«Gehienentzat alokairua dirua botatzea da; guretzat bizi kalitatean inbertitzea da»

  • Eva eta Iñaki donostiarrak dira, baina azken bi urtetan Gasteizko erdigunea dute bizitoki. Bi alaba dituzte eta hipoteka ordaintzeko adinako bi soldata. Baina gehienek ez bezala, alokairuaren aldeko aukera egin du familia honek. Euren inguruan erabaki hau ulertzen duen jende gutxi dagoela onartu dute, salbuespena direla. Eta beste behin euren arrazoiak azaldu dituzte.

Bederatzi pisu izan ditu Iñakik bizitoki bere 44 urtetan. Bere gurasoek ez zuten inoiz etxebizitza jabetzan izan. «Gurasoen etxetik ikasle pisura pasa nintzen eta ikasketak bukatuta Donostiara itzuli eta pisu txiki bat alokatu nuen niretzako». Evak 41 urte ditu eta Iñakirekin honek alokatutako pisuan sartu zen. «Baina txikiegia zen, »dio Evak» eta bi gelako pisu bat alokatu genuen orduan». Lehen haurra izan eta bigarren gela horretan tokia egin zioten. Bigarren alaba etorri zenean ordea, hiru gelako pisu batera pasa ziren.«Gaztea zarenean ez duzu leku askorik behar eta etxearen egoerak ere ez zaitu hainbeste kezkatzen, -dio Iñakik- baina gero etxe handiagoa behar duzu, sukalde eta komun egokiekin... Aldaketa horiek alokatutako etxebizitzekin egin ditzakezu, askeago zara. Baina erosi nahi baduzu zer egin behar duzu? Oraindik familiarik ez duzunean zenbat seme-alaba izango dituzun arreikusi eta gela mordo bateko pisua erosi?».

Bikoteak alokatutako pisu denak Donostiako erdigunean edo Alde Zaharrean zeuden Evak eta Iñakik nahi bezala, baina duela bi urte, lan arrazoiak medio, Gasteizera etorri ziren. Evak kontatu digunez, «hona lanera etortzeko aukera ederra eskaini zidaten eta etxe bat Donostian jabetzan izanez gero, erabakia hartzea zailagoa egingo zitzaigula uste dut».

Bien soldatek, etxebizitza bat jabetzan izateko adina ematen diete, «baina guk nahi dugun tokian, guk nahi dugun baldintzetan etxe bat erostea askoz ere garestia izango litzateke» Evaren esanetan. «Batzuk kosta ahala kosta etxea erosi behar dute, jabe izan behar dute, baita horrek etxea bera ez disfrutatzea edo hilabete amaierara estu-estu iristea esan nahi badu ere. Lehentasun kontua da» gaineratu du Iñakik. Baina onartzen dute hemen alokairua garestia dela eta oso aukera gutxi dagoela: Iñakiren ustez, «alokairuaren egoera Europan bezalakoa balitz, errazagoa litzateke, eta gaurko finantzazio baldintza egokiak eta etxebizitzen balio handitze izugarriak etena izango balu, ziur jendeak gehiago joko lukeela alokairura. Hala ere merkeagoa da Donostiako Boulevardean hileroko alokairua ordaintzea, hipoteka ordaintzea baino».

Pisua erosiz gero hondasun hori eurena izango zela eta alokairua amaituta esku hutsik geratzen direla gogorarazi diegu. Baina erantzuna prest dute: «Gure lagunen artean beti izan gara ‘arraroak’, gehienentzat alokairuan bizitzea dirua botatzea da; guk uste dugu bizi kalitatean inbertitzeko modu bat dela». Iñakik esandakoarekin bat dator Eva: «Etxea erosten baduzu hondasun hori utziko diezu ondorengoei. Baina guk alabak etorkizunean zerbait izan daitezen hezitzen ditugu, ez zerbait eduki dezaten».

Dena den, argi utzi nahi dute ez direla alokairuaren defendatzaile fanatikoak: «Orain arte guretzat egokiago ikusi dugu alokairua gure gaurko lehentasunera hobeto moldatzen delako, baina etorkizunean ez dugu etxebizitza erostea baztertzen».


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude