Tuberkulosia: Bakterio hiltzaileak ez gaitu utzi

«Tuberkulosia daukadala?». Amonaren aurpegi zurbila ikusita sendagileak: «Bai, tuberkulosia, baina, lasai, sendatuko zara». Zaharrenek etxean ezagutu dituzte tuberkulosiak jotako senideak eta bat baino gehiago hil zitzaizkien; XX. mende hasieran gaixotutako erdiak hiltzen ziren. Tuberkulosiak heriotza esan nahi du adineko askorentzat. Gazteak medikuaren kontsultan duen jarrera bestelakoa da: «Tuberkulosia? Hori oraindik existitzen al da bada? Eta botikak hartuta sendatzen al da? Bai? Bada oso ondo». Oso ondo mycobacterium tuberculosis izeneko bakterioak akabatzeko tratamendua zintzo-zintzo betetzen badu. Hala ez badu egiten, uste baino arazo gehiago izan ditzake. Zeren ia beti sendatzen den gaitza da eta ez du ikustekorik XX. mende hasierako gaixotasun beldurgarri harekin, baina tuberkulosia ez da salbuespena Euskal Herrian (2004an 495 kasu EAEn), potentzialki hilgarria da eta kutsakorra. Kalean tuberkulosiaren froga eginez gero, %20ak behintzat bakterioa biriketan duela ikusiko genuke. Hau da, bakterioa habian dago, baina gaixotasuna garatu gabe.


Edonork izan dezake tuberkulosia

Tuberkulosiaren bakterioak dituen gaixoak -bakterioak izan, baina gaixotasuna garatu ez duenak ezin du kutsatu- bakterio horiek airera botatzen ditu. Eztula egiten duenean askatuko ditu asko eta toki itxietan, airea gutxi berritzen den lekuetan tuberkulosiaren bakterio asko metatzeko arriskua dago. Ordu askoko hegaldietan kutsatu direnak badira. Bakterio horiek biriketan aurkitzen dute habia beti. Batzuetan, hortxe geratzen dira goxo-goxo lokartuta eta pertsona hori bakterio horiekin hilko da, gaixotasuna garatu gabe. Beste batzuetan, lanean hasten dira segituan eta biriketako tuberkulosia eragiten dute. Bakterioak biriketatik zabaltzen hasten badira bestelako tuberkulosia harrapatuko du gaixoak, hala nola, meningekoa, linfatikoa, hezurretakoa. Kasu gehien biriketakoak izaten dira: EAEn, 2004an, hirutik bi baino gehiagotan organo afektatua birika izan zen. Noiz bihurtzen dira bakterio horiek gaixotasun? Izan daiteke bakterio asko pilatu delako biriketan edo gutxi pilatu arren pertsona hori momentu horretan ahul egotea. Batzuei, gaztetan biriketan kokatutako bakterioak esnatzen zaizkie zahartzaroan, nahiz eta ohikoena kutsatu orduko gaixotasuna garatzea den eta ez handik urte batzuetara.

Duela urte batzuk Giza Inmunoeskasiaren Birusari (GIB) begira zeuden medikuak. Miguel Angel Von Wichmann, Donostiako Ospitaleko Gaixotasun Infekziosoen Unitateko mediku adjuntuak esan digunez, «tuberkulosi asko izatearen errua GIBari bota zitzaion garai batean, baina orain badakigu GIBak ez duela azaltzen tuberkulosia». Duela gutxi hainbat komunikabidek tuberkulosia harrapatzeko arrisku faktore garrantzitsuentzat jo ditu tabakoa, GIBa eta kutsatu berri izatea. Von Wichmannek esan digu, ordea, %43ko portzentaia duen arrisku faktorea, ezagutzen ez den faktorea dela, alegia, «ia gaixoen erdiek ez daukate tuberkulosia harrapatzeko faktore berezirik, hau da, edonork harrapa dezake gaitza».


Sendatzen erraza dena asko zaildu daiteke

Von Wichmannek esan digu tuberkulosia ez dela salbuespena. Espainian, 2004an, 100.000 biztanleko tasa 27koa izan zen eta EAEn 23,77koa. Espainiakoa baino baxuagoa, baina Espainia Europan lehen postuetan dago Portugalekin batera.

Tuberkulosia osasun publikoko arazoa da eta maila guztietako osasun arduradunak gaitzari hesiak jartzeko antolatuta daude. Von Wichmannek Gipuzkoako antolaketa ezagutzen du ondo eta berak azaldu digu gaitzari aurre egiteko zer egiten duten. Batetik, tuberkulosia diagnostikatu egin behar da eta Von Wichmannek dioenez, «ez da erraza. Bronkitis arrunta da hasiera; eztula eta flema. Hamar egunean antibiotikoak hartuta sendatzen ez bada, tuberkulosia izan daitekeela pentsatu behar da. Baina asko ezkutatu daiteke, e!». Hilabeteak igaro ditzake gaixoak anbulatoriora joan gabe, eztul pixka bat, sukarra orain bai, orain ez izango du eta behea jotakoan joango da medikuarengana. Ordurako mordoxka bat kutsatzeko astia izan du.

