Ihesi: Ogoño, zaindari harroa

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Elantxobera portura jaitsi beharrik ez dago Ogoñora joateko. Ibarrangelu amaitu eta berehala, Elantxobera norabidean ezkerrera, markaturik dago Ogoñoko lurmuturra. Bide hori hartu daiteke, herriko hilerriraino doan bidea, han hasten baita Elantxobeko zaindarira igotzeko bidea.

Hilerritik bide bi ateratzen dira Ogoñora iristeko, Bermokiz auzoan. Bata PR BI-165 deitzen da. Guk ordea, autoa hilerri parean laga eta pareko hormaren izkinatik behera, herrirantz doan bidexka jarraitu genuen. Herriko erripak nolakoak diren ikusteko polita da bidea. Batez ere, beherantz eginez gero; osterantzean, lau hankan-edo igo behar da. Hala ere, badira adoretsuak herrian eta autoak imajinatu ezingo genukeen maldan aparkaturik uzten dituzte Matxikal estratan.

Lehenengo aldapa hori jaitsita, berehala, kantoi batean topatuko ditugu seinale bi: batek hilerritik ateratzen den Ogoñorako bidea markatzen du; besteak, marka zuri-gorriekin, gure bidea.


Hitchcock-en antxetak

Beraz, ezkerreko bidexka jarraituko dugu hurrengo etxe baten aurrealdetik pasatu eta mendirantz jotzeko. Bide markak daude alde guztietan, ez dago galtzerik. Bista altxatu eta hurrengo bide marka topatuko dugu berehala. Eta horrela da, gainera, bide osoa. Baita artadia zeharkatzeko bidea ere. Eskerrak horri, artadiaren alde batera itzelezko itsaslabarra dago-eta.

Pare bat kilometro ei daude Ogoñora gure bidea hartuta eta baliteke luze samarra egitea, baina nahiko erraza da. Lehenengo zatiak, ur ertzetik garamatza denbora osoan, artadi artetik. Lagun izango ditugu antxeta hanka horiak. Ogoñoko horman dituzte euren habiak eta, benetan, guztiak batera txio-txioka hasten direnean beldurra ere ematen dute. Hitchcock-ek ez zuelako Ogoño ezagutu, bestela The Birds (txoriak) filmak beste itxura bat izango luke.


Alde batera Ispaster, bestera Izaro

Baina berehala, itsasoa atzean lagata gora egiten hasiko gara, zelaira iritsi arte. Hantxe, eskumarantz egin beharko dugu eta berriz ere itsaso usaina igarriko dugu. Eskumara daukagu Kantauri itsasoa. Zati batean ez dugu aldaparik igoko, baina zati batean bakarrik izango da hori: Elantxobeko portutik ikusten den Ogoñoren aurpegiari buelta ematen ari baikara. Aldiz, 20 bat minutuko ibilaldiaren ostean, aldapa igartzen hasiko gara.

Tregua apur bat ere emango digu bideak. Ogoñora arte geratzen zaigun bide osoa aldapa gora izan arren, laburra da eta basotik ateraldi txiki bat egiten du, haitz artean, Kantauri itsasoaren bista ikusgarria eskainiz. Alde batera kostaldearen jarraipena, Ispaster aldera eta beste aldera Izaroko irla ikusi daitezke.


Kontrabandisten baso iluna

Berriz ere artadira sartu beharko dugu bidea jarraitzeko. Oraingoan, artadiak aran antzeko bat dirudi. Harri erraldoiak han eta hemen, zuloak, bidexkak… Adi-adi begiratu beharko da eskumarantz eta gorantz, bide marka zuri-gorriak bilatzeko. Izan ere, tranpa apur bat egiten du bideak. Aurrera egiteko esaten digula dirudi, baina ez egin kasurik; markak jarraitu, bestela artadian galtzeko arriskua dago. Diotenez, antzina kontrabandistak aritzen ziren artadi horretan eta aproposa dirudi lan horietarako. Iluna da, ezkutatzeko aproposa, zuhaitz adar batetik bestera aritu beharra daukazu aldioro bidean aurrera egiteko…


Ogoñotik begira

Azkeneko esfortzua egin eta berehala, itsasoa aurrez aurre topatuko dugu. Oraindik Ogoño gainera igo beharrean gara (305 m), justu Laga hondartzatik ikusten den mendi aldera. Handik dago Urdaibairen bistarik ederrenetakoa: Izaro alde batera, parez pare Mundaka eta beheko aldean Lagako hondartza. Beste ikuspegi eder bat handik gertu dagoen San Pedro Atxarrek eskaintzen du.

Bertigoa duenak kontuz ibili beharko du hemen goian. Itzelezko altura sumatzen da, izan ere, Ogoñok pareta izugarria dauka, bertikal zuzen-zuzena.


Bueltako bidea

Balkoi eder horretatik behera egin apur bat eta Ogoñoren beste aldetik egingo dugu bueltako bidea. Oraindik, Ogoño gaineko postontzitik pasatuko gara, bai eta eskalatzaileek Ogoñoko hormak eskegitzeko hartzen duten bidearen albo batetik ere. Horma tente hori eskalatzaile ausartenen kilikagarri da, baina eskalada arriskutsua dela diote, batez ere, lainoa sarri asko sartzen baita, berehala dena tapatzeraino.

Hortaz, aukeran, beherako bidea hartuko dugu. Harrizko bide batera eramango gaitu berehala, baina hor ere aukera batzuk badira. Bata harrizko bidea jarraitzea hilerriraino; bestea, karobitik pasatzen den ezkerreko bidea hartzea. Guk erdi-erditik doana hartu dugu. Pare bat etxeren ondotik igaroko gara eta segituan autoa laga dugun lekura iritsiko gara. Bidegurutzean jartzen duen seinalearen arabera, handik Ogoño kilometro batera dago. Hortaz, beste bat geratzen da iristeko.

Guztira ordu bat eta hogei minutuko ibilaldia egin dugu. Laburra, baina betea eta duda barik, hara gora igotzen denak, bere begi zuloetan gordeko du betiko panoramika bikaina.


Azkenak
2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Burlatako gaztetxearen aldeko protesta amaitutzat eman dute Gazte Asanbladako kideek

Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


Eguneraketa berriak daude