Zenbat beldur hainbat gezur


2021eko uztailaren 27an
Ondorioa hasieran. Ez dakit artikuluaren hasieran ondorio nagusia jasotzea ulergarria izango den. Berdin zait. Mundua, mundua eta gizakia, beldurrak zuzentzen eta mugitzen ditu, ze lastima! Beldurrak markatzen du gizonaren -eta emakumezkoaren- ekintzen ehuneko handi bat, ia osoa. Enpresak, erakundeak, erlijioa, politika, bikotea, lana, kirola, koadrila... ia guztia. Honekin ados ez bazaude, bada-ezpada, egizu ariketa eta zure portaera aztertu ezazu apur bat. Egunean zehar egiten dituzunak, eta esaten dituzunak, errepasatzen badituzu baieztapen hau konpartituko duzula uste dut, neurri batean besterik ez bada ere.

Baina kontuz. Gerta daiteke geu ere ez konturatzea gure erreakzioak kutsatuta dauden ala ez begiratzerakoan. Eskanerra izorratuta eduki genezake. Baliteke, egin eta esaten ditugunak egiteko eta esateko ikara eta estuasuna egotea abiapuntuan. Hainbeste aldiz tindatu dugunez gure irizpidea, iritzia, pentsaera eta portaera, beharbada, izaki autentikoa atrofiak jota daukagu »desagerturik ia, estalita». Gure erreakzio naturalak zeintzuk diren jakiteko ere lanak izan ditzakegu. Ahalegin handiak egin behar izaten ditugu batzutan plano bi hauek bereizteko: egin eta esan beharko nukeena eta nahi dudana.

Horrela ibilita ez gabiltza ondo. Lehenengo eta behin geure buruari egiten diogu kalte. Gauzak egiteko motibazio nagusia ikara izatea ez da ona. Askatasunez, libre eta zoriontsu bizitzeko trabarik nagusiena delakoan nago. Gero eta argiago ikusten dut ingurua ez dela garrantzitsuena, kontestuek gugan eragina duten arren. Askoz larriagoa da gure barru eta kanpoaren arteko inkoherentzia iraunkorra. Guztia desbirtualiza dezake horrek. Gugandik espero den hori egiten, eta sortzen ditugun espektatibak betetzen, lan nekagarriegia daukagu. Inork ez du merezi horrelako bizimodurik. Gida horrekin bizi izanda ezin dugu ezer egin gustuz, ezta sentitu ere. Gure plazerraren antena detektatzaileak ezin dira irten eta tentetu geruza nazkagarri horren artetik. Ez gaude sentitzeko, hurkoak konplazitzeko baizik, uneoro.

Kasu praktikoa. Doktrinan irakatsi ziguten 10 manamendu daudela, beste gauza batzuen artean. Euretako bat maitatu egin behar dugula da. Oker genbiltzan orduan ere, pertsona duina izateko oinarriak galduta. Baina, ojo! Hau ez da erlijioaren kontu esklusiboa. Adibide hau lanera, koadrilara, politikara... eraman dezakegu inongo erreparu barik. Erakutsi digute zein balore den ona eta zein txarra, zer sentitu beharko genukeen miserable ez izateko, munstro ez sentitzeko. Ba ez. Sentitzen dena sentitzen da, horrek ez dauka bueltarik. Gainontzeko poz eta pena adierazpenak beldurrez egindakoak edota zeresangodutenaren opari antzuak dira, hutsak. Ez dugu plastikozko lorerik merezi, ez jasotzeko eta ezta erregalatzeko ere. Gezurrezko paradisuak efimeroak eta faltsuak dira. Hieroglifo emozional konplikatuak, ez-iraunkorrak. Kalte egiten die gure buruei, eta albokoak, benetan zein garen jakiteko aukera bedeinkatua galtzen du.

Elkartasuna, maitasuna, filantropia... horiek denak, askatasunetik datoz oparoen. Gutako bakoitza ondo egotetik sortzen dira sentimendurik ederrenak, benetakoak. Izateko modu natural horrek beti erakusten du iparra argi, ez dago gezurraren ingeniaritzarik egin beharrik. Paper gainean jokabiderik errazena dirudiena -berezko duguna- konplikatu egin dugu, eta batzuei, kosta egiten zaigu metatutako geruzak eranstea. Edozein modutan, Zoriontasun City-rako bidea zein den ikasi dugu eta martxan goaz. Paisaiak dastatzen hasita nago. Que buena!

Bai. Emadazu tripetako laguntza eta maitasuna, desio eta gozamen lurraldeetakoa, lurrundua eta intentsua. Nahi duzun guztietan narrutan egingo dugu horrela, beldurragatik, Jainkoak ere ez du merezi-eta.


Azkenak
Ortuzarrek ez du EAJko buru izaten segituko eta bidea libre utzi dio Estebani

EAJren barne prozesuan ez du bere burua aurkeztuko, nahiz eta garaile irten den orain arteko bozketetan. Itxura guztien arabera, Aitor Esteban izango da EBBko buruzagi berria.


Armagintza sustatzeko Jaurlaritzaren konpromisoa adierazi du Torres lehendakariordeak, Zedarriak-en eskaerari erantzunez

Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak armagintza industria goraipatu eta zabaldu diren “aukera” berrien aurrean sektorea “babestuko” duela azaldu du. “Beste kontu bat da gutako bakoitzak izan ditzakegun posizio... [+]


Zaldibarko hondamenditik bost urtera, erantzukizunak argitu gabe eta zabortegien kontrola ezbaian

Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe dago oraindik, Verter Recycling enpresak ez du ezer ordaindu zigilatze lanengatik,... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


2025-02-06 | dantzan.eus
Lazkaon aspaldi galdu ziren inauteriak berpiztuko dituzte

Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]


2025-02-06 | Gedar
Autobusak antolatu dituzte ostiralean Gasteizera joateko, Maccabiren aurkako manifestaziora

Israelgo Estatuko saskibaloi taldeak ostiralean jokatuko du Gasteizen, eta mobilizatzera deitu du Palestinarekin Elkartasunak.


Berriztagarrien lurralde plana aldatu du Jaurlaritzak, eskala handiko eolikoei toki gehiago egiteko

Abenduaren 20an Eusko Jaurlaritzak planaren behin-behineko bertsioa onartu zuen eta gaitasun “baxu eta ertaineko” eremu ugari gaitasun “ertain eta altukoak” bezala ageri dira orain.


1.000tik gora sinadura, Donostiako Kristobaldegi komentua Txomiñeneko auzoarentzat izan dadin

Auzoak behar asko dituela nabarmendu dute eta Kristobaldegik beharrei erantzun ahal diela: auzo baratzeak, biltegia, kultur etxea, zaharren egoitza, eta abar.


Alternatibei zirrikitua irekitzeagatik

Zerbait egin beharra izan liteke aurtengo Argia Sarietan garaikurra jaso berri dutenen oinarria. Zapalkuntzaren, bazterkeriaren, ahanzturaren aurrean antolatzearen erabakia hartu izana. Edo ilunetik argia ateratzea, zirrikituak bilatzea eta komunitateari eskaintzea. Balio... [+]


Hondarribiarren gehiengoak alarde parekide bakarraren alde egiten du, udalaren inkesta baten arabera

Inkestatuen %45,6k alarde parekide bakarra nahiago du herriarentzat eta %65ak baino gehiagok alardearen gatazka konpontzeko herritarrek gai horren inguruko hitzaldi eta tailerretan parte hartu behar dutela adierazi dute.


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


Eguneraketa berriak daude