Euskal Herriko Kutxa gertuago


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hurrengo aste eta hilabeteak erabakiorrak izango dira azkenik ikusteko Euskal Herriko Kutxa handia sortzeko lehen urratsak orain arte bezala bertan behera geldituko diren edo aurrera egiteko gai diren. Kutxa hau Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiru aurrezki kutxek (Vital, BBK eta Kutxa, hurrenez hurren) osatuko lukete. Oraingoz Nafarroako aurrezki kutxak (CAN) ez du fusioan parte hartuko, gainontzeko euskal kutxekin federatuta egonagatik. Kasu berean aurkitzen dira Euskadiko Kutxa, Ipar Kutxa eta Nafarroako Baserritarren Kutxa. Ipar Euskal Herriak, finantza-erakunde frantsesez josia egon arren, gaur egun ez du bertako aurrezki kutxarik, nahiz eta Hego Euskal Herriko zenbait kutxak sukurtsalak eta elkarteak izan gure herrialdearen zati honetan. Espainia eta Frantziako estatuek ezarritako marko juridiko politikoak egun ez du ahalbidetzen kutxa bakar horren eraketa. Hala ere, gure herriaren zati handi batek edonolako egiturak (baita finantzarioak ere) sortzeko aukera politiko eta legala izan nahi du, Euskal Herri osoaren beharrizanei erantzungo dieten erakundeak eratzeko.


Argudio ekonomikoak eta bultzada politikoa

Ofizialki, EAEko hiru aurrezki kutxen fusiorako proposamena aipatutako erakundeen presidenteek eurek egin dute eta ez exekutibo autonomoak, orain artean bezala. Arrazoi ekonomiko-finantzarioak azaldu dituzte. Hortaz, fusioa gauzatzeak errazagoa dirudi. Ikuspegi ekonomiko-finantzarioaren arabera, ez dirudi arrazoizkoa euskal aurrezki kutxen fusio prozesuaren kontrako oposizioa. Berez, bai Espainiako gobernuak, bai Espainiako Bankuak, bai PSOE eta PPko zuzendaritza nagusiek -zeintzuekin aurrez harremanak izan zituzten- hasieratik onartu dute prozesu hau. Hala ere, inork ezin ahantz dezake errepresentazio publikoko finantza-erakundeen fusio-proposamena talde exekutibo autonomikoak berak bideratu duela; taldea egun EAJren eskutan dago eta fusioko hiru kutxetatik bik ondo baino hobeto babesten dituzte bere interesak. Vital kutxak, aldiz, Alderdi Popular eta Sozialistaren interesak zaintzen ditu, lehenak Gasteizko udala eta Arabako Foru Aldundia kontrolatzen dituela. Hori dela eta EAEko PPtik datoz batez ere hiru kutxen fusioa gauzatu ahal izateko zailtasunak. Vital kutxa beste biekin fusionatuko balitz, Alderdi Popularraren boterea Vital-en nabarmen murriztuko litzateke. Hain zuzen ere, galera beldur horrek fusioa zapuztu lezake, bestela 2006. urterako osatu daitekeen arren.

"Adostasunik ezean, liburua itxi eta kito", esan zuen Vitaleko presidente Gregorio Rojo sozialistak bere administrazio kontseiluaren aurrean. Hala ere, hiru kutxen egungo hiru zuzendaritzen ustez, prozesuak ez du atzerabiderik. Horrela adierazi dute jendaurrean. Adostasun ezak hilabete batzutan edo gehienez urtebetez atzeratu lezake prozesua, baina goizago edo beranduago fusioa gauzatu egingo da. Hala ematen du behintzat. Izan ere, aurrezki kutxa bakoitzaren asmoak asmo, egungo marko politiko, patronal eta sindikala, alderdi popularrarena salbu, ezin hobeak dira fusioarentzat.


Euskal finantza-sistemaren buru

EAEko aurrezki kutxak fusionatuko balira, gainontzeko euskal kutxek euren arteko behin-behineko fusiorik egingo balute ere, euskal finantza-sistemaren buru bihurtu eta Espainiako Estatuko hirugarren aurrezki kutxa izatera iritsiko lirateke Caixa catalana eta Caja Madrid kutxen ondotik. Gainera, Euskal Herriko enpresa handienetako bat izango litzateke aurrezki kutxa berria. 2004ko ekitaldiko zifra ofizialak aztertzea besterik ez dago, hau da, euskal aurrezki kutxen egungo egoera ikustea aski da, ondoko koadroan ageri den bezala. Etekin oso onak, orotara 500 milioi euro inguruan ibiliak; lehen seihileko honetan etekinok bataz beste %8 baino gehiago igo dira 2004ko datuekin alderatuz. Plantilla doituak kargu nagusien murrizketak baino ez ditu eragingo egungo 5.136 langileen artean. 673 bulegoen kasuan ere ez da aldaketa handirik izango ere. Zer esanik ez, Euskal Herriko enpresa handienetan partizipazio industrial ugari ditu.

