Alberto Barandiaran: «Gertakizunak historia izatera noiz pasatzen diren dut kezka»


2021eko uztailaren 27an

Alberto Barandiaranek kultur kazetaritzan dihardu. Aldian-aldian literatur lanak ere burutu ohi ditu. Euskal literatur paisaia behatzeko ikuspegi zabala dauka hartara: "Literaturarekin idazleen bitarteko harremana daukat, elkarrizketak eta bestelako lanak egitean. Euskal literatur paisaia askotarikoa da, kolore askokoa: berdeak, horiak, marroiak edota beltzak daude. Ez zait iruditzen paisaia bereziki ederra edo itsusia denik, ez da aspergarria eta hori da azpimarragarriena. Pasaia bizia eta bere urtaroak dituena da".
Paisaia honetan bere ekarpena honela dakusa Barandiaranek: "Pintzeladaren bat ekartzen dut aldian behin, baina nolakoak diren, nik baino, besteek esan beharko dute".
Kazetaritza eta literaturaren arteko uztartzeaz honela mintzatu zaigu: "Kazetaritza nire lanbidea da, eta neurri batean pasioa ere bai. Denboran ondo finkatuta dudan zeregina da, eginahalean lanbide hau zer den ikasi dut. Literatura berriz, beste gauza bat da. Aurreko liburuak oso lotuta izan ziren nire lanbideari, kazetaritza erreportajeak izan ziren nolabait. Berauek garatu eta sakondu ondoren liburu bihurtu zirenak. Mundu txikia berriz literatura da, edo literaturagoa behintzat, beste planteamendu eta ahalegina eskatu didana".

Fikziozko literaturan zure lehen urratsa eta emaitza da Mundu txikia liburua. Nola gauzatu duzu berau?
Beste idazleek ez dakit nola gauzatzen dituzten liburuak. Nik, kasurako, obsesio batzuk nituen buruan, argazki edota irudi moduko batzuk, horiek jira-bueltan ari zitzaizkidan buruan eta zirriborratzen hasi nintzen paperean. Zergatik idatzi nahi nituen ere ez dakit, ez dakit idazten hasten zarenean horretaz kontziente ere idazten ote duzun. Alegia, hasieran »nire kasuan behintzat» ez nuen liburu bat idatzi nahi izanaren ideia finkoa. Lardaskan aritu nintzen gaiekin, bati eta besteari zer edo zer atera nahian, gai batzuekin zerbait egin nezakeela konturatu nintzen eta beste batzuekin ez.

Zer nabaritu duzu aurreko liburuekikoan. Erosoago edo deseroso aritu al zara honetan?
Honetan modu diferente batez sentitu naiz, eta aritu ere bai. Aurreko lanetan banituen dokumentazioa, elkarrizketa batzuk, erreportajeak, eta orduan horiek oinarrian garatu nituen liburuak. Kasu honetan, esan bezala, ideiak edota irudiak nituen, eta zirriborro horien gainean istorioak gorpuzten hasi nintzen. Alde horretatik, beraz, ez da eroso edo deserosoago aritzen zarela, idaztean zalantza gehiago duzula baizik. Tarteka, idaztea merezi ote duen galdetzen diozu zure buruari. Aurreko liburuetan oso garbi ikusi nuen eginbidea eta aurrera. Niri idaztea gustatzen zait eta deseroso ez nago inoiz. Deseroso nahi baduzu, ideia aurrera ez doala ikusita idazteari uzten diozunean senti zaitezke.

Iñigo Aranbarri idazleak aurkezpen ekitaldian "zaparrada humanoa" iritzi zion liburuari. Zer deritzozu?
Gustatu zitzaidan. Ondo definitzen du liburua. Narrazioak giza-erretrato txikiak dira eta horregatik liburuaren alde humano hori.


Mundu txikia izenburua. Bi hitzetan liburuaren funtsa egoki bildua.
Bai. Aurreko liburuetako tituluek buruhauste batzuk eman zizkidaten, dudak izan genituen. Kasu honetan, karpeta txurian agertu zen lehen titula Mundu txikia izan zen, narrazioak idatzi bitartean iraun zuen eta beraz, horrek tituluari pisu edo sinesgarritasuna eman dio nolabait.

