Euskararen sakana oinez


2021eko uztailaren 27an

Iñigo Aritza ikastolak antolatuko du 2005. urteko Nafarroa Oinez festa, Ziordia, Olazti, Altsasu eta Urdiainen. Aurtengoa berezia izango da gainera, 25. urteurrena beteko baitu Nafarroako ikastolen jaiak. Antolatzaileek hainbatetan aipatu dutenez, "ikastolak sendotu eta indartzea, garai berrietara egokitzea, erronka berriei aurre egitea, oztopo guztien gainetik Nafarroa osoan euskara eta euskal kulturaren alde lan egitea". Horixe izan dute helburu nagusi, beti.

Nafarroako ikastolek urtero ospatzen duten festarik handiena da Nafarroa Oinez, euskararen eta euskal kulturaren aldekoa. Esan bezala, Nafarroako Ikastolen Elkarteak lagunduta, aurten Altsasu, Ziordia, Olazti eta Urdiaingo ikasleak biltzen dituen Iñigo Aritza ikastolari egokitu zaio Nafarroa Oinez prestatzea. Horretarako baina, bailarako ikastolen beharrak aztertu eta proiektua aurkeztu dute. Besteak beste, lortutako irabaziekin zein helburu beteko dituzten zehazteko.

Iñigo Aritza ikastola orain 36 urte jaio zen, eta ordutik hainbat gorabehera izan du. Oraingoan urrats handia egin nahi dute ikasle, guraso eta irakasleek: 2 eta 6 urte bitarteko ikasleentzat egoitza berria eraiki nahi dute. Horrezaz gain, geroago 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzako eraikuntza eta azpiegitura prestatu nahi dituzte.

Iñigo Aritza Ikastola kolektiboa, gurasoen irakaskuntza kooperatiba da, eta arestian esan bezala, Olazti, Ziordia, Altsasu eta Urdiaingo ikasleak biltzen ditu. Olaztiko ikastola sortu zen lehenengo, 1969an. Ondoren etorri ziren Altsasu eta Urdiaingoak, 1971n eta 1972an, hurrenez hurren. 1976an Aralarko Mikel Donea kooperatiba eratu zen eta 1979an Altsasuko Iñigo Aritza ikastolaren eraikina egin zuten. 1981ean egin zen lehenengoz Nafarroa Oinez eta urtebete geroago Ziordiko ikastolan lehenengo ikasleek eman zuten izena. 1985ean Altsasuko Iñigo Aritza eta Etxarri Aranazko Andra Mari ikastola banatu egin ziren eta 1992an Urdiaingoa itxi zen. 1993an egin zen bigarrenez Nafarroako ikastolen aldeko festa. Ondotik, 1995ean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ezarri zen. Hurrengo urteetan Altsasuko Iñigo Aritza ikastolak jaso ditu bailarako haurrak eta ikasle kopurua gero eta handiago izan da urteen joanean.

Iñigo Aritza ikastolako ikasleek D ereduan ikasten dute. Haur hezkuntza (2-6 urte), Lehen Hezkuntza (6-12) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (12-16) bitarteko ikasketa aldia burutzen dute haurrek bertan. Orotara, 340 bat ikasle daude egun.


Sakanan ere euskaraz bizi dira

Sakana Nafarroako ipar-mendebaldeko eskualdea da, 15 udalek osatua. Hiru azpi-eskualdetan daude banaturik Sakanako udalak: Arakil -Irurtzun, Arakil, Irañeta, Uharte-Arakil, Lakuntza, Arruazu-, Aranatz -Ergoiena, Arbizu, Etxarri-Aranatz- eta Burunda -Bakaiku, Iturmendi, Urdiain, Altsasu, Olazti eta Ziordia-.

Banaketa hori historikoa da, baina ez du administrazioan eraginik. Dena den, azpi-eskualde bakoitzak zerbitzu gehienak biltzen dituen gune bat du: Altsasu (Burundan), Etxarri-Aranatz (Aranatzen) eta Irurtzun (Arakilen).


