Ekialdekoentzat aldizkaria

  • Aurtengo maiatzean kalean zen lehenengo zenbakia. Euskal Herriko Ekialdeko zazpi eskualde elkartu dira, eta urtean, Ekialde izeneko aldizkariaren lau zenbaki argitaratu nahi dituzte. Bigarrena, urrikoa, Erronkarin aurkeztu berri dute. Ia-ia dena euskara hutsean da eta euskaraz aritzeko hain aukera gutxi duten eskualdeotan bultzadatxoa izan nahi du aldizkariak.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Eskutik eskura banatu zuten Ekialde aldizkariaren lehenengo zenbakia. Jone Usoz, orain, Zangozako ikastolako irakaslea da eta duela gutxi arte Erronkari eta Zaraitzuko euskara teknikaria. Maiatzean, Ekialderen lehenengo zenbakia banatzeko 1.200eko tirada egin zutela esan digu. Doan, eskoletan banatu zituzten batzuk eta gainerakoak banatzeko herriz herri egin zituzten euskaldunen zerrendak eta banaka-banaka eskura eman. Euskal Herriko ekialdeko zazpi eskualdeetarako jarri dute abian aldizkaria: Erronkari, Zaraitzu, Irunberri, Agoitz, Zangoza, Aezkoa eta Zuberoa. Biztanle gutxi biltzen dituzte zazpiek eta euskaraz aritzeko gai direnak gutxiago. Jone Usozek argitu digunez, eskolako umeak ari dira euskaraz eta 25 urtetik gorakoak euskaldun berriak dira. Kalean euskaraz nekez egiten dute zazpi eskualde horietan, bat ez bada besteak ez baitaki euskaraz.


Zazpi elkarteen ekimena


Eskualdetako zazpi euskara elkartek hartu dute parte aldizkaria sortzeko: Sü Azia (Zuberoa), Xardoki (Zaraitzu), Etxabarrengoa (Aezkoa), Zintzurri (Irunberri), Bi Haizetara (Zangoza), Karrika (Agoitz) eta Kebenko (Erronkari). Azken elkarte honek proposatu zuen iaz aldizkaria egitea eta lehenengo zenbakia egiteko dirua elkarte honek berak jarri du. Oraingoz ez dute diru-laguntzarik, baina lortzen badute, asmoa aldizkariaren ardura hartuko duen norbait aurkitzea da, orain arte elkarteetako kideak baitira aldizkaria egin dutenak. Koloretan da Ekialde eta 16 orrialde izango ditu. Frantsesez eta gaztelaniaz laburpentxo bat ez ezik gainerako guztia euskaraz da. Jone Usozek badaki gehiena euskara batuan izango dela baina, esate baterako, aezkeraz idatzi nahi badu norbaitek pozik jasoko dute eskaintza.

Euskara eta kultura gaiak bereziki zainduko dituzte aldizkarian, baina ez dira bakarrak izango. Zapaburu atalean eskolek dute txokoa, Guk ere bai atalean euskaldun berriek, eta nola ez, naturak ere bere txokoa du. Eskualdeko informazioa egoki jasotzeko asmoz Ekialde bizi izeneko atala zabaldu dute eta Zuberoak toki berezia izango du, Jone Usozek aitortu digunez, «gainerako eskualdetakoek Zuberoaz ‘ahazteko’ arriskua baitaukagu».

Herrietako berrien bidez, kolorez eta argazkiz hurbildu nahi dute Euskal Herriko Ekialdean euskaraz egiteko gai den irakurle urria. Urriko zenbakia aurkeztu berri dute eta dagoeneko Gabonetakoa prestatzen ari dira.


Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Eguneraketa berriak daude