Udako hostoa, udazkenean orbel


2021eko uztailaren 28an


Sukaldea

adator ezer? Oraingoan izango du etekinik lanean ari omen den sator-lanak? Badugu itxaropentsu izateko motiborik?
Mahaira ezer txukunik atera baino lehen, sukaldeko lan handia egin beharra dago: jakiak erabaki, garbitu, prestatu... Lan anonimoa eta isila da sukaldekoa. Sufritua. Izerdi asko, ahaleginean erretzeko arriskua, ezer lortuko jakin ezina...
Denek nahiago dute mahaikide, sukaldeko pintxe baino.
Baina mesprezurik ez sukaldariari: berak bakarrik ezagutzen ditu prestatutako janariaren osagaiak, nondik norakoen arrazoiak eta historia, platera zerbitzatzeko puntu egokia.
Joseph Conrad-en Narcissus nobelako marinelek esklabu zeukaten bertako sukaldari beltza, haren lana mesprezatzen zuten, edozein egokiera baliatzen zuten sukaldariaz trufatzeko. Behin, ekaitz batek hondoratzeko arriskuan jarri zuen ontzia. Marinel guztiak izututa zeuden, asmatu ezinda nola konpondu matxurak, nola aurkitu handik onik ateratzeko modua. Sukaldari beltzak marinelek ez bezalako kemena erakutsi zuen:
- Ontzia dabilen bitartean, ni sukaldari!
Irtenbide bat derrigorrezkotzat jotzen duen hiritar asko isilik dago. Askotan engainatu dute, baina ez du esperantza galdu nahi. Aukera garbia dagoela sumatzen du, eta aukera horri eusteko eskatzen ari da bere isiltasunarekin.
Jende horren pazientzia isil hori ere sukaldeko lana da.
- Ontzia dabilen bitartean, gu sukaldari!- esaten ari dira. Mahaian eseriko direnen argazkian aterako ez badira ere; mahaian eseriko direnek aintzat hartuko ez badituzte ere.


Aldi galdua

Prentsa zabaltzen duzu, eta iruditzen zaizu alderdi politiko batzuek ardi galdu batekin ari balira bezala hitz egiten dutela esker abertzaleaz eta, hedaduraz, ETAri buruz.
Historiak, ordea, gehiegitan erakutsi digu ardi galduarenganako paternalismo hori aldi galdua gertatu dela beti.


Ezpata, urrearen defentsan

Hatza mapa gainean jarri, munduko gertakizunei errepaso labur bat eman, eta suspirio bat irten zaio egunkari-irakurleari:
- Estatu Batuen itzal luzeak bazter guztiak harrapatzen segitzen dik!
Gero, bere baitara bildurik, pentsatu du:
- Estatu Batuek ez ditek sekula interesik izan gertakizunen atzean dagoen mundua ezagutu eta ulertzeko. Nola ba, etxe barruan ere ez ditek-eta erakutsi borondaterik Katrinak eragindako hondamendiaren atzean dagoen mundua ezagutu eta ulertzeko?
Pentsatzen segitu du:
- Kultura eta hizkuntza hegemonikoak dituen herri hegemoniko batek -batera joan ohi dituk horiek guztiak-, nekez erakutsiko dik beste herri, hizkuntza eta kulturekiko interesik. Abilezia handiz disimulatuko dik ekonomikoa duela interesa. Ahulari laguntzeko borondatea dutela esaten dutenean ere, ahularengandik ahalik eta etekin gehien ateratzea dutela helburu.
Eta Blas de Otero poetaren bertso erdi ahaztu bat etorri zaio burura egunkari-irakurleari:
- «Estados Unidos sale siempre de espadas para defender el oro».


Euskara, etekinak...

Euskara defizitarioa al da?
Gero eta gehiago indartu euskararen inguruko industria, orduan eta ondasun kultural eta ekonomiko gehiago eragingo du. Horregatik da, besteak beste, garrantzitsua euskara presente eta bizi-bizi egotea teknologia berrien plazan ere. Horregatik da garrantzitsua administrazioak euskara ikustea ez zor-iturri gisa, irabazpideen motore moduan baino. Lagundu bai, baina ez limosna bat ematen ari den baten mentalitatearekin, laguntzetatik irabaziak etorriko zaizkiola sinesten duelako baizik: irabaziak euskarari, irabaziak herriari, irabaziak baita ekonomiari berari ere.
Baina horretarako hain da handia administrazioak egin behar duen -eta guztiok egin behar dugun- mentalitate-aldaketa...
(Lerrook idatzi eta gero, Gipuzkoako Foru Aldundiak industria kulturalei laguntza ematea erabaki du. Ez da albiste txarra).