Sakana, hazten ari den eskualde aberatsa

Azken 20 urteotan Sakanak ez du biztanlerik galdu, Nafarroako mendialdeko gainontzeko eskualdeetan gertatu den moduan. Industria, siderurgia, da Sakanako ekonomia jarduera nagusia, baina zerbitzuen sektorea hazten ari da etengabe, lehen sektorearen kaltean. Etorkin asko etorri da eta horrek ere eragina izan du eskualdeko ekonomian, gizartean, eta orobat egoera soziolinguistikoan.

Gaztelania eta euskara elkarrekin bizi dira Sakanan. Sakanako biztanleen %37 euskaldunak dira eta kopurua ez da aldatu azkeneko 10 urteotan. Bestalde, euskaldunen kopuru absolutua duela 10 urte baino handiagoa da.

Populazioak gora egin ahala, haurrek ikastolan ikasi eta euskara sarriago entzuten ahal da Sakanan. Horrezaz gain, eragin handia izan du euskarazko hezkuntzak. Sakanan A eta D ereduak eskaintzen dira bakarrik, B eredurik ez dago. Batxilergoetan A eta D ereduak eskaintzen dira baina heziketa zikloetan ez dago hizkuntz eredurik, ez da euskaraz ikasteko aukerarik. Dena den, euskarazko hezkuntza eskaerak gora egin du azken urteotan. 2003-2004 ikasturtean esaterako, derrigorrezko ikasketak egiten ari diren Sakanako ikasleen %27,7k A ereduan ikasi zuten, eta gainontzeko %72,3ak D ereduan.


Ibilbidea eta egitaraua, ekitaldiz mukuru

7,5 kilometroko ibilbidea izango da eta Olazti eta Ziordia herriak lotuko ditu autobidearen ipar eta hegoaldetik. Bidean asfaltaturiko lurzorua eta bide sendoa izango dira, lokazteko arriskurik gabekoa. Bide laua prestatu dute aurten, eta 5. eta 6. guneen artean baino ez dago 300 metro inguruko aldapatxo bat, belardi ederrez inguratua.

Zirkuituan 6 gune prestatu dituzte antolatzaileek. Olazti (1), Ziordia (4) eta Urbasakoa (5) lurzoru sendoan daude eta beste hirurak belardietan. Oso zabalak dira eta belardi zabalek inguratzen dituzte.


25. urteurrena teknologia berriekin

Nafarroa Oinezek 25 urte beteko dituela-eta bilduma bat paratu dute; liburu bat, CD bat eta DVD bat jasoko dituena. Liburuan orain arte egindako jaien logotipo guztiak, abestien hitzak eta jai bakoitzari buruz Castillo Suarez idazleak sorturiko literatur euskarazko nahiz gaztelaniazko testu laburrak erantsi dituzte. Jose Mari Morcillok marrazki ilustrazioak sartu ditu koloretan. CDan abesti guztiak izango dira entzungai eta azkenik, DVDan editatu diren bideo klip eta iragarki bildumak bilduko dira.


Satrustegiri omenaldia, liburua eta erakusketa

25. urteurrenean, euskararen aldeko lanean sendo aritu zen Jose Maria Satrustegi sakandar euskaltzale, antropologo eta etnografoa omendu nahi dute bailarako guztiek.

Jose Maria Satrustegi Zubeldia (1930-2003) Euskaltzaina izan zen 1963tik. Sakanako euskal idazle oparoena izan zen, eta Nafarroan azken 50 urteko euskararen historian ikurra eta eredu. Altsasun ospatuko den Nafarroa Oinez'05-ek Satrustegiren figura hartu du ikur gisa. Horregatik, haren biografía eta lana biltzen dituen liburua argitaratu du, ele bitan, euskaraz eta gaztelaniaz, alegia. Andres Iñigo euskaltzain eta Iruñeko Hizkuntza Eskolako Euskara katedradunak eta Patxi Salaberri euskaltzain urgazle eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan euskal filologia irakasle aritzen denak idatzi dute lana.