Hamalau narrazio paratu dituzu. Idatzi zenituen guztiak daude ala gehiago izan zitezkeen?
Bai, izan zitezkeen gehiago. Baina daudenek badute tokia liburuan, alde horretatik ez dut damurik.

Hamalauetatik denek izen propio bana dute izenburuan. Ezkurra izenekoak izan ezik. Hau hirugarren pertsonan kontatuta dago...
Ez dut gehiegi gogoetatu horri buruz, istorioa gauzatu ahala hautatu dut kontatzeko moldea. Hau da, batzuetan istorioa lehen pertsonan heldu zait, bestetan hirugarren pertsonan. Horri buruz ez dut teorizatu, nik irudia ondo transmititu nahi nuen, hori nuen lehen nahia, hori izan da nire ahalegin handiena.

Istorioak istorio, ideiak ideia, narrazioen arrakasta ondo narratzean datza. Arrandi handirik gabeko prosa da zurea.
Ez naiz prosa barrokoen zale. Hau ikur eta kakotxen artean diot. Prosa barrokoa egiten duten idazleek ondo idazten baitute, ez diot idatz molde horri maniarik, ez deus. Ni ahozko espresioen inguruan ibili naiz ordea. Irudikatu ditudan pertsonaiengandik gertutasuna dudalako, eta horiek horrela, narrazioek horrela eskatzen zidatelako. Ez nuen inola ere irudia eta kontakizunaren artean oztoporik sortu nahi.

Istorioak badituzu gogoan oraindik?
Bai.

Eta zeinek eman zizun lan edo buruhauste gehiago gauzatzerakoan?
Itxuraz, sotilenak direnak, bizpahiru orrialde inguruko istorio direnak. Afari bat kontatzen duena edota pianistaren bakardadea islatzen duen istorioa, adibidez. Nahiz eta istorioak sotilak izan, lana asko findu behar izan nuen. Asko moztu nuen eta irakurlea galbidera eraman edo despitatu zezakeena kendu. Ez naiz eseri eta berehala idazten dudan pertsona, zirriborro asko geratu da idatzi bitartean. Arestian esan dudanaren harian, narraziotan irudiak daude eta horiek hasieran harriak bezalakoak ziren. Zizelkatzen hasi nintzen eta egin ahala, halako batean irudi bat azaldu zitzaidan. Ni neroni ere irudi eta pertsonaien atzean zegoenaz jabetuta idaztearen zeregina harriduraz hartu dut. Beraz, aldez aurretiko estrategiarik gabe idatziko narrazioak dira.

Mundu txikian mundu eta pertsona txikien berri ematen duzu. Horixe litzateke narrazioen ezaugarrietako bat.
Narrazioetan haur txiki baten begirada aurki daiteke, nire txikitako oroitzapen bat edota etxean entzundako pasadizo bat. Nik badakit zer den kazetaritza lanetan aritzea, mundu honetako zurrunbiloan ibiltzea: manifestazio izugarriak segitzeak, prentsa-aurreko on bat aditu duzula usteak edo elkarrizketa esklusibo izugarri bat egin duzula pentsatzeak poztu eta puztu egiten zaitu batzuetan, eta batzuetan gehiegizko inportantzia ematen diegu horiei. Baina benetan mundua mugitzen duten gertakariak beste batzuk dira: besarkada bat, zaplazteko bat, eskutitz bat... Alde horretatik, liburuak gauza txikien aldarria izan nahi du. Egia esanda horiek guztiak ia denok hobesten ditugu. Noski, horiek bizi garen "mundua"ren arabera onartzen ditugu edo ez. Baina, ez dago dudarik, pertsonen arteko harremanek mugitzen dute mundua. Eskutitz batek manifestu edo komunikatu batek baino askoz gehiago esaten du. Baina »denok dakigunez» horiek ez bezala, eskutitz hori ez da hedabideetan ateratzen.

