Ezpalak


2021eko uztailaren 28an

Urriaren 9an abiatuko da Txapelketa Nagusia

Dagoeneko prest du Bertsolari Txapelketa Nagusia Bertsozale Elkarteak. Urriaren 9an izango da lehen azken laurdena Lekunberrin. Azaroaren 8an finalaurreko lehen saioaren txanda izango da eta finala abenduaren 18an izango da Barakaldoko Bilbao Exhibition Centerren (BEC). Hamabi saio, guztira. 38 bertsolarik hartuko dute parte Txapelketan. 28 urte dituzte, bataz beste. Bi dira arabarrak, hamar bizkaitarrak, hemeretzi gipuzkoarrak, hiru lapurtarrak eta lau nafarrak. Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio zuzenean igaroko dira finalera, 2001eko Txapelketa Nagusiko irabazlea eta txapeldunorde izanagatik.
Aurten berrikuntza ugari izango ditu Txapelketak. Musika propioa izango du, Oreka Tx taldeak egindakoa. Txapelketa giroa zabaltzeko, Zizurkilgo antzerki taldeak kale animazioak egingo ditu hainbat herritan. Bertsolaritza komunikabideetan jorratzeko irizpideen gaineko ikastaroa eskainiko dute Jon Abril eta Karlos Aizpuruak Donostian irailaren 26an. Antolatzaileek dioten moduan, pasa hitza.



Aro berria Santurtziko Jaialdian

25 urte bete zituen iaz Santurtziko Nazioarteko Antzerki Jaialdiak. 26. aldi honetan berrikuntzak dakartza: iraupen luzeagoa izango du eta ikusle guztiengana hurbiltzeko saiakera egingo du programazioaren bitartez. Irailaren 30ean hasiko da eta azaroaren 25a arte makina bat lan eskainiko du: L'Omprevísen Quijote, Res de Resen Icars, Dagoll Dagomen Mikado... Urriko lehen asteburuan kaleak hartuko du protagonismoa, Producciones Imperdiblesen Réquiem 21K 625 eta Markeliñeren Carbón Club antzezlanekin. Azaroan iaz Antzerki Testuen Serantes Saria eskuratutako Jokin Oregiren Ezin dut egia esan lana estreinatuko dute eta azaroaren bukaeran aurtengo Serantes sariak jakinaraziko dituzte.


Euskadi literatur sariek oinarri berriak

Azken urteetan polemika dezente izan da Euskadi literatur sarietako finalista izateko, hautatutako egileek sarien oinarrien onarpena sinatu behar zutelako. Iaz Jon Alonso eta Xabier Montoiak ez zituzten oinarriak sinatu eta epaimahaiko kideek beren obrak aintzat hartzea erabaki zuten eta bietako baten obra sariduntzat jotzekotan, saria hutsik uztea. 2003an ere Koldo Izagirrek uko egin zio itzulpen arloko Euskadi sarien oinarriak sinatzeari. Hemendik aurrera, hautatutako egileek ez dituzte oinarriak sinatu beharko finalista izateko. Horixe dator jasota EAEko buletinean, maiatzaren 30eko data duen 6. artikuluan.


Dantzarekin hitzordua Euskaldunan

Dantza garaikidearen erakusleiho izateko jaio zen Dantzaldia. Aurten seigarren edizioa du, eta urtero gisa, Bilboko La Fundición aretoko langileak arduratu dira Euskalduna jauregian egingo den jaialdiaren programa osatzeaz. Urriaren 2an hip hopa eta musika klasikoa uztartuko ditu Käfig konpainia frantsesak. Zuzeneko musika izango du Herbehereetako Leine & Robeana taldeak urriaren 16an eskainiko duen emanaldiak. Koen Augustijnen belgikarraren laugarren koreografia dantzatuko dute azaroaren 13an, baleta, dantza modernoa, break dance eta kanta tradizionalak jorratzen dituen lana. Amaitzeko, azaroaren 27an Pàl Frènak Frantziako konpainiak bi koreografia eskainiko ditu.


Euskosare, euskaldunen elkargune

Eusko Ikaskuntzak Euskal Herriko eta diasporako euskaldunen harremanak eta komunikazioa sustatzeko sortutako EuskoSare (www.euskosare.org) proiektu birtuala Interneten da jada. Webgunean euskaldunentzat interesgarri diren albisteak eskaintzen ditu, besteak beste. Eduki ugari du: diasporako euskal erakundeen datu basea, abizenei buruzko informazioa... Familiarteko Topaketa Programaren baitan, migrazioengatik harremana galdutako familiak lagundu nahi dituzte.


Wazemank eta EITB Kultura bueltan

Ekainean ekin zion ETBk kulturaren gaineko erreportajeak eskaintzen dituen EITB Kultura emititzeari. Saioak maila ona duena iritzita, berriz ere emititzen hasi dira udako etenaren ondoren. Bideo sortzaileentzat lehiaketa antolatu du saioak, EHUko Arte Ederretako fakultatearekin elkarlanean. Aukeratutako lanak saioan emango dituzte eta denboraldiaren amaieran irabazleak jakinaraziko. Uda hasieran estreinatutako Wazemank umore saioa ere urrian itzuliko da. Anjel Alkain aktoreak zuzendutako taldeari Mikel Laskurain eta Ana Alordi aktoreak batuko zaizkio denboraldi honetan.


Idazle Eskolak hirugarren ikasturtea

Idazketa literarioan eta idazketa profesionalean trebatzeko bi urteko graduondokoa eskainiko dute hirugarrengoz Euskal Idazleen Elkarteak, Eusko Ikaskuntzak eta Bergarako UNEDek. Horrez gain, Idazleak Irakurle. Hilean behin, Andu Lertxundirekin zikloa apailatu dute erakunde antolatzaileek. Hilean behin, Andu Lertxundirekin, bere obrak, irakurketak eta hausnarketak partekatu ahal izango dituzte parte hartzaileek.


ASTEKARIA
2005eko irailaren 25
Azoka
Azkenak
Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Ertzain batentzat sei urteko kartzela-zigorra eskatu dute atxilotu bati drogaren truke laguntza emateagatik

Gipuzkoako Fiskaltzak sei urteko espetxe-zigorra ezarri nahi dio Donostiako Herritarren Babeseko patruiletako buruari. Ertzainak kokainaren truke prozesu judizialean onurak eskaini zizkion droga trafikatzea egotzita atxilotutako gizon bati.


Debako liburutegiak “espazio mugatua” duela dio udalak, umeei ordu gehienetan bertan egotea debekatzeko

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


2025-02-11 | Sustatu
Metak Libgen pirateatu badu, zuk zergatik ez?

AEBetako auzi judizialen batengatik jakin denez, Metak (Facebook-eko jabeak) Libgen sareko liburutegia masiboki pirateatu du BitTorrent protokoloak erabiliz. 81.7 terabyte gutxienez lortu zituzten horrela, beren adimen artifizialeko sistemak elikatzeko. Saiakera eta zientzia... [+]


Eguneraketa berriak daude