Hiru kutxen fusioak ekarriko lukeen dimentsioak inbertsio-proiektu handiagoak ahalbidetuko lituzke eta kutxek egun dutena baino zabalkunde-estrategia grinatsuagoa izan lezakete taldean. Kalkuluen arabera, lehen bi urteetan egungo negozioa bikoiztuko omen da, 70.000 milioi euro inguru eskuratuz. Egungo plantilla bera zeharo handitu liteke aurreikusten den zabalkunde politikari esker, bi urtetan 250 bulego berri ezarri nahi baitira Euskal Herrian bertan eta atzerrian.


Boterearen lurralde banaketa

Euskal aurrezki kutxen fusioak betidanik azaldu duen traba nagusietako bat lurraldeen araberako botere banaketa izan da. Alderdi politiko gehienak jeloskor samar azaldu dira horren kontura. Esaterako, hori da PP eta PSOEren eskutan dagoen Vital kutxa arabarrak azaldutako arazorik handiena. Behin-behineko fusio honen aurreikuspenen arabera, euskal Kutxa berriaren egoitza Bilbon egongo da eta izen komertzialagorik ezean, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako Aurrezki Kutxa deitura hartuko du. Jakintzat ematen da lehen presidentea egungo BBKko presidentea izango dela, Xabier Irala, eta Kutxa eta Vitalekoak, Carlos Etxepare eta Gregorio Rojo, hurrenez hurren, presidenteordeak izango dira. Hiru euskal aurrezki kutxen egungo aktibo osoaren arabera, Bilbao Bizkaia Kutxak kutxa berriaren %48,77 izango luke, Kutxak, %35,15 eta Vitalak, %16,08. Bermatu dutenez, boterearen lurralde-banaketa proportzionaltasun horren araberakoa izango da.

Gainontzeko kutxa euskaldunak
Behin-behineko fusio-prozesuan aipatutako hiru aurrezki kutxez gain, bada mailegu-erakunde edo aurrezki kutxa gehiago Euskal Herrian. Erakundeok aukerarik izan dezakete bigarren edo/eta hirugarren fase batean Euskal Herriko kutxan barneratzeko. Dudarik gabe, faseetako batean murgiltzeko egokiena Nafarroako Aurrezki Kutxa izan liteke (CAN): 2004an 76 milioi euroko etekin garbia izan zuen. Orain artean fusioko hiru kutxekin federatuta egon da Euskadi eta Nafarroako Aurrezki Kutxen Federazioan. Horren ondorioz, erlazio eta aliantza estrategiko ugari izan ditu aipatutako erakundeekin. PP-UPNren arazo eta interes politikoek baino ez dute ekiditen Hego Euskal Herriko lau kutxen fusioa.
Aldiz, zeharo ezberdinak dira Euskadiko Kutxa, Ipar Kutxa eta Nafarroako Baserritarren Kutxa erakundeen kasuak. Euskadiko Kutxak 2004an 116 milioi euro irabazi zituen; ez ditu gainontzeko kutxen jatorri eta filosofia berak, eta MCC talde indartsuaren baitan kokatuta dago. Dirudienez, Euskadiko Kutxak ez omen du inolako asmorik »beharrik ere ez, akaso» euskal kutxa bakar eta berri baten parte izateko. Baserritarren kutxek, ordea, euskaldunak eta nafarrak, agian beharrezkoagoa izango dute kutxa handi horretan barneratzea. Ipar Kutxak 12 milioi euro irabazi zituen 2004an; duela hamabost urteko lehen fusio saiakeretan parte hartu zuen. Ipar Kutxaren funtzioa berez Bizkaiko eta Arabako baserritar giroan finkatzen zen, baina nekazaritza eta abeltzaintza bizkaitar eta arabarra desagertu ahala, badirudi helburu zehatz hura disolbatu egin dela. Nafarroako Baserritarren Kutxak 2004an 29,8 milioi euroko irabaziak izan zituen eta bere baliokide euskalduna baino egoera hobean dago, gero eta muga handiagoak dituen bere inguruan.