Gaixoak tuberkulosia duela jakinda tratamendua ezartzen diote. Sei hilabetekoa (biriketakoa denean) edo urtebetekoa (gainerako tuberkulosiak) da ohikoena. Sei hilabetekoan, lehen bi hilabeteetan hiru farmako hartzen dira eta ondorengo lauretan, bi. Gaixo gehienek urte erdiko tratamenduarekin bakterioak akabatzea lortzen dute. Erraza dirudi, baina ez da hala. Von Wichmannek dioen moduan, «zazpi eguneko pastilla tratamenduetan ere, batzuetan pilula guztiak ez ditugu hartzen edo ez behar den orduan, pentsa sei hilabeteko epean». Sendagileak behin eta berriz esan behar dio gaixoari nahiz eta ondo sentitu pastilla guzti-guztiak hartu behar dituela: «Jendeak ez dio gaixotasun honi garrantzia handia ematen, baina potentzialki hilgarria da». Pastillak behar bezala ez hartuz gero bakterio erresistenteak sor daitezke, hau da, pastillek eraginkortasuna galtzen dute eta ez dira gai bakterioak akabatzeko. Gaixoak bigarren tratamendu bat egin beharko du, pastilla gehiagorekin, toxikoagoa... Eta bide horretan besteren batzuk kutsatu baditu, transmititutako bakterioak multierresistenteak izango dira, tratamenduekiko «errebelde»agoak eta horrela tuberkulosia sendatzea zailagoa izango da.

Beraz, tratamendua ondo egiteak duen garrantziaz jabetuta, EAEn gaixoak kontrolatzeko plana daukate. Gaixotutakoei zein gaixotu gabe baina bakterioak dituztenei erizainek etxera deitzen diete: lehenei tratamenduaren jarraipena egiteko eta bigarrenei egin beharreko froga guztiak egin dituztela ziurtatzeko. Tratamendua beren kasa betetzeko berme gutxi ematen dutenei -arazo psikiatrikoak dituztenak, drogekin arazoak dituztenak...- farmazia eta anbulatorioetara joan eta bertan ematen dizkiete pilulak orduantxe hartzeko.

Diagnosi azkarrarekin eta tratamenduan zehar gaixoak ondo kontrolatuz, kutsatzea saihesten da eta baita multierresistentzia ere.

Edadetua beldurtu eta lotsatu du tuberkulosiak, gaztea berriz, ez da asko aztoratu. Bitartean, EAEko osasun zerbitzuak buru-belarri ari dira 2010erako helburu ia iritsiezina bete nahian, hau da, 100.000 biztanleko 10 kasura jaistea

Etorkinen bakterioak «errebelde»agoak dira
Gure edadetuek tuberkulosia heriotzarekin lotzen dute, baina baita pobreziarekin, miseriarekin ere. XXI. mendeko tuberkulosia, Euskal Herrian, Europan, ez da lotzen miseriarekin, datuek argi baitiote edonork paira dezakeela gaitza. Alabaina, pobreziaren mamua ezin albo batera utzi. Gipuzkoan tuberkulosi kasuek nabarmen egin dute behera 1995etik hasi eta gaur arte. Von Wichmannen ustez ordea, «seguru gaude tuberkulosi kasuek gora egingo dutela, etorkinak datozelako»; alegia, errenta baxuko etorkinak eta/edo tuberkulosi tasa altuko herrialdeetatik datozenak. 2003an Nafarroako tuberkulosi kasuen %30 etorkinek osatu zuten eta EAEko azken datua %11,2koa da. Von Wichmannek dioenez, «tuberkulosia sorterritik dakarte eta gero, hogei magrebtar txabola batean bizi badira eta batek tuberkulosia baldin badauka denak kutsatuko dira». Hori gutxi balitz: «Osasun laguntza jota daudenean eskatzen dute, zeren etorkinak zein familia-mediku dauka? Ez dute medikuarengana joan nahi poliziaren beldur direlako...».

Medikuarengana iritsitakoan ere, Afrikako, Asiako, Latinoamerikako eta Europa Ekialdeko etorkinek arazo bat gehiago dute. Tratamendua Europako Mendebaldeko, Australiako edo Ipar Amerikako batena baino konplexuagoa da.»Zorioneko»on gorputzetan Isoniazida izeneko pilula eraginkorra da eta bakterioak akabatzen ditu. Ia planeta osoko organismoetan ordea, ez du eragiten pilula horrek eta hiru sendagai hartu beharrean lau hartu behar izaten dituzte. Tratamendua zailagoa da, toxikoagoa, garestiagoa. Herrialde txiroetako etorkin askok dakarte tuberkulosia eta gainera, bakterio «errebelde»agoak dituzte.

Gazteak jomuga
Euskal Herrian zein Europan, bi adin taldetan dago tuberkulosi kasu gehien: 25-44 urte artekoetan eta 75etik gorakoetan. Gipuzkoan, esate baterako, 1995az geroztik 25-44 adin tartearekin egin dute lanik gehien, diagnostiko azkarraren eta tratamenduaren segimenduaren bitartez, eta tuberkulosi kopurua asko jaistea lortu dute.


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude