Peio Etxeberri-Aintziart: «Ezker abertzalea, batzutan, termino faltsua iruditzen zait»


2021eko uztailaren 20an

Peio Etxeberri-Aintziart, Jean Etxeberri-Aintziart diputatu historikoaren biloba da. 1945ean Iparralderako lehen autonomia estatutua Parisen aurkeztu zuena. Bere aitatxi Enbata mugimendua sostengatu zuen lehen notablea eta lehen kontseilari nagusi abertzalea izan zen Paueko Parlamentuan. Aita, Jon Etxeberri-Aintziart, kultur eragilea du Peiok, Lauburu kultur elkartearen sortzaileetakoa. Peio, berriz, intsumisioaren eta kultur ekimenen bidetik politika eremura iritsi den militantea da. ABren Udako Unibertsitatearen helburuak laburbildu dizkigu solasaldiaren abiaburuan: «Jardunaldiak orain lau urte abiatu ziren, iraileko sartze politikoa eta gai nagusiak prestatzeko hausnarketa gunea da. Geroago, gogoetak azaro aldean burutzen dugun Biltzar Nagusian trenkatzen ditugu».

Peioren aburuz, Udako Unibertsitatearen egitaraua koherentea da berrabiatze politikoan aztertzen dituzten gaiekin. Prestakuntza politikorako jardunaldiak dira, bi hitzetan.

ABko jardunaldietan parte hartu dutenek ezker abertzalearen alderdi politiko batu eta bakarra ez dela aise sortuko ondorioztatu dute. Ezkerraren egoera aipatuz hasi dugu elkarrizketa.

Zer da euskal ezkerra? Inor ez da gauza hori definitzeko, antza.
Ezker abertzalea aipatzen delarik ezker abertzalearen zati batek bere burua soilik jotzen du ezker abertzaletzat. Kasurako, Batasunak bera soilik dela ezker abertzalea dio. Ni ez naiz ados, noski. Ezker abertzalea anitza da. Iparraldean bederen bateratua zen zatiketa izan zen aitzin, eta bateratua zen ABren egituraren baitan. AB izan aitzin barreiatua zen arras, orain baino barreiatuago gainera. Hegoaldean halaxe izan da azken 40 urteetan eta horregatik sortu zen Herri Batasuna. Gaurko egoera ez da berria ez katastrofikoa hala ere. Zatiketak eguneroko jarduera politikoan beldur gisako bat ematen digu, baina historiaren ikuspegitik ez da larria. Gainera, ez da baitezpadakoa bat izatea, elkarrekin aritzeko akordioak lortzea baizik, eta etorkizunean akordioak lortuko ditugula uste dut.

Zer deritzozu ezker abertzalea izendapenari beraz?
Ezker abertzalea, batzutan, termino faltsua iruditzen zait. Ezkerreko izateak abertzaletasunean erradikalena izatea dela dirudi. Ezkerreko izateak ez dakar abertzalea izatea alabaina. Posible da frantsesa izatea eta ezkerrekoa. Edo abertzalea izatea eta eskuindarra. Ezkerreko izatea eduki sozial bat izatea eta berau ekintzen bidez garatzea da: etxebizitza edo enpleguaren arloan, adibidez. Arlo horietan ezkerreko abertzaleek ahuleziak ditugu hala ere.


Ezker abertzaleko alderdiak gai sozialetan ez direla biziki "aberats" erran izan duzu zuk, adibidez.
Bistan da. Ezker abertzalearen definizio okerraren ondorioz gure praxia oztopo bat bihurtzen da errealitatean. Gure aldarrikapen nagusiak «Autodeterminazioa», «Euskararen ofizialtasuna», «Euskal presoak Euskal Herrira» dira. Alabaina, begira diezaiogun Iparraldeko egoera soziologikoari: gehiengoak bere burua frantsestzat dauka eta eguerdiko bazkarian ez ditu autodeterminazioaren edo euskal departamenduaren aferak aipatzen. Gehienek haurren ikasketak, etxebizitza edo osasun arazoak dituzte mintzagai. Beraz, gu abertzaleok, jende horri ohartarazi behar diogu gu frantsesak baino egokiagoak garela arazo horien konponbidea atzemateko. Hau da, gai horiei ahalik eta molde egokiagoan erantzun, gero eta entzunagoak eta jarraikiagoak izanen gara departamenduaren gaian, hala nola euskararen gaian ere bai. Horregatik, adibidez, ABn etxebizitzaren problematika molde berezian lantzen ari gara.

Bien bitartean, ezker abertzalearen alderdien artean aliantza taktikoak lantzeko aukerarik ikusten al duzu?
Posible da eta beharrezkoa ere bai. Adibidez, ez du zentzurik 2008ko herriko bozetara bereiziak joatea. Landu behar dugun ekimena eta aukera da. Hegoaldean, berriz, egoera konplikatuagoa da, harremanak ozpinduagoak baitaude. Nik ABren erantzukizuna Iparraldean ikusten dut, nazio ikuspegia duen Iparraldeko alderdia gara eta hemen dago gure erantzukizun politikoa. Funtsean, guk hemen baldintza politiko egokienak sortu behar ditugu Batasuna, Aralar edota Zutik-ekin elkarlanean aritzeko eta abertzale guztiekin oro har. Soluziobideak Iparraldetik landu daitezke beharbada. Alabaina, ABren helburua ez da bakarrik hori. Edozein gisaz, bidez bide, Euskal Herri mailan elkarlana indartzen bada, ongi etorri.