Xabier Irala, bera da gakoa
Xabier Irala, abertzale euskaldun ezagun eta historiko baten semea, enpresa garrantzitsu askotako enpresa-gestorea eta BBKko presidentea 2003tik, euskal aurrezki kutxen fusiorako prozesuaren gakoa izan da. Jendaurrean onartu ez arren, deitu zionak -dudarik gabe, EAJren bitartez- operazioa bideratzeko egin zuen. Aurreko ekinaldietan ez zen ezer lortu, BBK, Vital eta Kutxako presidenteen arteko protagonismo eta liskarrengatik. Hiru presidente berriekin, ordea, liskarrak desagertu dira eta Irala izan da prozesua bideratzeko gakoa.
Ingeniari industriala, New Yorkeko familia abertzale euskaldun batean jaioa, 1946an. Ezkerraldeko General Electrica birsuspertzea lortu zuen enpresako administratzaile bakarra izanik, ordainketen etenaldia egin ondoren... Zenbait urte beranduago, ekipamendu elektrikoko ondasunen sektorean zuen esperientziak ABB multinazionaleko lehen postu exekutibora eraman zuen. Bere curriculum profesionala dela eta, "krisialdian dauden enpresen salbatzaile" gisa ezaguna da. Horren seinale, 1996an, Alderdi Popularraren gobernuak, lagun zuen Rodrigo Rato orduko ekonomia ministroaren bitartez, Iberia espainiar hegazkin konpainia "salbatu" eta pribatizatzeko eskatu zion. Handik sei urtera Iberia, pribatizatuta, Burtsan azaltzen zen. 2003an, EAJk eta Eusko Jaurlaritzak zuhurtasun handiz lan egin zuten Irala "berreskuratu" eta egungo prozesuaren buru egiteko. Lehendabizi José Ignacio Berroeta ordezkatu behar izan zuen BBKko presidente postuan. Bi urte beranduago, fusio-operazioaren buru bihurtu da edo bihurtu dute. Eta etorkizunean, Euskal Herriko lehen Kutxaren presidentea izan liteke.


Azkenak
Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Biharamunen lantegia
Zer ikertu herritarrek erabakitzen dute

Ikerketa parte-hartzailea eta gogoetatsua bultzatzen du Biharamunen Lantegia kooperatibak, eta zientzia eta ikerketa herriarengana hurbiltzeko lan egiten du. Duela urte eta erditik egoitza Bidarten dauka, eta Institut Curie-rekin elkarlanean Iker Herria ikerketa zentroa sortzeko... [+]


2025-03-27 | ARGIA
Euskal sagardo ekologikoaren bereizgarria, kupeletan jartzeko gertu

Txotx denboraldian eredu ekologikoan ekoiztutako Euskal Sagardoaren eskaintza izango da hainbat sagardotegitan, eta hura bistaratzeko, Jatorri Deiturak eta ENEEK-Ekolurrak kupeletan paratzeko euskarria aurkeztu dute.


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


Etxarri Gaztetxearen aldeko zenbait gaztek Bilboko udaletxeko osoko bilkura eten dute

Amenabar enpresak Bilboko Udalaren eskutik apirilaren 4rako agindu duten desalojoaren kontra azaldu dira bilkuran. Poliziak indarrez kanporatu ditu. Ostiral honetan18.30ean, Errekaldeko Plazatik hasiko den manifestaziora batzeko deia luzatu dute gazteek, baita desalojoaren... [+]


Bruselaren kitak ezkutatzen duena: simulakroak eskolan, “kooperazioa” militarrekin...

Europako Batzordeak aurkeztu duen plana ustezko gerra edo hondamendi baten aurrean “bizirauteko” kit batetik harago doa: hogeita hamar neurri proposatu ditu eskoletan, enpresetan eta herritarren artean militarismoa eta beldurra sustatuko dutenak.


2025-03-27 | ARGIA
proiektuak 10 urte!
Lurrari begiratzen diogunok badugu aldizkari berezi eta berria: Bizi Baratzea Orria

Gaur, martxoak 27, ARGIA komunikabidearen egoitzan aurkeztu dugu Bizi Baratzea Orria, urtaro bakoitzean zabalduko den aldizkari berria. Horrekin batera ospatu dugu ARGIAren Bizi Baratzea proiektuak 10 urte betetzen dituela aurten. Bizi Baratzeako kolaboratzaileak eta ARGIAko... [+]


Eguneraketa berriak daude