Eta ataskoa ederra balitz?

  • Posible al da auto-ilaran ondo pasatzea? Haren bila propio joatea? Aire sanoa arnastuz, musika eta txistorra lagun, gainerako gidariekin batera festa bihurtzea? Normalean izorratzen gaituen hori gozatzea? Maider López artista donostiarrak posible egin zuen, iraileko hirugarren igandean auto erromeria berezia antolatu zuenean. Emaitza Artiumen izango da ikusgai hil honen 19tik aurrera.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Irailak 18, igandea. Nafarroako Intzako paraje idilikoa autoz osatutako sugeak hausten du. Auto-ilara honetan, ordea, ez dago presarik edo haserrerik. Maider Lopez artistak sortutako Ataskoa da. «Ideia duela urtebete inguru bururatu zitzaidan, Intzan nengoela» dio Maider Lópezek. «Inguru hori hain da polita, berdea... Heidi bertan imajina dezakezu. Autorik gabeko irudia da berez, eta nik autoz beteta imaginatu nuen. Autoak modu estetikoan pilatuz kontraesana sortu nahi nuen, irudi arraroa».

Ideia hori berak bakarrik gauzatzea zaila izango zen eta laguntza bila hasi zen Maider. Coches proiektuaren barruan joango zen Ataskoa eta Artiumeko erakusketarako proposamena egin zuenean baiezkoa jaso zuen. Artelekun ere baiezkoa jaso eta Amasté proiektura gehitu zen. Intzako herriaren baimena ere behar zuen eta udalak baimena eman ez ezik, herritarrek laguntza handia eskaini zioten, egun horretako antolakuntzan, bazkaria ematen, trafikoa zuzentzen...

Baina autoak ere behar ziren eta deialdi publikoa egin zuten. Autoen jabeek izena eman behar zuten, auto gutxiegi edo gehiegi etorriko ez zirela ziurtzteko. Ibilgailu pribatuak eskatu zituzten, ahal zela kolore bizikoak, -horiak, gorriak...- auto gehienak txurik eta grisak izan ohi direla jakinik.

Izena eman zuten ia guztiak azaldu ziren igande hartan Intzara, 160 inguru. Hitzordua goizeko 11:00etan zen, baina ordubete lehenago dagoeneko iritsi ziren lehenak. Eguraldi ona egin zuen egun hartan eta giro ederra sortu zen. Gidariei autoa non utzi behar zuten esan eta elkartera gerturatzen ziren ondoren, bertan musika, txistorra, edariak... zeudelako parte hartzaileen zain.Gidarien artean freskagarriak banatu zituzten, baina alkoholdun edariak ere baziren, Lópezen esanetan, «gidariekin batera jende gehiago etorri zelako... eta Euskal Herrian gaudelako!».

Behin auto guztiak auto-ilaran pilatuta zeudela, «jendeak nolabaiteko erromeria egin zuen kotxeen artetik; polita izan zen, bitxia. Horrela, lan honek bi zati ditu nolabait, Artiumen erakusketa egingo da, baina egun pasa hau ere ederra izan zen bertaratu zirenentzat».

Ataskoa sortu zuten beraz, baina nola konpondu zuten benetako arazo bihur ez zedin? Espero baino errazagoa izan zela dio donostiarrak; herriko eta Amastéko laguntzaileek, inongo polizien laguntzarik gabe lortu zuten korapiloa desegitea.

Azkenean Maider Lópezek bere helburua lortua zuen: «Ataskoa bidean topatzen duzun zerbait da, izorratzen zaituena. Baina honekin kontrakoa lortu genuen, jendeak bide hori egitea ataskoa aurkitzeko, normalean saihestu nahi dugun horren bila joateko. Testuingurua aldatuta, auto-ilarak hiritik eta industriaguneetatik mendira eramanda, zentzua aldatzen da eta ezinezko irudia sortzen da». Lópezek hainbat argazkilari kokatu zituen auto-ilararen irudiak hartzeko eta helikoptero telegidatu bat ere erabili zuen. Emaitzak urriaren 19tik aurrera ikusgai izango dira Gasteizko Artiumen. Erakusketaren barruan, Ataskoaren argazkiez gain, dokumental bat gehitzeko asmoa ere badute. Gainera Coches proiektuko beste elementu batzuk ere izango dira. Parkingetan ateratako argazkiak ipiniko dituzte eta Gasteizen bertan interbentzio bat egingo du Maider Lópezek: «TAOko aparkaleku bat da eta daudenak baino aparkatzeko toki gehiago proposatuko ditut. Aparkalekuak zenbat plaza dauden dio, baina berez toki gehiago daude inori enbarazurik egiten ez diotenak, nik horiek seinalatuko ditut».

Eta aparkatzeko tokia aurkitzea erraza balitz?


Azkenak
2025-03-03 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Karbonoa ez da neutroa

Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]


PKK-k su-etena deklaratu du, buruzagiaren agindua onartuta

Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.


Istiluak handiak Grezian, 57 lagun hil ziren tren istripuaren bigarren urteurrenean

Poliziaren eta manifestarien arteko talkek atxilotu eta zauritu ugari utzi dituzte ostiralean herrialdeko hiri nagusietan. Herritarrek gertatukoaren erantzuleak zigortzea eskatu diote gobernuari, ez baita oraindik istripuaren inguruko epaiketarik ireki. Greba orokorra deitu... [+]


Frantziak eta Erresuma Batuak Ukrainarako su-eten plan bat aurkeztuko diote AEBei, Trump Zelenskiri oldartu ostean Etxe Zurian

Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.


Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


Nafarroako armarri historikoaren erabilera debekatu du Castejoneko alkateak

Karbankulu pomelatua "garai batean gure bizilagun Francisco Casanova hil zutenen ideiak babesten dituztenek erabilitako ikurra" dela, adierazi du  Noelia Guerra UPNko Castejoneko alkateak, eta sinbolo "ez ofizialak" udalaren espazioetan erabiltzea... [+]


Larhunen dabilen otsoaren presentziaren “ondorio larriak” salatu ditu ELB sindikatuak

Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.


Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara

Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan. 


Erabat doan izango da Hondarribian euskara ikastea

EH Bilduk sustatuta, Hondarribiako udalak euskara sustatzeko diru-laguntzetan aldaketak egin eta laguntza-lerro berri bat sortu du. Horri esker, erabat doakoak izango dira euskalduntze ikastaroak, besteak beste.


Martxoak 3tik 49 urte
“1976ko Gasteizko greben mugimendua eskola politikoa izan zen”

Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


2025-03-03 | Jakoba Errekondo
Zakilixuten potroximela

Nori ez zaio gustatzen ahuakatea? Ia denok atsegin dugu fruitu berri hori, di-da amaren batean etxekotu zitzaigun. Zenbat urte da ba dendaero ikusten hasi garela? Gure mahaietara iritsi aurretik, historia luzea du.


Txikori-belarra udaberrian

Udaberri aurreratua ate joka dabilkigu batean eta bestean, tximeletak eta loreak indarrean dabiltza. Ez dakit onerako edo txarrerako, gure etxean otsailean tximeleta artaldean ikustea baino otsoa ikustea hobea zela esaten baitzen.


Eguneraketa berriak daude