Erremolatxaren sektorea desagertzeko zorian

  • Urtea amaitu aurretik, Europako Batzordeak (EBk) erabakiren bat hartu beharko du azukrearen merkatuari buruzko erreformaz. Oraingo proposamenari heltzen badio, kinkan izan daiteke erremolatxaren euskal sektorea. Araba da gune garrantzitsuena; 400 ustialeku baino gehiago eta 3.000 hektarea dituzte. Dagoeneko Euskal Herriko sektore primarioaren egoera hondamenezkoa da eta azukrearen merkatuaren erreformak are hondoratuago utziko luke.

2021eko uztailaren 19an

Europako Batzordearen erabakien ondoriozko aldian aldiko erreformak, birmoldaketak edo berregituraketak, gaur arte bederen, arras kontrakoak izan dira Euskal Herriko sektore produktiboentzat, zeren ehunka mila herritarren bizimoduak eta enpleguak jarri baitituzte azpikoz gora. Orain aurretik, siderurgiako sektorea, ontzigintzakoa, etxetresna elektrikoena, ekipamenduetako ondasunena, arrantzakoa, laborantzakoa eta abeltzaintzakoa hartu izan ditu zurrunbiloak; oraingoan, berriz, euskal sektore primarioari datorkio erasoa berriro, azukrearen erreformaren bitartez, eta erremolatxaren sektorea antzalda dezake. Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Nekazari eta Abeltzainen Batasunak (UAGA) nahiz erremolatxa-ekoizleek ohartarazi dute datorkigun egoera larri horretaz.

Halaxe da, bai, Euskal Herriko erremolatxaren sektorea arriskuan dago. Ez litzateke harritzekoa izango betiko desagertzea, baldin Europako Batzordearen oraingo planak indarrean jartzen badira, prezioak produkzio kostuaren azpitik geratuko bailirateke. Behin betiko planek datorren urteko urtarrila baino lehen egon behar dute prest eta negoziatuta. Beraz, denbora gutxi dago Euskal Herria are gehixeago pobretuko duen beste erreforma galarazteko. Erremolatxaren euskal sektoreak 400 ustialeku baino gehixeago eta 3.000 hektarea hartzen ditu, eta Arabari dagozkio gehienak. Mahatsaren hurrena, erremolatxa da Arabako nekazaritzako produktu errentagarriena: erdi mailako ustialekuen errentaren %35 osatzen du.


«Nahitaezko laborantza»ren kontrako «basakeria»


Gonzalo Sáenz de Samaniego, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako eta Arrantzako sailburuak batere zalantzarik gabe "basakeria"tzat jo du azukrearen merkatuaren erreforma. Erreforma horren arabera, %30eko murriztea aurreikusten da azukrearen Europako produkzioan eta %40tik gorako jaitsiera erreferentziazko prezioan. Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak adierazi duenez, erreforma horrek «betiko desagerraraz dezake Euskal Herriko erremolatxaren laborantza». Sailburuaren iritziz, Europako Batzordeak proposamena aurkezteko baliatu dituen txostenetan, «datu arras gaindimentsionatuak daude» eta Munduko Merkataritza Erakundeak (MMEk) eskatzen duenaz haratago jo dute arduradunek. Bruselak sei milioi tonako murrizketa egin nahi du eta Lakuako Gobernuak dio, «datu errealen argitan», aski litzatekeela gehienez hiru edo lau milioi tona murriztea.

Arabako Nekazari eta Abeltzainen Batasuneko Iñaki Fernández de Larrea presidenteak azpimarratu duenez, «erremolatxa ezinbesteko laborantza da» eta «gure ustialekuen errentaren %35aren iturburu da». Gogorarazi du, bestalde, azken urteotan, sektorea errentagarri egite aldera, eginahal handia egin dutela, bai kostuak doitzen, bai sektorea profesionalizatzen. Kontua horrela, ondoko baieztapen hau egin du UAGAko presidenteak: «Erreforma hori indarrean jartzen badute, gerta daiteke sektorea desagertzea, zeren proposatzen dituzten laguntzek laborantza hori galtzea dakarte eta industria ixtea eta benetan, erabateko hondamena litzateke».