Liburuarekin batera, Jose Maria Satrustegiri buruzko erakusketa ere antolatu du Altsasuko Iñigo Aritza Ikastolak. Erakusketa laranja da, Nafarroa Oinezeko logotipoaren kolore berekoa. Herri batetik bestera erraz eraman ahal izateko, erakusketa ibiltaria prestatu dute. Liburuak beste atal ditu mostrak eta atal bakoitzean hainbat argazki jasoko da. Erakusketan zehar bitxikeria asko ikus ditzakegu, euskal izendegiaren inguruko atal bat dago, adibidez, Jose Mariak lan handia egin zuelako eremu honetan. Gaur egun sobera ezagunak zaizkigun izen asko eta asko idazle arruazuarrak berreskuratu zituen, Erkuden eta Aitziber esate baterako. Satrustegiren adierazpenak ere jaso dira erakusketan, gazte denborako argazkiak ere bai.

Egungo egoeraren isla
2005eko Nafarroa Oinez jaian basurdea izango da ikusgai nonahi. Nafarroako eta oro har Euskal Herri osoko animalia basati, esanguratsu, adoretsu eta indartsua da basurdea. Jaiaren antolatzaileak bezala, etengabe, oztopo guztien gainetik lanean ari dena. Plastilinaz egin dute aurtengo logoa, "haurren hizkuntza" erabilita. Antolatzaileek adierazi digutenez, logoak berritzailea izan behar zuen, hainbat material eta egoeratara erraz moldatzeko modukoa, eta teknologia berriekin ongi irudikatzeko irudia. 25. edizioa 2005ean ospatuko da eta basurdearen betortzek 2 eta 5 zenbakiak izango dituzte agerian. Tartean sudurzuloak daude eta beraz, 2005ean 25. urteurrena ospatuko dela aldarrikatuko du basurdeak.

'Urbasa' argazki liburua
Nafarroako ikastolen alde Nafarroa Oinez jaia laguntzeko sortu da Urbasa argazki bilduma. Landaredia hilak, paisaia ederrak, intsektu ñimiñoak eta Nafarroa inguruko leku ikusgarriak jasotzen dituzten argazki eta irudiak bildu dituzte egileek.
Tere Irastortza (2003an Kritika Sari Nazionala) Euskal Idazleen Elkarteko egungo lehendakariak idatzi du liburuaren testua. Esaera zaharrak, poeta handien aipuak, etimologiak, informazio interesgarriak. Guztiak baliatu ditu aberats eta erakargarri, Nafarroako txoko ederrenen kronika osatua egiteko. 30 urteko esperientziari men eginez, Oterminen argazkien zehaztasuna eta Irastortzaren hitzen kultura usaina uztartu dira, Urbasako historia eta osagaiak sakonki aztertzeko.


Azkenak
Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


47 urteko gizon batek bere ama hil du Irunen

Atzo eguerdian labanaz eraso zion bere amari Irunen eta Donostiako Ospitalean hil da. Erasotzailea epailearen aurrean deklaratzeko esperoan dago.


Ipar Euskal Herriko lehen indarra izaten segitzen duela ohartarazi du ELBk, botoen %48 jasorik

Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.


2025eko urtarrila, mundu mailan inoiz erregistratu den urtarrilik beroena

Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen. 


Ehunka emakume hil eta bortxatu dituzte Kongoko Errepublika Demokratikoko espetxe batean

Nazio Batuen Erakundeak adierazi duenez, Goma hiria hartu ondoren hango espetxe batean zeuden ehunka emakume bizirik erre zituzten M23ko matxinoek, eta denak hil. Herrialdearen ipar ekialdean borrokan diharduten talde armatuek sexu indarkeria "arma gisa" erabili dutela... [+]


EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Euskal Herrian Euskarazek manifestazio nazionala deitu du apirilaren 6rako Baionan

Manifestazioa goizeko 11:30ean izango da, Justizia Jauregian. Mugimenduak euskaldunon eskubideen alde eta auziperatuekiko elkartasunean luzatu du deialdia. Auziperatuek iazko Euskararen Egunean Baionako Justizia Auzitegian "Justizia Euskararentzat" pintaketa egin zuten... [+]


Trumpen Gazarako proposatutako garbiketa etnikoak hautsak harrotu ditu nazioartean eta AEBetan

AEBetako presidentearen Gazako palestinarrak kanporatzeko asmoak aurkako erreakzio ugari eragin ditu nazioarteko nahiz herrialdeko politikan, baita Alderdi Errepublikanoan ere. Gehienek "garbiketa etnikoa" sustatzea egotzi diote, baina Trumpek bere asmoa berresten... [+]


Eguneraketa berriak daude