Abildadea, intentzioa (I)

Donostiako terraza batean nago. Irakurtzen ari naiz. Begiak liburutik jaso ditudanetako batean hor non konturatzen naizen neska eder bat eseri dela nigandik hurbil. Begien politak, aurpegiaren trazu zorrotzek, ilearen gari koloreak arrotza dela erakusten dute. Arropa gutxi du; talentua, nahi adina. Zinemaldira etorria da seguru asko.
Ez baitut oraindik fantasia erotikoetarako abildaderik galdu, kostatu egin zait liburura itzultzea. Eta liburura itzuli naizenean ere, berehala galdu dut kontzentrazioa, baserritar adiskide batek hirurogei urte bete zituenean esan zidanaz gogoratu bainaiz:
- Jainkoak dena ondo egin zuela? Gezurra galanta. Jainkoa zuzena dela? Gezur biribila. Dena ondo egin izan balu, zuzena izan balitz, abildadea kentzen digunean intentzioa ere kenduko ligukek, ez zaik iruditzen?
Barre egin nion orduan.
Neskak terrazan segitzen du. Nire abildadea ahultzen hasita dago; intentzioaz, berriz, hobe ez hitz egitea…


Abildadea, intentzioa (eta II)

«Etsipenak erremediorik gabeko gaitz guztiak arintzen ditu» (Horazio).
«Etsipena eguneroko suizidioa da»(Pindaro).
«Udako hostoa, udazkenean orbel» (Esaera zahar asmatu berria).


Bi aukera

Hona gutariko gehienok bizitzaren karelera iritsitakoan neke handirik gabe egingo genukeen aitortza bat: «Pentsatzeko gai naizenetik, beti izan naiz jakitun bizitzak bi aukera eman dizkidala beti: nire inguruak normaltzat jotzen duena eta nire inguruak ez-normaltzat duena. Haur eta gazte nintzenean, lehendabizikoari eusten nion gurasoak-eta ez nahigabetzeagatik. Urteak aurrera, gizartearen kontra ez joateagatik. Urteak are eta aurrerago, neuk neure neurrira eraikitako bizitza erosoari uko ez egiteagatik. Bide seguruena izan delakoan nago, atsekabe gutxien sortzen dituena…
Bitartean, beti nekien bigarren bideak beste bizitza bat eskainiko zidala. Arrisku handiagokoa, bai, sufrituagoa, bai, deserosoagoa, bai, baina neure buruarekin konformeago bizitzen lagunduko zidana. Ez nintzen sekula ausartu.
Orain damu zait bigarren aukera ez hartu izana? Ez dakit. Dakidana da, ez nagoela konforme hartu nuen bidearekin, ez dakidala bigarrena hartu izanak zoriontsu egingo ninduen».
Horrelakoa baita bizitza: hartu duzunak ez zaitu asetzen, hartu ez zenuenak ez dakizu aseko zintuen.


Borroka eginez

Aukerez ari naizelarik, gogoan dut orain hilabete batzuk Julen Gabiriak bere blogean jasotzen zuena. Marcos komandante-ordearen eta kazetari baten arteko elkarrizketaren zati bat da:
- Nola heldu zinen mundu indigenara?
- Mozkortuta.
- Ideologiaz mozkortuta?
- Ez, benetan nengoen mozkortuta, eta autobusez nahastu nintzen. Nik Acapulcora nahi nuen, eta autobusak Chiapasera eraman ninduen. Mozkortuta segitzen nuenez, eta mozkorra kentzeko modurik onena beste mozkor bat hartzea denez, berriro nahastu nintzen lineaz eta Ocosingora heldu nintzen. Han, itsasoa non zegoen galdetu nion indigena bati, eta Miramar urmaelera bidali ninduen, Lacandona oihanean; beraz, han erabiltzen dituzten kamioi horietako batera igo eta, oraindik mozkortuta, errepidea amaitzen den lekura heldu nintzen. Berriz ere itsasoaz galdetu nuen, eta esan zidaten "hoa harantz", eta oihanean sartu nintzen baina inoiz ez nintzen urmaelera heldu: komunitate indigena batera heldu nintzen eta mozkorra pasatu zitzaidan, eta, orduan, Acapulcon ez nengoela konturatuta, Antonio zaharrari galdetu nion ea zelan irteten zen handik, eta, labur, erantzun zidan: borroka eginez.


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Eguneraketa berriak daude