Europako gainerako lekuetan ere azukrearen merkatuaren erreforma «neurrigabea» edo «ankerra» dela diote. Sektoreko Europako iturri batzuen arabera, erreformak 6.500 euroko galera ekarriko dio Europako laborari bakoitzari sarrera potentzialetan, eta 80 fabrika desagerraraziko ditu. Lantegi hauetan 150.000 lanpostu daude zuzenekoak eta zeharkakoak kontatuta. Diotenez, erreformak ez du bermatzen Europako azukrearen merkatuaren oreka; oso bestela, bizpahiru urteren buruan hondoratuko ditu 120.000 erremolatxa-ekoizle, sektorean irautea lortzen dutenen errenta ahultzeaz gainera. Prezio-jaitsierak «gehiegizkoak» omen dira eta «eskasegiak» Bruselak laborariarentzat aurreikusitako konpentsazioak (galdutako errentaren %60 jasoko lukete).



Mobilizazioak eta negoziazioak

Erreforma-proposamen hori zela eta, joan den uztailean egin zituzten Europan lehenbiziko mobilizazioak. Europako milaka erremolatxa-ekoizle manifestatu ziren Bruselan uztailaren 18an, Europako Batzordearen egoitzaren aurrean: besteak beste, euskal ordezkaritza ere hantxe zen. Oraingo hil hauetan izango dira berriro mobilizazioak eta bien bitartean, Espainiako Gobernuari eskatu zaio has dadila harremanetan, bereziki Frantziako eta Alemaniako estatuekin, eta iraunaraz dezala erreforma blokatu nahi duen taldea.

Lehen sektorea hilzorian

Euskal Herriko lehen sektorea hilzorian dago. Desager daiteke. Eta ez da berriketa. Aski oraintsu arte, sektore primarioa zen euskal ekonomiaren oinarria. Sektore horrek jarduera nagusi hauek biltzen zituen: nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantza. XX. mendearen erdian, sektore primarioa gailen zen Euskal Herriko barrualdeko lau probintzietan. 1950ean, Nafarroa garaiko landunen %55ak ziharduen sektore horretan; Araban, berriz, %43 inguruak. Are Euskal Herriko probintzia industrializatuenean, hots, Bizkaian, landunen %19a aritzen zen laborantzan. Duela mende erdi ere ez dela, bada, nekazaritza oso kontuan hartzeko sektorea zen Euskal Herrian. Gaur egungo Euskal Herrian, ordea, oso lagun gutxi aritzen dira sektore horretan: biztanle landunen %3 baino ez; hau da, 36.312 lagun, 2001eko (azkeneko) datu ofizialen arabera. Egoera horixe ispilatzen dute Gaindegiak Datu Talaian (www.datutalaia.net) jaso dituen datuek.
Testuinguru horretan, ez da kalterako arrantzako euskal sektoreak bizi duen krisia gogora ekartzea. Espainia Europako Batasunean sartu zenez geroztik, Europako Batasunetiko berregituraketak bete-betean egokitu zaizkio azkeneko hamarkada hauetan. Lehen sektorearen erregularizazioa Europako Batasunaren esku dagoenez, estatu kideen interesen jokoaren sareetan harrapatuta dago arrantzako euskal sektorea.
Euskal Herriko sektore primarioak indargabetzen segitzen badu, etorkizun aski beltza izan bide du. Uste hori oinarritzeko, aski da azken 25 urteotan sektore horrek pisua zer neurritan galdu duen jabetzea. Izan ere, 1975ean jada, biztanle landunen %8,3 besterik ez zuela, sektore horren pisua eskasa bazen, oraingo %3a ordukoaren erdira ere ez da iristen.