Narrazio hauen bidez zure obsesio zenbait kanporatu duzu. Zer dute autobiografiatik edota zenbat dute zure ingurutik narrazioek?
Idazle guztiek idazten dute bere autobiografiatik neurri batean. Idazlea ez da bere pertsonaiengan azaltzen beti, jakina, baina berak entzun, eta bere barne munduan bildutakoak islatzen ditu pertsonaien bitartez, bai bizitakoetatik bai irakurritakoetatik... Beraz, liburu batek idazlearengandik du asko edo dena. Hemen badago, ez dena, nik entzun, ikusi, eta irakurrikoetatik asko.
Nire ingurutik berriz zenbat? Nire inguruak Iruñean, Sakanan (Altsasu) edota Irunen daude. Badaude horietatik jakina: Iruñea eta Sakana arteko trena, Irungo muga. Erreferentziak daude. Baina edonon ager daitezkeen tokiak daude. Gure inguruak herriak eta hiriak dira, eta horiek usaintzen dira liburuan.

Pertsonaiaren baten nortasuna ezagutzen duzun pertsonaren baten nortasunetik hurbil al dago?
Ez dut uste. Puska asko dago pertsonaia bakoitzaren baitan.

Josune joan den mundu bateko pertsonaia da.
Bai. Istorioan asko esan eta eman zidan mundu bat kontatu nahi izan dut. Halako batean mundu hori joan dela konturatu zara, sentsazio hori, ezin egona...

Elvira pertsonaiaren istorioak Argentinarekin zer ikusia du. Argentina presente beti ere?
Argentinan gertatzea kasualitatea da, gerta zitekeen Venezuelan. Obsesio hori munduan desagertuz doazen pertsonekin daukat. Egia da, Argentinari buruzko kronikaren gaiarekin lotura duela: gerra zibila, isiltasuna... Ni kezkatzen nauen gaia hau da: "gertakizunak historia izatera noiz pasatzen diren". Alegia, gertakari batzuk noiz gelditzen diren oroimenean, hutsean oroimenean edo noiz arte baldintzatzen dituzten gizonen eta emakumeen harremanak. Galdera da gertakari horiek noiz arte segitu behar duten gure bizitza korapilatzen eta zailtzen. Adibidez, noiz esan ahalko dugu 1936ko Gerran gertatua gainditua dugula? Eta berdin Argentinako kasuan ere bai. Asko interesatzen zaidan gaia da.

Ramon Masatsen argazkia azalean
«Liburuaren azaleko argazkia Ramon Masats kataluniarrarena da. Giza erretratoak ateratzen zaildua. Iruñeko zezen-plazan ateratako irudia da. Ezkerreko eskuaz botila bat eusten duen pertsona batena da eskua. Hasieratik gustatu zitzaidan, ez nintzen gauza izan identifikatzeko eskua emakume edo gizon batena zen, eskuari begira emakume batena iruditu zitzaidan hasieran, gero ordulariarekin duda egin dut. Oso sinbolikoa iruditu zitzaidan ardo botilarena. Inoiz edo behin, baten batek esan didanez, 'irudi horren bidez mundua eskaintzen zaigu'. Botila barruan mundua dagoela nolabait, botila bete-beteta baitago».

Drama puntu bat
«Kontakizunek, bere txikian, denek dute ikaratik zer edo zer, drama puntu bat. Istorioek, hala ere, ez dute hasiera eta bukaera eta akaso garapen ikaragarririk. Ur sakonak dira, gure hanken azpitik doazen istorioak direla esan du Iñigo Aranbarrik. Gure hanken azpian edo atzean gertatzen denari buruz idatzi dudala, alegia. Benetako gauzen aurrean zer sentimendu agertzen dugun pertsonok, zein gabezia dugun...».

Kritika txarrak ez ohi dira iristen
«Gustura nago liburuarekin, baina onak diren kritikak iristen dira bakarrik, txarrak ez dira iristen sekula. Inork ez dio ezagutzen duenari liburu txarra egin duela esaten. Kuriosoa da, ipuin bakoitza modu ezberdin batez gustatu zaio jendeari, bat bati eta besteri beste bat. Orain arte, jendea denarekin ez bada, sorta batekin edo besterekin identifikatu da. Tira hori jakitea ere ez da gutxi!»