Nafarroa zeharkatuko duen autobide proiektua, Lapurdi kostaldeko A63 autobidearen zabaltzea, hala nola AHT edo TGV delakoa aztergai dituzue ABn. Zuk nola ikusten dituzu berauek?
Arazoa da Euskal Herria pasaia gune bezala ikusia dela mugaz gaindiko garraioari dagokionean. Iparraldea ez da sekula garapen ekonomikoa behar duen gune ikusia. Hiru garraio-bide horiek Iparraldea ukitzen dute erabat. ABn errepideei buruzko txostenak lantzen ari gara eta AHTri edo TGVri buruzko gure iritzia emanen dugu laster. WWFko (Naturaren aldeko Funtsezko Mundua) Jean Stephane Devisse adituaren laguntzaz ondorio hauek atera ditugu: jendeari zer nahi duen galdetu behar zaio. Barnealdetik zeharkatzea nahi duten autobidean demokrazia arazoa dago. Tokiko erreferendum bat eskatzen dugu. Horregatik, hasteko, proiektuari uko egiten diogu. Bigarrenik, teknikoki bidea ez da egokia ez beharrezkoa, Miguel Sanz eta Jean-Jacques Lasserren arteko nahikeria dago proiektuan. Duela zenbait urte Baiona eta Iruñea arteko bidea aurreikusi zen, baina abandonatu zen. Bat bukatu gabe bestea hasi nahi dute. Hitz batez, bide horrek orbain izugarria sorraraziko luke Nafarroa Beherean.

Proiektu guztiei erabateko ezetza eman al dakieke, ordea?
Ez. Koherente izan behar da, jakina. Funtsezko garapen bat bermatu behar da, errealitatearekin bat egin behar dugu. Eskualdearen garapen orekatua ekarriko luketen alternatibak behar ditugu, eta horregatik, printzipioz, ez da nahikoa A63 autobidearen zabaltzeari uko egitea besterik proposatu gabe. Guk tokiko jendearentzako baliagarria izanen den aldaketa hobesten dugu. Hau da, Baionatik Hendaiara bitartean barne trafikoa lagunduko lukeen bidearen zabaltzea beharrezkoa ikusten dugu. Adibidez, Landesetako Bénesse-Maremne-n 18.000 ibilgailu pasatzen dira egunero, eta Baiona eta Donibane Lohizuneren artean 30.000. Beraz, tokiko garraioa handia da, baina ez da kontuan hartzen. Lehenbizi, behar horri erantzun behar zaio.

Bestalde, euskal departamenduaren eskaera ahaztu dela dirudi. Eztabaida politikoaren gai nagusia izateari utzi al dio?
Ez, erabaki estrategiko bat dago horretan. Estrategikoa Frantziako Estatuaren erakundetzea aldatzea izugarri luzea eta astuna delako. Espainiako Estatuan ez bezala, errepublika egitura zahar baten barnean gaude. Epe laburrera autonomia lortzen ahal dugula pentsaezina da. Haatik, Errepublikaren instituzioaren baitan departamendua gauzatu liteke. Artean, eskaera ez da ahaztu, baina eskakizun moldea aldatu da. 1999n dinamika azkarra garatu zen eskaeraren alde. Hiru manifestazio egin ziren hiru urtetan. Lehena ABk bultzatu zuen. Bigarrena 1999ko urriaren 9koa izan zen, 100 kide kualifikatuek deitua. Azkenekoa, 2003an, Batera plataformak antolatu zuen. Hiru urteko dinamikak ezin zuen aitzina segitu emaitzarik erdietsi gabe eta lan sektorialetara pasatzea erabaki genuen orduan. Laborantza Ganberaren ekimenak aitzina hartu zuen, adibidez.

Batera plataformak ba al du gerorik?
Bai. Bateraren inguruan sortu ziren eskakizunak indarrean daude eta berau sostengatu zuten sektoreak lanean ari da. Ekimenaren motorra da agian ahuldu dena, mugimendu abertzalea, alegia. Abertzaleen artean AB da Batera gehien bultzatzen duena, EAJ eta EA ere bai, baina ez Batasuna. Batasunak departamenduaren aldarrikapena erreformista dela dio eta ez du Bateraren bidea benetan landu nahi izan. ABren erronka Batera plataforma berbultzatzea da. Ekimena aztertzen ari gara. Uneon, 46.000 sinadura biltzeko ekimena antolatzen ari gara Bateraren lau aldarrikapenen inguruan erreferenduma egiteko.
Artean Laborantza Ganbera eratu da, baina suprefetak eraso du zeharo.

Arrunta baino ez dena ezin dezaket erran. Suprefetak herritarrek hartutako ekimena erasotzea lotsagarria da, harrigarria kausitzen dut. Oraingo erronka Laborantza Ganbera iraunkorra izatea da, garaipen bat da baina ez definitiboa. Boterearen eta herritarren arteko lehia sortu da. Guk bien bitartean jendea mobilizatzeko moldea azkartu nahi dugu. Hemengo jendartea ez bada gauza eskaera horien inguruan mobilizatzeko, militante gutxi batzuek beste borroka bideak hartuko dituzte. Bide militarra, adibidez. Nahikeria hori sentitu da batzutan. Alain Ducasse sukaldariaren ostatuaren aurka ezarritako lehergailuak adibidea dira. Beraz, gizarteak ez badu nahiko egiten, horrelako borroka moldeak izanen dira. Tamalgarriak dira, baina zilegiak neurri batean.


Azkenak
Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


2025-04-25 | Aiaraldea
Baso Erresilentea proiektua martxan, mendietako jasangarritasunaren mesedetan

Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Analisia
Denok gaude katean

Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]


Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


MADDI OIHENART
“Kantuen ikastez hasi nintzen euskara ikasten”

1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]


Eguneraketa berriak daude