Azkenak
2024-09-13 | ARGIA
Tematzearen emaitza: errepide seinaleak euskaraz

Herritarrak eskatzen du seinaleak euskaraz jartzeko. Gobernuak erantzuten dio legeak ez duela horretara behartzen. Behatokiak erantzuten dio, legeak ez badu derrigortzen ere, euskaraz jartzeko debekurik ez duela. Gobernuak bereari eusten dio. Alabaina, herritarrak tematzen dira... [+]


2024-09-13 | Euskal Irratiak
Baionako zitadelako eraikuntza proiektuak arrangura piztu ditu ekologistengan

Baionako zitadelan proiektu berriak ditu armadak. Eraikin berriak egin nahi ditu eta horretarako oihanaren zati bat deseginen dute eta ura atxikitzeko bi gune ere sortu nahi dituzte.


Aysenur Ezgi Eygi-ri zuzenean egin zioten tiro burura Israelgo soldaduek, autopsiaren arabera

Turkiar-estatubatuar aktibista irailaren 6an hil zuten Beiti herrian, Nablus hiriaren ondoan, Zisjornadian, Palestinako Lurralde Okupatuetan. Orain forentseen azterketek iradokitzen dutenez, Israelgo soldatuek zuzenean egin zioten tiro aktibistari.


Iturbide, Jiménez eta Azkona estatuaren biktima gisa aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Foru Gobernuak aitortu du motibazio politikoko biktimak direla hirurak. Hiru aitortza berri horiekin dagoeneko 36 pertsonari estuaren biktima izatea ofizialki aitortu die gobernuak.


Madrilgo Rolando kafetegiko hamahiru hildako haiek ETAm-ren eta ETApm-ren zatiketaren erdian

Ostiral honetan betetzen dira 50 urte ETAk, 1974ko irailaren 13an, Madrilgo Rolando Kafetegian bonba bat lehertarazi eta hamahiru pertsona hil zituela. Ofizialki 2018an onartu zuen erakundeak ETAren egiletza, bere burua desagertze bidean jarri zuenean.


2024-09-13 | Gedar
Bi lizarratar epaitu dituzte, Voxen salaketa baten harira

Faxisten aurka protesta egiteagatik auzipetu zituzten Lizarrako bi kideak. Asteazkenean, epaiketaren egunean, Lizarraldeko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzea egin zuen epaitegi aurrean. Voxeko faxistak jarrera probokatzailearekin agertu ziren bertara, eta Guardia Zibilak... [+]


2024-09-13 | Ahotsa.info
Urriaren 12an Tafallan eginen du manifestazioa Ernaik “españolismo eta faxismoaren aurka”

“Españolismoaren eta faxismoaren normalizazioan” Hispanitatearen egunak jokatzen duen papera salatzeko urriaren 12an Tafallan mobilizatuko da Ernai. “Gu, Nafarroako etorkizuna gara, haiek, aldiz, iragana. Faxismoak herri honetan lekurik ez duela argi... [+]


Ezkabako iheslari Segundo Hernandez identifikatu dute Eguesibarreko Eliako hobian

Gasteiztarrarekin bederatzi dira ihesaldian parte hartu zuten identifikatutako pertsonak. Guztira, Nafarroako DNA Bankua sortu zenetik 43 pertsonaren datuak lortu dituzte.


Donostiako bi familia etxegabetze arriskuan daudela salatu du Kaleratzeak Stop plataformak

Zaurgarritasun ekonomikoaren baldintzak betetzen dituzten arren, Santander bankuak ordainketak epe batez etetea ukatu die bi familiei.


Garaileak esaten duenean amaitzen al da gerra bat?

Badakigu gerra bat noiz hasten den, baina ez noiz amaituko den. Hainbatetan entzun dugu esaldi hori, eta topikoa dirudi, baina arrazoirik ez zaio falta, gaur egun munduan barrena bizirik segitzen duten gatazka ugariei erreparatuz gero. Gauza bera esan liteke 1936ko uztailaren... [+]


87 milioi urteko amonite fosil bat aurkitu dute Langraiz Okan

60 bat zentimetroko diametroa duen amonite bat aurkitu du mendizale talde batek Arabako herriaren inguruetan. "Aurkikuntza handia" dela azpimarratu du Arabako Foru Aldundiko Kirol eta Kultura diputatu Ana del Valek.


Eguneraketa berriak daude