahi du Gobernuak eta Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Legea 2006an onartu nahi du.



Kafe antzoki bat Portugaleten

Horixe nahi dute Harribola elkartekoek, Portugaleten euskara herrian sustatzeko eta kultur mugimendua pizteko, baita Ezkerraldean euskal kulturaren erreferentziazko gune bat sortzeko ere. Herriko hainbat kultur elkarteren babesa jaso dute eta beste batzurekin harremanetan jarri dira proiektuaren inguruan informatzeko. Azoka zaharraren eraikinean jarri nahiko lukete kafe antzokia, baina horretarako Udalak urbanismo plana aldatu beharko luke. Kafe antzokiak kultura alternatiboari leiho bat eta kultur egitarau aberatsa eskaintzen lagunduko luke, Harribolakoen ustez.



Emakumeen kontrako indarkeriaz gogoeta artearen bidez

Maitasunezko kartzela. Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko kontaketa kulturalak zikloa abiatu du Gasteizko Artium museoak. Reina Sofia zentroak antolatutako ziklo honen helburua emakumeen aurkako indarkeriaren arazora diziplina anitzetik hurbiltzea da. Eta horretarako, hitzaldiak, 24 film proiekzio eta Internetarako egindako 21 artelan erakutsiko dituzte urriaren 23a bitartean.


Azkenak
Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Irunen: “Herritik sorturiko ekitaldiaren jabe egin da Udala”

Herriko elkarte eta eragileek antolatzen dute Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Irunen, sorreratik. Goizetik gauera jakin dute udalak hartu duela ekitaldiaren jabetza eta beraz, ekitaldiaren inguruko azken erabakiak haren gain geratu direla: “Udalari eskatzen diogu... [+]


2024-12-23 | Irati Diez Virto
Ez naiz sagua, ezta satorra ere; lursagua naiz

Ugaztun hitza entzutean, askotan burura etortzen zaizkigun lehen ordezkariak tamaina handienekoak izan ohi dira: hartza, otsoa, oreina… Batzuetan etxekotutako katua edo txakurra dira agertzen lehenak, edo urruneko lehoiak eta elefanteak. Ikusgarritasunak lehia irabazi ohi... [+]


2024-12-23 | Jakoba Errekondo
Ilarraren entzumena

Laster urte guztian izango ditugu malko ilar goxoak (Pisum sativum). Oraindik, ordea, negua eta udaberria dira, ia erabat ilar freskoak jateko sasoia; udaberrian jango ditugun azken ilarrak ereiteko garaia orain hasten da. Eta oraintxe jango ditugu urria aldera erein zirenak.


2024-12-23 | Garazi Zabaleta
Ekin Dulantzi
Nekazaritzako elikagaien test gunea Dulantzin

Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]


Gabonetan tokikoa eta sasoikoa kontsumitu eta, bide batez, Israelgo produktuak boikoteatu

Palestinarren genozidiorako Israelek erabiltzen duen arma nagusietako bat gosea da. Alde batetik, Gazara elikagaiak sartzeko debekuarekin, eta, bestetik, Palestinako elikadura-burujabetza ezabatuta.


Teknologia
Gai izango ez garenean

Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]


Materialismo histerikoa
Idatzi nahi nuen

Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]


2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Eguneraketa berriak daude