Azkenak
EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Euskal Herrian Euskarazek manifestazio nazionala deitu du apirilak 6rako Baionan

Manifestazioa goizeko 11:30ean izango da, Justizia Jauregian. Mugimenduak euskaldunon eskubideen alde eta auziperatuekiko elkartasunean luzatu du deialdia. Auziperatuek iazko Euskararen Egunean Baionako Justizia Auzitegian "Justizia Euskararentzat" pintaketa egin zuten... [+]


Trumpen Gazarako proposatutako garbiketak etnikoak hautsak harrotu ditu nazioartean eta AEBetan

AEBetako presidentearen Gazako palestinarrak kanporatzeko asmoak aurkako erreakzio ugari eragin ditu nazioarteko nahiz herrialdeko politikan, baita Alderdi Errepublikanoan ere. Gehienek "garbiketa etnikoa" sustatzea egotzi diote, baina Trumpek bere asmoa berresten... [+]


Maddi Isasi, LABeko idazkari feminista
“LAB Euskal Herri feminista baten eraikuntzan ekarpen sindikala eginen duen subjektua izatea nahi dugu”

Izena duen oro bere izanaren jabe liburua plazaratu du LAB sindikatuko idazkaritza feministak, hainbat kide feministaren lekukotasunak oinarritzat harturik. "Genealogia edo glosario bat gauzatu dugu edo, agian, gauza biak batera dira edo baliteke ez izatea ez bata ez... [+]


Ortuzarrek ez du EAJko buru izaten segituko eta bidea libre utzi dio Estebani

EAJren barne prozesuan ez du bere burua aurkeztuko, nahiz eta garaile irten den orain arteko bozketetan. Itxura guztien arabera, Aitor Esteban izango da EBBko buruzagi berria.


Armagintza sustatzeko Jaurlaritzaren konpromisoa adierazi du Torres lehendakariordeak, Zedarriak-i erantzunez

Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak armagintza industria goraipatu eta zabaldu diren “aukera” berrien aurrean sektorea “babestuko” duela azaldu du. “Beste kontu bat da gutako bakoitzak izan ditzakegun posizio... [+]


Zaldibarko hondamenditik bost urtera, erantzukizunak argitu gabe eta zabortegien kontrola ezbaian

Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe dago oraindik, Verter Recycling enpresak ez du ezer ordaindu zigilatze lanengatik,... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


2025-02-06 | dantzan.eus
Lazkaon aspaldi galdu ziren inauteriak berpiztuko dituzte

Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]


2025-02-06 | Gedar
Autobusak antolatu dituzte ostiralean Gasteizera joateko, Maccabiren aurkako manifestaziora

Israelgo Estatuko saskibaloi taldeak ostiralean jokatuko du Gasteizen, eta mobilizatzera deitu du Palestinarekin Elkartasunak.


Berriztagarrien lurralde plana aldatu du Jaurlaritzak, eskala handiko eolikoei toki gehiago egiteko

Abenduaren 20an Eusko Jaurlaritzak planaren behin-behineko bertsioa onartu zuen eta gaitasun “baxu eta ertaineko” eremu ugari gaitasun “ertain eta altukoak” bezala ageri dira orain.


1.000tik gora sinadura, Donostiako Kristobaldegi komentua Txomiñeneko auzoarentzat izan dadin

Auzoak behar asko dituela nabarmendu dute eta Kristobaldegik beharrei erantzun ahal diela: auzo baratzeak, biltegia, kultur etxea, zaharren egoitza, eta abar.


Alternatibei zirrikitua irekitzeagatik

Zerbait egin beharra izan liteke aurtengo Argia Sarietan garaikurra jaso berri dutenen oinarria. Zapalkuntzaren, bazterkeriaren, ahanzturaren aurrean antolatzearen erabakia hartu izana. Edo ilunetik argia ateratzea, zirrikituak bilatzea eta komunitateari eskaintzea. Balio... [+]


Eguneraketa berriak daude