Yemen eta glokalizazioa

Oporrak Yemen-en igaro izanak ez du zilegitasun nahikorik ematen herrialde horretaz iritzi sendorik botatzeko; bai ordea bidaia horrek eskainitako bizipenak eta eragindako gogoetak hemen azaltzeko. Goazen horietako batzuk hurrengo lerroetan poliki-poliki aletzera.

Ezjakintasuna eta uste ustelak. Opor-bidaiaren abiapuntua herrialde horretaz ezer gutxi jakitea zen. Hasteko, herrialde horren altxorrak zeharo ezezagunak zitzaizkidan: besteak beste, Sana'a hiriburuaren edertasuna eta basamortuko Manhattan deitua izan den Shiban-eko mirakulu arkitektonikoa -pezoez edo adreilu gordinez eginiko garaiak-; soberan dago justifikatuta Unescok bi hiriok humanitatearen ondare izendatu izana. Horrezaz gain, Yemen-go balio paisajistikoa ere ez da ahuntzaren gauerdiko eztula, basamortu, kostalde edo mendialdeko parajeak benetan ikusgarriak baitira.

Aitortutako gabezia kulturalaren harira, nire historia-ezjakintasuna ere ageri-agerian gelditu zen. Ez nuen ideiarik, adibidez, Jesukristo aurreko milenioan herrialde horietako lurrak intsentsuaren ibilbideak zeharkatu zituenik edo Saba erresuma entzutetsua bertan kokatzen zenik -nork ez du Sabako erregina ezagutzen, zinemaren bitartez bada ere?-.

Hala ere, nire burua zuritzeko edo, esango dut informazio okerra edo faltsua askotan kezkagarriagoa izaten dela ezjakintasuna baino. Adibidez, herrialde arabiarrez AEBek eta beste enparauek ematen diguten informazio ustelak uste oso okerrak sortarazten dizkigu. Alegia, askotan erlijioa eta osagai etnikoak nahastuz, islamaren jarraitzaileak edo jatorri arabiarreko gizakiak gaizkile eta susmagarri itxurapean azaldu ohi dizkiguten arren, errealitatea oso bestelakoa da; baita Yemengoa ere.

Herrialde horietako bisitariek etsaiak eta herritar mehatxagarriak aurkitu partez, giro atsegin eta bihotz oneko jende ezin atseginagoarekin egin dute topo. Esaterako, eta mendebaldean uste dugunaren kontra, Yemengo musulman konbentzituek infidelak tolerantzia osoz hartzen dituzte eta, are gehiago, adiskidetasunez ere bai. Mendebaldeko leku gutxitan adieraziko diote turistari horren harrera bero eta tratu atsegina.

Leiho bat beste munduari. Ekialdeko bizimodu arabiar horri begirada arretatsua botatzeko aukera eman digu bidaiak, kulturalki oso urruti gelditzen zaigun beste kultura aberats eta sendo baten hainbat ezaugarri propio agerian utziz. Funtsezkoena erlijioarena dugu: islamaren aginduak eta erritualak zintzo-zintzo betetzen dituzte herritar gehienek, jardun horretan atxikimendu gartsua adieraziz; benetan hunkigarria zen ostiraleko errezoetan gizonezkoek erakusten zuten debozioa; baita kale gorrian ere. Beste kultur balio unibertsal bat musikarena da; Yemenen jendeak entzun ohi duen musika, pop-a izan nahiz folka izan, gehien-gehienetan arabiarra da (Aljeria, Libano, Egiptokoa...); hau da, kutsu mendebaldarrik gabeko musika-eremu propioa dute.

Kultura aberats, sendo eta ezberdin horrek beste adierazgarri bitxi edota -guretzat- ulertezin asko baditu: emakumeak goitik-behera estalita joan beharra; Kalashnikov fusil sobietarra lepotik zintzilik paseoan lasaitasun osoz ibiltzea; cat landare estimulantearen kontsumo hedatua...

Kulturen arteko talka. Halako bidaiek beste gai sakonago batzuei ere erreparatzeko parada ematen digutela, dudarik ez izan. Adibidez, kultura mendebaldarraren eta arabiarraren arteko arrakala gaindi ezina dugu; neurri handian egungo gatazka larri baten ardatza dena. AEBek gidatzen duten globalizazio merkantilistaren eta mundu arabiarraren berariazko parametro soziokulturalen arteko talkaren sorburua. Edo, Isidoro Morenoren hitzak baliatuz, "el choque de las lógicas culturales que rigen los diversos proyectos societarios, incompatibles entre sí, cuando la lógica mercantil pretende imponerse como única a escala mundial…"

Halako egoerak hobeto ulertzeko ikuspuntu berri bat aldarrikatzen du egile horrek: glocalización delakoa; ikuspuntu globala eta lokala biltzen dituena, hain zuzen. Morenok dioskunez, egungo munduan ez da bakarrik sistema ekonomiko, politiko eta eredu kultural bakarreko globalizazioa garatzen ari; egungo dinamika bikoitza da, globalizazioari aurre egiten dioten tokiko dinamika batzuk ere aldi berean agertzen direlako.

Ez al da hori Euskal Herrian ere gertatzen ari dena? Alegia, herri txikiak izan edo luze-zabal handiko kulturak izan, globalizazioaren merkantilismo erasokorretik kanpo bizi nahi duten berezko kulturak ere egon badaude gaur egun. Eta, Morenok dioenez, globalizazioari aurre egiteko beste kultura horiei lagundu behar zaie; euren balioetan eta premietan oinarrituriko dinamikak bultzatu behar dira. Betiere ikuspuntu globalaren baldintzak eta aukerak kontuan hartuta. Hau da, glokalizazioan oinarrituz.

Yemen bezalako herrialdeak ezagutu eta errealitate horiei pentsatu bat emateak, gure herri eta kulturaren iraupenerako klabeak argitzen lagun diezaguke; baita AEBen eta herrialde arabiar batzuen arteko gatazka hobeto ulertzen ere. Gakoa, azken batean, glokalizazioa omen da.


ASTEKARIA
2005eko irailaren 25
Azoka
Azkenak
Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Ertzain batentzat sei urteko kartzela-zigorra eskatu dute atxilotu bati drogaren truke laguntza emateagatik

Gipuzkoako Fiskaltzak sei urteko espetxe-zigorra ezarri nahi dio Donostiako Herritarren Babeseko patruiletako buruari. Ertzainak kokainaren truke prozesu judizialean onurak eskaini zizkion droga trafikatzea egotzita atxilotutako gizon bati.


Debako liburutegiak “espazio mugatua” duela dio udalak, umeei ordu gehienetan bertan egotea debekatzeko

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


2025-02-11 | Sustatu
Metak Libgen pirateatu badu, zuk zergatik ez?

AEBetako auzi judizialen batengatik jakin denez, Metak (Facebook-eko jabeak) Libgen sareko liburutegia masiboki pirateatu du BitTorrent protokoloak erabiliz. 81.7 terabyte gutxienez lortu zituzten horrela, beren adimen artifizialeko sistemak elikatzeko. Saiakera eta zientzia... [+]


Eguneraketa berriak daude